Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘nOBLEZIA’

Ortziral 18an Salbatore bestak zirela, Iruritako Jauregian Dorrea elkartearen aurkezpena izan zen. Dorrea elkartean Baztango historia eta ondare arkitektonikoa eta etxegintza tradizionalaren informazioa jaso, ikertu, hausnartu eta irakatsi nahi dira, baita ondare arkitektonikoarekin lotura daukaten jarduerak egin eta ondare historikoarekin eta kultura orokorrarekin zerikusia dutena ere: erakusketak, kontzertuak eta ekitaldi kultural orokorrak bultzatu nahi duen elkartea da.

Baitere ortziral 18a Museoen Nazioarteko eguna zenez aurkazpenaren aintzinetik jauregiaren bisita gidatua izan zen. Bisita, etxeko nausie eta  etorkizunean Casa Torreko markes jaunak izanen den José María Hualde Ruiz de Gámiz eskuz izan zen. Jose Mariak gidari mundila da, aho bizkorreko gidari kalakaria eta bai, historia orokorra, jauregiko zehatza eta bere familikoa “mehatza”, pasio haundikin trasmititzea lortzen du. Monokulo eta belusezko jantzirik gabeko aitoren seme (noblezia tituloa daukana) honen bisita gidatuak, denboran zehar eramanen zaitu, eta geleetako oroigarri familiarretan eta altzarietan kuxkuxeatzen ibiltzeko aukera emanez, XVIII. mendean peto peto zaudela dirudi!!!

Nahiz eta garai ezberdinak erakusten diren jauregiko aretoetan prestatutako anbientazioaren bitartez, nabarmentzen de estiloa “barrokoa” da eta estilo horretako ainbertze elementu bitxi eta interesgarriak ikus daiteke; logela barroko bat ( Mª Pilar izebaren guatzia, ohikoa ez dena, erretzen baitziren jabeen gaixoaldi luzeen ondoren), XVII. mendekoa eta ezpelezko zuretan egindako tribulario asturiar-leondar bat , birraitonaren sehaska,jatorrizko zintzarri-txintxirrina eta guzti, kapilla, balio handiko dokumentuak. kristauen odolaren eta errege-ondorengotzaren garbitasun agiria, familiako noblezia paperak… Baztango garai bateko nobleziaren historia “usaitzen da” burdeos, azule ta okre koloretan pintatutako pareta hoien artean.

José María Hualde Ruiz de Gámiz bisitariei azalpenak ematen. Argazkia Pello San Millan.

Ez soilik istorio interesgarriak eta garai ezberdiñeko historia barrukaldean dago, kanpoaldea ere mendetako aldaketak nabariak dira. Jauregia edo bederen dorretxea ( eraiki zen lehen gauza?, Nafarroako Erresuman XIV. mendearen bukaeraren eta XV. mendearen hasieraren artean eraikitako “oinetxe” klaseko jauregi ugarietako bat da,  eta bailaran mantendu diren 8 leinu-dorreetako bat ere. Dorretxe tradizionala da, Baztan ibarreko oinetxeetako giro eta fisionomiaren berri ematen diguna; harri gorrizkoa, gezi-leiho luze eta estuekin, hiru solairukoa dorrea izan zen eraiki zen lehen gauza: lehenbizikoa animalientzat, bigarrena bizitzeko, eta hirugarrena lurraldea defendatzeko. Hala izanen zen dorrea (behitiko lehio zabal eta goitiko balkoi korriturik gabe) Pedro Périz jaunaren garaian zenean. Perizek, Peroren semea ezagutzen den lehen etxeko jauna eta idatzitako lehen erreferentzia  1436koa da. Berak eta bertze noble batzuek lortu zuten Vianako Printzeak Baztango kaparetasun unibertsala berritu zezan. Baita aipatzeko da Nafarro erreinuko erregimenean, hiru estamentuek;  kleroak, nobleziak eta herri xeheak ordezkaritza zutela gorteetan eta nobleen ordezkaritzako zerrendan bera izan zen, baitere XVI, XVII eta XVIII. mendeetan etxe honetatik ere joaten ziren.

Jauregia, eraikin barrokoa eta dorrea. Argazkia Pello San Millan.

Jauregiaren berezitasun bat da Pedro Periz jaunatik (XV. mendetik ) eta bortz mendez et a 20 belaunaldiz ondoren gaur egun, familia bera mantendu dela nahiz eta abizena aldatu izan (aldi batzutan etxeko alabak etxea eta ondasunak jarauntsi bai dute). Perizko biloba bat, Maria XVI mendearen erdialdera Juan de Iturbide (Gartzain Iturbidea jauregikoa) ezkonduko da eta hortik aintzin jaunak Iturbidetar izanen dira. Gero, Mariren jaraunslea erregearen ezkribu zena Santxo de Narbartereki ezkonduko zen eta “palazianoak” Narbarte izango ziren eta azkenik XVIII mendean Hualdetarrak iritsi ziren hain justu1773 urtean, etxeko alaba Maria Teresa  Tiburcio Hualde indianoarekin ezkondu zenean. Jaunen abizena aldketarekin batera jauregia aldatu edo hobe errana moldatuz ere gan da. Aldaketa nabarmena Hualde abizenarekin ematen da, garai haietan  XVIII. mendean eskualdean eraldaketa sozial eta ekonomikoa izan zen. Eraldaketa hori Ameriketako indianoengandik iritsitako kapitalari eta baztandarren spainiar gorten izan zuten postu boteretsuei esker, posible izan zen. Jauregiek defentsarako elementuak galdu zituzten, eta nobleen bizimoduan sartu ziren. Jauregiak aldaketa horiek islatu zituen, handitu baizen, atxikitako jauregi barrokoa eraikitzen.

Tiburzio Hualdek Liman egindako diruarekin kapitala ekarri zun famili zaharrari, etxe hauen ekonomia igo eta jaitsi egiten zen etengabe. Berezko ondareek ez zuten aunitzerako

Ramona Lizanaren doteko bilduma piktorikoa ikusgai dago. Argazkia Pello San Milln.

ematen. XVII. mendean lursailek balioa galdu zuten eta noblezia zaharra dirua behar zuenez normala zen etxeko alabak indiano aberatsekin ezkontzea, dirua eta noblezia elkartzen (nik uste, beti saiatu dira elkartzen). Dagoeneko XIX mendean, 1876an   bertze Tiburcio Hualde batek (karlista ideiakoak) Ramona eta Hormaza Lizana, Casatorre-Markesarekin eskontzen da (kasu hontan baztandarrak dirua patzen dute eta errioxar familia tituloa). Ezkontzak Markesadoaz gain jauregiko ondare artistiko-historikoan, hobekuntza nabarmenak ekarriko du. Ramonaren dotea, Igeako Casatorre markesen jauregiaren apaintzen zuten pinturak ederrak eta altzariuz gain, balio historiko handiko nobleziako ziurtagiriak ekarri zun eta gauz guzti horiek ta gehiago, (familia denborarekin bertze elementu artistikoak bildu baitu)  Jose Mariren pasioz betetatako bisita gidatuetan, ikus daiteke!!.

Bisita gidatuai buruz eta orokorrean Jauregiari buruz zerbait gehiagi jakiteko www.palaciojaureguia.com bisitatzen ahal duzue.

Post hau iteko erabili den materiala hurrengo tokitik atra dugu:

www.palaciojaureguia.com webgunetik.

http://www.turismo.navarra.es webguneko “Iruritako Jauregia” horria.

Argia.com-ko Reyes Ilintxetak José Maria Hualde Ruiz de Gámiz 2012-03-24 egindako elkarrizketa.

http://www.diariodenavarra.es web guneko Eva Fernandezen “Un hidalgo del siglo XX” artikuloa.

Read Full Post »