2009-Urria.
Orain dela egun batzuk, Urrian, Elizondoko txistulariak siñatutako gutun bat iritsi zizaidan . Hasieran ez nion inportantziarik eman, zeren Elizondoko bestetan, mutildatzen inguruan gertatutakoaren ondorioz, txistulariek artutako erabakiaren azalpena adierazten bai zun gutun hori, eta hori ia ia orain dela hiru hilabete, gertatutako gauzak zirenez, ezta interes pittin, ez nion jarri . Baina, Urriko, azken ttip-ttapan, iritzitan, gutun honi buruz idatzi bat irakurri ondoren, konturatu nintzen gutuna ez zela zaharra baizik iritsi zitzaidan egun hoietakoa hain zuzen. Hori. gaurkotasuna eman bai zion, gutuna interes gehiagorekin berriro irakurtzeko balio izan zun eta horren ondorioz post hau idazteko.
Arestian komentatu den bezala, Santioetan, mutildatzetan gertatutako gauz konkretu batzuen ondorioz eta Xabi Torres, alkate juradoarekin eta kargodunekin hitz egin ondoren , Elizondoko txistulariek Elizondon jotzea, uzten dute. Gutunan uzte horren zergaitiak azaltzen dute.
Dena 2007ko Elizondoko bestetako gaueko mutildantzetan hasten da emakume batzuk hilaran sartzen direnean, honek tentsioa sortzen dunez, zenbait bilerak ospatzen dute hainbat mutildatzariekin eta mutildantza ulertu, sentitu egiten bai dute, belaunaldietan zehar trasmititu den moduan, hau da gizonezkoek dantzatuta, erabakia artzen dute, gauza beraz gertatuz gero, Elizondoko txistulari moduan bezala aritzea utziko zutela.
2008ko bestetan ez zen neskatikorik sartu baino bai aurtengo Uztaila 25an, gaueko mutildantzetan bi neska sartzen dira hilaran eta segidan desegiñez berzerik bi mutil eta bi neskak geldituz. Lenagotik artutako erabakia baliatuz jotzeari utzi zuten. Gero alkate juradorekin eta kargodunekin solasaldiak etorriko ziren; proposamenak, dianak bakarrik jotzea pres egongo baldin baziren?, zer egingo zuten, eztakizer ta badakizer… baian herriko txistularien lana bere osotasunan (dianak, gaueko mutildantzak…) egitea ulertzen zutenez, Elizondoko txistulariak Elizondon jotzea utzi zuten
Gutuneko azalpenekin, (nahiz eta idei desberdiña izan nesken parteartzeaz mutildantzetan) hartu zuten erabakia ulertu eta errespetatzen dut. Bertzealdetik aipatu, ez zitzaidana ezer gustatu behinpin neri, (Pello San Millan, izena aipatzen dut zeren anonimo baten atzean ezkutatzea ez zaidaloko aproposa iruditzen, iritzi pertsonala denenean) azken egunean, Elizondar batzuk eramaten zuten pegatinak, “nik Elizondoko txistulariak” edo halako zerbait, leloarekin (barkatu, baina memoriaz erraten dut). Ez gustazea baino, lotsagarria iduri zitzaidan, pegatina hoiek, bularretan ikustean, bai helduetan, (normala iruditzan zaidana, nahi duena eraman dezala nahi duna) baita ere haurretan (helduak patuta) , polemika gehiago sortzea edo haunditzea iduritu zitzaidan, burura etorriz Irungo eta Hondarrabiko alardeeko irudiak. Herritar “fundamentalista” hoien irudiak, bere plastiko beltzakin edo guardasola beltzekin (ta urte batean disneyko karetekin, benetan “penosoa”) izaltzen Jaizkibel konpañia mixtoaren desfilea, eta imaginazioa dudanez, idurikatu nun 2010ko santioko mutildantzak ikusten duten herritarrei , plastiko beltzezekin eskuetan, pres “desplegatzeko” emakume baten batek hilaran sartzeko asmoak agertzerakoan edo disneyko mozorroekin…zeren “taliban” hauetaz, ezer pentsa!
Talibanena erdi broman, errateko moduan erabiltzen dut, ohitura kontuan artuz, tradizioa eta “beti” horrela izan delako eta gauzak dauden bezala uzteko pentsamendua daukatenei adierazteko ( gauz zehatz baterako, kasu hontan, dantza soili baterako). Argi utzi nahi dut ez naizela haienkin konparatzen hari.
Nahiz eta txikitan mutildantzak ikasi Valentin Barraganekin (bat bakarra, billantzikoa uste dut deitzen dela, jende gehienak badakiena) iñoiz ez nahiz atera plazara, lotsa dela eta ez dela, eta horrez gain gañera Elizondarra izanez baina azken hamar urte hauek Arizkun inguruan bizi eta erroldatua egonez, uste dut nire irizia ez dula ezer balio eta ez nahiz zela aproposena hontaz solasteko. Baina baztandarra bezala eta sozietaea aldatuz doanez eta gauz batzuendako balio duena, bertze gauz batzutarako balio ez iztea, ez dudanez ulertzen, adibidez, iñauteak, kinto-bestak…kasutan bezala, zertaz bazen garai bat eta ez urruna, besta edo ospakizun hauetan emakumeak ere ez zutela parte hartzen ahal, bai debekua zela bai tradizio horrela zela edo “betidanik” horrela izan zelako, balioatuz.. eta gaur egun, hori ikusita gauz normala iduritzen zaigunez, niri iduritzen zait, neska batek dantza konkretu batean haritzea nahi baldin badu (errespetuarekin) eta horrek iñorei miñik egiten ez baldin badio (behipin fisikoa, min morala badirudi iten dula) ba egin dezala eta kitto. Mundua aurrera doa, eboluzionatzen, moldatzen eta muga zaharrak eta tabuak erortzen…eta mundua ez da hor akitzen eta ezer pasatzen, zeren azkenean dantza soilik bat da.
Badakit dantza soil hori, Baztango eta kasu hontan Elizondoko ikur kultural haundienetako edo haundiena dela baina hau ere bere eboluzioa izan du (gauz guztiak bezala). Bere jatorria eta esanahia, deboraren hasieretan galtzen zaigu, pentsatzekoa da, jatorri hori ehizan eta guduetan eta zergatik ez, estaltze erritotan egongo zela (dantza haunitz bezala) eta hortaz mutilak, gazteak edo heldu-gazteak sasoi honekoak (ehizataria, gerlariak..) izango zirela eta ez haurrak ezta ere zaharrak. Eta horrela izan da haunitz urtez, zeren XIX. mendearen erdialderartio bakarrik mutil ezkongabeak dantzatzen ahal zuten, hortik aurrera pixkanaka pixkanaka, helduak, ezkonduak, zaharrak ta orain dela gutti (hamarkada batzuk) haurrak ere satu dira hilaretan eta zihur nago etorkizun ez urrun batean neskak ere zeren arestian erran dugun bezala, dena moldatzen da bizi garen garaietara, bizitzeko moduak, tradizioak ohiturak…
Bitxikeri bezala, aipatu nahi nuke, 2009ko Santio eguneko, eguerdiko mutildantzetan gizonezko hilara majoa ( zaharrak,adinetan sartutakoa, mutilak, mutikoak eta gaztetxoak) zela, nire atzean Elizondoko emakume talde bat zegola (erdi atso 60-7o urtekoak) ta kritikatzen hari ziren, ze respetu gutti zeukaten mutildantzari batzuk (gehienbat gazteak) ez zudelako beharden bezala jantzita mutildantzak dantzatzeko (pentsatu nahi dut erran nahi zutela, egun hartako mutildantzarako, Santio egunakoa) zertaz ez zuten eramaten jantzi “tradizionala”, hau da, atorra zurie eta galtza urdiñe. Hau aipatzen dut, konturatu nahizelakoz, post hau apaintzen duten argazki zaharretan ikusi ondoren (goitikoa, Elizondoko merkatuzelaian, erdikoa, Berruetako bestetakoa eta hirugarrena Arizkunen) atorra zurie eramanez gain, mutildantzari guztiek txalekua eramaten dutela eta “jantzi” hori gaur egun (kolorezko lehenengo argazkian ikusten ahal denez) iñork ez dula eramaten. Honek galdera bat bururtzen zait, zenbat urteko tradizioa izanen du orduan, emakume hoiek aipatzen duten jantzi tradizionala?. Holako gauzak dira nire ustez “puristen” arazoa (gauz guztietan, ez bakarrik mutildantzetan), zeren dena ez da hasieran sortutako bezala, baizik garaietara moldatua eta horren ondorioz aldakorra.
Azpimarratu nahi nuke, guzti hau nere iritzi personala dela eta errespetu haundia daukala aintzinako gauzak, ohiturak ta tradizoak berreskuratu, mantendu eta ezagutzera ematera lan egiten duten guztioi, kasu hontan Elizondoko txistulariei, mutildantzaile zaharrarei erakusten dutenei…baina baita ere errespetu berbera merezi dute Baztango bertze txistulari eta mutildantzari batzuk, txistuka eta dantzan segitzen dutela hilaran emakume bat sartzen baldin baden arren, zeren nire usted ez da garranzitsuena nork dantzatzen duen, baizik dantza berbera, da garrantzia daukana
Hau guztiz gain mutildantzetan gehiago sakondu eta irakurri nahi duenarentzat, Jaime Viguriaren www.valledebaztan web horrian aurkitzen ahal du, txistulariak, mutildantza motak, izandako irakasleak…merezi bai du.
Arestian erran dugun bezalaxe, mutildantzak Baztango ikurretako bat da, baina Baztanen daukagun betiko gauz bat eta beti egon dena, eta gure ikur garrantzitsuena dena, Euskara da eta euskarari gabe zihuraunitz ez genukela mutildantzarik, akaso igual, dantza de muchachos edo horrelako zerbait eta bai gai honetan, gustatuko lizateke, purista, taliban, eta aintzinako ohituren defendatzaile amorrutu gehiago izatea eta mutildantzetan agurtzen den bezala, aunitz urtez!