Zurrumurruak badire Elizondoko Jorge Oteizan museoan, Javier Zigaren bederatzi margo lan ikusteko aukera izanen dela. Baita ere, Udalak eta Ziga fundazioak elkarlanea Zigaren margoei behin betiko lekua bat Baztanen bilatzen ari direla, Zigari buruzko museoa sortzeko asmoarekin ( badirudi akaso Lekauzko kolegioan pentsatu dutela). .
Jatorriz, baztandar margolari honek, Nafar margolari haundientako eta preziatuetako bat da , Basiano, Asarta, Lasterra, Muñoz Sola, eta Zubirikin batera
Seguraski nago (zaharrak eta heldu baztuk kenduta) gehienak gauz gutxi jakingo dugula Zigari buruz. Gehienei izena familiarra egingo zaio (belaunaldi berriei) Elizondoko plaza bat ,berari eskainita eta bere oroimenez bere izena daramalako. Bertze batzuei (adiñetan sartuta) Ziga izenarekin lotzen dugu, osasun etxean, itxarotzeko gelan, zegoen mediku baten (Balda medikua) ikaragarrizko erretratu kuadro batekin.
Javier Ziga Iruñean sortu zen (1877-1960) Aitatxi eta amatxik baztandarrak zituen eta baita bere emaztea ere. Baztango lotura es zen bakarrik sentimentala izan, baitzik ere profesionala, Baztan eta baztani buruz juniz margotu bai zuen . XIX. mendearen amaieran, errealismo eta post erromantzismoaren artean mugitzen zen eta pintura etnografikoa egin zuen, margo etnografikoekin (jendearen izaera islatu zuen) eta erretratoekin lortu zuen osperik haundiena. Margo hoietako bat “Elizondoko merkatua” da (gaur egun Iruñako udaletxean dago), Parisen margotu zuen 1914an eta benetan arrakasta itzela lortuz. Urte hortan Parisko Udaberriko saloia famatua eta elitistan, sartua izan zena.
Munduko lehenengo gerratearen hasierarekin, Nafarrora bueltatzen da, garai hontan nafarroko pertsonai ezagunen erretratoak egingo ditu, Estanislao de Aranzadi, Arturo Campion…eta baita ere bere margo etnografikoekin, espezialiki baztango bailarakoak margotzen segituko du.
Javier Zigak E.A.J. alderdiko kidea izan zen eta bi alditan Iruñako zinegotzia atera zen autatuta (1920-1923) eta (1930-1931). Bere idei politikoak, gerra zibilan ondoren arazoak ekarri zioten, 1938ko Apirilan sublebatuak preso artu zioten, espetxeratu eta tortura ezagutu zuen (geroxago errango zuen garai hoietan gizakiaren ankertasuna eta gaiztakeria ikusi zuela).
Azkenian libre geratu zen garaiko 2.500 pezetaz ordainduz, ixuna ez zuen diruz ordainduz baizik kuadro batekin. Kuadroa gaur egun “el cristo de la sancíon” izenarekin ezagutzen da. Espetxea eta torturak aunitz markatu eta aldatu zioten eta margotzen segituko arren ez zen berdina izanen eta hemendik aurrera margotuko duen gehiena, kopiak izango dira, alde batera utziko du uzten sormena eta gauz berriak.

1960 hil zen eta uste da 384 lan utzi zituela baina ziur aunitzi gehiago izango direla pensatzen da. 1986an, familiak 20 kuadro doain eta bertze 20 prezio simboliko eman zituen Nafarroko museoari, gaur egun kuadro hoietatik, bakarrik bederatzi ikusten ahal dira (Baztango museo etnografikora ekarri nahi dutenak), bertzeak museoaren biltegi batean daude, zulo batean sartuta.
Erraten ahal da, bere euskaltasuna ez zuela bakarrik gerra zibilan ordaindu, baizik bere bizitza guztian eta gaurko Nafarro errejionalistan oraindik ordaintzen ari dela.
Hau erran ondoren….horrela izan, eta ez bazan, sar dadila kalabazan.
Ah! ahazten zizaidan, Elizondoko Jorge Oteiza museoan ikusiko ahal diren kuadroak edo ekarriko duten hoietako batzuk hauek izanen dira;
Madrilen ikasten egon zen garaikoak:
Artzaina (1910-11) – Mohamed Ben El Peli Makurra (1910-11) – Estudio (1912-13).
Parisen egon zen garaikoak:
Combinacíon de la ruleta (1912-14) – Batzarre bajo el árbol de Jaureizar (1914) – Proclamacíon del primer rey de Navarra (1914) – Sokadantza (1914).
Paristik itzuli eta Iruñan egon zen garaikoak:
Mezatik (1914) – Musa jokatzen (1940-60).