Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Mikel Laboa’

Azken agurra.

Hainbat lagunek Mikelen azken agurrean egon nahi zutela, familiak, haren errautsak haizetara zabalduko zituztela jakinarazi zuen. Hasiera batean, familiak erabaki zuen Mikel intimitatean agurtzea, baina, lagunek erakutsitako interesa  errautsak haizatzeko tokia eta eguna jakinaraztea erabaki zuen. Eta abenduaren 7an, Lesakako Agiñan, Oteizak Aita Donostiaren omenez egindako eskultura ondoan emazte eta seme-alabek.  zabaldu zituzten.

Aginako ekitalde horretan, errauts puske batzuk gorde zituzten eta apirilan 18an, Mikelek maitatzen zuen Baztanen, hain zuzen Izpegin (Erratzu eta Baigorri tartian) emazteak, seme-alabeak eta arrebak gordetutako errautsak lau haizetara zabaldu zituzten.

Izpegiko azken agurra, zeremonia sume eta familiarra izan zen (Lesakakoa bezela) eta bere lagun Arizkundarrak; Jabier Larralde txistularia, Juan Migel Iriarte atabalaria… urbiltzeko eta agurtzeko aukera izan zuten. Lagun haundiek egin zitun Arizkunaldean  familiarekin denboraldi luzeak pastu izan bai zuen. Baztandarrak mutildantzak danzatu ondoren “Kantuz agurtu naute hiltzen naizenean” Mikelen ahotik entzunaz bukatu zen ekitaldia.

Baztan eta bere bazterrak inspirazio-iturri izan zen bere obra aunitzetako, “Baztan” kantan entzuten ahal den bezala.

Izpegiko bentetako aparkatokitik Baigorriko ibarraren bista.

KANTUZ (hitzak)

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;
kantuz izan dudana zerbait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi;
kantuz ez duta beraz hitzea merezi
?

Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usu afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak,
kantuz eginen ditut nik penitentziak
.

Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
kantuz ene lagunek harturik airian;
kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz frago utziko diote munduan,
kantuz har diten behi nitaz orhoitzian.

Read Full Post »

Mikel Laboa euskal abeslaria eta musikagilea zendu zenean, egun euritsu, gris eta hotz bat izan zen. Hainbat adituren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan dena, Baztanekin harreman estue zeukan. Arizkunen denboraldi luzeak igaro zituen familiarekin, lagun haundiak zituen eta dudarik gabe inspirazio-iturri izan zen bere obra aunitzetako; “Ursuako kanta” edo “Baztan” kanta kasuan gise ( Hitzak Jose Antonio Artze).

Ez dakit garbi noiz
bainan, egun sentiarekin izango zen
Baztango bazterrak isilka
nere logelan hasi ziren
hasi ziren sartzen eta sartzen
lekurik ezak, nunbait esnatu ninduen
segituan jautsi nintzen nun nengoen
leihoa ireki nuen eta emeki emeki Baztango lurrean
Baztan baitan Baztan izan nintzen
.

Mikel Laboa 1934ko ekainaren 15ean, musika maite zuen familia batean Donostian jaio zen. Ohikoa zen Mikel gaztearen etxean kantuz ibiltzea; euskal kanta zahar aunitz ikasi zituen etxeko giroan. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak Feliciano Laboa, EAJ-ko zinegotzia zen eta Frantzia aldera jo zuen; amak eta zazpi seme-alabek, berriz, Lekeitioko Gardata auzora. zuen baserrira. Laboak hiru urte zituela bizi izan zituen Gernikako bonbardaketa.

Mikel Laboa. Argazkilaria Gotzon Egia. Wiukipedia

Gerra amaitu zenean, Donostiara itzuli zen familia osoa. Donostin Jangoluke izeneko musika hirukotea osatu zuen. Harmonikarekin saiatu ondoren, 16 urtekin gitarrarekin hasi zen. Urte haietan, Donostian ezagutu zuen bere emazta izango zen Marisol Bastida (1964an ezkondu ziren).

Iruñean, Gaiarren antzokian egin zuen bere lehen kontzertua, erdaraz izan zen, eta Zaragozan 1962an eman zuen lehendabiziko kantaldia euskaraz, 1962an, hango ikasle euskaldunentzat. Bartzelonara, Neuropsikiatria espezialitatea egiterajoan zen eta han Nova Cançó eta Els Setze Jutges mugimenduekin egin zuen topo. Bartzelonan sortu zuen lehen kanta, Gabriel Arestiren “Apur dezagun katea” poema musikatuz.

Katalunian ezagututako mugimenduen antzeko zerbait sortzeko ideiarekin Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondorekin harremanetan jarri zen. Baita Xabier Lete, Jose Angel Irigarai, Jose Antonio Artze, Julen Lekuona, Jose Antonio Villar eta bertze artista batzuekin hasi zen elkartzen. Ez Dok Amairu izango zena mamitzen hasi ziren.

 1964an Baionan bere lehen disko txikiagrabatu zuen. Lau kantu zituen: AmonatxoBereterretxen kanthoria“O Pello Pello eta Aurtxo txikia. Bi urte geroago, bigarren diskoa argitaratu zuen baita ere Baionan grabatua eta izenbururik gabeakoa. Lau kanta ere zituen: Ursuako kanta, Goizuetan, Apur dezagun katea eta Egun da Santi Mamiña.

1967 mediku lanean hasi zen eta 20 urtez lana eta kantagintzan aldi berean uztartu zituen.

1969an bertze bi disko txiki atera zituen, bata izen gabekoa; Haika mutil, Iturengo arotza, Zure begiek eta Zilbor hesteak. Bertzea Bertolt Brecht-en lau poema , zentsurak ez zuen onartu, eta Ipar Euskal Herrian argitaratu behar izan zen.

Urte hartan bertan, Ez Dok Amairu taldearekin Baga-Biga-Higa sentikaria prestatu zuen. Laboak  Manuel Lekuonaren bi poema onomatopeiko oinarri hartuta, Lekeitio2 kantu esperimentala sortu zuen. Horrekin Mikel Laboaren musikaren hiru zutabe nagusiak finkatu zitun.

Herri kantuak. Bildu eta moldatutako kantu tradizionalak.

Poeta garaikideen olerkien musikatzea. Euskal poeta garaikiden testuak erabilzea; Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Xabier Lete eta JosAnton Artzerenak.

Kantu esperimentak. Onomatopeiak, errepikapenak eta soinu sailkaezinak erabiliz, estilo berezia lortuz.

Ez Dok Amairu 1972an desegin zen. Laboak eta Artze anaiek Ikimilikiliklik ikuskaria prestatu zuten, non poemak, kantuak, diapositibak eta marrazkiak tartekatzen ziren. Marrazkiak Jose Luis Zumetarenak zire eta bien arteko harreman estua sortuko da. Zumetarenakizanen dira Laboaren diskoetako azalak, afixak… asko ere. 1974an disko txikietan atratako kantuak bildu eta Bat-Hiru disko bikoitza kaleratu zuen. Lan horretan hiru zutabe nagusiak agertzen dira: herri kantuak, olerkarien gaineko abestiak eta lekeitioak. Txoriak txori kanta ezaguna diskoi hortan grabatu zuen (Artzeren poema)..

Ez dok Amairu 1971. Goikoaldean–Ezkerretik eskuin–: Koldo Antero, Julián Beraetxe, Mª José Fernández, Itziar Maritxakar, Nekane Oyarbide, Jose Luis Treku, Iñaki Maritxalar, Jesús Artza, Mikel Laboa y Jose Antonio Irigaray.
Ttottoriko –Ezkerretik eskuin– José Mari Zabala, José A. Artza, Juan M. Irigaray, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Loudes Iriondo y Kepa Garbizu.

Euskal Herrian ez ezik, atzerrian ere egin zituen emanaldiak Laboak: Madril, Londres, Bartzelona, Paris…baina nekia zela 1978an jendaurreko kantaldietan etenaldia egitea erabaki zuen. Etenaldia 1984 arte iraun zuen eta tarte horretan Lau-Bost disko bikoitza plazaratu zuen. Hiru zutabeak zeuden. Herri kantak; Xoxo beltzaKantuz, poeta garaikideen letrak; Xabier Leteren Izarren hautsa edo lehen zentsuratutako Bertolt Brechten Liluraren kontra, eta Doike! lekeitioak ere; Komunikazio-inkomunikazioaDialektikaren laudorioaOrreaga).

1984an Iñaki Salvadorrekin jazzlariarekin elkarlanean hasiko da estilo horretara hurbilduko da beremusika, kantuak pianoarekin eta bertzelako musika tresnekin jantzita. Ondoren Sei etorriko da, Lizardi, Negu hurbilak, Sorterriko koblak eta Zazpi lekeitioa.

Hurrengo diskoa lekeitioen bilduma izan zen, Lekeitioak (1988).  Iñaki Salvadorrek pianoan moldatutako Haika muti,. Hurrengo bi diskoetan —12 eta 14 ; Hegazti errariakOroitzen zaitudanean, amaGure oroitzapenak..

Osasun arazoen ondorioz, Xoriek 17 2005an argitaratu zuen. Diskoan bertze hainbat kolaboratzaileren artean Lisabö rock taldea, Ruper Ordorika,  Xabier Montoia izan zituen. Laboaren disko guztiak zenbakituta daude, batetik hamazazpiraino, baina hamahirurik gabe, Ez Dok Amairu taldearen omenez.

2006ko uztailaren 11n aritu zen azken aldiz jendaurrean kantari, Zurriola hondartzan.

Azkenik, gaixotasun luze baten ostean, 2008ko abenduaren 1ean zendu zen, 74 urte zituela. 2008ko abenduaren 23an jaso behar baitzuen, Donostiako udalak, berriz, hiriko urrezko domina eman zion.

P.D Sarrera hau 2008ko abenduaren batan egin zen (moldatua izan da), sukaldean nengoen irritan bere heriotza enzun nuela. Hamabi urte ondoren egun horretaz, oinik orointzen naiz.

Post hau egiteko erabili den materiala:

Mikel Laboa. Wikipedia.

www.mikellaboa.eus web orria: Laboaren bizitzari eta lanari buruzko datuak , nahiz haren kanten eta grabazioen datu guztiak, eta orobat bibliografia, hemeroteka eta bertze zenbait dokumentu aurkitzen dira.

Youtube aurkitu dut bideo bat Mikel Laboaren Txoria txori abestiaren bertsio eder bat (bideoa rena da) .

Read Full Post »