Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Miguel María Zozaya Irigoyen’

Joan den mendeko 80ko hamarkadaren amaieran, Erratzuko Iñarbil auzoko Etxenikea leinuetxe-jauregia saldu zun. Jauregia saldu aurretik, 20 artxibo-kutxa atera zituzten Etxenikea jauregiko beheko solairuan zegoen armairu handi batetik.

Kutxa horietan Zozaiatarren korrespondentzia pribatua zegoen. Zozaiatarrak, Iñarbilko jauregiaren jabeak bilakatu ziren, Martín José Zozaia Mitxelena arantzatarrak, Erratzuko Maria Juana Felipa Etxenike, Etxenikeako nagusia zenarekin ezkondu zenetik. Martin Josek, Iñarbilgo jauregia eta Etxeniketarren bertze jabetzak Kubako Zozayako maiorazkoarekin (ustiategia) lotuko ditu.

Zozayaren gutun pribatu horiek, arras baliagarria da Kuba uhartearen egoera ekonomiko eta militarra ezagutzeko 1868tik XX. mendearen lehen herena arte, Kubako bi gerren eta gerraondoen testuingurua zehazten dituzte, eta penintsula eta irlaren arteko lotura egiten zuten sare familiar, sozial eta politikoen berri ematen dituzte.

Zozaiatarrek 314 gutun bidali zituzten Kubara, Kubako beren ogasunen administratzaileek 363 gutun bidali zizkieten 1869-1909 bitartean, eta horiekin lotutako bertze pertsona batzuek, 61. Guztira 738 gutun zituen artxiboak, baina hoietako bat, soilik bat, bertze guztietaik nabarmentzen da.

Nabarmentzen den dokumentua, 1866ko gutun pribatu bat da (Habana, 1866-VI-14), eta José Irigoyen, Miguel María Zozaya irigoyenen (Garai hoietan Etxenikearen eta Kubako Zozaya maiorazkoaren jaun eta jabea) artzain ohiak idatzitakoa da. Irigoienek Habanatik jakinarazten dio zazpi ordainketa-letra igorri zizkiola Zozayak Kuban maiorazkotzat zituen hiru ogasunetan bildutako diruarekin. Deigarria da Irigoien artzainak Zozaya familia nola tratatzen duen gutunan; izan ere, bere gutunaren hartzailearen lehengusua zen, eta familiares hizkuntzan solaste (idazten) dio, hau da baztango eskuaraz!

“Alegueracenaiz asco Ardi mulzu ederra duzuenean eta senticendut ondo cerengatic hilzaizguizun orida ederrenac charrenetaric ilbaciren ecenpena asco izain, orida munduco leguea, faltaric andiena itentenac guatendira biajean”.

(Asko pozten naiz artalde ona daukazulako, eta barrenean sentitzen dut hil egin zitzaizkizula, ez da hori? onenak, okerrenak hil izan balira ez zatekeen hain pena handia izango, hori da munduko legea, gehien falta direnak bidaian joaten dira.)

historiadenavarraacuba. blogatik artutako irudia.

Idatzizkoa gehienbat gaztelaniaz bada ere (gutun komertziala da), euskarazko parrafo horretaz gain, euskarazko bertze hitz batzuk ere irakur daitezke, hala nola: aita, barride…

Eskutitzaren hartzailea Miguel María Zozaya Irigoyen da, Martín José Zozaia Mitxelena arantzatarraren biloba eta une horretan Erratzuko Etxenikea jauregiaren eta Kubako Zozaia maiorazkoaren jauna da.

Miguel María Zozaya Irigoyen 1822ko uztailaren 8an jaio zen, Erratzun, eta Juan José Tiburcio Zozaia Etxenike eta Maria Manuela Vicenta Silveria Irigoyen Dolarea (Erratzuko Bustinaga etxeko alaba) seme zen.


1845ean Baztan ibarreko alkatetza hartu zuen; 1847ko abenduaren18an Gobernuak alkate izendatzen du. Kargu hori 1853ko hasierara arte bete zuen, baita ere alkate izan zen bere Errazu herrian, 1863 eta 1864an Gorteetarako diputatu hautatu zuten Doneztebeko barrutian, 1881ean eta 1882an Nafarroako diputatu hautatu zuten. Horrez gain Miguel M. Zozaya Irigoyen Kubako uhartean (Matanzas) kokatutako Zozayako maiorazko finka garrantzitsuaren titularra izan zen. Nekazaritza finka handi hauek, «Soledad», «Bermeja», «San Miguel» eta geroxago « El Mulato» osatzen zuten . Guztiak 1776an erosi eta lotu zituen Arantzako Erregearena etxeko Martin Zozaiak, Migelen birraitona-osabak zena. Hau guztia, Miguel María Zozaya Irigoyen irudi garranzitsu batean bihurtzen da arlo sozialean (gizartean), ekonomikoan eta politikoki.

Politikari dagokionez, liberala eta karlisten aurkako izan zen. Bere aita, Juan José Tiburzio, hurbiletik bizi izan zuen lehen gerra karlista, eta Baigorrira (Iparraldera) familiarekin joan zen, Zumalakarregiren diru-eskaeretatik ihes egiteko. Zozaya familiak karlistengatik gerra pairatu zuen: Ana Franziska Zozaya, Miguel M.ren arrebakartzela kartzela eta 333 pesokoeta erreskatea.
Ana Francisca Zozaya, Miguel M.ren arreba, eta Miguel José Gastón de Iriarte Dolarearen (Ana Franciskaren senarra) heriotza, 1837an gerran.

Lehen karlistada amaitu zenean, Miguel M.k 17 urte zituen, baina ez dago Don Carlosen aurka konbatitu izanaren inolako ziurtasunik. 26 urterekin Baztango Haraneko Alkate da eta 1848ko irailaren 25ean, Isabel II.ak, bere Estatu ministroaren bitartez, Isabel Katolikoaren Errege Ordenako zaldun izendatu zuen (titulua 1.000 erreal balio zuen), 1946ko abuztuan Nafarroan gertatutako matxinada karlistaren aurretik eta biztartean egindako zerbitzuengatik, Nafarroan, altxamendu hori berehala baretu zen eta gerra hau (Katalunian 1849ra arte gogor iraun zuena) Euskal Herritik kanpo 2. karlistada bezala ezagutzen da.

Diputatu Gise liberal moderatutzat jokatzen zuen, foruaren defendatzailea zelako eta iraultza erradikalaren aurka zegoelako. 1868ko iraultzatik aurrera (La Gloriosa deitua, Isabel II.a Espainiakoa tronutik kendu eta Amadeo I.a Saboiakoa, errege izendatu zuena) Karlismoa, neurri batean, desengainatutako moderatuez elikatu bazen ere, Zozaya ez zen karlistengana edo tradizionalistengana hurbildu. Eszena politikotik desagertu zen, baina 62 urterekin berriro urbildu zen politikan eta Borbondarren zaharberritzearen linea Alfonsinaren alde jo zuen.

Bertze arloetan Berrio, nahiz eta Miguel M. Zozaya maiorazkoaren titularra egiten denean, uharteko 243 jabeetako bat izango da, eta egonkortasun ekonomikoa, kapital eta errespetu sozial handia izan (XIX. mendearen hasieran, Kuban, abeltzaintza nekazaritzarekin ordezkatu zen, arrakasta handiarekin; Kuba, azukre-kanaberaren laborantzarekin arras aberatsa da), eta prinzipioz ogasun horren urteko kapitalak aberriratu; familia mantentzeko, Errazu parrokia eta herriari laguntzeko, eta bertze ongintzazko lan batzuk egiteko, denborarekin, berak eta bere seme Pedro Victorianos muturreko egoerak izando dituzte arlo ekonomikoan eta pertsonalean.

Personalean Bere alaba Gumersinda 1878an 22 urtekik hil zen, bertze alaba, Maria Dolores oso gaixorik zegola ( Parisen ibili ziren bi aldiz alaba sendatzeko) 28 urtekin, Manuela Ramon jaio zen egun berean hil omen zen eta baita ere emaztea hiltzea ikustea tokatu zizaion. Martin Zozaya, Miguel Mariaren osaba, Kubara joan zen familiaren jabetzak aitortzera eta 1883ko abenduaren 25ko data buen gutun baten arabera hil egin zuten». Guzti hau, Kubako haziendetako administratzaileekin izandako arazoekin eta Kubako guerrekin batera gertatu zen.

Jabe bezala, administratzaile txarrak, uzta txarrak eta kolonoen zorrak jasan zituen, administratzaile hauen arduragabekeriagatik kobrantza osoa ez zen behar zen erdira iristen.

Miguel María Zozaya Irigoyen 1895eko irailaren 15ean hil zen, eta haren semea Pedro Victoriano Zozaya Maritorena ( ama, Iruritako Micaela Maritorena) izan zen oinordekoa eta azken gerra eta gerraostea hondamendi ekonomikoa izan arren Zozayako diru-sarrerentzat (1896-1899), 1902aren ondoren gora egin zuten kopuru handiak lortuz eta ekonomikoki berreskuratu izan zen. Politika aldetik Pedrok aldaketa politikoa izan zuen tradizionalista egin zen, karlismotik gertu egonda.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

EL IDIOMA VASCO BAZTANÉS EN EL ARCHIVO DE LA FAMILIA ZOZAYA. Historia de Navarra a Cuba. 2010

El «Moderantismo» político en Navarra: Miguel M.a Zozaya Irigoyen. Jose Fermin Garralda Arizcun. Príncipe de Viana. ISSN 1137-7054, 15. zk, 1993.

Kubako Zozaya ustiategiak 1868tik 1909ra. Iturri berriak. Jose Fermin Garralda Arizcun. Príncipe de Viana lxxx. urtea. 273. zk.  2019ko urtarrila-apirila.

Palacio Etxenike (Iñarbil, Erratzu). .Antzinako.org.

Read Full Post »