Asteroideak espazioan zehar dauden gorputz solido eta forma irregularrekoak dira, planetak baino txikiagoak. Lurretik ikusita, izarrak dirudite. Horregatik, John Herschelek izen hori eman zien. Ezagutzen diren asteroide gehienak Marte eta Jupiter artean biraka ari dira asteroide gerrikoa deitzen den gunean.
Asteroide gerrikoan, asteroide eta planeta nano objektu irregular ugari haien artean, 5229 Irurita asteroidea aurkitzen da.
Irurita asteroidea 18,27ko diámetro du eta 1987ko otsailaren 23an Henri Debehognek astrónomo belgikarrak Txileko La Silla behatokitik aurkitu zuen.

Asteroidea NASA-ko basedatoan ageri den bezala Baztango Irurita herriaren izena darama.
” Irurita is one of 15 villages nestled in the Baztan Valley, within the autonomous community of Navarre in the Basque Country in northern Spain. This area has been populated since Paleolithic times and many megalithic monuments are scattered throughout the countryside, as well as Roman remains and bridges “.
(Irurita Nafarroako udalerri bat da, Baztan bailaran dagoena. Paleolitoko garaietatik eremu hau populatua dago, eta monumentu megalitiko aunitz daude landetan zehar, baita erromatar hondareak eta zubiak ere.)
Sarrera hau egiteko erabili den materiala:
jpl.nasa.gov. webguneko dutu basea
I.A.U.ko (International Astronomical Union) webgunea.
Wikipedia.org