Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Maria Ximildegi’

Ekainan, eguzkiaren gaina, argiaren hilabetean,  herri, auzo, eta baserri ugaritan  23an  suak pizten dira eta  San Juan bezpera ospatzen da. Arizkunen bestak  direnik, ezkil jotzearekin asten dira, bakoitzak  bere etxe aurrian,  zelaietako belar moztuaekin, (orain garaia dela belarra mozteko) suteak pizten dituzte, eta herritarrek erritu zahar bat segituz  suak saltatzen dituzte.

11659292_1171937379498667_6327045345951598341_n

Arizkun San Joan bezperako gaua. Argazkia pellosanmillan

 Nahiz eta Erdi Aroaz geroztik, San Joan Bataiatzailea kristau santuaren izena darama, jatorri paganoa duen antzina-antzinako tradizioa da, birsorkuntza-errituak biltzen dituen festa da. Festa honetan, ez da ospatzen  saindua  (San Joan) baizik eguzkiaren aroaren etorrera, hau da, udako solstizioa, urteko egunik luzeena eta gaurik laburrena. Egunk laburragoak direnez eguzkiari indarra emateko suak pizten dira eta suak eguzkiaren ikurra bihurtuz gaua argitzen du.

Gaua, sua, kea, errito paganaoak eta kristautasuna, sorginkerietarako unea da San Juan eguna Euskal Herrian. Arizkunen nahiz eta Azken urte hauetan, gau majiko honeri amaiera emateko, antzerki batekin akitzen da, bazen garai bat (ez aspaldi)  ilunabar aldera…lastozko sorgin bat erretzen zela.

Sorgin hitzaren jatorria ez dago argi, Aita  Barandiaranek erten zuen “sor”, sortu aditzarekin lotuta egongo zela eta proposatu zuen “Sorgina”, “Sorzaina” izena ere izango zuen eta jaiotzak zainduko zituen jeinua izango zela (wikipwedia). Koldo Mitxelenak sor(tu) + gin osagaiak proposatu zituen, baina sor aditzaren “sorgortu, moteldu, (mina) arindu edo baretu ” erranahia hobesten du, belagileek edo sorginek oinazea arintzen baitzuten. Bertzalde Mikel Azurmendi idazle eta antropologoak uste du sor hitza berak egungo “sorginkeria” erranahia duela eta Mitxelenak proposatutako sorgortu beraren ildotik doa.

Inkisizioak (Gaztelako Erresuma 1478ko urtean sortua) . Nafarroako Erresuma konkistaren ondoren  (1512-21) bertako sineskeren aurka ekin zuen, “sorginak” jomugan jarriz. 1526ean, sorginen lehen jazarpen handia izan zen Nafarroan, eta Euskal Herrian. Hala ere, sorginkeriaren inguruko sinesmenen irudia finkatu eta zabaldu zuena, eztabaidarik gabe, Pierre de Lancre izan zen. 1612. urtean bere ikerketa eta epaiketak  “Tableau de l’inconstance des mauvais anges et demons” liburuan bildu eta argitarau zuen. Liburua, mendebaldeko Europan sorgin izua zabaldu eta horren ondorioz sorgin-ehizak sarraski batean bukatu zuten ondorengo urteetan.

 Pierre de Lancre berak  1609an sorgin ehiza baten arduraduna eta sorginen aurkako auziko epailea izan zen Lapurdin, horren ondorioa  Zugarramurdiko akelarrearen aurka izandako 1610ko Logroñoko prozesuan izango zen. 

Erdarazko “aquelarre” hitza, sorgin eta aztien gaueko bilera erran nahi du eta hatorria Logroñoko auzian du. 1609ko otsailaren 14an, Logroñoko Auzitegiak Zugarramurdiko preso talde berri bat jasotzen du eta urte bereko maiatzaren 22an, “aquelarre” hitza aktetan lehen aldiz idatziiko da. Hitza Juan del Valle Albarado inkisidorea aipatzen du eta bera izanen zen ustezko asmatzailea.

Valle Albarado-k, ustezko Zugarramurdiko sorginen ahoetatik entzuten zuen “aquelarre” hitza, Zugarramurdin biltzen ziren zelaiaren izena zen.  Akelarre, Akelarrenlezea, Berroskoberro (“Sorginak” leizearen kanpoaldean berroskoberro larrean elkartzen omen ziren) tokien izenak dira, .

Mañarian (Bizkaian) Akalarra izeneko tokian biltzen ziren bertoko herritarrak, Arteagan Akerlandan, Saran Fikozelaian, Diman Petralandan eta  Elbeten  Dutxuketan.

Zugarramurdiko prozesua, zehazki hamarkada batzuk lehenago jatorria edo hasiera du. Bertako herritarrak auzi etengabeetan zebiltzan Urdazubiko monasterio berrituarekin. Monastegia Espainiar Inperioaren mugako egoitza estrategikoa zen eta horrek ezartzen zien mendekotasun feudala.  Zugarramurdiko herria 1580an haren uztarpetik askatzea lortu zuen, independente bilakatuz. Askatasun horrek monasterioaren eta Leon Aranibar haren abadearen etsaigoa ekarri zien. Aranibar Inkisizioaren batzordekidea zen.

1609an, Ainhoan Leon Aranibarrek eta Gaztelako koroaren beste ordezkari batzuek, Urtubia eta Senpereko jaunekin bilkura bat egin zuten.  Senpereko eta Urtubiako jaunek Frantziako koroaren ordezkari eta eragile politikoak ziren. Egun haietan, Hendaia, Ziburu… jauntxo hoien jurisdikziotik aske geratu. Bilkura hori ekintzen katea bat martxan jarri zuen. 

Urtubiako jaunak, haien ustez herrialdea hondatzen zuen sorgin eta sorgin “izurritearekin” amai zezan laguntza eskatu zion Frantziako erregeari eta honek Pierre de Lancre bordeletarra bidali zuen…eta berarekin ekaitza ekarriko zuen.

 1608ko abenduan Maria Ximildegi Lapurdiko kostaldetik Zugarramurdira iritsi omen zen. Honek  bere Ziburuko egonaldian sorginen topagune batean egon zela erten hasi zen (hondartzan). Batzarre hortan deabrua joan zela eta bertan ongi pasatzen zutela ere aipatu zuen.

Maria Ximildegi gaztearien hitzak segidan zabaldu ziren eta Inkisizioak deitu omen zion, arrazoia: Lapurdiko Ziburu udalerrian gertatutako sorgin ehizan zeukan zerikusia zela eta. Mariak Ximildegik bertze emakume batzuekin batera Zugarramurdiko leizeetan ospatutako hainbat akelarretan parte hartu izana aitortu omen zuen, emakume horien artean hauek zeudelarik: Maria Txipia, Estebania Telletxea, Maria Zozaia edota Graziana Barrenetxea.

Guzti haua Urdazubiko monasterioko Frai Leon Aranibarrek aprobetxatu zuen eta Logroñoko Auzitegiaren aurrean  salaketa aurkeztu zuen.

Salaketa ondoren, eskualdea miatzeko eta ikertzeko  Espainiako Inkisizioak Logroñoko auzitegiko Juan del Valle Alvarado inkisidorea ibidali zuen. Zugarramurdin zenbait hilabete iragan ondoren, salaketa ugari bildu zituen, usteen eta 300 pertsona sorginkerien salakuntza pean inkulpatuak izan ziren, umeak alde batetara utzirik. 300 horietatik 40 Logroñora atxiloturik eraman zituzten. Hiri hartan espetxeratuak izan ondoren torturapean zeuden bitartean epaiketaren zain gelditu ziren.

 

Alez de la Iglesiaren “Las brujas de Zugarramurdi” pelikun oinarritutako marrazkia.

1610eko azaroaren 7 eta 8an Zugarramurdiko 40ak beraien epaia jaso zuten: 18 absolbituak, 12 sutan erreak (haietariko 5 irudi eran, aurretik kartzelan hil baitziren).

Sutan bizirik erreak, izan ziren; Maria Arburua (70 urtekoa), Maria Baztan Borda (68), Graziana Xarra (66), Ezpelatako Maria Etxatxute (54), Domingo Subildegi (50), Petri Juanjorena (36) izan ziren.

Presondegian hil zirenetakoak eta “errudunak” izan zirenei aurrekoekin batera bere gorpuak erre zituztenak (irudian damututa):

Juanes Etxegi 66 urtekoa, Maria Etxeleku (40) urtekoa, Estefania Petrisazena (37) urtekoa, Joanes Odia (68) urtekoa eta Maria Zozaia (80) urtekoa (zein liburua kasuan hildakoen izenak aldatzen dira).

Guzti hauek, (Maria Zozaia ezik) beti ukatu zuten sorgiñak eta aztiak zirenik eta ukapen hori izan zen hain zuzen sutan erretzeko kondena,

Bertze batzuk prisoindegian (kargurik gabe  edo errugabeak) izurrite batez hilko ziren; Graziana Barrenetxea (Akelrreko erregiña kargua izango zuena), Migel de Goiburu (Akelarreko erregea eta Graxianaren senarra)…

Gainerakoa sorgiñak zirela aitortu zute eta hori sutean hiltzeaz salbatu zien, baina zigortuak izan ziren; Joanes Goiburu (37), Joanes Sansin  (20)  “Akelarreko atabalariak” zirela karguarekin  bizi osorako espetxe zigorra izan zuten, baita ere zigor bera izan zuten Maria Prenosa (70) , Maria Etxegi (40) eta Maria Txipia Barrenetxea (52), azken honi Sorginkerian jakintsua izatea leporatzen zioten.. Bertze batzuk hamar edo urte bateko  espetxe zigorrak edo azarriratzea eta erbesteratze zigorrak jasan zuten; 43 urteko Frai Pedro Arburua (10 urteko espetxe zigorra), Joana Telletxea (38) urte bateko espetxe zigorra, Maria Jauretegia  (22) 6 hilabeteko atzerriratzea…

Handik urte batzutara, herio zigorrak siñatu zituen epailetako bat Alonso de Salazar y Frias epaiketarekin ados ez zegola Zugarramurdira eta Nafarroko eta Gipuzkuako bertze herritara bueltatu zen eta jende pila batekin hitz egin ondoren, konklusio batera iritxi zen: Iñoiz ez zela gaueko hegaldirik izan, ezta zapo magikorik, ez eragindako ekaitzak, ez haur bahiturik… Akelarreak nekazal festak zirela eta jan, edan, kanta ta abesten aritzen ziren bilkura zela eta Euskal Herriko mendialdeko herritarrek oraindik kristautasunaren aurreko siñiskerietan siñisten jarraitzen zutela, siñiskeria hoiek kristau erlijioarekin nahasten zirela eta horrek ez zuela  deabruarekin ezer ikustekorik.

Gertakizun triste honek da, gaur egun Zugarramurdi  herriari sorginkeriakin lotzen dion eta aldi berean ospea ematen dion historia zuzena. Aspaldin Zugarramurdin San Joan gau ondoko larunbatan, Zugarramurdiko lezeetan akelerre gaupasa ospetsua egiten zen, gaur egun ekainaren 23ko inguruan (San Joan gaua) Sorginen Eguna ospatzen da.

 Sarrera egiteko erabili den materiala 

Sorgiñak“, Toti Martinez de Lezea, Juan Luis Landa. Erein. 2006

 “Las brujas y su mundo”  Julio Caro Baroja, Alianza Editorial. 1961

Las brujas de Zugarramurdi y la inquisicion de Logroño” Los libros del cuentamiedo, Nafarroa 2005.

Zugarramurdiko sorginkeria prozesua“. Wikipedia.eus

Donibane jaia“. Wikipedia.eus

Sorgin“. Wikipedia.eus

Read Full Post »