Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘María Ángeles Iturralde Arraztoa’

1971ko maiatzaren 24ko 19: 00etan, Baztango Liburutegi Publikoaren funtzionamendurako eta erregulaziorako oinarriak sinatu ziren udaletxearen beheko aldean, Baztango Udalaren eta Nafarroako Foru Aldundiaren artean.

50 urte geroago, 2021ko maiatzaren 24an, ekitaldi xume bat egin zen bere 50. urteurrena eta liburutegiaren osasun egoera ona ospatzeko.

Inés Zayas Iturria, María Ángeles Iturralde Arraztoa eta Sonia López Igartua Baztango liburutegia izan dituen hiru liburuzainak. Aragazkia ALICIA DEL CASTILLO. Diario Vasco.

Liburutegiak Udaletxe azpian bizi izan zituen lehen urteak, garai batean Baztango kartzela zen tokian. 200 liburu exkasekin hasi zen, baliabide gutxi zeuden, liburutegien sareak ez zuen funtzionatzen, eta ez zegoen liburutegien aldeko apustu-estrategia argirik, baino borondate aunitzekin aurrera atra zen. Arahuen arabera 13 urtetik gorakoei liburutegian sartzeko baimena ematen zitzaien, eta gehienez ere 10 eguneko epean liburuak ateratzeko baimena zegoen, 5 pezeta ordainduta doike!. Lehen liburuzaina María Ángeles Iturralde Arraztoa izan zen, gero Inés Zayas Iturria, lekukoa hartu ziona eta 1978ko martxoaren 1ean, Sonia López Igartua Inés Zayas ordezkatuko du. Soniak 43 urtez liburutgiaren buru egon da eta bere hiru egoitzak ezagutu ditu.

Liburutegia udaletxeko beheko aldean 1986artio egon zen. Urte hartan udaletxearen birmoldaketa integralaren ondorioz, liburutegia tokiz aldatu zen eta Arizkunenea Kultur Etxearen atzealdean ezarri zen. Toki berri hau askoz leku zabalagoa eta txukunagoa zen.

Arizkunenean bi hamarkada baino gehiago eman ondoren, 2010ean iritsi zen azken aldaketa. Liburutegiak 1986tik bere etxea izan zena utzi zuen gaur egun Baztango egungo Liburutegi Publikoa dena estreinatzeko, Jaime Urrutia kalean, altzari berriekin eta prestazio hobeekin. 378,98 metro koadroko azalera erabilgarria duen liburutegia da, eta bertan helduentzako gela bat, haurrentzako gela bat, taldeentzako gela bat eta sei ordenagailu dituen gune informatiko bat daude. Jendeak aldizkariak eta egunkariak irakurtzeko, liburuak kontsultatzeko, taldean lan egiteko edo ikasteko lekua, bertzeak bertze, liburuak edo bertze artikulu batzuk maileguan hartzeaz gain. Baina horretaz guztiaz gain, leku dinamikoa da, non ipuin kontaketa saioak eskaintzen diren, liburuak aurkezten diren edo erakusketak antolatzen diren.

2014ko uztailaren 4an Elizondon izandako uholdearen ondorioz, apalategietako beheko aldeak kaltetuta geratu ziren, baita ale aunitz ere. Egun horretan, uraren eta batez ere korrontearen mailagsatik Sonia Lopez liburuzaina egoera larria bixi izan zuen. Minutu batzuk lehenago sartu zen liburutegira, baina ura hain azkar igo zen eta korrontea hain zen indartsua, kanpoko laguntza behar izan zuela irteteko. Kalearen bertze aldetik bota zioten soka bati esker egin zuen. Sei hilabete geroago liburutegiak ateak ireki zituen berriro.

Urteen poderioz, Baztango Liburutegiaren funtsa, Nafarroako Liburutegien Sarean sartuta dago eta hazten joan da pixkanaka, gaur egun dituen 29.000 euskarrietara iritsi arte, liburu, ikus-entzunezko eta aldizkarien artean.

Sarrera hau egiteko erabili den informazioa:

Un sencillo acto para celebrar los 50 años de la Biblioteca Pública de Baztan. ALICIA DEL CASTILLO. Diario vasco. 2021.

Biblioteca Pública de Baztan: 50 años al servicio de la gente. FERNANDO ANBUSTEGI. Diario de Noticias. 2021-

Read Full Post »