Ttutturruak, larruak eta mozorroak, sabaian datorren urterako gordetuta utzi dugun hontan eta azken postak “neguko festaz” aritu garenez, erran behar errauskiko asteazkena pastuta, hurrengoak, negutik udaberrira pastearen bestak izanen zirela, hau da! lurra ta naturaren berripizkudearen ospakizuna! (behipin garai batean). Baina gaur egun ala ez da eta berrpizkundea ospatu arren, berriki utzi dugunekin arras ezberdiñak dira, hain justu kutsu erlijioso haundikoak! besta tristea, isila ta iluna, kristautasunaren bururen eriotzaz oroitu eta bere erresurrekzioa ospatzen bai da.
Aste Saindua, oraindik bere “mamia” eta oinarriak mantentzen duenez (ez da akaso berdin gertatzen eguberrikin) Kristautasun Katolikoaren Instuzioa edo erakundearentzat besta egun nagusienetakoa da eta bere presentzia nabari da. Eliza Katolikoaren erakundea hortan, baitere nabaria izan da, gure inguruko eliz gizonen presentzia. Baztandar hauetako haunitz instituzio Katolikoaren barruan garrantzi haundiko edo nabarmen haundiko postuak bete edo izan dute; Lorenzo Irigoyen Dutari Erratzutarra XVIII.mendean Iruñeko apezpiku izandakoa, Durango eta Michoacaneko apezpikua Martin Elizacoechea Azpilkuetarra…eta gure asteko protagonista, Barzelonako gotzaina Manuel Irurita Almandoz, baztandarra ez izan arren, abizenak aparte Baztanekin zerikusia zeukana!.
Orain dela hilabete batzuk Iruritako dorretxeak ta jauregiak argazkiratzen ari nintzela eraikin ezezagun eta bitxi batekin topatu nintzen. Eraikina Iperburu kalean dago, herriko elizaren gibeliaan, eta jauergitxo edo palazete antza dauka. Etxeaurrea hiru pisutan banatua dago eta nabarmentzekoa da harrizko erdigunea: ate arkoduna, balkoiaren harri gorrizko ingurua eta honen gainean dagoen armarri bitxia. Armarri “kuarteatuduna”, (laurdenetan banatua) arreta pitu zidan elementu ezberdiñak agertzen bai dira. Laurden batean Lekauzko kolegioaren anagrama ageri da, bertzean “bihotz saindua” eta behitikoetan Baztango xakea eta Ultzamako zuhaitza. Gañera, guzti hauen azpian “Opert Ilum Regnare” textua dauka eta armarria inguratzen, baitere hareharrian zinzelatua “DD Emmanuel Irurita Almanndoz Dei Et A.S. Gratias Episcopus Barcinonensis” irakurtzen ahal da. Datu guzti hoiekin, Obispoaren etxea izenarekin zautzen den jauregitxoa zela pentsatu nun baña badaezpada zehaztatzeko atra nun argazkia Pello Iriarte historiatzaile Iruritarrari erakutsi nion eta berak baiez, “Obispoaren etxea” zela, 30.hamarkadan eraikitakoa eta Manuel Irurita Almandoz apezpikuaren jatorria ultzamatarra zela aipatu zidan. Gañera Bartzelonako gotzainaren eriotzaren inguruan gaur egun dagoen kalapita azaladu zidan!!!…guzti hori zirrada piztu zidan eta eta apezpiku honen bizitzari buruz zerbait irakurtzen hasi nintzen.
Aistion (arestian) aipatu dugun bezala Manuel Irurita Almandoz jaiotzez Ultzamakoa zen, 1876ko Abuztuaren 19an Larraintza herrian sortutakoa hain zuzen. Gaztea zela bere ikasketak Lekauzko Aita Kaputxinoen kolegioan in zitun (hortaz palazeteren armarrian kolegioaren anagrama ageri da), gero Iruñako seminrioan ikasketak segituko ditu eta maixu bezala Zugarramurdin arituko urte batzuz. 1905tik aintzin Valentzian emanen ditu hainbat urte apaiz bezala eta bere “eklesiastika” prestakuntza Universidade Pontifician amaituko du eta Filosofia eta Teologia doktore bezala graduatuko da. 1927an Lleidako gotzaina izendatuko diote eta han egonen da 1930ko Martxoartio, Bartzelonako apezpikua hautatua aterako bai da.
Kronika ofizialak dioten bezala Bartzelonako gotzaina bezala sei urtez egonen da Irurita Almandoz doktorea. 1936ko Uztailaren Nazionalen altxamendua Bartzelonan porrot iten du eta hortik aintzin Hiriburuaren kaletan C.N.T.ko milizianoak nagusiak dira. Aldaketa hau hasieratik arazoak ekartzen dio Napar elizgizonari eta ia Uztailaren 21an alde egiten du eta Antonio Tort bitxi-saltzailearen etxearen sotoan ezkutatuko da bertze monja batzukin batera.1936ko abenduaren 1an Pueblo Nuevo-ko 11. kontrol taldearen 12 milizianoak Antonio Tort-en etxean sartuko dira eta bai bitxi-saltailea eta bere familiarekin batera Irurita eta hiru monjak atxilotuko dute. Bertze batzuk diote meza ematen ari zela, kalean kriston eskanbila entzun zuela eta elizatik atra zela bitartekaria bezala iteko, tenore hortan zegola milizianoak etorri eta atxilotu ziotela.
Gauza da, Abenduaren 1an Montcada i Reixacko kartzelara eraman izan zela eta bi egun geroxago (abenduaren 3aren ilunabarrean) fusilatu zuten eta aipatzen da fusilatzerakoan, zutik, lasai eta fusilatzaileen begietara begiratzen “os bendigo atodos y bendigo las balas” esaldia erran zula…baña guzti hau gezurra izan zela dirudi edo behinpin dudan patzen dute urte hauetan agertu diren dokumentuak eta garai haietako lekuko batzuen testifikazioak ere.

Argazkia, http://www.imperioromano.com webguneti hartuta dago
Dokumentu ta iritzi hauek Manuel Iruritaren Beatifikazioa kaka zaharran uzten ahal dute, orain arte nafar obispoa gerran zibilan gorri-separatistak hildako bertze 21 martiekin (elizgizonak hilak) batera beatifikatzeko zerrendan zegon, baña pobatzen baldin bada egun hartan hil ez ziotela eta gerra osoan ezkutatu egon zela, beatifikazio zerrenda hortatik eroriko zen…eta pruebak azaltzen dutenez Manuel Irurita abenduko gau hotz hortan fusilatua…ez zen izan.
Erraten dutenenz, Anarkistak Bartzelonako kaleak bereganatu zutenean (1936ko Uztailaren 21an) Durruti berberak obispadura joan zen eta erdi ezkututa Irurita gotzaina atra zun. Durruti anarkistak promestu zion Generalitateko Lluís Companys presidenteari prelatuari ez litzatekela ja da gertatuko. Kontatzen zun egun hoietan Bartzelona gobernatzen zun Milizia Antifaszisten Komite Zentralako Esquerra Republikanako Joan Pons ordezkaria, apezpikua eta anarkistak episkopal egoitzatik ia hiru milioi pezeta erretiratu zutela ( billete eta baloretan) Ia bi milioi Gobernuarako ziren eta hirugarrena prelatuari ja ez gertatzeko. Badirudi Montjuïcko kartzelara eraman ziotela eta han F.A.I.ren eskuetan 1937artio bederen han zegola (Gurutze Gorriaren dokumentu batengatik) eta gañera ongi zaindua egonen zen. Ongi zaintze hori bai Durrutiren milloiarengatik eta baita ere Manuel Irujo jeltzale naparrak emandako 24.000 pezetengatik. Manuel Irujo errepublikan diputatua izan zen eta bere alderditik bai Iruritak elizgizona eta euskalduna omen zenez babesten sauiatuko zen.
1937an gotzainaren pista galtzen da eta dirudienez prisoindegitik ihes egitea lortuko zuen eta gerra zibila irautzen duen bitarte soto batean gordetuta pasatuko dit hurrengo urteak. Bitxia da Elizak 1942 arte ez dula Bartzelonako gotzain berri bat izendatzen eta hori 1937 Urrian bertze hildako apezpikuen ordezkariak izendatzen dutela, Bartzelonako ezik doike!! gotzain berri bat izendatzko aintzinakoa hila egon behar bai da. Eta guzti hau proba bezala balio ez badute bada lekuko batzuk zin egiten dutela 1939an Nazionalak Bartzelona libertarian sartzen eta “askatzen” duten egunean Irurita Almamdoz apezpikua ikusten diotela eta ek ezagutzezen diotenean eta “Señor obispo, creíamos que lo habían fusilado” erranez urbiltzen direnean, “No griten, que me comprometen” erantzunez agurtzen die.
Erraten dutenez lekuko hauek (behipin hiru persona, hoietako bat gotzainaren monagilloa) kalitateko lekukoak dira, ez bai dira ezta anarkistak ez independentistak… baizik erligio gizonak eta hauen testingantza interes haundikoa dira eta kontuan hartzekoak! baña preladoaren beatifikazioa zalantzan utziko zutenez Erlijio Kristau ta Katoliko Erakundetik ez dute jaramonik kasu iten eta Manuel Irurita Almandoz doktorea 1936ko abenduaren ilunabarreko 3an fusilatuta hil zutela buru gogor segitzen eta segituko dute! bertzenik martirra ez zen izanen eta haientzat garrantzi haundia omen du ta!
Post hau iteko erabili dugun webguneak:
infocatolica.com webgunearen Germinansen “El calvario póstumo del Dr. Irurita” artikuloa.
elpais.com-eko Francec Valls-en “Irurita, el obispo que no fue martir” artikuloa.
Gran Enziklopedia Navarra webguneko Irurita Almandoz, Manuel aipamena.
euskomedia.org-eko Auñamendi enziklopediako Manuel Irurita Almandozen biografia.
Baita ere eskerrak eman nahi nun Pello Iriarteri Irurita Almandoz personaia ezaguztearatzeagatik.