Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Maider Iantzi Goienetxe’

11041213_928034417230266_7415472052034011617_o

Baztan ikastolako lehenego ikasleak (1970-1971 ikasturtea) Argazkia. nafarroaoinez.eus

Nafarroa Oinez15 Baztanen izan behar dela ta, Baztango Ikastola urtean zehar hainbat ekitaldi, ekimen, hitzarmen…antolatu eta parte hartzen ari da. Martxoaren hasieran Baztan Ikastolako lehenengo ikasleak afari baten inguruan Arriarte Elkartean berriz bildu ziren, beren irakasle izandako Mari Karmen andereñoarekin. Merendu-afariaz gozatzeaz aparte, elkarrekin bizitako oroitzapen eta pasarteak ere berreskuratzeko parada izan zuten bertan, eta berrelkartzeagatiko poztasunaren artean, oroipena ere egon zen Baztan Ikastola posible egin zuten guztientzat,…baita ere Andereño Mari Carmen 34 urte baino lenago izan zen andereñoz, Elizondoko lehenengo ikastolako  Pilare Alba Loyarte andereñoz!

Elizondoko ikastola, Elizondar abertzaleek bultzatuta errepublikako azken ikasturtean irekia izan zen, Haien artean Bittori Etxeberriaz gain, Ignacio Iturria nabarmenduko behar zen, Ignazio, euskaltzale izugarria zen, beti euskeraz mintzatzen zena, euskaltzale sutsua zena. Iturriak, liburuak, alkiak, maiak, andereñoren soldata… Pilare Alba andereñoren soldata. Ignazio aparte  aipatzekoak dira ere Lekarozko komentuko zenbat fraide, Aita Miguel de Alzo batik bat. Honek Eusko Ikaskuntzaren “Comisión de Enseñanza Primaria” delakoaren partaide izateagatik erakunde horren laguntzak erreztu ez ezik Pilareri andereñoar kontaktatu, aholku eta behar zituen laguntza guztiak ematen zizkion ere. Erran dugun bezala, kasturtea martxan patzeko Donostian magisteritza bukatu berria zeukan 21 urteko andereño goizuetar Pilare Alba Loiarteri deitu zioten, Bera Elizondorat joan bezain laister urriaren lehenbiziko egunetan kurtsoa 30 umekin hasi zen. Ikastola Antxitoneko trinketearen ondean Beitonean, (gaur egungo Braulio Irarte karrikaren 22.na) etxean zegoen. Urte haunitz ondoren Pilare Alba ia adinan sartue ,ikastola ireki zenean ongi oroitzen zen: “Nahiz eta ilun xamarra izan, mahaiak eta alkiak argiak ipiniz gauza polita sortu zen. Handia, handia ez zen, baina hasteko ongi.” “Eskubidea eman zidaten egiteko neorrek, jartzeko nahi nun bezala eta ordun jarri nien uniforme bezala, batatxo urdin bat, denak berdintsuak egoteko. Liburu kontun, nahi nun guztia, materiala eta dena, dana. Ez dut pentsatzen ordaintzen zutela asko. Hori dana Ignacio Iturria Jaunak egiten zuela”,

602-goizueta-pilare-alba

Pilare Alba100 urte bete zuen egunean (2013-11-14) Argazkia ttipi ttapa.eus

Hala eta guztiz ere, ikasturteari hasmenta eman bezain fite jaiotzen ari zen ikastola berriari arazo larriak ailegatu zitzaizkion. Urriaren bukaeran lurraldeko inspektorea zen Angeles Barriolaren txostena zela medio Dirección General de Enseñanza delakoak. Elizondo ikastolari bere funtzionamendurako beharrezkoa zen baimena uko egin zion. Haur guziek handik atera, eta berriz sakabanatu ziren, hedatu ziren alde guzietara, barreiatu ziren eta hola gelditu zen”. Egoera honek 1936ko Otsaileko hauteskundeak burutu arte iraundu zuen. Frente Popularraren garaipenarekin ikastolako aintzindariek berriz baimena eskatu eta berehala ireki zuten, ikasturte honetako gelditzen ziren hilabeteak problemarik gabe igaro zirelarik. Pilare Alba andereñoaren oroitzapenen arabera: “Giro nahiko ona, eragozpenik ez nuen izandu, lagunak genituen danak, elkarrekin joaten ginen goizero Lekarotzera, eta eskola aldetik erreztasun guztiak eduki nituen. Pedagogia aldetikan, ikasleak oso txikiak izaten zirelako liburuak baino gehiago irudiak erabiltzen nituen eta horiek egin beharko nituen. Nire gusto handiena neretzako izan zan eragozpenik ez eukitzea.”

Pilare Alba Nafarroako bertze ikastolekin konparatuz (Iruña eta Lizarra) alde izan  zuen Elizondoko egoera soziolinguistikoa, ume guztiak euskaldunak zituen. Ez zuen hitzik egin beharrik erdaraz, euskaraz ederki moldatzen zirelako haur guztiak.

Bertze ikastolei bezala, Elizondokoari Espainiako gerrarekin behin betiko itxiera heldu zitzaion. Baztanera hasi ziren etortzen kamionak eta kamionak eta hainbertze requete eta falange eta Arizkunenean paratu zuten bere Koartela. Berehala, bi egunen buruan, requeteak joan ziren ikastolara eta lenbiziko ereki zuten, sartu ziren barnera eta atera zituzten hango liburu guziek, eta erre zituzten denak,alkiek, eta maiak, karroetan bertze eskoletara eraman zuten.

2078ad_97ffe53a429c46fd8ce12e522464e744

 Felizitas Ariztia,  Bittori Etxeberri (ikastolaren bultzatzailea) eta Pilare Alba andereñoa. Argazkia nie.com

Bertzalde, Uztaila zela Pilare Alba oporretan egotea arren Elizondotik zebilen eta Gipuzkoatik abiatuz Bizkaiara joan zen. Bizkaia Nazionalen eskuta ez zegoenik hango Mundakako ikastolan 1936-1937 ikasturtean aritu zen. Eta Bizkai Nazionalen eskutan gelditu zenean atzerrira joaten ziren umeekin Iparralderat alde egin zuen eta Donibane Garazin zeuden haur errefuxiatuen artean klaseak ematen egon zen.

Pilare, 1913ko Azaroaren 14an  Iruñan jaio zen baina Goizuetako Lubienea etxean  eta famili abertzal baten barnean hazi zen. Bere ikasketak Irulan eta Donostin in zun Elizondoko ikastolan lan egin baino lehen Iturengo eskolan aritu zen. Familia abertzalekoa izaki, gerra garaian Eusko jaularitzako lan eginen dut eta Mundakako ikastolako andereñoa izan zen, hortik Frantzira alde egin behar izandu zuen. Gerra ondoren bueltatu eta monja sartu ,30 urtez monja bezala egon zen Mungia eta berriz ikasketak eskuaraz emateko aukera izan zenean, monja izatea utzi zuen, eta Bilboko hainbat Ikastolatan andereño gise segitu zuen 10 bat urtez. 2015ko urtarrilaren 30an Goizuetan  eta 101 urte zuelarik zendu zen gure Ikastolako lehenego andereñoa!.

Post hau egiteko erabili den materiala

EUSKARARI PRESTIGIOA ITZULI ETA PEDAGOGIA IRAULI ZUEN ISPILURIK GABEKO EREDUA erreportajea. Maider Iantzi Goienetxe. 2015

Read Full Post »