Baztan mugan dagoenez, lehenego karlistaldian (eta 3.ean ere) ezinbertzeko pasabidea izan zen tropak sartzeko eta ateratzeko. Bi aldeak bailararen kontrola nahi izan zuten eta gerra iraun zuen biztartean bi eskuetatik pasa izan zen.
1834ko uztailaren 12ean Karlistak nagusiak zirela, Elizondo tronu karlisten erregegai zen Karlos V.aren eta Tomas de Zumalakarregiren jeneralaren arteko topaketaren lekukoa izan zen. Topaketa hortan “Elizondoko manifestua” siñatu zuten eta lehen aladiz, Karlos V.na errege gise aldarrikatu zen herria, izan zen. Erregaia iristsi zenean, Elizondo hisoriara pasatu den Zumalakarregi generala ez zen arrera eman ziona Karlos V eregegaiari, baizik, Baztanen itxarotzen zion militar karlista (Nafarroako junta karlistaz gain) Jose Migel Sagastibeltza Barberia Leitzarra zen, berak bai zen, Elizondoko “plaza” karlisten eskuetan mantzentzen duena.
1834ko otsailan Sagastibeltzak kanpoan dagola (Euguin), Ramon Zugarramurdi koronel arizkundar giritarra (giritano, liberala) Elizondoko kuartela edo kaxerna (gaur egungo Ikatola dagoen zelaian zegoen eraikina ta miserikordia izan zena ) lortzen du eta gotortu eginen da. Sagastibeltza koronelak 8an berriz Elizondo dago eta eraikina (miserikordia) sitiatuko du…eta ez da izanen lehenego asedioa. Iruñatik liberalak Valdes jenerala bidaliko dute Zugarramurdi laguntzeko, hauek urbiltzen direnea kasrlistak asedioa altxatuko dute eta Valdesek Zugarramurdi koronela askatu eta Iruñara eramanen du. Sitio honen ondoren Elizondo eta Baztan osoa karlista eskuetan dago. Hilabete batzuk Baztan Toki segurua da Karlistenzat, Maiatza aldera Elizondon Junta karlista dago eta soilik 50 soldadu babesten diete (zapel txuriek)..
Sagastibeltza, Leizako Pastain Zahar zeritzaion baserrian 1789an jaio zen. 1823ko kanpaina errealistan parte hartu zuen, errealista edo “fakiosoen” alde. Gerra amaituta eta Gerra Karlista hasi aurretik, Iturengo botikario izan zen zenbait urtez. 1833ko urriaren 6an, Santos Ladron de Cegamak, On Karlos errege aldarrikatu zuenean eta Logroñon matxinatutako boluntario erregezaleen zuzendaritza hartu eta Nafarroa aldera joan zenean, Sagastibeltza botika utzi eta teniete gise, On Karlosen alde lehen egin zuenetako bat izan zen. Karlista mandua izan bezain pronto Baztanera bidali zioten berriki sortutako (baztandar bolondresekin) Nafarroako 5º Batallona antolatzen du, porzierto batallon hau txapel urdiña eramaten zuen, baztandar gazte gehienak halako txapelak eramaten bai zuten. Batallon honen buru Ibarrola komandatea da eta Iturengo botikarioa ohia, Miguel Sagastibelzak, batallonaren bigarna. 1834an batallonaren Koronela da eta Baztan Bidasoa eta mugak kontrolatzen du. Sagastibeltza erregegaiaren anfitriona izan zen eta Arizkunenean ostatua hartzeko, dena prestatu zun.
Hortik aintzin Leitzarra Zumalakarregilren begi onekoa edo “bigarna” bilatu zen eta militarki nabarmendu zen. 1834ko urrian Zumalakarreguik aginduta eta Nafarroako 8. eta 5. batallonak aginpean dula Karlisten Irun eta Orreagako arteko komunikazio bidea kontrolatzen eta zihurtatzen du, Baztan erdigunea izanez, nahiz eta… Abuztutik, Elizondo, berriz Zugarramurdi liberalaren eskuetan egon.

Irudia, Zumalakarregui museoa
Karlistak Elizondo inguratua dute, Elbete, Anzanbordatik eta Bordazuritik kañonakadaz Elizondo erasotzen dute, baina otsailak 2an Zumalakarregi aginduta Sagastibeltza erretiratu zen eta kañonak bertze baterako lurperatu zituen. Atarrabitik, Okaña jeneral giria erreforzu gise Elizondora zetorren eta Zumalakarregiren plana, Sagastibeltzak eta bere baztandar batallona Belaten enboskatzea zen. Bi jeneralen topaketa Ziga inguruan izan zen eta Ocañak otsailaren 6an Zigako herrian babestu zen. Okañaren atzetik Zumalakarregi zegoen (bere plana ongi atra zizaion). Zumalakarregi Baztanera urbiltzean giritarrak bere atzetik atra ziren eta hala zeudela, Iturralde karlisatak Los Arkos herria agertu eta sitiatu zuen. Baztanen, Zumalakarregik Sagastibeltzaren kañon batzuk hartuko du (ohien hartan Aitona) eta los Arkosera abiatu zen. Sagastibeltzak Okaña zigan otsaila 12artio mentenduko dio.Okañak Elizondora iritsiko da eta giritarrak buru izanen da, karlistak iguratuta dagoenez, Elizondon “fuerte” eginen dira. Martxoaren 9an berriz Sagastibeltzak Elizondo sitiatzen eta bonbardeatzen segituko du. Martxoan Espoz y Mina Larremiarko porrota ondoren Elizondo sartu eta kañonen bila Lekauzera (Martxoak 14) abiatuko da, honek herriko gizonak plazan bildu eta kañonetaz galdetu zuen, erantzunik jasan en zuenez, Alkatea Juan Bautista Barrenetxe eta bertze bi herritar, Martin Meoki eta Juan Martin Goñi fusilatu zituen. Gero herriari sua ematea eta erretzea aginduko zun. Kañonak Orabideako bidean lurperatuak aurkituko dituzte. Martxoak 21 Mina, heroe gise Iruñan sartzen da eta garaiko prensa heritar preso batzuk bi mortero eta obus bat ekarri zuela iragartzen du.
Minak joanda, Sagastibeltzak Bortziriak eta Baztango bazter batzuk kontrolatuko ditu baina Elizondo eta Baztan gehiena Oráa general giritarra nagusi da (Minarekin etorri zen). Apirila bukaeran Artatzako batalla ondoren Geronimo Valdes (liberalen general nagusi berria, Espoz y Minaren ordezkoa) taktika aldatu eta ejerzitoa Ebro hegoadeko ertzera eramane du, hau eginen du Elizondoko gotorlekua (Urdazubikoa eta Donoztebekoa ere) garrantzia galtzea.
Oráa maiatzaren 28an Elizondo uzten du, eguraldi txarrako eguna zen dute, eurie, hotza, lohia, eta Ultzama zeharlatzerakoan (Donoztebetik) Larrainzan…Sagastibeltzareki topatuko da (esperoan zegoen). Borrokaldi honetan Sagastibeltzak aise garaile atrako da eta batalla honengatik “brigadier” izendatuko diote.
Ekainan Kristinoak (giritarrak) Elizondo betirako utziko dute eta berriz karlistendako Baztan lortuko du. Sagastibeltzak Elizondoko gobernadore bezala Elbeteko Andres Borda komandantea ezarriko du
Sagaztibeltza generala, Baztanez gain Gulinako (Baztan erasotzen hasi zen bataila hau) akzioan eta Arkijasko borrokoan ere aritu zen eta Baztan osoa ekainan berreskuratu ondoren Gipuzkoako komandante nagusi egingo zioten. Gipuzkuan, Donostiako lerroa sostengatu zuen Lacy Evans-en legio britainiarraren kontra eta hauei borrokatzen ari zela tiro bat buruan jasota, 1836ko Maiatzaren 5an Donostiako Lugariz auzoan hil zen.
Post hau egiteko, erabili den materiala.
euskomedia.org webguneko. Ainhoa Arozamena Ayalaren “José Miguel Sagastibeltza” artikuloa.
eu.wikipedia.org-eko “Jose Migel Sagastibeltza” wikia.