Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘lore jokuak’

Arratsaldeko txupinazoa (Argazkia Pello San Millan).

Elizondoko bestak  pastuta ondoren eta bestondoa baitere, gibelara behituz erraten ahal da, festa ederrak izan ditugula Baztango erdigune-zelai hontan. Festak herrikoiak eta denentzat izan dira eta beti egunan zehar zerbait bazen; gazteak  kortzertua zutela plazan, ba tenore berberan Riboten (Ziga plazan) “bailableak” baziren, haurrentzat karaokea, koxkorrentzat kaskezurra ta Makala ta helduentzako…mariatxiak!.  Izan da brindisa ta goizeko zinger-jatea, txokolatada eta Nikaraguako enpanadak, 400 persona zikiro jaten, Baztan-zopak eta luntx popularra. Su artifizialak eta astearte goizan lanean zeudenendako, altxafero berandutarra, errekan piratak, karrikan korrikalariak eta airean, bonba japoniarrak. Neskak plazan dantzari ta giganteak larraindantzan, ederki!!!. Izan dire Henrike ta Margarita ta baitere Barzina, Navarrako “erregiña”, izan zitun ziztuak ta burranba ta desgraziaz, bi baztandarrentzat, ixuna. Egunero bazen kalejira, karrikadantza, musika, txaranga, algara, fanfarrea eta “recreo-ko” banda. Bestak baserri-auzoetara iritsi ta sumatu dira, Berron gosaria ta Beartzun dianak eta txirrindulariak. Frontoian pilotariak, aizkolariak ta txingalariak, plazan bertsolariak eta oberenetakoak oberenak, Maia, Lujanbio, Soto ta Kolina… eta hauen koplak asteazkenean entzuten aritzen nintzela burura etorri zizaidan ideia, nola aldatu diren oberat, herri hontako bestak! eta ez soilik ekitaldien kopuruengaitik baizik baita ere eta arraroa irudi duen arren ( Euskal Herriko zoko hontan gaudelakoz) eskuaraz eta euskal kulturaz bestetan gozatzeko aukera gero eta haundiago delakoz! eta hau normala izan behar zena (herri euskaldun batean bizi garelako) …beti, ez da izan.

4o urte inguru daukagunok Elizondoko bestetan  Gorgorito erdaldun batekin hazi gara, etortzen ziren antzelan gehienak gazteleraz aritzen ziren, azkenekoa! orain dela bortz edo sei urtekoa, haurrendako etorritako pailazoak erdaldunak ziren eta ez nun erran behar (baño diot),  lotsatuta alaba hartu, eta alde egin genula. Baitere erdaraz ziren egitaragua eta gauetan aritzen ziren izen barregarriko orkestak; Equus, Ciclon, Zeus, Tsunami… ikusi eta entzun dut kantatzen “pobre de mi, pobre de mi que se ha acabado las fiestas de santiagin”  -AGO silaba MI-rekin ez zuelako errimatzen! Horretaz, guzti hontaz oroitu nintzen Jon, Maialen, Julio eta Sustrairen bertsotak entzuten eta era berean pentsatzen ari nintzenean, zein ederra zen halako koplakariak Elizondon entzutea, halako “bardoak” Elizondon kantatzea, euskal kulturaz gozatzea … orain dela II.mende bezala, orain dela 133 urte bezala, Elizondon Santioetan hegoealdean izan ziren lehenego Lore-jokuetan bezalaxe! eta aurten plazan Maialen haundia baldin bazen, 1879an Elizondoko plazan, Iparagirre mitikoa zegoen, bestetan ospatzen ziren lore-jokoko inagurazioan abestu bai zun.

Euskal Lore Jokoak XIX. mendean antolatutako kultura jardunaldiak izan ziren, musika, dantza eta espreski euskal poesia, barne hartzen zituzten. “Euskal Pizkundea” deitutako garaiaren barruan burutu ziren, Erromantizismoan bultzatutako beste antzeko prozesuei segituz. Ekitaldi hauek XIV. mendean egindakoen antza zeukaten, bereziki Okzitaniako Tolosa, Bartzelona eta Valentzian antolatutakoena (“Jocs Florals” edo “Jeux floraux”). Aldi berean, aditu batzuen ustez Erdi Aroko jaialdi haiek Erromatar Inperioko Lore Jokoekin (“Ludi Florensei”) zerikusi haundia zeukaten.

Euskal Herrian lore jokuak, Anton Abbadiaren bidez egin ziren ,Euskal letrak bultzatzeko asmoarekin antolatu eta diruz lagundu zituen. Lehenengo agerraldiak Iparraldean eman ziren, 1853an lehendabiziko aldiz antolatuk izan ziren  Urruñan (Lapurdi), eta hamar urtez jarraian  bertan burutu zituzten.1864tik 1876ra, aldiz, Sara (Lapurdi) kokaleku izan zen, eta handik aurrera urtero lekuz aldatu ziren eta 1879an Hegoaldera iritsi ziren, hain justu Elizondora.

Antoine Thomson d’Abbadie ((1810-1897). lizentzia askea, Wikipediatik hartuta.

1879ko Elizondoko lore-jokoak Anton Abadiaren eta 1877an Iruñean nafar talde intelektual eta foruzaleek euskal kultura suspertzeko sortutako  Nafarroako Euskara Elkargoa-aren ( Asociación Euskara de Navarra) elkarlana izan zen. Elizondoko lore jokoen antolakuntzan harreman ugari izan ziren Arturo Campionen elkarta eta Abadiaren artean. Elizondoko programa zenbait berrikuntza aurkezten zituen Iparraldean ordu arte egindakoarekin konparatuz, literatur lehiaketara ta pilota partiduetara mugatzen bai zen. Elizondon horiek aparte, danborjolen saria eta behirik ederrenerako saria gehitu zizaien. Baita ere “40 pezetako” sari bat izan zen aizkora erabiltzen trebetasun haundiena erakusteko zuenari (zuhaitz enborrak mozten). Aizkora erakustaldi hauek guztiz berriak ziren iparraldeko euskaldunentzat eta hori argi ikusten da Joan Piarres Duvoisin euskal idazleak Abadiari bidalitako gutun batian. Gutunan Duvoisinik bere harridura agertzen dio, zeren berak uste zun aizkora bota behar zela grekoek diskoa botatzen zuten bezala. Aizkora proba lehiaketa hau “bitxikerien historian” bere garrantzia dauka, proba ikuskari gise aurkeztu zen lehen aldiz Elizondon eta folklorearen pieza bat bezala aurkeztu zena Euskal Herri kirola bihurtu zen, beraz aizkora kirol bezala Elizondon ageri zen. Erran beharrezkoa da proba hau Duvoisiri erabat ezezaguna izan arren Euskara Elkargoaren asmaki bat ez zela izan zeren hauek basotik atra zuten egurgileen arteko apostu probak.

Lore jokoak Elizondoko Santiotan ospatu ziren, jende pila bildu zen, Euskal Herriko toki guztietatik jendea etorri zen. Elizondon zeuden Abadia jauna, Duvoisin, Manterola, Bruno Etxenike idazlea, lehen aipatutako Iparaguirre eta hainbat ta hainbat euskal kulturaren personai garranzitsuak.

Uztailaren 25an hiru terdiak aldera ttunttuneroen lehiaketa izan zen Elizondoko plaza “zaharran”, epaimahaian Iruritako Damaso Zabala pianista ospetsua zegoen eta  Doneztebeko Jose Manuel Maltxo danborjolaria garaile izan zen, sariko 75 pezetak eramanez. Uztailaren 26ko goizeko bederatzietan laxo partidoa jokatu zen; Oronozko Jose Echeverría, Elizondoko Polikarpo Echeverria, eta Iruñeko Gabriel
Goizueta “Koskor” ta José María Ormaecheak, Elbeteko Guillermo Goyeneche, Arizkungoko José
Francisco Estebart eta Joaquin Irigóyen eta Iruritako Benito Gortari aurka aritu ziren. Garaileak lehenegoak izan ziren eta bakoitzak 100 pezetako sariak eraan zuen. Partiduko jokalari oberena Jose Echeberria aukeratua izan zen eta bertze 100 pezeta poltsikoan sartu zituen.

Behi lehiaketan, parte hartze haundia izan zen eta lau sari eman ziren. Hasmentan soilik 125 pezetako sari bakarti bat bazen baña behi eder ugari bazenez sari gehiago izatea momentuan erabaki zen eta nola ez zen dirurik bertze sariendako plaza berberan dirua eskatu ta bildu zen. Ondarrian 140 pezeta lortu zen eta lehenagotik bazenarekin saritu guziek sosa zerbait eramatea lortu zen.

27an korrika laisterketa izan zen, bederazi korrikalari parte hartu zuten eta 100 pezetako sarie Luis San Vicenterentzat izan zen. Egun berberako lauetan ble partidua izan zen eta  Benito Gortarita eta  Elizondoko Isidro Iribarren garaile atera ziren. Sarie 100 pezetakoa zen eta Iruritarrak partidako jokalariren “faxa” irabazi zun.

Ramon Artolaren karikatra, irudiaren jatorria EL Thun Thun, 13. zenbakia.
Egilea Biktoriano Iraola. Lizentzia askea Wikipediatik hartuta.

28an bertze laxoa partidoa izan zen  eta arratsaldean bertsolariak, plazan aritutakoak  José Bernardo Otaño Ziurkilarra eta  Asteasuko Pedro José Elizegi izan ziren eta 80 pezetako saria bien artean banatua izan zen zeren publikoaren arabera biek arras ongi egon bai ziren (txalo txaparrada haiundiak izan omen ziren).

Bertsoak ondoren, udaletxean literatu sariak banatu ziren: “Euskaldunen gaucik
maiteena” gaiari buruzko poesian, Ochandianoko Felipe de Arrese
y Beitia-rendako izan zen (150 pzt)  “Ama Euskeriari azken agurrak” lanarekin (olerki honek euskaldunen kontzientziak astinduko zituen)

, Ramon Artola Tolosarrak 80 pzt ta zilarrezko makila  jaso zuen.

Euskara elkargoarentzat joku arrakastatsuak izan ziren Elizondokoak, experientzi berria eta zoragarria era berean, emaitzak arras onak izan zirenez Abadiarekin batera segiutuko zuten lanian Euskal kultura zabaltzeko asmoarekin, eta urrengo lore jokoak ere hegoaldean izanen ziren, hain justu Beran!

Post hau iteko urrengo materiala erabili da:

Las fiestas de la Asociación Euskara en Elizondo. pdf artxivoa. http://www.euskomedia.org.

Antoine d´Abbadie eta mende amaierako mugimendu euskaltzalea. Lola Valverde. 1997 / Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia.

Wikipedia.

Read Full Post »