Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘linea P’

Gaur, haur eskola berrie ikusten egon naiz, ondoren, horko  Merkatuzelai zonalde erresidenzialetik buelta bat eman dut. Txikitan,  etxe adosatu, unifamiliar eta urbanizazi pribatu hori,  “Franziskanoak” ziren: Franziskanoen eskola, zinema, futbol zelaiak eta larreak ziren.

Pasaietan nengoela, konturatu naiz orian etxe baten gibelaldeko lorategia denao, lehen han (gaztetxoak ginenean)  bunker edo “nido de ametralladora”  bat zegola. Pena ikaragarria eman dit, bunkerraren desagerpena! Bunker horretan, txikitan hordu pile eman ditugu, jolasia, eszkutatua…eta gazterian… denetatik gordetu bere barruan.  Baztan bunkerrez beteta dago…edo zegoen! zere hemen zegona bezala, aunitz suntsituak izan dire, Ordoki inguruko bunkerra bezala…bertze aunitz sasi eta sastraken menpe daude (Azpikuetan) eta  zorionez! batzuk oraindikan zutik irauten dute.           ,

Otsondo. Argazkia Pello San Milan

 Bunker hauek ez daude bakarrik baztan-bidasoan, baizik nafar osoan (mugan) Gipuzkun eta pirineotan ere. Dirudi mugan 6000 mila bunker ereikizea intenzio zen eta Nafarroan 1814 izan beharko ziren (200 inguru katalogatuak daude). Frankoko garaian egin ziren, espainako gerra zibilaren ondoren, bigarren gerrate mundialaren azken urtetan, Hitlerren Alemaniak gerra galtzen asten den garaikoak.

1944an aliatuak Paris askatu ondoren, Spainako erregimenak kriston beldurra dauka Frantziatik aliatuak edo agian aliatuak prestatutako gerrilla antifascistak, (maquis izenarekin ezagunak)  mugatik sartzea eta erasotzea eta inbasio horretatik babesteko muga bunkerrez beteteko dute. Bunker lerro hau “Linia P” (Linia Perez edo Pirineo) izenarekin ezagutua izanen da.

Gerrilla hauek ongi antolatuta zeuden, gehienak espainako gerra zibilan borrokoatutako “beteranoak” ziren, hoietatiok batzuk gainera De Gaulleren armadan ibilitakoak eta Paris askatu zuten !la novena-koak”. Talde hauek aliatuak prestatu zuten eta aliatuek utzitako armekin armatuak. Iparraldeko Pau hiria biltzeko eta Espainian sartzeko aukeratu zuten.

Catalunyako Aran ibarra inbasioarekin bat eginez, Nafarroan, bi talde haundi sartzen dira, bata 300 gizonekin Erronkaritik sartzan da eta bertze bat 200 gizonekin Esterenzubin. Makiak ere talde txikiagotan şartken dira eta mendebalderantz abiuatuko intentzioarekin. Dokumentatuta dago hoietako talde bat Sararatik şartzen dela ea Bidasoa aldera pasatzea saiatzen direla baina Igantzi aldean daudenean espainiar soldaduekin topo eta tiroketa baten ondorioz 3 gerrillar hilo dira, taldea deseginduta,  batzuk preso artuak izanen dira baina bertze batzuk ihes egitea lortuko dute  (hoietako batzuk Asturiaseraino  irisiko dira ).

Alurruntzko bunkerra. Argazkia Milobato.

Eskualdean halako bertze saiakerak izan ziren, Mugairen kontatzen da nola, soladadu talde bat iritxi berriak (Mugairen zegoen trena geltokia, orain bomberoak dauden lekuan), deituak izan zirela Bertizen , Reparazea jauregi  inguruan maki talde bat ikusi izan zelako. Soldaduak zubian barrikada bat egin ondoren jauregiko lorategian sartu eta eta zuhaixka eta sasi atzean mugitzen zen guztiari tiroka hasi ziren, etsai akabatu ondoren ikustera joan zirenean… etsaiak lau anka zeukatela eta kurrinka egiten zutela konturatu ziren!, zerri talde hau hiltzen zuten bitartean jauregiko nagusia eta etxeko langileak sotoan ezkutatu zeuden.

Mugaire eta gehien bat Bertiz, oso lotuta egon zen militarrekin. Garai haitan Mugaireko tren geltokira, soldaduen parada zen. Iristen ziren began pronto, handik Baztan-Bidasoako  destakamentu, bunker edo postu guztietara banatzen ziren.

Baita, Bertizko nagusiak, ejerzituko buruzagiei Aizkolegiko jauregia utzi (edo hauek artu) zien eta jauregi hori zonaldeko militar buruzagien eta ingenieroen erresidentzia bihurtu zen.

Aizkolegiko jauregitxoa. Argazkia Pello San Millan

Urte haietan, militarrak jauegian zirenean, Aizkolegi jauregiko sukaldea erre izan zen. Sutea sukaldetik atra eta jauregi ederraren zati bat erre zen, sute horren ondorioz jauregia za zen gehiago erabili (kompotzea garestia bai zen) eta pixkanaka pixkanak ondatuz joan da gaur egun daukan itxura arte.

Militarrak urte decente geldituko ziren eta hamarkada batzuk geroago, espainar soldaduez gain, baita ere amerikanarrak egongo dira, baina… hori bertze historio bat da.         

Read Full Post »