Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘lakoizketa’

2012ko Iraila.

Elbeteko Jarola jauregia estilo barrokoko eta hiru mailatan banatutako lauki eder bat da. Jarola jauregia Baztango etxerik nobleenetako bat (Leinu-etxea) eta interes haundikoa, azpimarratzekoak dira: Harlanduzko aintzinaldea, Baztango harri gorriz egindakoa, sarrerako balkoia eusten dioten bi zutabeak, balkoi gañeko armarria eta teilatu azpiko egurrezko hegal landuak.

Jarola jauregia. Argazkia Pello San Millan.

Jauregia XVII. mendean hasi ziren eraikitzen (Karrika Xarren berberan, pixket haratago Jarolaxarrea izeneko etxe bat bada) Miguel de Bergarak eta Borda kapitaina aginduta (1680.urtearen inguruan).  Julio Caro Baroja “La hora navarra del siglo XVII” liburuan dio bezala, 1675.urtearen inguruan Miguel de Bergarak Cadiz ta Sevilan bizi zela “negozio” on batzuen ondorioz izugarrizko dirutza egin zuen eta Kontuen Ganbaran agertutako idatzi baten arabera zegoen eraikina erosi zuen. 1572ko Armeria liburuan Jarola jauregiko armarri zaharra agertzen da (urrezko oinarri baten gainean faxa hortzadun gorri bat), gaur egungo jauregian  Bergara ta Bordatarren armak daude.

Jarola jauregiari buruz erraten da Balleko etxea eraikitzerakoan (1695aren akaberan) modelu gise erabili zutela  eta urte batzuk geroxago Elizondoko Datue jauregiarentzat inspirazioa izan zela ere, baina gutxitan aipatzen da, Miguel de Bergarak bere jauregiarako Lesakako Urdanibea etxean eta Erratzuko Apeztegia jauregian oinarritu zela (Palacios de Baztan
.Pilar Andueza Unanua 2006).

Jarolako lehen nausie aistion aipatu dugun bezala Bergarako Miguel capitaina izan zen. Miguel 1637an Elizondo jaio zen eta itxasoko infanteriako kapitaina izan arren gaztetik “armada realeko” galeonetako soldadu arkabuzero xume gise hasi zen. Ondoren  Indietan  1662an ta 32 urte zitula San Hermenegildo itsasontziko eta infanteriako kapitaina izendatuko zioten. XVII. mendeko 70. hamarkadan , Buenos Airestik Kadizera iristen diren naoko (ontzia) kapitaina bezala agertzen zaigu. Urte horietan Sevilla eta kadizen bizi da eta militar baño gehiago negozio-gizon izanez, sosa dexente lortuko du. 1691an militarra bezala legebiltzarreko eserlekua  jaso zuen eta famili noblekoa zenez (Arizkunggo bergara dorretxekoa) Santiagoko zalduna baitere izendatu zioten.

Bergaratar kapitaina bere garain gizon ospetsua ta ezaguna izan zen, baña ez da bakarra kondizio berber horiekin Elbeteko jauregi hontan bizi izan dena. Adibidez jakina da Jarolan (baitere Oiereguiko Reparazean), Ramón María de Valle-Inclán ek udak igarotzen zituela,baña jauregiko “biztanle” bat nabarmentzeko José María Lakoizketa apez ta botanikoa izango da.

Jose Maria 1831ko Otsailaren 2an Narbarteko Lakoizketa izeneko baserrian jaio zen eta hainbat anaieko famili baten seme zaharrena izan zen. Lehen ikasketak batxilergoa, Iruñeko Institutuan egin zituen  egin zituen. Amituta, seminarioan sartu eta apaiztu  ondoren, bi urte eman zituen Elgorriagan apeza bezala, gero Narbatera  bueltatu zen eta hogeita hamar urtez (1857-1887) arituko zen bere herriko erretore gise.

Bitarte horretan, bere eliztarren arimak zaintzean gain,  Narbarteko apaizak bere denbora “libren” inguruneko landareak aztertzen zitun. Eduardo Gil Berak Lakoizketari buruzko idatzitako liburuan aipatzen du  “atratzen  zela belarrak biltzera latoizko kutxa batekin, zeio (arotz-tresna), mailu ta zintzel batekin eta iñork igoko ez lizateken harri edo haitzetan belar eta likenak hartzen zitun. 

Jose Maria Lakoizketa. Argazkia euskomedia.org/aunamendi webgunetik hartuta dago.

Herritarrentzat herriko apaizaren portaera benetan bitxia iruditzen zizaien (belar batekin pozten bai zen) eta “Lakoizketako erua” deitzen zioten. Hala eta guztiz ere, Europako naturalista eta botaniko espezializatu onenenak,   Espainiako iparraldeko florako kriptogrametan (bereziki likenetan) adituena kontsideratzen zioten.  1877an  Frantziako Botanika Elkarteko kidea izan zen, eta 1880an, Sociedad Española de Historia Natural-eko (Botanika sailan) bazkide bezala ageri zen. .

Horrela, Lakoizketako erua, benetan jakintsu ulerteziña bat izan zen. 1887, gaixotu ( hemiplejia batez) zen eta bere ahizparen etxera (Elbeteko Jarola) sendatzera ta zaintzera joan zen. Azken urteak Jarolan eman zitun, eta han 1889ko abenduaren 25an hil zen.

Urte batzuk geroago, 1924an, Eusko Ikaskuntzak  lana aitortu zun (hilondoko moduan) eta bere jatorrizko etxean xafla adaierazgarri bat  patu zuten.

Lakoizketak  bere botaniko bizitzan 2.500 ale baino gehiago bildu eta sailkatu zitun, ez soilik Bertizaranan eta Baztanen baizik baitere, Penintsularen eta Europako bertze toki batzuetan ere. Bere “herbarioa”  51 karpeteta osatzen zituen eta bere iloba, Luisa Lakoizketak karpeta horiek Lekarozko kolegioan utzi zituen.  Komentua itxi ondoren, herbariun-a  Lakoizketa baserrian egon zen eta gaur egun Gasteizko Natur Zientzien Museoan dago.

Post hau iteko erabili den materiala;

elbete.com webhorria.

www.diariodenavarra.es-ko “rincones-singulares-ko” José Perales-en El-caserio-lakoizketa artikuloa. (2006).

Don José María de Lacoizqueta. El botánico (1831-1889)”. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra 39, 329-361 (1982). Pérez de Villarreal, Vidal .

navarrosilustres blogako “José María de Lacoizqueta” artikuloa.

euskomedia.org/aunamendi webguneko “José María de Lacoizqueta Santesteban” artikuloa.

.  Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro (2006). Andueza Unanua, Pilar.

Read Full Post »