Peruko Kuzko hiriko bandera zazpi koloretako zazpi banda horizontalez osatuta dago, ortzadarraren antzeakoa. Ofizialki 1978an onartu zen, baina 2021ean, LGBT kolektiboaren banderatik bereizteko, aldatu egin zen, Kuzkoko armarria erdialdean sartuz.
1986an erabaki zuten Kuzkoko armarri ofiziala Etxenikeko plaka edo Etxenikeko eguzkia (Sol de Etxenike) izatea. Sol de Etxenike urrezko pieza prehispaniko bati egiten dio erreferentzia. 13,5 cm-ko diametroko urregintzako lan bat da, eta % 90 urrezkoa, % 5 zilarrezkoa eta % 5 kobrezkoa da.
Uste da disko hori Kuszkoko Marcavalleren kultura preinkakoaren bularralde bati dagokiola, etagobernari inkek bakarrik eramango luketen apaingarri bat izango litzatekeela ere. Ainquek 500 A.C inguruan egin zuen plaka, bertze batzuek 3.000 urteko antzinatasuna kalkulatu dute eta, beraz, objektu garaikidea izango litzateke Paracas eta Chavíny kulturentzat.
Urrezko objektua Kuzkoko pertsonaia batek oparitu zion Jose Rufino Etxenike Peruko presidenteari 1853an Kuzkoko hiria bisitatu ondoren eta hortik aintzin pieza zahar hori “Sol de Etxenike” bezala ezaguko da. Pieza (eta bertze opari batzuk) Txileko Santiagora bidaliak izan ziren eta… sute batean galdu zirela erran zen. Hala ere, diskoa bildumagile alemaniarrar baten eskuetan agertu zen eta 1912an bertze bildumagile bati saldu zion. Hark New Yorkeko Indiar Amerikarraren Museoari oparitu zion. Han egongo zen 2021arte, Peruko Independentziaren Bigarren Mendeurrenarena zela ta, “Etxenikeren eguzkia” Perura itzuli eta Kuzko hiriaren armarri ofizial bihurtu zen.
José Rufino Pompeyo Echenique Benavente, 1808ko azaroaren 16a Punon (Peru) sortutako militar eta politikaria zen, eta 1851-1855 urteen artean Peruko Errepublikako presidente izan zena.
Oso gazterik armada independentistan sartu zen (1821); ondoren, Boliviaren (1828) eta Kolonbia Handiaren (1829) aurkako kanpainetan parte hartu zuen. 1830 eta 1840ko hamarkadetako gerra zibil eta iraultzetan parte hartu zuen. Manuel Ignacio de Vivancoren (1843-44) Direktorioko kolaboratzailea izan zen, gero Ramon Castillaren (1845-51) lehen gobernuari zerbitzatu zion, eta honek bere ondorengo gisa babestu zuen.
1851ko hauteskundeetan presidente aukeratua izan zen, bere gobernua joera kontserbadorekoa izan zen, liberalen oposizio gogorra jasoz. 1854 kontsolidazioa izeneko korrupzio eskandalu larria atra zen, haren gertuko pertsona talde bati mesede egiteko diru-kopuruak puztu zirela susmatu baitzen. Eskandalu hau Castilla buru zuen 1854ko iraultza liberalaren arrazoietako bat izan zen, gerra zibil odoltsu bat ekarri zuena. 4.000 pertsona baino gehiago hil ziren eta herrialdeari kalte ekonomiko handiak eragin zizkion. Iraultzaren behin betiko garaipena Lima kanpoaldean burutu zen, La Palmako guduan, non Etxenikeren tropak menderatuak izan ziren (1855eko urtarrilaren 5ean), honen ondoren boterea utzi eta erbestera abiatu zelarik. Urte batzuen buruan itzuli zen, politikan jarraitu zuen eta 1887an Liman zendu zen.
Bere aita José Manuel Etxenike y Vásquez izan zen, Valparaisokoa (Txile). Honen aita eta aldi berean Jose Rufinoren aitatxia Miguel Etxenike Ibarrola izan zen. Miguel 1760an jaio zen Erratzun!
Sarrera hau egiteko erabili den materuiala
Wikipedia.org. José Rufino Echenique
Wikipedia.org. Sol de Echenique.
Wikipedia.org. Bandera del Cuzco
José Rufino Echenique Biografias y Vidas.com
FOTOTEKA
