Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘karta postalak’

2012ko apirila.

Pasaden Ortzegun sainduan, kartetan aritu giñen, hain zuzen musean, Xorroxin, Xaloa eta Ttipi-ttaparen aldeko mus txapelketako Elizondoko lehian, beno, Elizondoko lehietako batean, Erlategi elkartekoek antolatutako lehian hain justu!. Jakina da, Nafarroako Gober­nuak euskarazko hedabi­deak dirulaguntzarik gabe utzi dituela eta hori ikusirik, eskual­deko euskarazko hiru hedabideak  diru-sarre­ra alternati­boak bilatzeko es­kual­deko elkarteen laguntzarekin Mus Txapelketa hau antola­tu dute eta hilako 14an Sunbillako Euli-beltza elkartean finala jokatuko da.

Elizondo izena duen "baeza" (zigilua). Historia Postal de Navarra blogatik hartuta dago eta blogaren egilearen bildumakoa da.

Hori zela, ta esku utsik (ez bildotsik ezta ardo botlilik) etxera bueltatzen nintzela (gañera lehenengo txandan kaleratuta) bururatu zizaidan  Baztan, musa, kartak edo halakoak lotzen zituen post-a idaztia. Pentsatzen nuen zerbait egonen zela idatzita; bitxikeri baten bat, partida mitiko bat, jokuaren azalpenak…edo ipuin bat lau baztandarrekin mahi batian ardo txikitoak edaten eta kartetan jokatzen hasiko zena…baña ez! nere artxibategian (liburu, pdf artxiboak, egunkari ta aldizkariko artikuloak, web horriak, hemeroteka harpidetuak…) ez zen ja agertzen. Eta uko egin behar nuenean, dena azken kartara jokatu nun eta maukapean gordetzen nuen azken ” karta” atera nun….”google jokerra” . San gugelen edo lagun batek googleko bilatzaileari deitzen dion bezala, Orakuloan “Baztan”, “Elizondo”, “cartas” hitzak idatzi ta “enterra” sakatuz….Elizondo eta kartak lotzen zuen blog bata zerrenda txikiaren hasieran agertu zen!!!

Erran Behar, blog horretan azaltzen zuten “kartak” ez zirela” enbidatzeko ta ordagoak botatzeko kartak, baizik…idazteko ta bidaltzeko postak ziren, hauxe da! karta horiek ,gutunak ziren!!! Bloga,  Historia Postal de Navarra izena zun eta Elizondori erreseña  iten zion artikuloa,  HISTORIA GENERAL Y POSTAL DE ELIZONDO, doike!! . Bloga bitxia eta harrigarria da. Egilea, Kanariasko Rafael Angel da eta blogari honek daukan  filatelia bildumaren bidez, Nagarroko historia postala kontatzen digu episodioz episodioz. Episodio horietako bat Elizondoko herria protagonista da eta hainbat datu interesgarriak emanten  digu, ez soilik Elizondoko historia posten inguruan baizik baita ere, herriko “historio generala” kontatzen digu, gehienen bat XIX. mendeko datuak! hortarako “Reak Academia de Historia-ko” hiztegi geografikoaz  eta garai hortako liburuaz baliatzen da, gañera posta “apaintzeko” Elizondoko estafetatik (postetxea) atra diren hainabat karta-azalen irudiak (denak bere bildumakoak) erabiltzen ditu.

1846ko ekainaren 22. Elizondotik korellara bidalitako karta. Irudia ,Historia Postal de Navarra blogatik hartuta dago eta blogaren egilearen bildumakoa da

Blogan aipatzen da 1859an San Ildefonson siñatutako hitzarmenaren ondoren, Elizondok paper garrantzitsuaa  hartuko dula. Hitzarmen horretan Espainia eta Frantziaren arteko korrespondentzi puntu mugak ezarri eta aplikatu behar ziren gaineratasak  (bi herraldetako hainbat monedetan) zehaztu ziren. Iparraldean, muga puntu horiek sei izanen dira;  Baigorri, Behobia, Kanbo, Donibane Lohizune, Donibane Garazi eta  Uztaritz eta Nafarro garaian berriz,Donoztebe, Luzaide eta Elizondoko herriak izanen dira. Baita ere dio errepide  hegoaldetik iparraldera guruzatzen duena, Iruñetik Frantziara, egoera onean dago, eta oraindik gutti erabilia dela ( errepidea, Nafarroko Diputazioa 1847an eraiki zun) . Postak astean hiru aldiz Iruñatik “valijero”  (garai hortako korreosko funzionario antzekoa) bat  kartzen ditu eta Elizondoko estafetan Ibarrako korrespondentzia banatu eta biltzen da.

Historia postala gehigorako ez duenez ematen, Elizondoko historia orokorrako  hainbat datu (XIX.mendea) ematen ditu hortarako aistion aipatu dugun bezala, hainbat liburutaz baliatzen da.

Elizondo XVIII . mendean.

Descripciones de Navarra. Biblioteca de la Real Academia de la Historia, 9/5457, fines del siglo XVIII.
Realengo-lekua da. Herri honetan Casa Concejil, ibarreko bilerak eta audientziak ematen dira.

Ihardun jurisdikzionala zibil eta penala haraneko alkatearen eskutan daude. Alkatea  izendatzen du auzotarrak proposatuta Erregeordeak hiru urterakon alkatea izendatzen du.
Herria bi irin-errota, eliza, sakristana, benefiziatu bat, ehun eta hogeita-lau etxe erabilgarriak, zazpi hondatuak eta zazpirehun ta laurogehitamabi biztanle ditu.

Elizondo 1802an.

Diccionario geográfico histórico de España por la Real Academia de la Historia.  Madrid, 1802, 243 (horria).

Iruñako merindadeko 6. partiduae, Nafarroako erresumaren elizbarrutietan. Ibai nagusia bi auzoetan banatzen du herria… Haranean buru eta alkatesren egoitza da. Harrizko jauregi eder bat bada “Valleko Etxea” izena duna, bilerak egiteko erabiltzen dena eta eta  kartzela arras segurua daukana.
Badira bi azokak, hiru egunekoak bakoitzean, bata Pazko-astelehenean hasten dena, eta bertzia San Lucas eguna (urriak 19). Trafikoa mota guztietako ganadua osatzen du. Hospicio bat bada eta han  herrialdealdeko “alperrak” zeregin batetan aritzeko artilezko terlizak eta “valleko” lihoako zapi goxuak egiten dute. Bere biztanleria 792 pertsonekoa  da 124 etxebizitzetan, errotak… eta San Pedro apostoluaren elizan, apaiz,  4 kapelain, “luminero” bat eta arropa garbitzeko a emakume bat ditu..

Elizondo 1842an

Diccionario geográfico histórico de Navarra por Teodoro Ochoa. Escribano del extinguido tribunal de la Real Corte de Navarra, Secretario del suprimido juzgado de avenencias del de comercio, y escribano público de número de la ciudad de Pamplona, Pamplona, 1842.

Kokapena Baztan ibarran, Iruñeko Merindadekoa, eta eta zortzi liga (legua) iparraldean,  hegoaldean mugatzen du Irurita bi ligatara, mendebaldean Lekaroz liga erdira, Elbetea 200 metrotara ( herrialdeko “varak” neurria aipatzen da), iparraldean  mendi batekin eta ibai  biztanleria bi auzotan banatzen du.

Eraikin ederrak daude, eta jauregi bikaina “gobernatzaileena” deitzen diotena, elizatik gertu, ondoan frontis nagusi eta bikain bat pilota jokoan aritzeko, gibelian  ibaiaren gainean balkoi bat da  eta hortatik amuarrainak arrantzatzen ahal dira.

laborantza nagusia da, artoa, patata, barazki eta gari apur bat. Eskola bada eta han  70 mutil eta 30 neska joaten dira, eskola maixu bat dauka eta honen soldata  3.000 realak  urtekoa da. San Pedro apostoluaren parrokian Vicario, kapelainak eta garbiketarako emakume bat ditu eta lekua 1.220 arimentzako da.

Elizondo 1847an.

Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar por Pascual Madoz, Madrid, 1845-1850, 103. horria)

Kokapena Baztan ibarran, Iruñeko Merindadekoa, Bailararen erdian eta ordoki batean kokatua dago. Herrian Bailarako eta hunten bailarako Udaletxea biltzen da. Haize bortitzez babesten duen mendi “latzetz” inguratuta dago, klima izanez hotza neguan eta epela ta “sanoa” udan.  Herria ibaia zeharkatzen du eta bi kale edo auzotan banatzen du. Biztanleria 250 etxetan biltzen da eta Balleko Etxea kartzela eta eskolako gela bat edukitzen du.

Eskolan 70 mutil eta 30 neska aritzen dira. Harrizko eraikin ederrak daude, eta nabarmentzekoa da “gobernatzaileena” deitzen diotena, elizatik gertu eta gibelian,  ibaiaren gainean balkoi bat da  eta hortatik amuarrain “goxoak” arrantzatzen dituzte. Herriaren erdigunean iturri bat bada eta bertze bat urbilean, biak ur goxokoak dira baño gutti erabiliak, zeren herritarrek ibaitik zuzenean ura hartzen bai dute!.

Eliza (Santiago), bortz aldare, organoa eta apaingarri bikainak ditu. Bikarioa, sakristana, bi benefiziatuak eta garbiketarako emakume bat eliza zerbizatzen dute. Santa Engraziako baselizan apez bat bada eta hilerria ekialdera dago eta osasuna publikoarentzat ez da kaltegarria.

Post hau iteko  Historia Postal de Navarra bloga erabili dugu.

Irudia Santiago kalean hainbat urtez Elizondoko Correos-ko bulegoa egon den tokia. Irudia, Jorge Oteiza Baztan Etnografia museoan saltzen duten postala da (zerbait aldatua).

.

Read Full Post »