Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Juanito Eraso’

1942ko azaroan,  Kaperako kantari batzuekin Elizondoko orfeona sortu zen, gero bi urte ondoren “Agupación Coral de Elizondo” (Elizondoko abesbatza) izenarekin berrizendatua izango zen. Abesbatza horren sortzailea, fundatzaileabultzatzailea, nagusia, buruzagia, alama materra!!! Juan Eraso Olaetxea izan zen.

Juan Eraso Llangollen irabatzitako sariekin. (Argazkia anamarimarin.com gunetik hartuta dago)

Juan Eraso Olaetxeak “Juanito Eraso”, Aresoko Aranaldea etxean 1914 otsailako 21 jaio zen, baina bortz egun zitula bere familia Elizondora bizitzera etorri zen (Bitxikeri bezala aipatzen da Juanitok bere bortz egunekin, Plazaolak izan zun lehenego umetxoa bidallaria izan zela). Sei urte zituela eta jostailuzko piano batekin jolasten ta kantatzen ari zela Berekoetxea apezak “aurkitu” eta solfeo ikastera eraman zion. Zortzi urte zeukanean, Berekoetxearen kaperako abesbatzako “tripe solista” zen , gañera ere, adin horrekin “teatro parrokialan” “El paragüero” abestutako monologo-komikoa kantatzen aritzen zen. Hamar urtekin  Parisko “Cavaille-Coll” etxeko Monsieur Prinz organo afinatzaileari laguntzen hasi omen zen. Prinz jaunak Frantziatik etortzen zen Elizondoko elizako organoa afinatzera eta Eraso gazteak, soinua parekatzen, bata bertzearekin erregistratzen, afinatzen eta halakotan laguntzen zion, “lan” honen bidez  entzumena eta belarria aunitz landuko zun. Hamabi urtekin  primerako hiletetan eta meza solemnetan kantatzen bere sosak atratzen zitun (2 pezeta terdi), hambortzekin “Salon parrokialako Orquestinan” (Salon parrokialan emandako pelikula mutuei musika patzen zuen taldea) bigarren biolina jotzen zun eta 21 urtekin (1935) bere abeslari karrera itxaropentsua bideratuko du, Anguel Trabadello maixu haundiarekin klaseak ematen hasita bai zen…baña gerra zibila, klase magistral horiek “kartera” etengo zuten.

Garai haietan Elizondoko abeslaria zenbait sariak irabaziak zitun eta “el gran tenor Navarro”  deitzen hasi omen ziren. 50. hamarkadaren hasieran “Kosta Azulen”  kantari aritu zen eta ospe handia izan zuen (horietako batean Windsor dukeen aurrean ta guzti!), baña zinzur operazio bat bere karrera profesionala betirako moztuko dio. Handik aintzin bere gogoak, indarrak ta arte osoa erakustera, “ahotsak” harrapatzera ta domatzera bultzatuko du.

1947 eta 1948 urteen artean Elizondoko alkatea izan zen  eta akademia munizipala bat martxan patu zuen. Akademia Feliciano Beoviden eskuz zegoen, solfeoa ematen zen eta honek bizi zuen biztartez akademia iraun zuen. Urte batzuk geroago 1965-71 bitarte “laboralean” boluntario gise solfeoa ematen arituko da eta kalean haurrak gelditzen eta kantatzea eskatzen ere!!. Klase partikularrak eman zitun eta  Baztandar haunitzen kantu irakaslea izan zen, bertzeak bertze, Donostiako Orfeoiko kideak, Andra Mari abesbatzakoak eta Maite Arruabarrena mezzosopranoa. Klase haunitz musutruk ziren, hauxe esaten baitzuen: “dakienak irakats dezan, ahal duenak ikas dezan, eta duenak ordain dean”

50. hamarkadan “Orfeon Pamplonesan” hiru urte egon zen zuzendaria gise, teknika berriak eta zerbait berrikuntza sartzeko asmorekin aritu zen elizondarrak eta honek, arazo batzuk sortuko zion abesbatzako junta direktiba zaharkituarekin. Baita ere, Iruñeko Kontserbatorioan irakaslea izan zen eta… baita ere, bere arazoak izan zitun  ondarreko zuzendaria eta direktibarekin. Kontatzen dutenez azkeneko “bronka”, kontserbatorioko tribunala ikasle bati examinatzen ari zirela ta negarreraztea egin ziotenean, eman zen. Erasok tribunaleko kideei izandako modu txarrengatik  errieta egin zien eta eztabaidako momentu bero batean, zuzendariari “badulaque” deitu zion!, honek (zuzendariak)  irainengatik, auzitara eramane zion.

Elizondoko abesbatzafren lehengo taldea,erdian Juanito Eraso. Argazkia Elizondoko abesbatza.

Artista Baztandarra bere “jenioa” zeukan, talentu haundien izaera zeukan eta talentu hori, Elizondoko abesbatzan ixuri edo blai egin zun eta abesbatzak hainbat sari garrantzitsuak irabaztea lortu zuen; Galesko Eisteddfod Nazioarteko bi lehen sariak (1952), Polifonia Vocal klasikoa Nazioarteko Jaialdiko lehen saria (Innsbrucken, 1953), Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketako lehenengo saria (1978)…

1951n  Galesera, abesbatzako lehenengo bidaia luzea izan zen. Sosik ez zutela ta, bidaia ordaindu ahal izateko bidean zehar kontzertuak eman zituzten. Nazioarteko lehiaketa batean parte hartzen zuten lehenengo aldia zen baztandarrentzat eta ez ziren esku hutsik bueltatuko. Lango­lleneko (Gales) sariketan, hirugarren postua lortu  zuten (Man­ches­te­rreko abesbatza famatuarekin puntuetan berdindu zuten). Bigarren bidai ere, Galesera izan zen baina huntan entsegu ugariren ondotik, ahotsen heldutasuna lortuta, interpretazioa hobetuz  eta talde izaera hartuta, postua hobetzea nahiarekin Erasoren taldea Lango­llenera bueltatu zen. Doike postua hobetu zutela! hobetu eta irabazi ere! 277 puntu eskuratu Elizondoko abesbatza eta Juanitoren ame­tsa… egia bilakatu zen.

Galesko lehiaketa irabazi izanak ate aunitz ireki zizkion abesbatzari; Austria, Alemania, Frantzia, Italia eta Ingalaterran izan ziren… 1981ean eta 1983an Hegoa­frikan Roodeporteko lehiaketan parte hartuza aritu zaren (apartheid erregimenaren aurkako nazioarteko boikota hautsitz). Bitxikeri bezala aipatu, bertako abesbatzak harrituta geratu zirela 35 kideko taldeak hirurogei kideko abeslari talde batek baino ozenago abesten zuela ikustean. Abeslarien ahoetan mi­krofonoak omen zeudela pensatu zuten ta guzti!.

Abesbatzaren arrakasta hauen atzean Juanito Erasoren izaera, maixutasuna, profesinaltasuna, ilusioa ta ametsak zeuden. Aipatzen dute Juanito humore onean zegonean denak ongi abesten zutela, ensaioa errex ateratzen zela, baña eguna txarra zeukanean…

1983an Elizondoko Seme Kutun izendatu zuten eta 1992an, abesbatzaren sorreraren 50.urteurrena zela, Baztango seme-adoptiboa izendatzen diote.  2002an Angelun (Lapurdi) Eraso hil zen eta umezurtz geratu zen abesbatza. Une zailak eta latzak izan ziren eta abesbatzaren etorkizuna zalantzan egon zen. Bi urteko isiltasunaren ondoren, Isabel Lacarren zuzendaritzapean Ekainaren 4an Elizondon eskaini zuten lehenengo kontzertua eta geroztik indartzen joan da.

P.D: Post hau idatzi zenean  Elizondoko abesbatzak 70 urte betetzen zituen (1942-2012). 70 urte kantuz, 70 urte Elizondo eta Baztan izenak munduan zehar zabalduz, 70 urte musikaz amestuz eta … ame­tsa, egia bilakatuz!!.

Post hau iteko erabili den materiala:

El silencio electrico. Cincuentenario de la Coral de Elizondo” (1992). Carmen G. Romeroren liburua.

euskomedia.org-ko Auñamendi entziklopediako “Juan Eraso Olaetxea” Carmen Ruiz de Garibay-ren artikuloa.

http://www.ttipi.net/.

Wikipedia.

Read Full Post »