Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Juan Goienetxe’

Nuevo Baztán Madrilgo Erkidegoko ekialdeko udalerri bat da, Cuenca del Henares eskualdekoa, Alcala de Henaresetik arras gertu eta Madrildik 50 km ekialdera dagona. Herriaren hirigune historikoa 1709tik 1713ra hasi zen, jatorriz Arizkungoa zen Juan de Goienetxe y Gastónek ex novo (berrie) sortua. Azebedoko basoa erosi ondoren, José de Churriguera (barroko espainiarreko artistarik nabarmenena) arkitekto madrildarra kontratatu zuen, 500 biztanle inguruko herrixka bat eraiki zezan. Churriguera Goienetxek babestutako arkitektoa izan zen bere egunen amaierara arte. Churriguerak hiru etapatan diseinatu zuen multzoa, alde batetik jauregi-eliza-lau angeluko plaza sektorea, bertzetik etxebizitza-multzoa eta hirugarrenik fabrikak (beira, ohial eta txano fabrikak) eta hauen langileen bizilekuak. Herriari Goyenechek Nuevo Baztan izena jarri zion, jatorrizko haranari omenaldia eginez.

Nuevo Baztango hirigune historikoa. Argazkia queverenelmundo.com

Nuevo Baztan eta Nafarroaren arteko lotura ez zen bere izenez bakarrik eman, baztandar aunitz, Goienetxek ekarriak, leku honetan finkatu baitziren. Nafarroako Foru Orokorraren legeek, XVI. mendetik aurrera eta auzotasunaren kontzeptuari jarraiki, eskualdeko garapen demografikoa mugatzera behartzen zuten, Baztanen oparotasuna arriskuan jarri eta jatorrizko familien hondamendia eragingo zuen gainpopulazioa eragozteko. Horregatik, nafar aunitz emigratu egin behar izan zuten eta oparotasuna sorterritik urrun bilatu.

Madrilera batzuk iritsi ziren administrazioan edo merkataritzan eta finantzetan enplegu onuragarri baten bila. Bere deserrotzea arintzeko eta identitate sentimendua indartzeko, kofradia, kongregazio, ermandade eta halakoak sortu ziren, non sektore profesional eta gremio ezberdinak bildu ziren, aunitzetan ahaidetasun loturetan oinarritutako eragin eta kontaktu sare zabal bat sortuz (Goienetxe bera Arizkunetik Madrilera joan zen gazte zelarik osabaren etxera).

Nafarroako familia horiez gain, Baztan Berriaren sorreran gehien babestu zen teorietako bat Bozateko agoteentzako kolonia bat sortzea izan zen, Baztan ibarreko gainerako biztanleek jasaten zuten bazterketatik atera ahal izateko. Hala ere, Caro Barojak, Pio Barojaren iloba eta Nafarroako historian eta, bereziki, agoteetan aditua zenak, uste izan zuen ez zela Goienetxe Nuevo Baztan agoteetara eraman zuena, haren seme Francisco Javier baizik. Zihur Goinetxetarrek sentimendu altruista horregatik ez zituztela bozatarrak ekarri, baizik agoteak eskulan artisau gisa (harginak zurgiñak…) eraikuntzan erabiliko zituzten, eta Baztandarra baten bat administratzaile edo eskribu gisa ere bai, frantsesaren ezagutzagatik.

Nuevo Baztango kale bat. Argazkia queverenelmundo.com

Nafar familiez eta agoteez gain, Nuevo Baztan inguruko bertze herri batzuetako bizilagunekin populatu zen gehienbat, ondoz ondoko nekazaritza-krisien ondorioz pobretuak, bai eta luxuzko objektuetarako, batez ere zeramikarako, beirarako eta oihaletarako fabrikak zuzentzeko kontratatutako maisu atzerritarren familiekin ere, gortearen eskaria asetzeaz gain, esportaziorako eta nazioarteko merkataritzarako ere erabiltzen zirenak.

Hala ere, agoteen kasuan, badirudi gehienek beren lurraldera itzuli zirela, 1722ko populazio-erroldan haien eta abizenei buruzko erregistrorik apenas geratu zenez.. nahiz eta baztandarren batena bai.

Nuevo Baztanenko hildakoen lehen liburuan erregistratutako lehen heriotza 1723koa da, Luisa María umetxoa da, Nuevo Baztangoa (herrian sortua), Antonio Otxe eta Josepha Molinaren alaba dena.
Partidan abizen hauek agertzen dira gehien bat: Pinilla , Ambite, Armendariz, Oliva , Rihila, Carmona , Aguirre, Risel, Bazan eta Leoz. Gero, badira zenbait abizen, 1726an eta hurrengoetan hildakoenak, euskal jatorriko pertsonei dagozkienak.

– Mariana Uhalde, Zugarramurdikoa
– Franzisco, Baztango Franzisco Binodenaren semea.

-Francisco Aguirre de Anuekoa.
– Maria Leiza, Agoizkoa.
– Maria, Baztango Francisco Billadenaren alaba.
– Jose Leoz, Orreagakoa

Nuevo Baztango gainbeherak beira fabrikazioan hainbat lanuztenatik izanen da. Industriarako energia-iturri nagusia inguru horretan dauden gorosti ugariak (Ilex aquifolium) ziren, baina beira-ekoizpeneko urte batzuen ondoren egur gutxi egonen da. Juan Goienetxek, ekoizpena gelditzea saihesteko, dena Villanueva de Alcorónera eraman zuen, baina beirateriako ofizialek, inguruko kareharrizko lurrak lantzeko aukerarik gabe, ezin izan zuten Nuevo Baztanen zuten kalitatea eman. Fabrikak geldituta eta Nuevo Baztandik kanpo, biztanleria gutxitu egin zen.

Bere jatorri Baztandarra eta are gehiago naparra! oroimezeko, herriko eskola publikoa Juan de Goyeneche izena darama , martxoko bigarren igandean Javierada ospatzen dute eta abenduaren 3an (Xabierko San Frantziskoren eguna) Nuevo Baztango patroiaren eguna da.
Bertzalde, hemen, bailaran, Elizondoko luzapen bateri ( Lekaroz aldera), Baztan Berri izendatu zen.

Sarrera hau egiteko erabili den mteriala:

Nuevo Baztan ¿colonia de agotes?. Muy interesante. 2022.

Seroantropologia e Historia de los Agotes. Pilar Hors. culturanavarra.es.

Nuevo Baztan. wikipedia.org

Read Full Post »

2011ko Otsailak.

Hilabete hontan (2011ko Otsailan), nabarraldekoek, beren sustatzailei gazeta-rekin batera “Síntesis de la historia de Navarra” (Luis Mª Martinez Garate) liburua oparitu die. Liburuaren izena dion bezala “sintesis” tita batean eta modu ariñean Nafarroaren (Euskal Herria, baskoiak eta euskaldunak) pasarte historikoak azaltzen ditu.

Pasarte hoietako bat, Ilustrazioa ataltxoan “la Hora Nabarra” ageri da.  Tenore horreri, izen horrekin “Nafarroko ordua”, Julio Caro Barojak 1969angoya_14.jpg argitaratutako “La Hora Nabarra del siglo XVIII”  liburuarengatik esker, zautzen da. Barojak mende hartako Nafar burgesiak, Madrilgo kortean daukan kontaktuak, garrantzia karguak eta bai Ameriketako Indietan ta bai Spaniar erresuman daukan negozioak, aipatzen ditu. Napar burges hoietako haunitz Baztandarrak direnez; Juan Goienetxe (Arizkun) , Miguel Gaston Iriarte (Erratzu), Migel Muzkiz (Elbete), Mendinueta Muzkiz anaiak (Elizondo), Juan Bautista Iturralde (Arizkun)… hau da, Baztanek ministroez, militarrez, elizgizonez, hornitzaileez eta merkatariez hornituko zun Spainako erresuma, hortaz batzuk, erdi serio erdi txantxa garai hori “Baztango ordua” ere deitzen ahal dela diote. (irudia, Migel Muzkiz Goienetxe, F. Goyak margotutako erretratoa)

Azken bolada hontan pasarte honi buruz liburu batzuk atra dira. “Volver a la hora Navarra” (2010) eta “Navarra en la Monarquia española en el siglo XVII” (2007), biak Nafarroako Unibersitate ingurutik atraiak. Aipatutako azken hortan, erraten da, Nafarrroo ordu bat baldin batzen, baita ere bertze tokiko orduak izaten ahal ziren; Bizkaikoa, Asturiakoa…zeren toki guztietako jendea zegoen burokrataz betetako Borbondar kortearen inguruan eta Ameriketako Indiakin merkaturatzen dirua iñez. Bertzealdetik baita ere aipatzen da deitutako “Nafar hordu” hori, ez zela “nafar osokoa” baizik Nafar iparrako hordua izanen zen, zeren aipatutako baztandar andanada aparte, Zugarramurdiko Juan Bautista Dutari bankeroa, Doneztebeko Juan Ignacio Urriza, Uharte Arakilko Jose de Aldaz.…zeudeten, orduan bai “hora” hori. Napar iparrekoa izanen zen, eta nik diot! (soilik nik, niri iritzia da, kasu haundirik ez egin) Guzti hoiei gehitzen badiogu burokrata, merkatari Bizkaitarrak, gipuztarrak eta Iparraldekoak (merkataritzabide garranzitsu bat zen Baiona-Madrid), Kortean zeuden ilustratu euskal-akitaniarrrak Carrabus Lapurtarra bezala, akaso baldin bazen ordu bat “euskaldunen ordua” izanen zen, zeren gehien gehienak hizkuntza aldetik euskaldunak  bai ziren!.

juan-goyeneche-gaston.jpgBaino Caro Barojaren liburutik ez urrunduz, aipatu Barojaren “ordu” hortan garrantzi haundiko personai baztandar bat badela edo obe errena, horren inguruan sortzen dela “hora Nabarra” hori, zeren berak, lehenengoa dela erraten ahal da (burua sartu zuena) eta segitu zioten bertze baztandar guztiok, normalki bere ingurukoak izan ziren, bai familiarrak, herrikoak eta abar. Horrek ez zen izango bertze bat baizik, Juan Goienetxe Gaston arizkundarra. (Irudia Juan Goienetxeren erretratoa Migel Jacinto Meléndez margotuta)

Juan Goinetxe Gaston, 1656 ko Urrian sortu zen Arizkungo Goienetxea jauregian, gaur egun Lamiarrita izenarekin zautzen den etxea. Hamalau urtekin Madrilgo Compañia de Jesus colegiora ikasketak itera joanen da, gazterian, segidan harremanetan jarriko da mende aldaketa horretan, zenbait eragin intelektual taldeko kidekin,

Pixkanaka-pixkanaka errekonozimendua iritsiko zizaion eta horrek toki pribilegiatu batean patuko dio Karlos II.aren gortean. Honek lehenego kexa sortzen zaie honetan dakitenei, urte hauetan Juan, ia aberatsa zen edo ez, aberatsa zenez, hortaz satu zen erregearen inguran? edo erregeak emandako lehenego kargo publikoetan, bere administrazaile bezala (tesorero de gastos secretos del rey) adibidez, aberastuz hasi zen? Gauza da Goienetxek beti, finanzietako gizona, asentista eta negozio-gizon bezala agertzen zaigula, baña iñoiz ez da jakin nondik etortzen zizaion bere ondasun haundia.

Carlos II.naren gortean, kargo garranzitsu desberdiñak izango ditu: “Milicia generalaren tesoreriaren” arduraduna izanen da, gero Erregiñaren diruzaña izendatuko diote, erraten da kargua erosi zuela “por perpetuidad” zeren kargu hori baita ere bere semea eramanen du. Ez zen bakarrik  Mariana de Neoburgo erregiñaren diruzaina izan, baita ere,  Karlos II.ren erioza (azken Austria) eta oinordetzako gerra ondoren, Felipe V.na Borboi errege juan-goyeneche-gaston-jauregia.jpgberriaren, bi emazteen diruzaiña ere izanen da, Saboyako Maria Luisarena eta Farnesioko Isabelena. Gizon azkarra izan behar zen Arizkundar honek, zeren ikusten den bezala, dinastia aldaketa izan arren kargua mantentzea lortu zuen (Oinordetzako gerran, Borboiei lagundu zien, sosak aintzinatuz)

Azkartasun hori bere negoziotan nabaria izan zen eta negozio hoietarako, baztandarrak (familiarrak) patu zitun buru eta aistion aipatutako gehienak, berarenzat lanian arituko dira. 1709an Madrileko inguruan Nuevo Baztan izeneko herria eraikiko du. Herri-lantegi baten modukoa zen, bidrioa eta ohial lantegiekin eta herritar-langileak, kanpotik ekarriko ditu. (Goitiko argazkian Nuevo Baztaneko Goyeneche jauregia, xakedun armarriarekin. Argazkiaren egilea Jose Luis Hernandez Zurdo eta  www.arteyfotografia webgunetik artuta dago).

Negozio-gizon eta politikaria izanez gain, Goienetxek, editorea, periodista eta idazlea izan zen. 1697 aldera lehenengo egunkari antzeko edo moduko bat sortuko du, La Gazeta de Madrid” izena emanen dio eta batzuk, gaur egungo  B.O.E.ren (Boletin Oficial del Estado) aurrekoa juan-goyeneche-gaston-libro.jpgdela, diote. Baita ere editore bezala olerkien bildumak editatuko du eta Idazle moduan, bertze liburu batzuek aparte, 1685an eta 29 urtekin “Executoria de la nobleza, antigüedad y blasones del Valle del Baztán” liburua idatzi zuen. Liburua Baztango semei eskaini zien eta bertzeak bertze Baztango armarriaren historioa edo kondaira kontatzen digu; Nola Nafarroko erregeak, García Sancho Abarkak, bataila batean zehar, frantsen eskutan erotzeaz, baztandarrak  salbatu ondoren, opari bezala xakedun armarrie emanez.

Kasu hontan idatzitakoa egia izan edo ez, zeren bada bertze bertsio bat, (Antso Azkarra eta Navas de Tolosakoa) erran behar, garrantzi haundiko liburua dela eta Baztango famili noblen inguruan joan arren, Bailarako historia azaltzen digu eta honi esker, garai zaharreko kontuak, gaur eguneraño iritsi zaigu.  Liburua irakurtzeko aukera bada (fascimilean) eta irakurri dutenak diote, Baztanetik urrun egon arren, nabaria dela biotzan eramaten zula, zulo hontako, larre berdeak, xirimiria, harri gorriak, ibaiako ur garbiak eta haizegoa…

Read Full Post »