Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Jose Ibañez’

Karlistadak (1º).

Merkatuko  plazan “karlisten bidea” izeneko panel bat dago. Horma-irudiak Nafarroako gobernuarenak dira eta “Karlismoaren Ibilbidea” izeneko ekimen turistiko bat proposatzen du. Karlistalditan Nafarroan izan diren gudu eta gertaera historiko garranzitsuen inguruak eta lekuak bisitariari gogoratzeko edo ezagutzeko interesa dute. Panelak eta horma-irudiak jarri dira (1) Lizarran, Altsasun, Orokieta-Erbitin, Etxaurin, Garesen, Beran, Etxalarren, Zugarramurdin eta Elizondon.

Baztan garrantzi handikoa izan da hiru gerra karlistetako bitan (hirugarrena, bigarrena da guretzat).

LEHENENGO GERRA KARLISTA 1833-1840

XVIII. mendearen hasieran, Filipe V.ak lege salikoa ezarri zuen, emakumeei espainiar koroa heredatzea eragozten ziena. Mende bat beranduago, Fernando VII.a erregeak ez zuen seme-alabarik izan, soilik bi alaba, Isabel (ondoren Espainiako erregina izango zena) eta Luisa Fernanda. 1830ean Fernandok Lege Salikoa ukatu eta bere alaba Isabel izendatu zuen oinordeko

Honek, erregearen anaia zen Karlos Maria Isidrori kalte egin zion, Lege Salikoaren eta tradizioaren arabera errege izan behar zuena, baina, Fernando 1833ko irailak 29an hil zenean, Isabel erregina izendatua izan zen. Haur bat zenez (3 urte), amak Maria Cristina, izendatu zuten erregeorde.

Fernando VII. Oleo Goya

Fernando errege absolutua izan zen arren, bere bizitzaren amaieran liberalei kontzesio batzuk egin zizkien. Bere alaba Isabelek erreformekin aurrera jarraitu zuen eta absolutismoaren jarraitzaileek Carlos Maria Isidroren aldera jotzen dute. Laguntza honekin, Carlos Maria Isidrok ez zuen Isabel Asturiasko printzesa bezala onartu eta bere eskubide dinastikoak aldarrikatu zituen.

Arazo dinastikoa ez zen arazo politiko bakarra. 1820an Fernandok 1812ko Espainiako Konstituzioa indargabetu zuen eta erresuma bi alderdi handitan banatuta dago: absolutistak eta liberalak. Urte hauetan gobernu aldaketak eman ziren (Trienio liberala, Dekada Ominiosa…) gerra errealista, Konstituzioaren indargabetzea. Fernando VII.ak bi aldeetatik eroso mugitzen zen eta inkisizio berrekin zion arren, bere erregealdiaren amaieran liberalak erakartzeko zenbait foru ekendu (ezabatu) zituen.

Euskal Herrian elizgizon aunitz (tradizioaren bandera eramanda) karlisten alde egin zuten. Herritarrek ere Don Carlosi laguntzen diote. Batetik, giritar liberalek Euskal Foruak ezabatzea beldur zirelako, eta, bertzetik, elizak euskal gizartean zuen pisuagatik.


Halaber, Katalunian eta Aragoinen gehienek On Karlosen alde egin zuten, Espainiako Ondorengotza Gerraren ondoren galdutako foruak berreskuratzeko aukeraren aurrean. Liberalek estatuko erakundeak, ejerzito gehienak eta hiri garrantzitsuenak kontrolatzen zituzten. Baztan ez zen desberdina.

1833

Hasieran Fernando hil ondoren , hainbat tokitan matxinadak izan ziren Karlos Maria Isidro, Karlos V gise aldarrikatzen, baina matxinada hauek ez zuten armen babesa izan. Baina…1833ko urriaren 6an Logroñon  Ladron de Zegama jeneral naparrak (Lunbier) Karlos Maria Isidro Karlos V.a izenaz errege aldarrikatu zuenean,,,dena aldatu zen. Nafarroan Juan Manuel Sarasa Koronela eta Eraso Jenerala matxinatu ziren, Iruñaean ejerzitotik kanpo zegon Tomas Zumalakarregi militarra ere matxinatu zen, Baztanen Martin Luis Etxebarria alkatea, brigadier eta kapitan de armas zena (Berruetarra ta Elizondoko Datue jauregiko nagusie)  matxinatuekin bat ere egin zuen eta lehenego egunetan 80 baztandar bildu zituen. Matxinatuak Junta karlistentan biltzen dira, alkate baztandarra hasieratik juntakidea izan zen, baita ere Juan Crisóstomo Vidaondo y Mendinueta elizondarra (Nafarroako junta karlista 5 gehi idazkari bat osatzen zuten)

Nafarroako 5. batallona (baztandarrak).

Gero eta bolondres gehiago dute, hasieran bi bataoi (800 soldadu bakoitza) ziren (Sarasa eta Iturralderenak) eta 2º.bataionako  5. konpaniarekin (100 soldadu)  baztandarrez osatuta zena, Nafarroako 5. Batallona sortuko dute eta Baztanera formatzera eta antolatzera eta babestera bidaliko dute.  Hasieran Batallon honen buru Ibarrola komandatea izan arren bere bigarna eta seguidan agintearekin geldituko dena Iturengo botikarioa ohia izanen da, Miguel Sagastibelza leizarra.

Tomas Zumalakarregik pixkanak pixkanaka Euskal Herriko karlista armada antolatu zuen, hasieran Nafarroan eta gero  Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabakoekin batera. Armada karlistak gerra-zelaietan kristinatarrei kendutako armaz eta lantegi eta konboiei lapurtutakoaz hornitzen zen. Zumalakarregik, bere ejerzituaren gutxiagotasunaz jabetua Napoleonen aurka Independetzia Gerran (Napoleon ejerzitoren aurka) ezagutuako gerrilla taktikak errepikatu zituen. Hortarako bere alde zituen eremu menditsua eta arras ongi ezaguna eta biztanleria zibilaren laguntza 1833ko abenduaren 7an, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek bere tropen buruzagi izendatu zuten. Soldaduen artean ospetsua “Tomas osaba” ezizena zuen bertzebdako Amezkoetako otsoa.

1834

Captura de pantalla 2018-02-09 a la(s) 00.47.41
Elizondo,

1834an Baztanen eta Elizondo Karlistak nagusi dira, Sagastibeltza koronela buru dela 5º. batallona hemen dago, baita ere Nafarroako Junta Karlista, mugak kontrolatzen dute…dena dio garai lasaiak direla (teorikoki)…baina kristinatarrek (giritarrak) hor daude…zelatan! eta ez kanpokoak baizik Baztandarrak. Leku guztietan bezala Baztanen denetatik bada, herri batzuen liberal gehiago bertze batzuta karlistatzale gehiago eta denetan ez batekoak ez bertzekoa!…Baztandar giritano hoien artean bi Nabarmenduko dira Ramon Zugarramurdi  Arozarena, arizkundarra, liberala, experientzia haundikoa, Minare aginpean gerrillari gise Baztan aldean fransen aurka borrokatu zuena eta gerra Realistan kapitan gise aritua. Orain sortu berriko Tiradores de Isabel II.eko teniente koronela da eta bere aginpean 130 soldadu izanen du. Bertzea Antonio Iruleguy izanen da 40 baztandar  koadrilarekin (milizia).

Arana karlisten eskutan egon arren kontuan hartu behar da Frantzia liberalak babesten eta laguntzen zituztela. Liberal tropak baimena zuten  aldetik batetik Frantzian sartu, franzian mugitu (desarmatuak, sartzerakoan fransei armak eman eta berriz Spainian sartzerakoan ematen zieten) eta…bertze aldetik Baztanen sartu eta erasotzen zuten. Modu hortan aritzen ziren  Zugarramurdi  eta Iruleguy kristiniatarrak, batzutan Errazura iristen bertze batzutan Arizkunera,  batzutan Urdazubiko muga kontrolatzen bertze batzutan Otsondon karlistak itxarotzen.

Eraso, enboskada eta inkusion hoiek lortuko dute (aprobetxatuz Sagastibeltza Eugin dagola), Otsaila 1an, Zugarramurdi giritanoa (kristinianoa) Elizondoko Miserikordian (kaputxinoen hospizio zaharra izandakoa, gerra lehenago  miserikordia zena eta baita Napoleonen ejerzitoaren  inbasioan kaxerna bezala erabilitako eraikinan)  gotortzea. Gogor iten dira hor, bera eta bere 150 lagun eraikin haundiaz jabetzen dira. Egunak pasa eta bueltan Sagastibeltza setiatzen dula otsaila 8 artio hala egonen dira. Egun hortan Valdés jeneral liberala Iruñetik bere errejimientoarekin ailegatu zen Elizondora kaxerna libratzera. 300 soldadu zirela Sagastibeltzak sitioa altxatu eta Valdés Zugarramurdi Koronela askatu eta Elizondotik Iruñera ganen dira.

Valdes joana, orain berriz ere Baztan Karlisten eskutan dago eta martxoa, apirila hilabete lasiak izanen dira, beno… Zugarramurdiren betiko erasoak  eta Quesada buruzagi berriaren (Valdesen ordez)  atakeak kenduta…baina bai, hilabete hauetan Junta Karlista eta Zumalakarregiren familia hemen aurkitzen dira, baita ere Urdazubin imprenta ta bertze lantegiak dituzte. Gainera, apirilaren 22an Zumalakarregi Elizondon dago eta arropa berrie tropari emango die. Porzierto! 5º. bataiona zapel azule zeraman!.

Ekainan Quesada Elizondo erasotzen du, Junta Karlistak hordu batzuk lenago alde egiten du, Quesada Elizondotik gauzak eramaten ditu (paperak), Iruñara bueltatzerakoa Zumalakarregik Belaten esperatzen ari zaio, liberalak beldurtuta Berara doa eta hortik Gipuzkuara…Iruñan akitzeko (buelta galanta eman zuen).

Elizondoko dukea

Uztailan Londresetik eskapatuta Franzia zeharkatuz hilabeteko 10an Karlos Maria Isidro Borbonekoa, (Karlos V) Elizondo sartuko da. Arizkunenea izanen da erresidentzia erreala eta Zumalakarregirekin bilduko da. Gerora Elizondoko manifestu bezala ezagutu izan zen textua idatzi eta irakurri zuten. Uztailak 15 Erregenahia eta bere lehen generala (Zumalakarregui ) Elizondo uzten dute, bidean Iruritan, 5º Batailona agurtu eta Belatera abiatzen dira, bertze norabidetik Rodil jeneralak (Quesadaren ordezkoa) Karlos V. bila dator eta haren gibeletik eman zuen Abuztu osoa.

Elizondo giritanoen (Kristinianoen) eskuetan

Erregenahia apresatzea ezin lortuz irailaren 3an Rodil jenerala Elizondora bueltatzen da (abuztuaren 7an KarlosV. bilatzen zela Elizondora iritsi zen.) Rodilek  Elizondo defenditu behar dela argi du eta horretarako Elizondoko Miserikordia eraikina aprobetxatzen du. Eraikina karratu haundia da, lau sorailukoa, barruko patio batekin baina independentzia gerratik ondoren (frantsak kaxerna gise erabili zutenetik) arront

Captura de pantalla 2018-02-07 a la(s) 23.49.43
Ezkerraldea, Miserokordia, Kaxerna edo Kuartela…1913an uholdeak ondoren, 1912 sute bat jasan zuen

hondatua zegoen. Konponketetan aritu ondoren gotorlekua pres dago 500 soldadu babesteko, baita ere hiru kañon ditu alde guztietara mugitzen direnak, foso bat, enpalizada ta guzti eta lehio ttikiak (arpillerak) tiro egiteko. Eraikina Baztan ibaia ondoan dago, bertze aldean pare parean,  zubitik pastuz (1913ko uholdeak eraman zuna) Domingonea etxea dago, etxe ederra eta haundia, etxe hori ere gotortuko dute.

Lanak akituta fuerte edo kaxernako zaindaria Ramon Zugarramurdi teniente koronel arizkundarra izanen da. Domingonea etxean Leon Iriarte “Zarandaja” tipo zakarra izanen da buru. Zugarramurdi ere Elizondoko gobernadora izanen da.

El Fuerterekin (hala deitzen zioten) elizondoko errege-bidea kontrolatzen dute eta Urdazubin, Oieregin eta Donezteben halako  gotorlekuak eginen dute bide hori kontrolpean izateko. Bide horiek haratago, Baztango bazterretan karlistak jaun eta jabe dira. Horrela zela ta, Sagastibeltzak Elizondo sitio edo blokeoa hasiko da!;  denetara zortzi hilabetetan zortzi setio izanen dira…eta hori aparte colera izurritea bat izanen dute.

1834an kolera izurritea jasan zuen Espaina, Nafarroan abuztuan Correllan aurkitzen dugu eta urria aldera dirudi Baztanen dagola eta Kuartelan 44 soldadu koleraz hilko dira. Batzuk Elizondoko kanposantuan lurperatuak izan ziren bertze batzuk sitioa zela ta, gauean ixilpean lehioak ireki eta ibaira botatzen zuten gorpuak. Badirudi izurritea gotoorlekuan gogoegin zula, zeren hasieran hildako gorpuak fosora botatzen zuten eta han usteltzen ziren, airea kiratsaz betetzen.

Kaxerna barruan zeudenei, oinik gogorrena etorriko zaio, orain arte sedioak  fusilen tiroz izan dire, baina urtea amaitzerakoan dena aldatuko da. Orbaizetako erreal fabrika Zumalakarregi eskutan dago eta hortik Baztanera proiektil aunitz ekarriko dute baita ere urte bukaeran erten da Sagastibeltzaren aginpetan Reina komandate artillerua etorri behar dela, eta doike Reinarekin “Aitona” kañon karlista zaharra dator!

Bertze aldetik Espoz y Mina jeneral nagusia (Rodil jeneralaren partez) laister Baztandik agertuko da Kaxernako liberelak (giriak) refortzatzeko.

1835

Baztanetik kanpo karlistak militarki aurrera egin zuten eta hainbat guduetan karlistek garaipenak lortu zituzten: Logroño eta Cenicero arteko arma-konboia lapurreta egin zuten edo Dulantzi eta Etxebarriko guduak irabazi ere. Nahiz eta urte bukaeran, Mendazako guduan porrota jaso eta Arkijasen atzera egin behar izan … orokorrean 1835an karlistak bizkortuko dira. Tomas Zumalakarregik urtean zehar liberalei hainbat herri eta gotorleku kenduko die; Maeztu, Los Arcos, Altsasu, Doneztebe, Urdazubi…eta doike Elizondo.

Captura de pantalla 2018-03-09 a la(s) 23.55.08
Izenburua “Artilleros de batir” Egilea Manuel Miranda. Zumalakarregi museoa

Elizondoko 1º sedioa (kañonekin)

Urtarrila, otsaila Sagastibeltza lau kañonekin (hiru batzuk, kañona eta bi obusa…) Elizondoko blokeoa seguitzen du, Urtarrilan Ocañak jeneral liberal bizkaitarra saiatu da kaxena-fortina janariz hornitzen baina ezinezkoa izan da. Otsailan 2an, jakinda Zumalakarregik Mina Elizondora errefortzuak bidali behar dula, Sagastibeltzari blokeo altxatzea eta Belaten itxarotzea errefortzu hoiek gelditzeko agintzen dio. Otsaila 5 Minak aginduta Ocañak berriz Iruñetik Elizondoko bidea hartzen du.

Zigako asedioa

Guzti hau Zumalakarregik argudiatutako plan izugarria zen.., Berak Los Arcos herria sitiatzen ari zen, Ocaña Iruñatik atratzen ari zenean, sedioa utzi eta haren gibeletik joaten zela idurikatu zuen. Horrela ikusita Los Arcosko liberala hiritik atra eta honen gibeletik Los Arcosen apenas guarnizio txiki bat uzten dute. Franzisko Iturralde karlista handik ibiltzen zena bentaja hori aprobetxatuz, Los Arcos bereganatuko du. Baztanen berriz, otsiala 6an Okañaren bataillonak  karlisten enboskadarekin Belaten topatzen dire, tarrapataka Anizera gauan iristen dira. Biharamunean Zigan sartu eta elizan gotortuko dira, Sagastibeltzak ziga sitiatuko du. Otsailak 10 Zumalakarregi iristen da eta 11an Ziga kañonez erasotzen dute, 12an Zumalakarregi Zigako sedioa altxatu (Espoz y Minak Belatetik zetorren)  Sagastibelzaren “aitona” kañona hartu eta Doneztebe aldera abiatzen da. Zumalakarregik mugimendu azkar batean, egun batzutan kañonez hornitu da, Los Arcos  hartu du eta Elizondo zegon bezala mantendu du, halako gauzak primerako militarra zela argi uzten digu.

Otsailak 12an atsaldez Ocañak Elizondon sartuko da eta 14an Espoz y Mina, karlistak inguruan altxatuak eta Zumalakarregi urrun . Minak Elizondo otsaila 20ra artio egonen da.

Otsailak 26 Sagastibelza 5. batailonekin Baztan dabiltza, Ocañak  Iruritan ordu bateko tiroketa ondoren liberala Elizondora hies egiten du. Biharmunean  Karlistak Lekarozen eta berriz Elizondo inguratzen ari dira.

Elizondoko 2º sedioa (kañonekin)

Martxoak 9 Sagastibeltzak komandanteak  bi mortero eta bi obusekin (hiru obus zirela diote bertze batzuk) berriz Elizondo sitiatzen du. Artilleria Bordaxuri inguruan (Lekaroz eta Elizondo artian) kokatua dago. Posizio on hortatik kaxerna eta baita eliza 9, 10 eta 11 bonbardeatuko du. Elizondoko jendea elizan babestua dago eta 9an bonba batek jo zuenean garrasika eta ohiuka hasi ziren, Kontatzen dutenez Okaña jenerala garrasi hoiek ezin aguntatuz zegoela, herriko andreak Elizondotik kaleratu zitun. Ramon Zugarramurdiren arabera, hiru egun hoietan “fakziosoak 60 bomba eta 284 granadak bota zituzten.

Larremearko borrokaldia

Martxoaren 11n, Mina Iruñetik  3000 soldaduki bigarren aldiz Elizondo askatzera atrako da. Berarekin liberalen kuartel nagusiaz gain bere emazte gaztea joanen da. Eguraldi aldetitik txarra da , haizea, erauntsiak eta elurra iten du, gaixoa dagonez lonazko kapota batekin (ez litera) babestua atrako da. Biharamunean Martxoak 12, Espoz y Minaren brigada eta Zumalakarrregiren ejerzitoarekin Larremear parajian topatuko dire. Bataila hontan izan zen lehen aldiz bi generalak aurrez aurre aurkitzen zirela… gogoak zeukaten.

Borrokaldia egun osoa irango du, baina maltzurkeri baten bidez Espoz y Minak ihes eginen du (mezu bat idatzi omen zuan, Zumalakarregiren izenez firmatuz eta horrela Elio jeneral karlista engañatuz honek bidea libre utzi zion)

Captura de pantalla 2018-02-24 a la(s) 00.22.08
Espoz y Mina

Zumalakarregiren haserrea  azken momentuan Minak eskapatu zaio, baina amodioa ez du emanen eta lanzeroak beren atzetik bidaltzen du. Donoztebeko bidea ez da errexa izanen, 200 zaurituak darama, bide kaxkarra, elurra belaunetaraino eta gibelan lanzeroak retaguardia erasotzen, gainera soldadu haunizt kolumnatik atzeratu edo bidetik atra ta galdu ziren, hauek lanzeroen harrapakin errexak ziren. Lanzeroen kapitaina Henningsen errana 400 liberak izan ziren hildakoak eta 100 karlistak (zaurituak aparte), Mina berriz bataiaren partean 12 hildakoak izan zitula eta 88 zaurituak, idatziko zuen. Zaurituen artean berak kontatu zen, baina egia erteko ez zen zauritua izan, hotza zela kapa aparte, kriston arropa eramaten zun eta bala lebita eta txaketa artean gelditu zen) Doneztun ejerzito lerriñe eta galtzaile ( militar legen arabera alde egiten duena batalla galtzen du) bat iristen da. Gaua Doneztebeko kuartelan pasatuko dute, Zumalakarregi berriz Orokietan. Karlisten sensazioa ezda garailena azken finea, Espoz y Mina eskapo egin du eta Elizondoko sedio altxatua izan zenez ez du arazorik izanen Minak bigarren aldiz Elizondo askatzeko.

Mina Elizondon (2 aldiz )

Biharamunean Minak Baztan aldera eta Zumalakarregi Etxarri- Aranaz aldera joanen dira. Etxarri karlisten eskuetan eroriko da, “plaza” hau Iruña eta Angurain artean zegoen plaza garranzisuena zen. Oráa jenerala (Minakin etorzen zena) Irurita gotortze geldituko da (Iruñako bidea mantentzea beharrezkoa da)

Espoz y Mina (eta Juana) 1835ko martxoko 13an batak aldera Elizondon sartzen dire, Elizondoko liberalak eguneko bigarren sorpresa hartzen dute. Elizondarrak ez zekiten Minak Iruñatik atra izan zela eta are guttiago bidean gertatutakoaz. Eguneko lehenego sorpresa goizean irizartzerakoan izan zuten, sedioa ez zegoela ikustean, Sagastibeltzak Zumalakarregiren aginduak betezen gauean joan ixilpean zen. Joan baino lehen artilleria piezak Lekauzen inguruan ezkutatu ditu ( lurperatuak).

Elizondar liberalak eta kaxernako soldaduak salbatzaile gise eta txistuaren soinuarekin arrera ematen diete. Ocañarekin Elizondon dagoen Ros de Olano ofizial gazteak zegola (Ros de Olano idazle erromantiko ezaguna bihurtuko zen etorkizunan eta bere literatura, Edgar Alla Poerenarekin antzematen dute) idatziko du nola izan zen sarrera ;- Han zeuden herriko plazan salbatzaile guztiak, neketasuna nabaria zen baina bere indarra ere. Aurpegia bolboraren bezeltasunaz margotua ekartzen zuten eta bizkarra zuria ( elurragatik) , zangoak belaunetaraino lokatzaz beteta zeukaten eta gibelean gerriaraino…begietan ikusten zizaien suaren beroa behar zutela, baina horrela desfilatu zuten aurrean mando zuri eder baten gainean bere generala martxaten zuela.

Desfilea akitu ondoren soldaduak Elizondoko etxetan banandu zuten eta Mina eta Juana Arizkunenean ezarri zituzten. Eguna akitu baino lehen Minak bere ofizialekin (Ocaña, Charandaja, Ros de Olano, Narvaez…) bildu zen eta mendekua prestatzen hasi zen, Facciosoak ( karlistak) porrota ordainduko dute, eta Baztanen herri karlista fama gehiena duna Lekaroz du, gainera… zihur daki Sagastibeltzaren kañonak Lekauzen daudela eta lekauztarrak gordezen lagundu dietela. Biaramunean kañonen bila Lekarozera joanen dira

Lekaroz sutan

Martxoak 14, larunbat zen eta eguna argitu baino lehen, Elizondotik soldadu frankoen (“pezeteroak” ) konpainia batzuk Lekauze aldera (Aroztegia barna) atra ziren. Lekarozko alkatearendako karta itxi bat zeramaten eta herria hartu zuten. Pixket geroxago tropa berriek gan eta herria inguratua zuten eta herritik inor atratzea ez zuten utzi. Ros Olano kontatuta, herriko plazan bildu zituzten herritarrak, hogeita-piko agure igandeko arroparekin jauntzita zeuden (gazterik ez) Espoz y Mina generala agertu zenean eskuaraz agurtu zuten… orduan Minak baita ere euskaraz (euskalduna bai zen) “ea non zeuden kañonak” galdegin zien. Lekauztarrak ez zekitela ja, erran omen zioten, berriz jeneralak galdera bera egin zien eta ez bazun erantzunik…..hilaraziko zien eta herria erreko zuen abisatu zien. Berriz erantzuna berbera, ez zekitela ja!..

Horduen bosnaka kontatzea agindu zuen (kintak) eta bosgarnak baztertzen zuten. Zazpi herritar lerrotuak lotuak zeukaten tiroak entzun zirenean…hiru lekauztar odoletan zeuden, hilik lurrean… Juan Bautista Barrenetxea alkatea Martin Meoki eta Juan Martin Goñi.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 03.38.43
Izenburua “Incendio de Lekaroz, el” Grabadua, egilea Sans, Francisco Zumalakarregi Museoa

Gero, Zarandajaren soldaduak etxeak erretzen hasi ziren, sua ikaragarria zen eta sugarren artean tiroak entzuten ziren. Sabaietan belar azpian ezkutatutako karlisten fusilak lehertzen ari ziren. Hiru egun iraun omen zuen suak, bere hiru gauekin Baztango zerua argitzen zuela. Tradizioa dioenez, herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen, eliza eta hiru etxe ezik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra hain zuzen.

Ondarrian kristinianoak, bi mortero eta obus bat Orabideako bidean lurperatuta aurkituko zuten eta martxoak 20an Mina kañon hoekin Elizondo uzten du eta 21an  heroe bat bezala Iruñan sartzen da….baina Lekauzko afera negargarri honek zer erran haundiak izango zute eta alegin haundiak eginen du bere burua garbitzeko eta “Memorias del general” liburuan aipatuko su ez zela hainbertzerako izan.

Larremiarreko porrotaz, Etxarriko plaza galtzearengatik , Lekauzeko barrabasakerien kritikangatik eta abar…apirilaren 13an Espoz y Mina dimisioa eskatzen du. 1835eko urrian Kataluniako kapitain jeneral izendatuko dute. Bere gaixotasunaren ondorioz denbora gehienean ohean etzanda egon behar zuen arren Cabreraren (kataluinako general karlista buru) ama fusilatzeko agindua zuen Lekauzen hartutako eta antzeko neurri ankerrek izan zituen. Bartzelonan  1836ko abenduan sabelako minbiziaz hilko da.

Elliot ituna

Minaren ordezkoa Gerónimo Valdés de Noriega generala izanen da.  Baztan Marcelino Oráa general kristinianoaren (Beriangoa zen) aginpean gelditzen da…edo bederen kontrolpean daukana. Irurita-Elizondo-Arizkun-Errazu-Amaiur, Urdazubi…baian hau, Apirila 22an karlistak Urdazubiko kuartela eraso eta blokeatuko dute. Baztanen Oráa generala nausi baldin bada, Bortzirietan Sagastibeltzak

24an Zumalakarregi generalak Artatzan (Valdesi gaindiu ondoren) Lord Eliot inglesaren aurrean “convenio Eliot” izenarekin ezagutuko den ituna siñatzen du. Valdes de Noriegak  apirilaren 27an Logroñon siñatuko du (Zumalakarrreiren texto batzuk aldatuko zituen). Edward Granville Eliot, apirila hasieratik Nafarroan dago siñatzaileak biilatzen (hasieran Espoz y Minarekin), Britaniarrrak enbaxadire gise bidali diote gerra zibil odoltsu hau baretzeko, gerra zakar hontako presoen afera ankerrarrekin akitzeko. Orain arte bi bandoak, hartutako presoak (kolaboratzaileak, soldaduak, alderdi kontrakoak…) edo borrokaldietan egindako prisioneroak , “Juizio sumarial” baten ondoren edo “justa represalia-ren” argudiaoarekin afusiltuta akabatzen zituzte.

Baztanen gerra hasi zenetik Lekauzko hiru herritarrak kontuan hartuta bi alderdiak, denetara 21 afusilatu zituzten. Azkena Miguel Martin Iparraguirre Etxalartarra martxoaren 19an Elizondoko plazan izan zen (erratzuko kontuak bloga).  Elliot itunaren bidez, lehiakideak presoak hartzen eta zaurituak errespetatzen hasi ziren. Presoak elkar trukatzea edo bederen ez hiltzea lortuko dut itun hau, baita ere karlista armadaren nazioarteko onarpena izateko balio izan zuen…baina kompromisoa, bederen karlisten aldetik lehenengo hilabetetan soilik beteko dute. Tropa erregularreko soldaduekin ituna aplikatuko dute baina  pezeteroekin! (txapelgorriak, urbanoak) ez!

Liberalen halde egitea

Apirilaren 20 eta 22 artean, Ameskoetan, Artatza bataila izan zen ( Eliot ituna firmatu baino lenago) eta Geronimo Valdes generalaren porrota haundia jasan zuen. Liberal generalak Lizarrara eskapatu ondoren Logroñon babestuko da. Honek liberalen armada Ebroko hegoaldeko ertzean kokatzea ekarriko dute eta taktika berri hontan iparraldeko gotorlekuak; Urdazubi, Elizondo, Donoztebe eta Lizarra ere garrantzia galtzen dute

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 18.01.48
Marcelino Oraa Lekunberri (Beriain, 1788k- Beriain, 1851) “Lobo cano”. Dámaso Calbo y Rochina de Castro. “Historia de Cabrera”. Madrid 1845

Maiatzak 22  Oraá jeneralak (Baztan nagusi) kaxerna uzteko eta Iruñara bueltatzeko  agindua jasanen du Maiatzan 25an Elizondoko kaxernatik Elizondo, Doneztebe eta Urdazubikoa gotorlekutan zeuden material eta gauza guziekin (armak, munizioneak, janaria… ) konboi bat atratzen da. Maiatzaren 26an arazorik gabe Iruñera iritsiko da.

Maiatzak 29aren egusentian, Kaxerna  Elizondoko Gobernadorearen (Ramon Zugarramurdi Arizkundarra) esku utziz, Iruritatik Donezteberako bidea hartuz, Oráak jeneralak Baztan atzean uzten du . Eguraldi txarra izanen dute, eurie, hotza, lohia, eta Ultzama zeharlatzerakoan Larrainzan…Sagastibeltzaren karlistak esperoan. Larraitzarren Sagastibeltzak aise garaile atrako da eta batalla honengatik “brigadier” izendatuko diote.   Oráa jeneralarako desastrea izan zen…bajaz gain erretiradan, ibaia gainezka zegola, soldaduak ito ziren, banandua gelditu zen ejerzitoa. Hala ere Eltzaburun 30an elkartzea lortu zuen eta Ekainaren 1ean, Iruñera irisi zen (2 hilabete lenago  Iruñatik Elizondo askatzera Minarekin atra zen, 2 hilabete hortan bi porrot ia ia toki berean jasan izan du). Oráa-ren soldaduak  borroka galtzeagatik zigortuak izan ziren  (ardo eta pattarrarik gabe eta ofizialak zaldi gabe).

Ekainaren 2an Iruñetik Oráa Baztan aldera bi dibisionekin atratzen da, bere misioa han utzitako soladauak (Ramon Zugarramurdiren aginpean) Iruñera eramatea zen.

Egun hoietan, Baztanen Sagastibeltzako bataionak posizioak hartu dituzte. Batallon bat Arraiozen eta bertze bat Iruritan kokatuko dira. Elizondon baita ere giriotanoen aldetik mugimenduak badire.

Oráa joan zenetik, edo obe errana, material guzie eraman zutenetik, Elizondoko liberalak munizio eta janari exkaxa dute kaxernan, gainera Eliot ituna firmatu arren, Karlistak tropa frankekin edo pezeterokin (hala deitzen diote pezeta bat kobratzen zutelakoz) siñatutakoa ez dute betetzen (erregularrekin bai) eta “pezeteroak” presoak hartzerakoan  garbitzen dituzte. Tropa franka hauek normalki euskal boluntarioz liberalez osatuta zegoen (baita ere karlista armadako desertorekin ere).

Elizondon gotorlekuan eta herrian barna, Ourenseko 200 erregularraz gain (galegoak, martxoan Espoz y Minarekin etorriak) tropa frankak zeuden, “pezetero” hauetatik bi erejimentu daude: Isabele II.eko tiradorak ( napar boluntario liberalaz ornituta, haien arten baztandar baten bat) eta Urbanoak (milizia, hauek denak eskualdekoak). Bai tiradoreak eta Urbanoak (denetara 130 ziren).

Baztandar tropa liberaletan, beldurra izugarria bazen (baita ere Elizondoko gobernadorean, Ramon Zugarramurdi arizkundarran), egoera txarra benetan zuten. Karlistak erasotuko zutela zurrumurruak baziren. Defenditzeko gutti eta gaizki hornituak zeuden eta…errendizen ezin ahal zirenez, hori pasatzen bai zen…. tropa frakoak (baztandarrak) hilko zituzten.

Captura de pantalla 2018-03-13 a la(s) 02.41.17
Erregiñaren ejerzito erregulararen soldadua

Ekainak 2ko ordu txikitan, Tiradoreak eta Urbanoak sublebatu ziren eta goizean kaxernako patioan formatuta zeudela atra ziren, haien aurrean Ramon Zugarramurdi teniente koronela zijoan. Kaxernan Jose Maria Cid komandatearen galego erregularrak gelditu ziren eta egun hartan iluntzean Karlisten eraso aurre egin zuten eta karlistak Lekaroz aldera lekutu ziren (bazekiten Oráa jenerala bidean zetorrela)

Pezetoroak eta Arizkundar buruzagia Elizondo utzi, eta Urdazubiko gotorlekura (kaxernara) abiatuko dira. Urdazubin Ourenseko 100 soldadu erregular baziren…baina Ramon Zugarramurdi Urdazubi pastu eta Ainhoan babestu zen.

Ekintza honengatik  Ekainaren 10an Iruñean gerra kontseilua izan zuen Zugarramurdi teniente koronelak, bere jarrera epaitu zen, berak denen adostasuna izan zela erranez defenditu zen. Ondarrian garbi atrako da baina hilabete batzuk preso egonen da Iruñako ziudadelan.

Kaxerna eta Elizondo ez zen karlistan eskuetan erori, Cid-en galegoak Oráa generala iristsia artio defenditu zuten. Ekainaren 5an Oráa generalak liberal guztiak Iruritan bildu (Urdazubin zeudenak ere) eta denak elkartuta Belateko bidetik Iruñara joan ziren.

Bilboko lehenego sitioa.

Ekainak 7an  Liberalak ganak direla ta, karlistak Baztango jaun ta gabe dira, Baztandik kanpo Karlisten garaipen militarrek indarberritua eta nazioartean finantza eta aintzatespena lortzeko asmotan, Karlos V. erregenahiak Bilbo hartzea agindu zuen, Zumalakarregik Gasteiz hartu  eta bertatik Madril erasotzea nahiago bazuen ere Bilbo sitiazera joan zen. Kanpainaren hasieran arrakasta izan zuen, Esparterori  Deskarga mendatean garaitu zion.

1835eko ekainaren 10ean Bilboko setioko operazioak begiratzen ari zela belaunean zauritu izan zeb, eta sendatzeko Zegamara eramateko eskatu zuen. Zaindu zuten Petrikiloek zaindu zion eta ez zuen uste zauria larria zenik, baina zauri haren ondorioz ekainaren 24an Zumalakarregi hil zen.  Jun ta gabe izanen dira. Urtebeteko epean Espainiako armadako militar gorenak menderatu  izan zituen: Rodil, Espartero, Carondelet, O’Doyle, Córdova, Espoz Mina eta Valdés. Zumalakarregi hil ondoren Vicente González Moreno izendatu zuten ordezko baina postu hartatik kendu zuten Mendigorriko hondamendiaren ondoren. Uztailaren 15ean, Mendigorriaren hegoaldean izandako guduan karlista armada ia osorik txikitzekotan egon zen eta On Karlos bera atxilotzeko gutti falta izan zen. Gonzalez Morenori  Nazario Egia Euskal Herriko karlista tropen jeneral bezala ordezkatuko dio.

Baztanen karlistak jaun ta jabe.

Baztanen bueltatuta, Uztailan Nafarroako junta karlista Elizondon bildua dago. 5 batailon karlista daude eta Andres Borda baztandarra (Elbeteko Jarola jauregiko jauna), Karlisten komandantea izanen da. Karlistek bailara kontrolatuko dute, setioak, borrokaldiak, kañonekadak… akitu dira, bainan kontrol hontan, agintekeria, nagusikeria, larderia, konfiskazioak, lapurketak, ebasketak, bahiketak, errepresioak, ixunak eta bortxaz alistazea emanen dira. Adibidez garaiko prensa dio, Urriak 7an Erratzu herriko 125 gaztek On Karlosen alde borrokatu nahi ez dutenez Frantzia aldera pasa dire errepresio moduan Karlistak haien gurasoak ( 53) preso hartu eta eraman dituzte. Halako aferak bat baino gehiagotan errepikatuko da.

Prensa segituz, ere agertuko da ( Azaroaren 28) Erreginaren 300 txapelgorri Baztan aldera hurbiltzen ari zirela. Soldadu karlisten artean izua eta batzuk iheska, eta alde in baino lehen ebasketetan partida karlistak soldadu baino lapurrak ziruditen

Prentsa liberala holako berriak erabiliko du behin eta berriz. Ondarria halako notzizi falsuak herritarrei izorratzen zieten.

1836

Nazario Egia Euskal Herriko karlista tropen jeneral da. Bere agintaldian 36.000 lagun izatera ailegatu zen eta bere ordezkoa zen Bruno Villarrealek (arabatarra) euskal mugetatik kanpo espedizioak prestatu zituen.

Gomez expedizioa

Expedizio hauen asmoa, gerra Euskal herritik kanpora eramatea zen. Euskal herritarrak  gerraren zama astunena jasan zuten (baita erea Aragoitarrak eta Katalaniarrak) eta zama hau arintzeko gerra penintsulan zehar zabaltzeko ahalegin ezberdinak egin zituzten. Hauen artean luze eta garrantzitsuena Gomezen espedizioa izan zen.

Gomez ekainaren 26an  Amurriotik, 2.700 oinezko, 180 zaldun eta bi kanoiekin atrako zen. Asmoa Asturias eta Galizia aldean gerra sustatzea zen zen , baina 6 hilabete beranduago espedizioa Euskal Herriratu zenean penintsula osoa korritua zuen, hasierako helburua bete gabe ordea. Oviedo, Santiago Compostelakoa, León, Palentzia, Albacete, Kordoba, Almadén, Cáceres eta Algeciras menperatu zituen, batzuetan borroka gogorren ostean, bestetan tirorik bota gabe. Baina hiri guztietan, Gomezen soldaduak alde egin bezain laster, liberalak nagusitu ziren berriro, espedizioaren helburutzat zuten gerraren hedatzea lortu gabe.

Gomezek Euskal Herrira iritsitakoan karlistek  agindutakoa ez betetzeagatik epaiketa egin zioten. Asturias eta Galizian gerra hedatu beharrean penintsula osoa bere kabuz zeharkatzea eta jasotako instrukzioei jaramonik egin gabe leporatzen zioten. Prozesua karlistada bukatu arte luzatu zenez, ez zuen zigorrik jaso.

Deserzioak

Batanera bueltatuz, ohikoa azken hilabetetakoa, polizia karlistak, meaxuak, desertoreak, ixuna gurasoei, baztandar baten bat Lizarrara (epaitegi karlistak han zeuden) eramana….propaganda liberala Erratzun eta otsaila aldera, Ramon Zugarramurdiren berria!.

Elizondoko gobernadore ohia, Iruñeko ziudadelan kaxerna abandonatzeagatik preso dago, baina orain jakinen da bertze hauzi bat izanen dula. Sumatzen da Zugarramurdik bizpahiru gizon  ordaindu ditula, Ourenseko Erreximentuko jose Maria Cid komandatea (gerra konseiluan bere kontra aritu zena)  hiltzeko.

1
Ustezko 9.batailonako baztandar bolondresa, albarkak, txaketa eta txapel urdiña. Lamina UNIFORMES y BANDERAS

Apirilak 9an berriz jendea preso hartzen dute karlistak, Lizarrara  gerra konseiluan epaitzeko 12 Erratzutar eraman dute . Apirilan ere  Martin Luis Etxeberria Alkate ohia eta orain Nafarroako 5º Batailonaren (baztanen sortutako batailona) jenerala, Elizondora desertoreak bilatzen ailegatuko da

Maiatzak 5an Miguel Sagastibelzak, Baztan  hainbertze denbora eman zuena eta Elizondo lortu zuenetik Gipuzkuako general nagusia dela. Donostiako lerroa sostengatu zuen Lacy Evans-en legio britainiarraren kontra borrokatzen ari zela, zaldiz zihoazelarikk tiro bat buruan jasota, Donostiako Lugariz auzoan hil zen.

Maiatzaren 11an, karlistak nagusu izan arren, txapelgorriek talde bat Amaiurren sartu eta ostalari bat eta apeza erretenitu dute. Erreskatea kobratuta berriz muga bertze aldera joian dira. Karlistak daukaten arazoa, muga kontrolatu ezin, Franzia erreginaren (kostituzionalen) aliatua denez girianoak lasai ibiltzen dira bertze aldean.

Maiatzaren 12 eta 13 gauan, Cristobal Goñi kaboa, Andres Goresti, Fermin Saldias eta Juan Miguel Rey, 5º Batailoneko soldaduak, Elizondontik Aldudera desertatzen dute. Erreginaren alde borrokatzeko pres daudela eta 5º Batailonan eri aunitz badela aipoatuko dute (aspalditik kobratu gabe daudela ere).

Halako notizak ia ia egunero bazela, karlistak mugak indartzen dute desertzioak eragozteko.

Jose Ramon Urquijo bere ¿voluntarios o quintos? reclutamiento y deserción en la primera guerra charlista? arras ongi azaltzen du bi talde erreklutamiendua, “boluntarioaren” hitza, ideia erromantikoa… Karlistak beraien hartean gutti erabiltzen zuten, “tropa” edo “soldadu” hitzak, berriz “kintak” behartzen duen hitza dela aipatzen da. Gainera, Nafarroa foruak zirela ta, kinten afera….bere gauza zuen!

1814ko uztailaren 7an Errege-dekretuz, Fernando VII-k berresten ditu Foruak, legeak, erabilerak, ohiturak, salbuespenak eta pribilegioak. 1817ko azaroan, 446 gizoneko ordezkapen berria eskatzen du. Diputazioak ez zirela inoiz onartu argudiatzen du.

Karlistek, sahiatuko dire edo erranen dute, boluntarioak osatzen zutela bere armada eta, liberalak berriz, jornaleroaz, pezeteroaz satzen zutela haren ejerzitoa. Horren inguruan  hainbat bertso badire idei hori azaltzen dutenak.

Gobernuak ditu bi pezeteroak

eta don Carlosek boluntarrioak,

boluntarioak ez jornaleroak!

Nere borondatez hartu det arma

nigarretan utzirik aita eta ama,

aita eta ama hartu det arma….

…baina azken finean bi alderdiak, kontrolpean daukaten herrietan, mutilak behartuak dira ejerzitua/armada hornitzeko, eta bertze koplatan ikusten den bezala (Muñagorriarenak), sufritzen dutenak erreklutatuaz gain, gurasoak, familiak dira…

Semiak soldaduak 

ta preso gurasoak,ezin pagaturikan

kontribuzioak.

Trintxera lanetan

gure auzuak

dolorezkoak dira

gure pausuak…

Deserzio mugimendu hauek Karlos V.ak leba orokorra maiatzan agindu zuelako (odol zerga-contribucion de sangre) ematen dira. Karlistek kontrolatzen duten herri guzietan gizonezkoen (17-50 urtekoak) zerrendak egiten dira armada hornitzeko.

Ekainan Karlistak inguruan kontrolatzen , 2. eta 3. bataionak  Lantzen daude,  5. Arizkunen eta 8.a Elizondon. Batailon hontako Agustin Pouver buruzagiak, desertatuko du eta horren ondorioz batailoneko aunitzek berdin eginen dute. 8. batailona desegiten da.

Ekainan  Egia dimitituko du eta Bruno Villareal arabatarra Iparraldeko armada karlistaren buru izanen da eta aipatu dugun bezala Euskal Herritik gerra arintzeko, kanpora expedizioak iteagatik bere agintaldia nabarmenduko da.

Baztanera bueltatuz, Karlitak Elizondo gortortzen, Dantxarinean fortifikatze laneta eta baita ere Zugarramurdin.

Kartlistek gizonaz gain dirua ere behar dute, dirua hau, bai mugak kontrolatzen edo herritarrei eskatzen lortzen du….afera da eskatze hori ixuneta edo gehienetan dirudunak “bahitzen” lortzen dutela. Adibidez 1836ko azaroaren 14  karlista burizagi bat 100 baztandarren zerrenda batekin eta Baztango aberatseneak,  gau hortan preso hartu eta Lizarrara eraman zituela erten da. Pentsatzekoa da bahisaria (erreskatea) eskatuko zutela.

Abenduak 14 Bartzelonan, Espoz y Mina hilko da. Baita ere abenduan (Lutxanako porrota ondoren) Bruno Villarreal jeneral karlistak bere dimisioa aurkeztuko du eta Sebastián Gabriel de Borbón y Braganza(Kalos V.aren hiloa) Iparraldeko armadako buru izendatuko dute.

1837

Urtea bertzia akitu zen bezala hasi zen, gerra zuzena Baztanen ez zegoen baina gerrako ondorioak bai, afusilamenduak, ixunak, konfiskapenak, lebak, miseriak….eta deserzioak ere.

Urtarrilan bederatzi soldadu beren armekin desertatu ziren. Desertoreaz gain, haien gurasoak Junta Karlistarako era arazoa da, ez dakite zer egin desertoren gurasoekin! Argi dago desertatu dutenak gerra bukatu artio ez direla bueltatuko eta ezin dute gurasoak denbora hori preosoak izan, hortaz karlisten Juntak libre uztea erabakiko du. Hori bai!  egunero bakoitzarengatik 2 erreal ordaindu behatko dute!

Martxoan bertze leba, herrietan  17 eta 50 urte biztarteko gizon guziekin, zerrendak eginen dira. Zerrendako norbaitek 120 erreal ordaintzen ahal bazun fusil (ballonetakin) bat emanen diote bere lurra defendatzeko edo…deitzen badiote, batailon bateak sartzeko.

Gerrako tenore hontan, (Ia ia lau urte zeraman gerra) gizonaz gain sosa ere premiazkoa zen. Sosa  bai ixunekin, atxilotuekin, deserore gurasoekin…eta bahieketaz lortzen zuten…aberatsak bahituz edo “Errratzukokontuak blogan” ageri den bezala hazienda bahituz. “Abuztuak 21 Berri kuriosoa […]. karlistak (Elizondoko kasernakoak) mugak zeharkatzen ari direla eta Bankan eta Baigorrin sartzen zirela azienda bahitzera, batez ere behiak edo ardiak“. dirudi erreskatea 12 frako behiengatik eta franko bat ardiengatik zela, ordaintzen ez bazen….karlistenzat

Erregue expedizioa
Udan, Sebastián Gabriel de Borbón  Braganza armada karlistaren buruzagia zuzenduta eta Karlos V berbera buru, tropa nausia “Errege espedizioa” deitutako martxan Espaina zeharkatzen dago (expedizio honen helburua baita ere zuen ,Euskal Herriak jasatutako presioa arintzea). Maiatzaren 20an Lizarratik atrata, 11.000 oinezko soldaduk eta 1.200 zaldunek Ebro zeharkatu zuten, Handik egun gutxira, Huescan eta Barbastron armada liberalekin borrokatu ziren. Ekainean Kataluniara eta uztailean Valentziara pasa ondoren, espedizioak Maestrazgo (Teruel hegoalde) zeharkatu zuen. Irailaren 12an Madril inguruetara iritsi ziren. On Karlos ez zen hiria menderatzen saiatu, Esparteroren tropak  iristekotan zirelako.Montejurra

Gaztela zeharkatu zuten eta Aranda de Dueron Zaratiegi jeneralak gidatutako beste espedizio karlista batekin bat egin zuten. Espartero liberalak atzetik zijoala On Karlosek bitan zatitu zuen bere espedizioa. Expedizioan Nafarroako 12. batailona joaten zen eta hartan aibertze baztandar karlistak zeuden eta batzuk bizitza utziko dute expedizio hortan.

Urriaren 26an, Erregegaia Artziniegara iritsi zen 5.000 soldadurekin batera. Armada karlista murriztua, deskontrolatua eta desantolatua zengon. Expedizioa ez zun harrakastarik izan eta On Karlosek jeneralei bota zien kulpa, beren trebetasun faltarengatik espedizioaren porrota izan zela adierazi zien eta On karlosek (bere aholkulari persoanalari kasu egiñez) bere hiloa destituitu zuen eta baita, orain harte kargu garranzitsuak izandako generalak ; Zaratiegi, Simon de la Torre, Villarreal, Elio, Egia… konfinatu, baztertu eta espetxeratu egin zituen. Erregearen aholkuaria “Leongo apezpikua” Joaquin Abarca “apostolikoa” zen. Ekintza hau Karlisten amaieraren hasiera izango zen, zatiketaren hazia sortzen hasi zen. Apostolikoak eta transakzionistak (moderatuak)!

Urriaren ere baiana 17Aan Larrasoañan, Nafarroako 5. Batailona (sorreran baztandarraz osatua) liberalen tropa frankoetako 2.OOO soldaduekin topatu zen. Borrokaldiaren zaurituak Olaguera, Ultzamara eta Elizondora eramanen dute. Borrokaldi hontan  Juan Esteban Etxeberria bozatarra tiro baten zauriaz Larrasoañan hilko da. Biaramunean Elizondon Larrasoañako borrokaldian gertatutakoaz 5. batailonako sarjentua Miguel Moriones (Yesakoa) fusilatuko dute.

Tiradores de Isabel IIª.en matxinada

Azaroaren 16an Baita ere afusilatuta (Iruñako Takoneran tiro batez bizkarrean) hilko da Baztanera Espoz y Minakin ailegatu zen Leon Iriarte “Zarandaja” pezeteroen kapitaina, Domingonean gotorleku zena eta Lekauze erretzeko bere “tiradorei” agindu ziena…Abuztuaren 26an, Leon Iriate tenore hortan ” Tiradores de Isabel II ” errejimentuko koronela dena ( independentzia gerran, Espoz Y Mina gerrilleroaren soldadu hutsa bezala hasi zen), bere 1.500 soldadukin Zizurren akuartelatua dago. Azken  hiru hilabeteko soldata ez dute kobratu, ” pezeterok” hasertuta Iruñara gaten dira, amotinatzen dira eta hiria hartzen dute.  Pedro Sarsfield capitan jenerala eta  Nafarroako Bisirreia denarekin (porzierto! Nafarroako azken “virey” izanen da zeren 1941 Nafarroa probinzia bihurtuko da) biltzen dire eta bere soldataz ta bertze gauzez tratu egitera behartzen diote, baina akordio batera ez direnez ailegatzen, Birreia etxera joatea sahiatzen denean, kalean dauden “pezeteroak” atzemango diote, kolpatu eta bayonetaz hilko diote. Bere gorpua herrestan hiri barnan eramanen eta erakutsiko dute.

Leon Iriarte amotinatuen buruzagia zen, ez zun parte hartu hilketan baina Ziudadelako gotorlekua  hartu zuen, eta gero akusatuko dioten bezala, Birreia hila Nafarroaren independencia eta burujabetza aldarrikatuta matxinatu zen-ziren.

Espartero jeneralak etorri behar izan zuen bakea patzeko eta Tiradores de Isabel II.eko buruzagie gerra kontseilua egin zieten. Zarandajas Koronelarekin batera Pablo Barrical komandatea eta lau sarjentu fusilatuak izan ziren….1833an (gerra hasieran) napar liberalez sortautako Tiradores de Isabel IIª errejimentua 1937an desegin izan zuten.

Urte bukaeran Karlistek, Zugarramurdin Gamio liberalaren erasoa izanen dute, eraso hontan (Abenduak 26 Karlistek)  Rafael Ibarrola koronela hil zuten (koronela hau gerra hasieran Sagastibeltzarekin batera Baztanen 5. batailona formatu zuen). Koronela aparte (eeri guatzian zegola) bertze karlistak fusilatu zituzten. Karlistak Beratik etorritako errefuerzoekin Gamio  eta bere patidako 8 “pezetero·” hartu eta hil omen zuten. Egizko pasarte hau , Pio Barojaren ” El amor, el dandismo y la intriga” eleberrian agertzen da.

1838

Errege expedizoaren porrota ondoren, Karlisten Iparraldeko armada osoko buruzagie Juan Antonio Guergué Ihantzi da, ministro nagusia, Arias Tejeiro eta On Karlosen konseilaria “Leoiko apezpikua” da, denak “apostolikoak”dira.

Karlistei, Mendebaldean (Maestrazgoan, Valentzian,,,) Cabrera generalren bidez gauzak ongi joaten ari zaie, Nafarroan gauz berbera ertea… ezin da. Lurraldetik Baztan-Bortziriak-Últzama-Anue-Luzaide-Sakana-Iruña ibarrako eremu batzuk eta doike! Lizarraldea! kontrolatzen dute (1835ko maiatzan zeukaten eremu berbera).  Militarki gauzak jazki doazte, atzera egin dute defentsa posizioak hartuz eta gainera gero eta nabariagoa da karlisten arteko zatiketa! Transakzionistak edo moderatuak indarra hartzen doazte, bere buru Maroto generala da eta erregeak generalen artean ordena jartzeko deituko dio..

Baztanen gobernadore berri

Baztanen, urtea gobernadore karlista berriarekin hasi zen, Andres Borda kendu eta Jose Ibañez jarri zuten. Aldaketa hau aparte dena berdin segitzen zun…miseria, eta miseria, baztandar gazteak baztandik kanpo hiltzen segitzen dituzte ( 12. batailoneko Miguel Jose Mitxeltorena oronoztarra, otsaila 9 Bargotan, edo Juan Ignacio Iriarte ere Naf. 12.Batailonekoa ekaina 8an Elon. … , deserzioak, lapurketa eta baiketak…bi alderdietan ematen dira.

Martxoak 1an Journal egunkarian (erratzukokontuak.blospot irakurria) agertutako notiziaren arabera, 12 “pezetero” Luzaideko kuarteletik desertatu, Frantzian sartu, eta Baigorritik Errazuraino iritsi ziren. Erratzun hiru apez baitu eta erreskatea eskatuko zuten. Ordaintzea Arietako lepoan egingo zela ta, Elizondoko karlisten guarnizio iritsi, tiroketan hasi eta baitzaileak hiru apezekin ta guzti iparraldean sartu ziren. Franzian 12 pezeteroak atxilatuak izan ziren eta apezak Erratzura bueltatuko zuten,

Bertatxe Almandoztarra

Maiatza, karlistenzat hilabete zalla izan zen. Zatiketaren hazia koskortzen joanen da,”traidore” hitzak entzuten hasten dire, ustelkeria, korrupizoa, generalen indiziplinak…Generalen artean banaketak eta krisialdia  ziren nagusi eta errege berberak maiatzan, Maroto generalari ordena jartzeko deituko du…eta doike “apostolikoei” ez zaie ja idea gustatuko!… Barruko gerra zikiñe hasi da.

Martxoaren 13an, Ziraukiko eremutan, bide baten ertzean, Cabañas brigadier karlistaren gorpua agertzen da, bularran notatxo bat dauka “muerto por traidor por los voluntarios” jartzen du. Cabañasen borreroak eta hiltzailek baztandarrak izanen dira, 5. batailoneko Luis Arreche “Bertache” tenientea eta bere soldaduak hain zuzen!. Luis Pedro Arreche “Bertatx” Almandozko Bertatxea etxeko 23 urteko teniente baztandarra zen. Maizaren 13an bere bataionarekin  Ziraukin zegola, bere komandatea aurrean agertzeko agiri bat jaso zuen.  Juan Bautista Aguirre komandatea Almandoztarrari lau gizon har dezala eta Saracois baserrian dagoen Cabañas brigadierra traidorea hiltzeko eta duen karta guztiak ekartzeko, agindu zion. Cabañas, bere aita eta bere anaia transakcionistak zirenez traidorak dira!. Bertatxek eta bere taldea iluntzeko 8ak aldera iritsi ziren baserrira. Brigadierra oinik ez zen iritsi taldea baserrian sartu zenean eta tarte bat esperatu behar izan zuten. Iritsi zenean, bera zela ziurtatu ondoren alkiara lotu, paper, gutun, korrespondentzia bildu eta ballonetazoz josi ondoren tiro bat eman zioten, hala ere brigadierra altxatu eta lehiotik eskapo nahian bota zen. Kanpoaldea hila zegola konprobatu ondoren, porsiaka bertze tiro emanen diote. Gorpua hartu eta bidean utziko diote, joan baimo lehen, lenagotik prestatua zeukaten papertxoa bularran jarriko diote. Paperak eta dokumentua Aguirre komandanteari eman zioten, honek zorionduz gain, gaurkoa ez zin zutela iñorri erran agindu zien. Denborarekin  jakingo zuten agintea goitik etortzen zela, Franzisko Garzia jeneral apostolikoaaren agindua zen (Juan etxeberria apezaren laguna).

Bitxikeri bezala Bertatxe hau, Pio Barojaren “un hombre de accion” sailako hainbat eleberrietan agertzen da…espie gise, trantante gise…Egia da, Bertatxek erronkariko Gabriela kontrabandistarekin maitasun-harreman zuela eta emakume honek Frantzian kristiniano agentekin kontaktua zuen..hain justu Eugenio Abirante kospiratzailearekin.

Motinak Lizarran 

Maiatzako gun hoietan, Gomez jeneralaren aurkako sumarioa (1836ko expedizioagatik) irekia zegoen eta laster  Zaratiegui eta Elio jeneralen aurkako sumarioak irekiko ziren (Errege expediziotik oinik, Lizarran atxilotuak zeuden), Egia generala era preso dago eta Bruno Villarreak bere etxean konfinatua.

Maiatzak 6an. Prensa Liberala dio Lizarran (Karlisten erreinuko hiriburuan) bataillon batzuk sublebatu direla, denak diote Nafarroako 5.a izan dela (Baztanen sortuta eta oinik baten bat baztandarra). Lizarran instrukzioa egiten ari zirela, karrikan  Baron-de-los-Valles-ekin ( Erregearen laguntzailea eta Karlos V. Elizondoko dukea bezala Nafarroara ixilpean sartzea lagundu ziona) topatu ziren uhiukatzen  hasi ziren“mueran los ojalateros” (ojalateroak, erretaguardian, gortea, eta burrukatzen ez zutenei erten zioten eta “ojala que..” “ojala tal..” zeudenei), baita ere Madrildik diote gizona kolpatu zutela, ordaintzea, eta gainera libre uzteko presoak ziren  Zaratiegi eta Elio jeneralak. Afera honen gatik 5.bataillona Lizarratik lekutzea behartu zuten.

Baina maiatzako 10an berriz sartu ziren Lizarran garrasika “ mueran los pillos de la Junta y los ojalateros que nos engañan”.  Junta biltzen zen etxean sartu zirela eta… erre zuten paper ofizial aunitz eta baten bat hil ere… gero Erregearen jauregiren aurrean uhiuka eta “viva Muñagorri y muera Karlos V” (?)…Karlos V, balkoira atera zen jendetza baretza baino ezin izan zuen eragotzi, gau guzian patruilak hirian barna tiro deskarga botaka ibiltzea..”

Karlistak aldetik bai onartzen dute 10an..Karlos V.aren  eta juntaren kontra batailon batzuk agertu ziren erranez gaizki administratzen zutela, abusuak… eta ozenki erran zuten “Viva el REY y muera la Junta y los traidores”.

baina 5.Batailona? posible zen, 13an Ziraukin zeuden akurtelatuak…baina interegarriena da, hemen agertzen zaigula berriz Eugenio de Aviraneta e Ibargoyen konspiratzailea, espioitza eta intoxikazio lanetan ibili zen liberala eta karlismo barruko sektoreen artean mesfidantza sortzen zuena, zurrumurruak eta gezurrezko agiriak zabaltzen zituena eta ofizialen artean zatiketak eta soldaduen artean etsipena sortzen zuen liberala. Artxibo handi bat ere sortu zuen (“Simancas” deitu zuena), jeneralek elkarri traizioak eta porrotak leporatzen zizkioteneko gezurrezko agiriak bilduaz. Eugenio Abiraneta…5. batailonan konfidantzeko gizona zeukan… Luis Arreche “Bertatxe” almandoztar tenientea. Guerra amaituta, Abiranetak aitortuko zun motina Maria Cristina erreginaren ekintzaileak eragin zutela. Egun hoietan Lizarran Bertatxez gain Garcia Orejon “kaballeriako” teniente carlista zegon… honek Maria Cristina erregiñak bidalitako espia zen, bere izen sekretua “Z” zen Bertatxena “Y”

Egun batzuk gerora Ziraukin, Cabañas brigadierra akabatzearena,,,(Bertatxek hiltzailea) egitan, General Garcia apostolikoa izan zen?

Melchor Ferrer idazleak bere “Historia del Tradicionalismo Español-eko”  XIV alean, baita ere dio motinaren atzean, Kristiniano ekintzaileak zeudela, baina Lizarrako karriketan Nafarroako 1., 2. eta 4. batailloneko bolondreasak izan zirela Napar generalen alde manifestatuko direnak (5.batallona ez da ageri), eta Urra izeneko teniente bat asaldatuena edo berotuena zegoena, fusilatu bakarra izan zen

Fermin Gonzalez Moronek 1847. urtean bere prensako artikuloen bilduman “Revista de España e Indias” afera hontaz gauze berdiña kontatzen du baita protagonista hila bakarra…baina konspiratzaileak ezberdiñak dire. Sublebazioren buru Zaritiegui generalaren Urra teniente gaztea da eta, Lizarrako karriketan bolondrea karlistak (ez ditu batailonak aipatzen) dira Napar generalen alde manifestatuko direnak. Hauek indartsuak sentituta, motinatuak Juntakiden etxea asaltatuko dute, paperak erretze eta abar. Karlos V, balkoira atera zen jendea baretzen saiatzen baina hauek dresprezioak egin zioten. Protesta, Urra tenientea atxiloetarekin akitu zen. Atxilotua izan zen bezain pronto hor betan epaitu gabe, justicia ministru berbera aginduta (Leongo apezpikua), fusilatua izan zen. Prinzipioz transakzionisten e ekintza dela pensatzen ahal da, Urra Zaritiegiren soldadua zen, aita koronel moderatua zuen eta erregeaz gain, junta karlistaren egoitza (denak apostolikoak) asaltatu zuten…baina… , protesta horren atzean ixilpeka, ezkutuan antolatzen eta Urra teniente gaztea engañatuz (hortaz bapateko afusilamendua) “Guerra”-ko Jose Arias Teijeiro ministro apostolikoa zegoela dio. Ekintza horrekin, Moderatuak eta Marotistak kulpatzea eta erregea haiengandik urruntzea lortu nahi izan zuten.

Gorteko apostolikoak halako ekintza eta komplotak (Egia generalari,Marotori…) egin zuten eta segituko zuten iten.

Karlistak ekainaren 22 Juan Antonio Guergué apostolikoa, armadako buruzagia izanez Urizaharreko (Peñazerradan) guduan Esparteroren aurka kriston porrota izanen du…porrotaren ondorioz Erregeak kargutik kenduko dio, eta Rafael Maroto ezarriko du haren lekuan.

Muñagorri

1838an Jose Antonio Muñagorrik Berastegitarra “Bakea eta Foruak” mugimendua sortuko du eta esaldi hori  bandera hartuz (gerra luze hau bere negozioak etenarazi egin zion) erakarri nahi izan zituen foruen alde borrokan zeuden soldadu karlistak. Argi zuen berdin zela nor gobernatzen zuen, Karlos edo Isabel! foruak errespatatzen bazuen biztartean. Ideia, karlisten buruzagien artean ideolojikoki eta militarki ezin-egona sortu zuen.

Hau zen bere proklama;

gerrak hondatzen gaitu
bostgarren urtean…

Karlos agertu ezkero
probintzi hauetan
beti bizi gerade
neke ta penetan

semeak soldadu
ta preso gurasoak
ezin pagaturik
kontribuzioneak…

Liberak berataz aprobetxatu ziren, eta sosa eman zioten armada ttiki bat antolatzeko. Independentziaren ejerzitoaren kampamendua  Bidasoa aldean ezarri zuen Lastaola inguruan, arriskurik egonez gero ibaia zeharkatu eta Saran babesteko.

Paz_y_Fueros
Muñagorri Berastegin “bakea eta foruak” aldarrikatzen 1838an

Ekainan Elizondon zagon 11. batallona, aldizkatu izan behar zutela diote, zere Muñagorrirengana baten bat desertatu izan zuen eta baitere diote Uztailan Elizondon Naf. 5. Batallona eta Gipuzkuako 2.a omen daudela Muñagorri eta bere armada gero eta haundiago denez, azaroan 1.400 gizon eta 80 zaldiek izanen du.

Marotok Karlisten ejerzitoaren jaun ta gabe da, abuztuan Arias Tejeido gerra ministrua kentzea lortuko du (baina ministro de Estado gise segituko du) eta Europatik karlistek espero zuen diru laguntza uda aldera iritsiko denez ejerzitua berrontolatzeko erabiliko du. Hiru hilabetean tropa karlistak berriro ere armada liberalari aurre egiteko moduan zegoen.

Iraikaren 19an  Marti Luis Etxeberria, gerra hasieran Baztango alkatea ohia zena, junta karlistako kidea, eta Sagastibeltzaren ondoren 5. batailonako buruzagitzan ordezkatu ziona, gerora brigadier karlista eta 1ªdivisioneko ingenieroen komandate jenerala zena, Erreniegako (El Perdonen) bizitza utziko zun. Hil ondoren, San Fernandoko Gurutze Handiarekin (espainiar militarren kondekorazio preziatuena da) esleitua izan zen.

Ezkontza erreala.

1838an Karlos V.  alarguna zen  eta karlistadetan zegola bere koñata izandakoarekin  Martia Teresa Braganzakoa (Beirako princesa) ezkutuan eta ahalordeen bidez (por poderes) ezkondu zen. 1838ko urriaren 17,Urdazubitik ezkutuan Baztanera sartu zen. Gau lan orretarako Karlistek, garai haietan zegoen kontrabandista eta mugalari famatuena kontratatu zuten Makaiko Ganitx, Bidarraien sortutako Joanes Antxordoki !

Karlisten erregiñarekin, Robert de Custine, gida eta kronista , Karlos V.ren seme zaharra Karlos Luis de Borbon y Braganza (Asturiasko printzea ), eta erreginaren camarera, Lolita Arce zijoazten. Muga pastuta Mª Teresak, soldadu karlista han zeudela esperoan ikustean, “Zuen erregina naiz, ( eta bere iloa seinalatuz) gan lasterka zuen erregearen semearengana!” uhiukatzen hasi zen. Urriak 17, atseko 8etan mando baten gainean, andre euskaldun baten arropakin eta soldadu kapa batekin estalita Braganzako Maria Teresa (Karlisten erregiña) eta Asturiako prinzea Elizondon sartuko dira. Kronikak herrietako ezkil guziak jozen aritu zirela dio, jendea bere poza adierazten zion pasatzerakoan, kalera atera zirela Elizondarrak.

Elizondon Juan Etxeberria Nafarroako karlistako juntako kidea (Los Arkosko apeza eta apostolikoa) arrera eman zion. Gaua Elizondo pastu ondoren biharamunean Gipuzkoa aldera lekutu ziren. Han, Azkoitian urriaren 20an, bere senarrarekin elkartu eta ezkontza berretsi zuten bi senar-emazteak.

Urtea, apostolikoek komplot haundi bat prestatzen amaituko da…zurrumurruak baziren Marotok Espartero kristiniano generalarekin ( erregiñaren ejerzitoko buru) bakea lortzeko negoziazioetan hasi behar zela.

1839

Karlisten zatiketa argia zegon eta bi alderdiak nortzuk osatzen zuten ere; Apostolikoak edo “ojalateroak”; Leóngo apezpikua (justtiziako ministroa eta erregearen kontseilaria), Fray Domingo, Larraga Aita, Juan Etxeberria (Los Arkosko apeza eta Junta Karlistako buru), Arias Teijeiro (Estadoko ministrua), Labandero (Hondasun ministroa) Montero, García Moreno, Guergué, eta Sanz generalak  (Cabrera generala Levanten).

Moderadoak, transakzionalistak edo orain “marotistak” deituak; Elío, Zaratiegui, Gómez, Urbiztondo, Villarreal,  generalak,  Cirilo Ramírez de la Piscina Aita, Erro y On Sebastian infantea (Karlos V. hiloba)

Lizarrako afusilamenduak

Urte hasieran Armada Karlista ongi prestatua dago (uda bukaeran iritsitako diruari esker) baina bere generala nausia (Maroto) ez dirudi borrokatu nahi dula, eta jakina da, baita ere urte hasieratik Maroto harremanetan ibilitzen ari zela jeneral liberalekin, gerra amaitzeko hitzarmen bat lortu nahian. Guerra, kosta ahala kosta jarraitzearen alde dauden general kontra ditu …baina general Murtziarrak aurreratuko da eta erditik

FUSIL
Lizarrako fusilamenduak Egilea, MujicA. zumalakarregi museoa

kenduko die. Otsailan 17an Lizarran sartuko da eta apostoliko alderdiko militar buruzagiak atxilotuko ditu.; Guergué, Pablol Sanz, Francisco Garcia jeneralak, Uriz intendentea eta Carmona Brigadierrak.  Bortzak Puy amabirgiñaren basilikan espetxeratuak izanen dira eta biaramunean (otsailak 18) basilikaren gibeleko paretan goizeko seietan, afusilatuak izanen dira.

On Karlosek bi egunetara bando bat argitaratu zuen orduan Maroto bere kargutik kenduz eta traidoretzat joaz, (Otsailak 20), Baita ere otsailan 20an Madriletik Muñagorriren ejerzitua desegitea erabakitzen dute, ia ez da beharrezkoa orain “bakea eta forurik gabe” Marotorekin dute.

Otsailaren 25an, ikusita Marotok tropa karlista gehienen babesa zuela, Karlos V,na atzera egin eta bere armadako buru bezala onartu behar izan zuen berriro. Maroto bere etsaiak apostolikoak (Leongo apezpikua, Arias Tejeiro…) erregearen gortetik botako ditu eta ministro berriak ezarriko ditu. Marotoren etsaiak erbesteratzen dira, hoien artean 5º bataionako (1834an Baztanen formatua) Agurire komandantea.

Erbesteratuak ordezkatzeko bere ondokoak jartzen ditu, Zaratiegui eta Elio jeneralak bezala, egun hoietan askatuak izanen dira.

Gertaera hauek aprobetxatuz kristinianoak erasora pasatzen dute.

Giritanoen erasoak.

Martxoak 25, goizean  Luzaideko kaxerna kristinianotik, Aldude zeharkatuz 200 kristiniano Erratzun eta Arizkunen sartzen dira. Erratzun 14 soldadu karlista eta ofizial bat preso hartu dituzte, etxeak harpilatuz, ostatuan ebastuz…Arizkunen berdin, ebastu, asaltatu, karlisten komandatea harrapatu, Bartolomé Ystilart ( 76 ) arizkundarra fusilatu….atsaldeko 8ak arte egon ziren. Urdazubitik eta Elizondotik konpainia karlista bana atera ziren laguntzeko eta hauen presentziak sumatzea kristinianoak Arizkunditik lekutu eta etorri ziren bidetik Luzaidera abiatu ziren. Beraiekin Jorge Mayora alkate ohia (karlista) eraman izan zuten (Alduideko lurretan frantsak pasatzea utzi zituzten baina soldaduak, alkate ohia eta lapurtutako botina kendu zieten)

Maiatza txarra izanen da karlistentza, 14an Gamarra-ko porrota izanen dute, 19an Muñagorri-k ere erasotzen eta Urdazubiko Olaburuko gotorleku karlista konkistatzen du. (independentziaren ejerzitoaren garaipen bakarra). Baketzale Fueristak Urdazubiko gobernadore karlista Ciriaco Castillo koronela, bere bigarrena Ignazio Iribarren eta Naf. 11.batailonekoak apresatuko ditu. Gotorlekua bere eskuetan zegola…Franziara pasatu ziren (Koronela hil ondoren). 29an Balmaseda galtzen dute eta Gasteizekiko Bilboko komunikazioa irekiko dute kristinianoak….

Ekainan ez dira bi ejerzitiak topatuko edo tiroak elkarbanatuko hilabete bukaraño. 24an Diego de Leon (Nafarroako birreia)  saiatzen da Solardako gotorlekua bereganatzen , ezingo du. Ekainan 29an Aoizko guarnizio karlista erasotzen dute kristnianoak.

Karlisten haserrea…eta nigarra.

Uztailan dugu Diego de Leon Los Arkoseen atrazen eta etxeak erretzen, La Solana aldera doa karlisten gari siloak hartzera. Elio Lizarrako defensa prestatzen. 15an Diego de Leon Allo erasotzen, egun osoko batalla hontan 260 karlista bizia galdu zuten, Allotarrak bere herria karlistekin batera defenditu zute eta gero zaurituak Iratxeko hospitalera eramaten lagundu zuten.

Diego de Leon. Los Arcosen babestua, Alloko  porrotaren mendeku gise (Marotok aginduta) inguruko landak erretzen eta suntsizen hasi zen. Nafarroan, la Sorlada inguruan, Alaban, Guebarako aldea.

Tenore bereberan Nafarroko iparraldean, Lesakan Karlista agintariak 300 guraso erretenituak daukate, bere semeak armadara bueltatze artio (Urdazubiko gotorlekua konpontzera bidaliko dute).

Uztailaren 29an Hay Lordak  Esparterori Marotoren proposamenak aurkeztu diola zabaltze da…haserra karlisten apostolikoen artean.

Abuztuan, Lizarraldean orain Karkaztelu eta Allo arteko landak erretzen ditu ditu Diego de Leonek.  Karlisten  zereal-despentsa erreak daude!

Denbora guzti hau Diego de Leonek zakarkeri hauek iten zuen biztartean, Elio Nafarroako armadako comandante jenerala Lizarran zegoen.  egunetan Zaratiegi generala naf. 5., 7. eta 8. bataionekin Etxaurira bidaltzen dio,  La Sorladan 2., 3. eta 6. bataionak daude, denak Rafael Marotoren aginduz geldirik, esperoan…ikusten nola Diego de Leon sua ematen segitzen zuen beren lurrei! (bolondres karlisten aunitzen lur sailak ziren)….karlisten eta herritarren haserrea…eta nigarra!…

Abuztuaren 8 an Espartero kristinianoa Altubeko mehaka pasten ari zela, Karlistez inguratua zegoela….Marotoren aginduz… utzi zioten Gasteizera joatea…Honek Karlista gehienen haserrea eragin zun, apostolikoei eta moderado aunitzei…

Sublebazioa

Zaritiegui eta Elio jeneralak Morotorekin autsi zuten…3. talde bat sortuz karlisten artean (ez apostolikoak ,ez marotistak)..baina hauen tropa, generalei azken egunetan epeltasunaz aritzea salatuz, sublebatuko dire, lehenegoak Abuztuaren 9an, Etulainen akuartelatua zegoen  Naf. 5. batailona (baztandarrak) izanen da.

Jose Sueskun komandantea buru zutela, Nafarroako 5.n batailoneko bizpa-hiru konpañia “Viva el Rey, Muera Maroto, Viva el obispo de Leon” uhiukatzen Baztan aldera gan ziren (etxera). Elizondon sartzekotan zeudela Elizondoko gobernadore  Jose Ibañez kartlistak ateak etxi eta sartzea ez zien utzi, sublebatuak traidore hutsa ziren!.

Elizondon ezin sartuz Berako bidea hartu zuten, hemen Franzian erbesteratua zegoen bataillonaren Aguirre komandate ohia bertze batzuekin batera, batu zizaien. Beran ere gobernadora atea itxi egin zien, baina… Beran zeuden 11.batailonako soldaduak sublebatuekin bat egin zute eta herriarekin egin ziren. Elio generala alde batetik eta Lizarbe brigadierra bertzetik sublebatuen atzetik joan ziren. Elio 9. batailoneko 2 konpañiakin  abuztuaren 11 Elizondora ailegatu zen. egun hortan ere 5. batalloneko bertze konpania bat Berara iritsi zen, 500 soldadu karlista haserretuta baziren Beran

Urdazubin 11.batallonekoak (Beran ez zeudenak) gotorlekuan sartu eta badaezpada ezkutatu ziren. Baita ere 3. 10. eta 12. batallonak 5.aren pausuak segituz sublebatu ziren. Bera eta Oiarzunen erdian zegoen Gipuzkuako 5º batallona ere sublebatu zen. Guzti hauen buru Los Arkosko Juan Etxeberria apeza (Juntako kidea) eta Aguirre komandntea ezarri ziren.

Marotok agindu zion On Karlosi Tropak baretu behar zituela eta hortarako errege berberak haien aurrean agertzea beharrezoa zela. Kasu egiñez bere general nagusiari Tolosatik atra, prinzesa Beira Goizuetan utzita, 12an Elio generalarekin Lesakan juntatu zen. Biharamunean Lesakako parrokoaren bidez Etxeberriarekin bildu zen..baian konbenzitu gabe sublebatuek horrela segituko zuten. Etxeberriak bai erregeari eta bai Marotori (gutunez) “erregea ez bazen Marototik urruntzen, armak ez zituzten utziko eta traidoren aurka erabiliko zute). Sublebatuentzat traidoreak Maroto eta ingurukoak ziren. Abuztuaren 16an Elio eta On Karlos Donoztebeko bidea hartu zuten, handik Tolosara (Goizuetatik pastu erregiña hartzeko) eta Tolosatik Marotoren kuartelara, Lenitzera (Araba

Lenitzen ondoa Villarealen, Espartero  dago, bi jeneralen arteko sekretuan eramandako tratoak aurrera doa, Biztartean Kristinianoak Arlaban (Gipuzkoako atea) jaun ta jabe , tirorik bota gabe karlistak atzera egin dute. Lizarraldean Zaratiegi jenerala Lizarran sartue eta Diego de Leon erretzeari gustua hartuta, abuztuaren 19an Dicastillo eta Allo herriak erre eta sustituko ditu. Bizkaian Urkiola erortzen da eta 22 Espartero garaile sartzen da Durangon…Dena dira karlistantzat porrotak, dena ez!

Azken garaipena

Diego de Leon 23an Larragtik atrazen da Lizarra buruan izanik. Elio On Karlosekin Lesakatik atra zenean Mañeru aldera joan zen kristianoren basakeriak gelditu nahian. Mañerun zela, Lizarrara abiatu zen, mugimendu hau kristianori dudetan sartu zion eta Lizarra bota beharrean, Ziraukira joan zen (erretzera doike!). Ziraukiko landetan zegola Izarbe brigadierraren erasoa jasatzen du eta gaindiko dio!

Garaipen hau erakusten du Armada karlista ez zela armada garaitu bat, oinik burrukatzeko pres zegola…Argi gelditzen zaie napar karlisteia Marotokin autsi behar dutela, gerra galtzera berak eramaten die. Bertzeakdetik Bidasoan, sublebatuak gero ta gehiago dira. Leongo obispoa On Karlosen ministro eta kontselari ohia Getarian dago sublebatuak “gobernatzen”.

Bakea nahi dute mutillak

25an  Erregeneahia eta bere armadako buruzagi nausie Elgetan daude. Biek dakite ituna edo transazioa egina zagoela, ta zirudienez foruak mantengo ziren, hala ageri zen Marotok erregenahiari erakutsitako dokumentuan, baina hori oinik Esparterorekin lotu gabe zegon. On karlosek oinik esperantzarekin zegola transazioa ez zela suertatuko, han bildutako “bolondresei”  arenga zuzentzen die;- “…Estais dispuestos a seguirme a todas las partes, a derramar vuestra sangre en favor de mi causa y de la religion?” ….ixiltasuna soldaduen artea, inor ja erran zuen…orduen Eguia jeneralak “¡Viva el Rey!” uhiukatuko du… “¡Viva la paz! Viva Maroto!” erantzungo dute soldaduek! Orduan Erregek berriz; “!Voluntarios,donde esté vuestro rey no hay general alguno!”…”Vuestro rey se dirige a vosotros ¿Quereis seguirme?”…. bigarren Ixiltasuna, ixiltasun sakona  ¿No me oye nadie? Ondoan zegoen Iturbe jeneralak  bolondresak ez zutela gaztelera “konprenditzen” erran zion “!Pues díselo en vascuence!” eranzun zion On Karlosek. Eta…“Pakia nahi dezute, mutillak?” Eta denek batera “Bai, jauna!!” “pakea, pakea!”….”Estamos vendidos” eranzun zuen, eta bai saldua eta galdua zegon…Lekunberri aldera alde egitea zen ahal zun bakarra!

Bergarako besarkada

Hurrengo egunean  bi  militar nausiak Abadiñon hitzarmeneko oinarriak ezartzeko biltzen dira. Arzoak foruen afera da, Esparterok proposatzendunarekin, Foruak egiaztatzen dira erakundeekin eta nazioko legeekin bateragarriak izan bezain laster… Maroto onartzeko prest azaltzen da, baina bizkaitar, gipuzkoar eta baita gaztelako buruzagi karlisten artean zatiketa bada, Soilik De La Torre bizkaitara dago pres siñatzeko…azkena uko eginen diote.

Convenio_de_Vergara
Bergarako hitzarmenaren agiria.

Abuztuaren 27an negoziazio autsia dagola Esparterorekin, Marotok barkamena eskatzen dio On Karlosi eta Soldaduen mobilizazioak agintzen du Kristinianoen aurka baina Bizkaiko dibisioneko Simon de La Torre agindua desobeditzen du. Hurrengo egunean, Abuztuak 28, Marotok, Simón de la Torre-ren atxikimendu bakarrarekin, hitzarmena Bergaran ospatzea onartzen du…baita ere hitzarmenaren textu berria.

1º artikuloa “Baldomero Espartero kapitain jeneralak gogotsu gomendatuko dio gobernuari Gorteei foruak ematea edo aldatzea formalki proposatzeko konpromisoa betetzeko”.

Abuztuko 30an soilik Maroto eta La Torrek agertzen dira Bergaran, 31tik Irailako 5ra bitarte pixkanaka pixkanaka, gogoz kontra gehienak, mesfidantzarekin eta batzuk uko egiten armak ematea, agertuko dira Gipuzkuako eta gaztelako karlista batailonak edo partidak.

Hizarmena babestuko dutenak (gehienak gogoz kontra) 16 batailon izanen dira (5 gaztelaniar, 3 gipuzkuar eta 8 bizkaitar) …Hitzarmena ez zutenak onartu 25 batailon izanen dira (Nafarroako 13ak, Arabako 6ak, 5 gipuzkuar, 1 kantabroa eta gaztelar bat).

Baztan Bidasoa odoltsua

Hoietako aunitz Baztan Bidasoan daude (Baztango eta Urdazubiko 11. batailonako matxinatu gabe gelditzen zirenak, matxinatu dira ere) hasertuta, amorro bizian…erotuak, basakeritan marotista ofizialak erahiltzen dute… Irailak 1an Erratzun matxinatuak bere buruzagie izandakoa, Ramon Ger teniente koronela hilzen dute, Urdazubin 6an bere jenerala (Moreno), Beran sarraskia, Elizondo eta Urdazubiko aduanak asaltatua, andreak eta haurrak kolpatuak, …”Marotoren besarkada” gaizki senti zaie, anarkia nagusia zen.

Barojaren “Un hombre de accion” sailako “Las Mascaradas sangrientas” eleberrian gertatutakoa azaltzen du eta baita sail berberako “la nave de los locos”…sublebazioari buruz Abinante kospiratzailea Bertecheren bidez ( matxinatutako 5.batailnako tenientea) zerbait zerikusirik izanen du aipatzen digu.

Frantziako bidean

evenements_despagne_arrivee_de_don_carlos_au_pont_dameguy_frontiere_francaise_de_vierge_wikimedia

Irailak 1an On Karlos bere gortekin Lekunberrin dago eta Elio jenerala armadako buruzagia  izendatzen du. Honek Frantziara eramaten ahal diola zihurtatzen dio. Hasieran erregegai Aragoira eramatea agitzen dio (hango bolondresekin biltzeko), baina…Elio, gerra osoan bereizgarri izan den “epeltasuna” erakusita,..ahal dula eramate erten dio, baina obe Franziara gatea dela konbenzitzen dio.

Irailaren 8an lekunberritik Elizondora Korte osoa abiatzen da, Napar eta Arbatar bataio batzukin. Baztandarrak 5.na. eta 12.na-koa buruzagiak ere egon dira Lekunberrin ( Etxeberria, Los Arkosko apeza eta Iturmendi kapitaina).  Han, On Karloseri erranen diote  bere inguruan  hainbat generalak morototzaleak (Elioz hasiz) uxatu behar dula. Bere bolondresak berari leialak direla eta Baztan-Bidasoako jaun ta jabe dira. Erregeak bai elio eta bai Baztango matxinatuak behar ditu eta azkenian lortuko du  sublebatuak Elioren aginduak betetzea.

On Karlos Elizondon dago, berriz Arizkunenean, giroa ez da 1934ko udakoa bezala, Irailak 11an Elio jeneralaren akats taktiko batengatik (Doneztebe guardizio gabe uzten du)  Kristinianoak Donezteben arazorik gabe saartzen dira eta Elizondora doaz.

13an Elizondotik bere sekitoarekin prisaka atra zen (familia eta 2.500 soldadu) eta Urdazubira iristen da On Karlosek eta Sabatenea etxean ostattzen da, Urdazubin dagola Esparteroren soldaduak Elizondon sartu dira. Irailak 14 Espartero Elizondo dago, eta jakinda oinik Urdazubin dagola Zabala generala aurrez bidaltzen du.

Urdazubin tiroketa dago, Elioren tropak aurre egiten dute  Zabaleren kristinanoei, Espartero Otsondon dago. On Karlosek urduri ( eta bere familia eta guardia) zaldiek hartuta muga pasatuko dute!…gero bere gibeletik 2.500 boluntarioak zihoan eta ondoko egunetan 5., 11. eta 12. bataloineko bolondresak eta partidak sartuz joanen dira mugako edozein aldetik.

Frantziako autoritateak Bayonan desarmatuak biltzen dituzte, Irailak 18 autoritatea frantsak 5. batailonakok apresatzen dute ta bertzeetik bereizten diete zeren kolpatuak eta bortxatuak izaten ari ziren.

Azken baioneta hotsak.

Irailak 26an oinik Francian karlistak sartzen dira, Aduidetik  partida batzuk. Irailak 27 bolondres karlista batzuk oinik gelditzen dire eskualdean.

Pixkanaka Pixkanaka Gobernu kostituzionalista Baztanen ezartzen da, Urriak 14an, Tiburcio  Larramendi Baztango alkarte berria kargua hartuko du eta “…ser sumiso y obediente a la Reyna Dª Isabel Segunda y a la Constitución Española” hitzekin zin egiten du. La Miserikordia, zazpi urteko gerra hontan kaxerna izan dela, konpondu eta egokitu ondoren ejerzito gubernamentalaren Cuartel General bihurtuko da, hemendik aintzin herritarrek “kuartela” deituko diote, hortik gaurko Kuartelekozeaia toponimia etorriko da.

Baina oinik, karlisten “ahotsak”  entzuten dira gure inguruetan eta abenduak 1 Elizondon atxilotuak izanen dira Franziatik eorritako komandante eta teniente bat, baita ere herri batzutan “Carlos V” ohiuak entzun dira. Zigan abenduak 15an gazte kuadrilla bat “Viva Carlos V y Muera la constitución” uhukatzen herria zeharkatu zuten, Gazteak apresatuak eta Elizondora bidali zituzten epaituak izatera.

Ofizialki karlistada, Hego Euskal Herrian Bergarako Besarkadarekin amaituta eman da, (Katalunia, Aragoi eta Valentzia aldean 1840 artio iraunen du), baina… Baztanen 1840an oinik karlista partidak aitzen dira.…eta Batzarrean bilduta, halakotan nola jokatu arauak atrako dute;  “halako partida bat agertzen baldin bada…ezkilak jotzea, ezkila jotzekotan, 18 eta 60 urte tarteko gizonak (etxaldekoek eta maizterrek) herriko alkatearengana gan behar dute eta armak eta munizionea emanen zaizkie…”

Partida baten bat inguruan agertuko da, Apirilak 30an Doneztebe ondoan  40 gizoneko partida karlista bat agertu zen, baina kostituzionalak soldaduak zazpi preso hartuko dute eta partida sakabanatuko dute . Presoak ( 3 kapitan eta 4 teniente) Elizondora eramanen dute eta gerra kontseilua egin ondoren Elbeten fusilatuak izane dira. Fusilatu guztiak Lizarraldekoak ziren.

Urrengo Karlistada

On Karlosek bere seme Karlos Luis Montemolingo kondearen esku utzi zituen bere eskubideak, eta semeak Karlos VI.a izena hartu zuen. 1846 Kataluniako hainbat puntutan gobernu zentralaren aurka matxinadak oiztu ziren. Teorian, karlista matxinatuk Karlos VI.a (karlisten erregenahia)  eta Iabel II.a erregiñarekin ezkontzea dnahi zuten . Baina bai Euskal Herian eta Herrialde Katalanetan aintzinako gerratean gertatzu zen bezala… erregetza ez zen beneteko afera.

Karlistaldiaren ondoren, Katalunia egoera zailean zegoen, gosea zegoen, eta kataluniar industria krisia pairatzen hasi zen. Hau gutxi balitz bezala, gobernuak nahitaezko zerbitzu militarra ezarri zuen, Kataluniak hain beharrezko zuen langileria gazterik gabe geratuz.

Matinerren Gerra (katalanezko matiner hitzak «goiztiarra» esan nahi du, goizeko lehen orduetan tropak erasotzen zituzten taldeei erreferentzia eginez) deitua izan da ( Euskal Herriaz kanpora Bigarren Karlistaldia ere deitua). 1846ean hasi eta 1849an bukatu zen, eta guda baino kataluniarren matxinada izan zen bere egoera sozial eta ekonomikoa salatzeko.

Ofizialki matxinada 1849ko maiatzaren 14ean amaitu zen, frantziar tropek oinordeko karlista zen Karlos VI.a atxilotzean. Ekainean, amnistia eman zieten karlistei eta erbesteratuak itzuli egin ziren.

Katalunian borrokatu zen gehienbat, nahiz eta Galizian ohiartzuna ere izan zuen. Euskal Herrian gogo batzuk harrotu bazituen ere, mobilizazio txikia eraginez. Bitxikeri gise aipatu Nahiz eta Galizian uhiartzuna ere izan zuen Katalunian borrokatu zen gehienbat

matxinada 1849ko maiatzaren 14ean amaitu zen, frantziar tropek oinordeko karlista zen Karlos VI.a atxilotzean. Ekainean, amnistia eman zieten karlistei eta erbesteratuak itzuli egin ziren. Euskal Herrian gogo batzuk harrotu bazituen ere, mobilizazio txikia eragin zuen, oihartzun txikikoa eta laburra.

Urte batzuk geroxago 1872ko apirilaren 21a Karlos VII.a Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu zuen.., eta II. gerra karlista hasiko da, baina hori bertze historio bat da.

P.D.

(1) “karlisten bidea” izeneko panelak 2009an ezarri ziren.

Post hau egiteko erabili den materiala.

HISTORIA DEL TRADICIONALISMO ESPAÑOL. Melchor Ferrer, Domingo Tejera y José F. Acedo (1941-1979)

-Tomo III: Carlos V de Borbón. Desde la muerte de Fernando VII hasta la promoción de Zumalacárregui al mando supremo del Ejército carlista del Norte (Ediciones Trajano, Sevilla, 1942)

-Tomo IV: Zumalacárregui: su primera campaña. Desde la promoción de Zumalacárregui al mando en Jefe del Ejército Real del Norte, hasta la llegada de Carlos V a Navarra (Ediciones Trajano, Sevilla, 1943)

-Tomo V: Segunda campaña de Zumalacárregui. Desde la entrada de Carlos V en Navarra hasta final de 1834 (Ediciones Trajano, Sevilla, 1943)

-Tomo VI: Última campaña de Zumalacárregui. De enero de 1835 al sitio de Bilbao (Ediciones Trajano, Sevilla, 1943)

-Tomo VII: Muerte de Zumalacárregui y primer sitio de Bilbao. La Guerra Civil durante el primer semestre de 1836 (Ediciones Trajano, Sevilla, 1945)

-Tomo VIII: González Moreno en el Norte. Desde el levantamiento del primer sitio de Bilbao, a fin de Diciembre de 1835 (Ediciones Trajano, Sevilla, 1946)

-Tomo X: Erro, ministro universal de Carlos V. Mando del General Eguía en el Norte. Enero-junio de 1836 (Ediciones Trajano, Sevilla, 1948)

-Tomo XVI: Mando de Maroto en el Norte: Los fusilamientos de Estella y el Convenio de Vergara. Mando del Conde de España en Cataluña. 1839 (Editorial Católica Española, S.A., Sevilla)

-Tomo XVII: Carlos V en Bourges. Fin de la guerra de los siete años. Septiembre 1839 – Julio 1840 (Editorial Católica Española, S.A., Sevilla)

-Tomo XVIII: Carlos V. Desde la terminación de la guerra de los Siete Años en 1840, hasta la abdicación de Carlos V, en 1845 (Editorial Católica Española, S.A., Sevilla)

HISTORIA DE DON CARLOS Y DE LOS PRINCIPALES SUCESOS DE LA GUERRA CIVIL DE ESPAÑA. Volúmenes 1-2. D.A. Sanchez. Madri 1844.

VIDA Y HECHOS DE DON TOMÁS DE ZUMALACÁRREGUI, NOMBRADO POR EL SEÑOR DON CARLOS MARÍA ISIDRO DE BORBÓN, CAPITÁN GENERAL DEL EJÉRCITO REALISTA, DUQUE DE LA VICTORIA Y CONDE ZUMALACÁRREGUI.  )
Juan  Antonio Zaratiegui. Madrid: Imp. José de Rebolledo, 1845.

¿voluntarios o quintos? reclutamiento y deserción en la primera guerra charlista?José Ramón Urquijo Goitia. 2009.

Las quintas militares en España y Navarra. Edmundo Fayanas Escuer. http://www.nuevatribuna.es (2016)

Ruta del general Gómez. Pio Baroja

Enciclopedia Navarra.

erratzukokontuak bloga

Wikipedia.

De voluntarios realistas a mercenarios liberales : el cuerpo de tiradores y flanqueadores de Isabel II en Navarra (1833-1837). Ramón del Río Aldaz. Revista Geroniomo Ustariz.

Liberale Navarros en la Primera Guerra Carlista. Los cuerpos Franco y el Motín de

El amor, el dandismo y la intriga – La nave de los locos- Las Mascaradas sangrientas. Pío Baroja.

 

 

Read Full Post »