Ezaguna da (Handia pelikulari esker aise gehiago) Miguel Joaquin Elizegui “Altzoko gigantia” , baña guk ere (Baztan) badugu gure erraldoi historikoa! eta ez diot kondaira zaharretako erraldoi bat!, Auza mendiko jentila adibidez, Auzatik Argibel ingurur harri bat bota zuna eta bertze baten gainean erori eta kuluketan gelditu ondoren, harrikulunka sortuz zuena, ezta ere Soalar inguruko jentilez eta bere harrizko gerlariaz (zutarriak)… baizik benetako erraldoi bat, hau da! hezur ta aragizkoa, XVII. mende bukaeran Erratzun sortutako erraldoia…,Jose Apezteguia de Rada izeneko gigantea!
Beri buruz, Ignazio Baleztenak idatzi zun bere “Iruñerias” liburuan ta baita ere agertzen zaigu Manuel Irigoyen Olondrizen 1890ko “Noticias y datos estadisticos del noble valle y universidad de Baztan“ liburuaren, “personajes ilustren” atalean, ez erraldoi bezala baizik elizgizona gise, Jose Apeztegiak, Iruñeko katedralako priorea izan bai zen.

Apeztegia Erratzu. Argazkia Pello San Millan
Jose, Juan Bautista Apeztegia eta Elena Perez de Rada, Erratzuko Apeztegia jaurgiko nausien semia zen eta 1687ko Ekainaren 22an sortua. Txikitatik nabaria zen bertze haurrak baño altuago zela eta ia gaztetan, Salamankan elizgizonarako ikasketak iten hari zela, bere ikaskideak “el altisimo” izengoitia patuko zioten eta bere izugarrizko altueraz garai hoietan hitz eta idatzi egingo da. Alientosko markesa (garai haietako korteko kronista zena), spainiako erregearekin izandako bitxikeri bat idatzia utziko digu. 1710 inguruan, oinordetzaren gerra zela ta, Felipe V.nak bere kortea Salamankara eraman zuen. Egun batian herritarrekin izandako entzunaldi batean, batandarra protagonista izan zen. Entzunaldi hortan Salamankako San Bartolome Kolegioko ikasleak zeuden eta haien artean, Josek bertze guztitatik altueraz nabarmentzen zen. Felipe V.na mutil kozkor hori ikustean, ea mutil hori aulki baten gañean igota zegoen galdetu zuen,. Ezetz eranzun ziotenean ez zuensiñistu eta harengana urbiltzeko agindu zion. Bere aurrean egonda, goitik behera behitu zion eta errazutar gaztearekin txundituta gelditu zen. Altura horrekin erregeraren “guardia personalean” ingresatzeko proposatu zion, Josek eskerrak emanez ezetz eranzun zion, hitza, jaingoikoari emana zeukala eta etorkizunean elizgizona izango zela erantzun zion.
Ta ala izan zen, urrengo urteetan pixkanaka-pixkanaka eliza barruan hurratsak edo pausoak emanez joango zen, 1716an Iruñako katedraleko kalongea (kanonigoa) izan zen, 1717an gotzaintzaren ofizial nausie eta azkenik 1727an, Iruñako katedraleko priorea izendatuko diote. Izendapen hontarako Spainako erregearen ikuspen ona izan behar zun eta ikuspen on hori ematerakoan, erregeak dokumentuan abizena ikusterakoan, kargorako ahutatua haudia (tamainuz) baldin bazen galdetu omen zuen! eta… Salamankan soldadua iteko gonbitea eman zion mutiko haundie berbera bazen ez zen arazorik izango Prior bihurtzeko! eta baiezko hori, horrela azaldu omen zuen ;- “la elecciòn esta bien hecha porque no se pude negar que es el sujeto mayor…“
Bere ikaragarrizko altuera arazo haundiak ekarri zizkion, eta ez soilik osasuneko arazoak! baizik baita ere katedraleko kabildoarekin, eta baita ekonomikoak ere. Prior izendatu bezain pronto, katedralari itsatsita zegona priorendako etxea, bere etxebiziza berrie, bere tamainurako txikiegia zela aipatu, berritzeko eta haunditzeko baimena eskatu zuen. Katedraleko kabildua 1731an baimena eman zion, baño bi urte geroxago, lizenzia kendu omen zioten eta kritika gogorrak jasan izan zituun. Bere neurriko etxe berria egiteko, bi urte hoietan 1.200 dukado gastatu omen zituen. Kontutan hartuz prior gise urtean 100 dukadoko soldata zuela, diru kopurua haundia zen.
Gaixo eta arazo hoiekin Baztanera bueltatu zen, familiako Apeztegia jauregira kokatu zen eta Iruñatik urrun egon arren Katedraleko priorea izaten segitu zuen. Horrez gain, kargo berriak ere hartu zituen, elizbarrutiko bikario nagusia izendatu zuten (zen).
Apeztegiak 1746ko Martxoko 2an Erratzun hilko zen eta bere gorpu zendua Iruñeko katedralaren Barbazana kriptan lurperatuko dute. Bitxikeria bezala aipatu, hilobiratzerakoan bere gorputza kriptako bi hilobi behar izan omen zuen.

handia, Miguel Joaquin Elizegui “Altzoko gigantiaren bizitza kontatzen duen pelikula
Baña,…zenbat neurtuko zuen el altisimo-k?. Nahiz eta daturik ez izan bere altuerzEz dago daturik bere altueraz, baño pentsatzen ahal da bizpa hiru pistengatik gutxi gorabera 2,30m neurtuko zuela. Zendu zenean bere “acta Catedralicia” idazterakoan aipatu zuten hilobien afera eta baita ere altuera “agigantada” ko gizona izan zela, Klaustoko ateatik pasazerakoan amabirgiñaren oinak muxukatzen zituela, (puntetan jarri gabe doike)… Amabirgiña hori, Amparoko amabirgiña da eta klaustroa eta katedala lotzen duen atean dago, pilare baten gañan, ta lurratik amabirgiñaren oinetara hain justu 2,17m daude, ta neurri hortan ahoa gelditzen bazizaion, ba oraindikan bururaño hainbat zm gehigo izango zun. Bere altuaren bertze pista, Apeztegia jauregiko sarrerrako atariaren ateburua ematen digu. Familiako gutun batean “el haltisimo” ia ia esku-harra bat ezik ateburua buruarekin ukitzera iristen dela aipatzen da eta jakinez ateburua (diéntela) lurretik 2,52m-tara dagola, behinpin 2,30m neurtzen zula pentsatzekoa da.
Nahiz eta ez jakin zihur zenbat neurtzen zun, argi dago altura haundiko gizona izan zela Baztandar honek eta dirudi, bakarrik (Euskal herrian) Miguel Joaquin Elizegui “Altzoko gigantia” (Handia pelikularen protagonista) bere 2,42 m-kin bera bañao haundiagoa izan dela.
P.D. Posta 2010ko ekainan idatzia izan zen, Handia pelikulako erreferentziak 2017an gehituak izan ziren
Pos hau egiteko erabili den materiala.
Noticias y datos estadisticos del noble valle y universidad de Baztan . Manuel Irigoyen Olondrizen. Fascimila