Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Jon Barberena’

Elizondon,  2009ko Martxoaren 21an, Lur aretoan 38. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala (azken urte hauek bezala) ospatzen zela Baztan eta Elizondo ain zuzen txapelketarekin duen erlazio estua ekarriko digu Haizegoak.

38. edizio hontan, 25 bertsolarik hartu zuten parte eta hoietatik lau baztandarrak izan ziren; Iñaki Aleman iruritarra, Bittor Elizagoien arraioiztarra, Jon Elizetxe gartzaindarra eta azken bi ediziotan txapeldunordea izan zen Jon Barberena elizondarra (hontan ere finalaera iritxi zen).

Baztandarren artean Bittor Elizagoien izan dugu txapelduna eta bi alditan gainera; 1994an eta 1999an eta bietan Lesakan. Baina ez da izan bakarra, 1936an, Lehenengo “edizioa” izan zena, garailea era Baztanen hazitako Juan Felix Iriarte “Berjinato” bertsolaria izan zen.

Juan Felix Iriarte Gainza “Berjinanto”

Juan Felix Iriarte Gainza “Berjinanto” 1912ko urriaren 1ean sortu zen Sunbillan, baina arrunt haurra zenean Iruritara etorri zen. Alduide aldean bertsuekin moldatzen hasi omen zen (hamasei urtetan hasi zen plazan kantatzen). Bankan Beronika Ospitalekin ezkondu zen eta emaztearen etxean kokatu ziren, Berjinanton (hortik goitizena). Seme bakarra ukan zuten, Adrien, haurrean adoptatu zutena. Eskolan ez zen iñoiz ibilia eta laborantzatik bizi izan zen. Sari andana bat irabazi zuen eta aipatu dugun bezala Elizondon Nafarroako lehenengo txapelduna izan zen. 1987ko otsailaren 15ean Bankan zendu zen.

Lehenengo Nafarroko Bertsolari Txapelketa, Euskaltzaleak elkarteak eta Elizondoko Euzko-etxeak antolatu zuten. 1936ko urtarrilaren 12an Elizondoko Antxitonea trinketean ospatu zen. Saio bakarreko txapelketa izan zen eta bertan 10 bertsolarik hartu zuten parte. Antolakuntza Elizondon kokaturik egonik, Baztan eta inguruetako ibarretara (Bidasoa, Ultzama, Baigorriko kantonamendua) zabaldu zen deialdia. Bertsolaritzan munduan zer erran ugari izan zezaketen bertze lurralde batzuetan (Larraun, Imotz, Leitza eta Goizueta aldea, adibidez) ez zen kasik haren oihartzunik izan. Bertzalde ere, txapelketaren figura bera “berrikeriatzat” hartu zuten bertze batzuek, eta uzkurtu. Azkenik, ideolojia karlista zuten zenbait bertsolari -eta ez ziren gutti orduko Nafarroan- ez ziren agertu “nazionalisten afera” zelakoan.” . Guzti hori kontuan artuta lehen urratsa emana zen jada eta Nafarroako Bertsolaritzaren aro berri baten hasiera izan zen,

Udan nazionalen altxamendua, guerra eta ondoren diktadura nazional-katolikoa etorriko dira, urte dexentez ez da Txapelketarik izanen.

60. hamarkadan txapelketaren bigarren aldia etorriko da, Príncipe de Viana erakundeko “Euskararen aldeko saila” itzalean Nafarroako Bertsolaritzaren piztu aldia teori zen. 1960tik 1966ra ospatu ziren txapelketak. Príncipe de Viana erakundearen aldizkaeiko Mariano Izetak txapelketako bertso saioko kronikak idazten zituen. Baita ere erakunde honen bidez, Marianok, Klemente Ezkurdia Gorriti-rekin batera eta baztandar bertsolarien laguntzekin ainbat saio antolatu zituzten Baztanen; Elizondon, Erratzun, Arizkunen…

Garaiko oberenak arito ziren urte haietan; Uztapide, Mattin, Xalbador… Azken honek aunitzetan erten omen zun:

Nitaz berhartzen bazarete, Auzako kaskotik ohiu bat egin eta etorriko naiz !

1979an berriro bueltatuko da txapelketa eta hauek bai (gaur egun arte) Nafarroako bertso txapelketa izena eramango dute, finala urte hartan Lesakan jokatuko da eta Joxe Miguel Arguiñarena eskuratuko du txapela eta  txanda edo aldi berri hontan hontan Mariano Izetak 1986artio epai lanetan egonen da. Urteak pastu ondoren 2006an Elizondo hartuko du berriro finala, lehenengo txapelketa hortatik, 60 urte gerorago.

Post hau egiteko erabili den materiala:

Bersotzale.eus webguneko datu basea, Nafarroako Bertsolari Txapelketa (1. 1936). https://bdb.bertsozale.eus/es/web/aldizkakoa/view/515-nafarroako-bertsolari-txapelketa-1-1936

Juan Felix Iriarte. wikipwdiako wikia.

1936ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. wikipwdiako wikia.

.

Read Full Post »


Ilbeltzaren 17an San Anton eguna da eta Elizondo ospe haundiko eguna da tu da. Erranairu (asotiz) zahar bat dio “Sasoian sasoiko, San Antonez ospelak belarriko”, eta halaxe izan ez arren , eguna epela eta goxoa izanda da ta, bertze gubia (zozketa, baztanzopak…) beti bezala izan da…edo ez!.

Gaurko egunean, aspaldi aspalditik  baserritarrak eta nekazariak, goizean etxaldeko aberei bazka bikoitza ematen zieten (diete). Gaur etxaldeko aberen  jai eguna bai da, gaur ospatzen den San Anton, lanerako erabiltzen diren abereen nausie eta zaintzailea da.

Argazkia Diario de Navarra

Bazen garai bat sanantonen, (abereen bakantze eguna) herritarrek  aberekin elizara eta mezaostean abereak horiek bedeikatzera joaten zirela. Bedeinkazio urte osorako gaixotasuniez babesteko zen .  

San Anton izatera iritsi zen Anton izenekoa gizasemea, Egipton, VI.mendean bizi omen zen, zen, basamortura predikatzera joan zen, santua bihurtu eta denborarekin  animalien zaintzailea bihurtu zen. Zaintzailea bihurtzearena erdiaroko Franzian San Antonio omenezko monastegi batean zerikusia omen du. Monastegi honek zerriak lehen aldiz ekoitzen zirela omen da. Nahiz eta gizakiak neolitotik animaliak erabiltzen dituen eta  gure arbasoen ” basajaun” moduko, abere zaintzailearen ordez… erdiaroko tenore batean, (festa guztiak  bezalak) kristanizatu eta  egutegian agertzen zen saintua  ( gero ra monastegiarena asmatu) patuko zuten.

Aspaldiko gautzak gibelean utziz, gaurko eguna azken urtekoa bezala izanda, baserritarrak eta herritar batzuk mezara joango ziren eta mezatik plazara. Plazan ohiko  zozketa, eun urte baino gehiago egiten den zozketa. Zozketan atratako sosa ,Joakin Iriarte zaharetxerako da eta gaur egun blitzed dena zerbait sinbolikoa den, gastu batzuk ordaintzeko laguntzen du”.

Zozketa hasi baino lehen, giroa berotzen  Jon Barberena eta Jon Elizetxe bertsolari baztandarrak egon dira. Bertso gehienak gaia baserria, nekazaritza, animaliaz izan dira eta plazako ezkerraldea baztanzopak zainh jendez beteta zegoenla bertsolariek plazan tripazale aunitz gehiago bazela bertsozalez baino, bertsotu dute. Udaletxeak dohainik eskeinitako baztanzopakin tripa bete eta zinzarria busti ondoren, zozketa hasi da.

Gaur egun zozketako lehenengo saria aratze bat da, baina ez aspaldi behi bat zen. Errapiak erratu gabeko behia goi goizetik Elizondoko karriketatik barna paseatzen zuten, gaurko aratzea plaza erdian zegoen kamiotik ezta jeistsi dute.

Lehenego saria bi aldiz zozketatatu ondoren (ateratako lehenego zenbakia ez bai zen saldu) sariak horrela geratu dira.

1. ARATZEA 9130

2. TXERRI EDERRA 7759

3. BI BILDOTS 11396

4. MAGRA EDERRA 11866

Sarituetako bi. Argazkia Diario de Navarra

Ez da ohikoa izaten, baina atzo San Antonek zortea banatu zuen Baztango udaletxeko plazan zeuden pertsonen artean (300 inguru). Zozketatutako lau sarietatik bi zenbakiak ezagutu eta 5 minutura erreklamatu zituzten, eta tradizio dion bezala (plazan erositako boletuak sarituak izaten direnak dira) atzo goizean bertan erosi zituzten sariak irabazleek.

Sari bakoitzaren zenbakiak ateratzen diztuzten bolak ballareko lau neska-mutil izaten dira. Urte batean, zortea izan nun balkoira igotzea eta lau horietako haur bat izatea eta oinik orointzen naiz bolak atra ondoren mukizu bakoitzari 100 pezetako billete bat eman zigutela.

Bitxikeri personalekin jarraituz aipatuko dut 1997an nire izeba bati tokatu zizaiola behia eta egun berberean plazan saldu omen zun sosa polit bat irabaziz!

Read Full Post »