Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Joakin Iriarte’


Ilbeltzaren 17an San Anton da eta Elizondon ospe haundiko eguna da. Erranairu (asotiz) zahar bat dio “Sasoian sasoiko, San Antonez ospelak belarriko”, eta hala ez izan arren (eguna beroa eta goxoa izan da), bertze guzia (zozketa, baztanzopak…) beti bezalakoa izan da… edo ez!.
Gaurko egunean, aspaldiko ohitura da, baserritarrak eta nekazariak goizean  bazka bikoitza ematea etxaldeko aberei.  Izan ere, San Anton laneko animalien zaindari eta zaintzaile denea, baserri eta etxaldetako animalentzan festa eguna da, bakantze eguna.

Argazkia Diario de Navarra

Bazen garai bat sanantonen, herritarrek  aberekin elizara joaten zirela eta mezaostean abereak horiek bedeikatzen ziren.  Bedeinkapenak, urte osorako gaixotasunetatik babesten zuen

San Anton izatera iritsi zen gizasemea, VI. mendean Egipton bizi omen zen. Desertura joan zen predikatzera, santu egin zen eta denborarekin etxalde eta lanero animalien zaintzaile bihurtu zen. Baserriko animalien babesle bihurtzeak, Franziako San Antoniori eskainitako Erdi Aroko monasterio batean dago! Dirudienez, monasterio hortan izan omen zen zerriak hazi zirela lehen aldiz.

Aspaldiko gautzak gibelean utziz, gaurko eguna azken urtekoa bezala izanda, baserritarrak eta herritar batzuk mezara joango ziren eta mezatik plazara. Plazan ohiko  zozketa, eun urte baino gehiago egiten den zozketa. Zozketan atratako sosa ,Joakin Iriarte zaharetxerako da eta gaur egun blitzed dena zerbait sinbolikoa den, gastu batzuk ordaintzeko laguntzen du”.

Zozketa hasi baino lehen, giroa berotzen  Jon Barberena eta Jon Elizetxe bertsolari baztandarrak egon dira. Bertso gehienak gaia baserria, nekazaritza, animaliaz izan dira eta plazako ezkerraldea baztanzopak zainh jendez beteta zegoenla bertsolariek plazan tripazale aunitz gehiago bazela bertsozalez baino, bertsotu dute. Udaletxeak dohainik eskeinitako baztanzopakin tripa bete eta zinzarria busti ondoren, zozketa hasi da.

Gaur egun zozketako lehenengo saria aratze bat da, baina ez aspaldi behi bat zen. Errapiak erratu gabeko behia goi goizetik Elizondoko karriketatik barna paseatzen zuten, gaurko aratzea plaza erdian zegoen kamiotik ezta jeistsi dute.

Lehenego saria bi aldiz zozketatatu ondoren (ateratako lehenego zenbakia ez bai zen saldu) sariak horrela geratu dira.

1. ARATZEA 9130

2. TXERRI EDERRA 7759

3. BI BILDOTS 11396

4. MAGRA EDERRA 11866

Sarituetako bi. Argazkia Diario de Navarra

Ez da ohikoa izaten, baina atzo San Antonek zortea banatu zuen Baztango udaletxeko plazan zeuden pertsonen artean (300 inguru). Zozketatutako lau sarietatik bi zenbakiak ezagutu eta 5 minutura erreklamatu zituzten, eta tradizio dion bezala (plazan erositako boletuak sarituak izaten direnak dira) atzo goizean bertan erosi zituzten sariak irabazleek.

Sari bakoitzaren zenbakiak ateratzen diztuzten bolak ballareko lau neska-mutil izaten dira. Urte batean, zortea izan nun balkoira igotzea eta lau horietako haur bat izatea eta oinik orointzen naiz bolak atra ondoren mukizu bakoitzari 100 pezetako billete bat eman zigutela.

Bitxikeri personalekin jarraituz aipatuko dut 1997an nire izeba bati tokatu zizaiola behia eta egun berberean plazan saldu omen zun sosa polit bat irabaziz!

Read Full Post »