2012ko iraila
Duela gutti (abuztuan) Javier Ziga margolariari buruzko “Javier Ciga. Pintor de esencias y verdades” (Nafarroako Gobernua 2012) liburua kaleratu da, liburuaren egilea, Ziga Fundazioko kidea den Pello Fernandez Oyaregi da eta Ortzegunean (irailak 20) Elizondoko Jorge Oteiza Museoa Etnografikoan liburua aurkeztu du.

Pello Fernandezen “Javier Ciga. Pintor de esencias y verdades” (Nafarroako Gobernua 2012) liburuaren azala. Argazkia http://www.navarra.es webgubetik hartuta dago.
Liburua ederra da, argazki ugari ditu eta pintorearen bizitzan, obran eta eraginean sakontzen duenez, blog hunten ikaragarri gustatzen zaigun “bitxikeriaz” beteta dago. Liburua pintorearen alderdi biografikoarekin hasten da; Noiz sortua, aita Lantzeko Migel Ciga Beasain zela eta ofizioz zurgiña. Ama aldetik baztandarra zen, amatxia Juana Mª Salaburu elizondarra eta ama Marciala ta Juan Bautista Etxandi aitetxia Berroetakoak ziren (egileak propio indako Ciga-Ariztia familiako”zuhaitz genealogiko” adierazgarri bat ageri da)…Bere ezkontza Eulalia Ariztia elizondar gaztearekin, Parisko eztai bidaia…
Gero, artistaren giza profila eskainitzen digu; Euskararen eta euskal kulturaren aldeko hainbat erakundetan langile nekaezina zela, bere zintzotasuna, hardura eta lanerako gogok ez zeukatela mugik, idealista bat zela, aunitzetan inuzente, inozoa, negoziante txarra eta arras eskuzabal edo bihotz-zabala zela, bai diruarekin ta baitere bere pinturarekin. Egilea dio adibide gise, Parisko denboraldiatik soilik “Elizondoko merkatua” margolanarekin etorri zela eta Ezkondu zenean bizi zen aintzinako etxean hainbat kuadru utzi zitula.
Javierrek bere bizizako arlo aunitzetan gizon despistatua, axolagabea, baldarra a zen, ta baita ere margotzerakoan baña arras txukuna zen koloreak ematerakoan. Gauz horiek aparte bete-beteko gizona izan zen, gizon zintzoa.
Hirugarren “atalan” artistaren testuinguru artistikoan eta bere estiloa azaltzen gaitu (Perfekzio errealistatik errealismo metafisikora
pasatzen den estiloa, barroko espainiarraren eta pintura frantziarraren eraginekin). Erraten ahal da Ziga-ren obraren ardatz nausienetako bat Baztan dela, (oraindik gizaki-motak eta ohiturak erabateko purutasunean kontserbatzen bai ziren) Baztanen; erretratuak (Gillermo Balda doktoraren erretratua, El Panadero de Elizondo…), paisaiak (Baztango paisak izeneko hainbat oleo, herrietako paisaiak…, pintura alegorikoak eta historikoak, natura ilera eta pintura erlijiosoa (Un viatico en el Baztan, Elizondoko elizako erretabloko hainbat irudi…) margotuko du. Baztanen margotutako kuadroetaz, erran daiteke Baztan ta baztandarren kultura, ohiturak ta historia margotu zula.
Ondorengo atala, Artistaren konpromiso politikoa, kartzela eta auzitaratzea explikau ta argitzen du. Javier Ziga EAJko kide eta Iruñeko Udaleko zinegotzi izan zen, baita ere bere emaztearen familia Elizondoko Ariztiak, alderdiarekin arras konprometituak zeuden ere eta Baztanen zegoen “red Alava-ko” mugalari zintzoak ziren (bitu, blog huntako “Bittori Etxeberria” posta). Guzti hau ondarrian ondori txarrak ekarriko dio eta nazionalak Iruñan nagusi zirela ,1938ko apirilaren 13an atxilotu zioten. Haunitz izan ziren erran ziotenak hobe zeukala muga pasatzia “por siaka” baña guztietan erantzuten zien “Ez dut ja gauz txarri egin , ez dut alde egingo”, eta hala izan zen. 1936 geroztik gauzak zallak patu zizaien aberzaletasun ta euskaltasunaren inguruan ibilitakoei Iruña beltz horretan. Zelatatuak zeuden eta Zigaren etxean “bertzea aldera” (iparraldera) pasatzea nahi zuten pertsonez “betetzen” zen eta ondarrian, hortaz salatu zioten. U.G.T.eko Jose Abasolo komandantea Frantziara pasastzeko laguntza eskeintzea leporatu zioten.Atxilotu zioten egunan Eulaliaren urtebetzea zen, Zigak pastel batzuk erosteaz etxera bueltatu zenean, poliziak etxebizitza miatzen ari zen.Eulalia bizkor aritu zen eta pianoan gordetzen ziren paper “konprometiru” batzuk atratzea eta labean, bildotsa erretzen ari zela gordetzea lortu zuen zun ( eta ez ziren erre)…baña paper horiekin edo horiek gabe, poliziak Javier Ziga behin-behineko komisaldegira (zezen plazaren gibeekoaldian patu zuten komisaldegi “probisionalera” eraman zuten.
Komisaldegian SIPM-eko agenteak (Servicio de Informacion de la Policia Militar) galdeketan torturatu zioten, berak ta bertze lau auzipetuak salaketa patuko zuten, salatzen jipoinduak, makilez kolpatuak (metalezkoa bat), lurrean ostikatuak eta irainduak izan zirela. Lehenego galdeketa ta torturak atxilotutako eguneko 15:00 aldera gertatu ziren berria goizeko 2:00etan errepikatu ziren. Hiru egun inkomunikatua egon ondoren kartzelara bidalia izanen da. 61 urte zitun eta urte eta erdi kartzelan egongo da, zeren bere “sumario ordinaioa” 1.212-38 sumario ordinarioa gehitu zen, “consejo de guerra” atalean.
“Consejo de Gerra-ko” auzian, Javier Ziga atxilotu zuten egun berberan Catachu tabernan izan ziren 11 atxilotuak (gehienak fraideak), Javier Ziga eta honekin U.G.T.eko komandatea mugaz pasatzea akuastuak zeuden baztandarrak; Fernando Viguria Cuadrieillo, Felix Arizmendi Eneterreaga “Elizondoko okiña” auziperatuak izanen ziren. Zigari leporatzen zioten bera izan zela Jose Abasolo komandatea Feliz Arizmendikin, kontaktoan patzea eta honek “Elizondoko panaderoa”, (hala agertzen bai da) izan zena muga pasatzia lagundu ziona.
Arizmendik uxatzen du bere parte hartzea ta baita ere Zigarena, epailearen aurrean deklaratuko du komandantearen ihesa Lekauzko Kortaria baserriko Tiburzio Gortari Mendiburu eraman zula, hori bai, kasualitatez lekauztarra Arizmendiren okindegian zegon eta dirudienez ,289 pzta gei propina, jasan zun muga pasatzearen ekintzagatik.
Delitua “auxilio a la rebelion” tipifikatu zuten eta fiskalak aipatuko du (sumarioan agertuz), Zigak hiriko “separatista” tematuenetako bat dela, Iruñeko zinegotze abertzalea zela eta bere etxean separatistak biltzen direla, “Glorioso Movimiento Nacional” aurka konspiratzeko nahian. Akusatuei hainabat delitu ezberdiñak auziperatzen diete, Zigari “delito de rebelion militar” gaizkide (konplize) izatea. Auzian Zigaren alde hainbat personak arituko dira erranez; nahiz eta nacionalista izan gizon zintzoa, langile eta erreligiosoa zela, bere alde testifikatu zuten artean Juaquin Baleztena (Napar Karlisten buru), Jose Martinez Nafarroako junta karlistaren kidea, Tomas Mata Iruñeko alkatea…ondarrian “auxilio a la rebelion” delitotik absolbitua atera zen (Jose Mª Iturralde eta Victoriano Anasagatirekin batera) baña 50 pezetako ixuna ordaindu beharko zun Jose de Abasolo-ren ihesaldia ez denuntzatzeagatik. 1939ko irailaren 23an kartzelatik atrako da eta gertakari gogor hau betirako markatuko dio eta margolari bezala haunitz aldatuko dio, margotzen segituko zuen baina hemendik aintzin margotuko duen gehiena, kopiak izango dira, alde batera uzten, sormena eta gauz berriak.

Autorretratua (1951).
Erran behar Zigak kartzelatik atera zen arren, barruan betze enkausatu batzuk gelditu zire, horien artan nabarmenena Felix Arimendiz “Elizondoko okiña”, hiru urte terdiko zigorra betetzen geldituko zena (1941ko urrian askatua izan zen).
Arazo juizialak ez ziren tenore honetan akituko Javier Zigarentzat, zeren ia libre zegonean kondenatu zioten 2.500 pezetaz ixuna ordaintzeara, kasu honetan akusatzen zioten altxamenduan abertzal alderdi bateko kidea izatea, “el goloso alzamiento” ez besarkatzeagatik…ixuna ez zuen diruz ordainduz baizik kuadro batekin, gaur egun “el cristo de la sancíon”izenarekin ezagutzen den kuadrorekin
Liburuarekin amaituz, erran azkeneko ataletan irakaspen piktorikoa lantzen duela egileak, bai irakaslanaren ikuspegitik nahiz “euskal
pinturari” egin dion ekarpenaren ikuspegitik, baitere , bere garaiko arimaren eta gizartearen interpretazioa, konklusioak, hausnaketak eta bere obren ezagutzen den ekoizpen piktorikoaren katalogo grafikoa, jasotzen du.
Bukatzeko erran nahi nuke liburu ederra, argia ta zoragarria dela ta daukan prezioarekin, (20 €) benetan erostea merezi duen liburu koxkor horietakoa dela!!
Post hai iteko hurrengo materiala erabili da.
“Javier Ciga. Pintor de esencias y verdades” (Nafarroako Gobernua 2012). Pello Fernandez Oyaregi.
www.navarra.es-ko “Nafarroako Gobernuak Pello Fernandez idazlearen ‘Javier Ciga, pintor de esencias y verdades’ izeneko liburua argitaratu du” prensa agiriria (.pdf artxiboa). 2012-08-15ko Berria aldizkariko Edurne Elizondoren artikuoa.