Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Javier Ciga’

2004ko urriaren 10ean, Gasteizko Arabako Arte Ederren Museoan, igande hortako azken orduan, museoaren ordenantzetako batek koadro baten falta antzemango zuen. Udazkeneko egun hartan, lapurreta bat gertatu zen euskal pinturan espezializatutako museoan.

Lapurtutako lana Javier Ciga Etxandi “baztandarraren” Emakumeen erretratua izeneko margolana zen ( 30 x 25 cm-ko taula gainean egindako olio-pintura).

Margolana Arabako Arte Ederren Museoaren fondoei dagokie 1991tik, eta garai haieteko 325.000 pezeta (1.953 €) kostatu edo tasatu zen, zerga zor baten ordainketa gisa izan baitzen.
Lapurretak nolabaiteko eztabaida piztu zuen, alde batetik museoko segurtasun neurri apurrak zirelak egiaztatu ziren; taula zintzilik zegoen gelak ez zuen kamerarik, eta igandea zenez, segurtasuneko langileak erdiak ziren (4 zaindari 8 aretotarako). Eta bertzetik, Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak hasieran batean erran zuenagatik; lana ez zuela baliorik!

Estilo kostunbristako kuadroa, ez zela garai hartako ez egilearen «arras adierazgarria», eta, beraz, haren balio artistikoa ez zela handiegia eta Lapurreta «ez dirudi arte-aditu batzuen lana» erran zuten ere!

Baina ez! Ez zen horrela, lapurrek ondo zekiten zer ebatsi zuten! “Emakumearekin” batera Zubiaurre, Arrue, Salaberria… lanak zeuden, eta koadroaren egungo (2004) balorazioari buruz, hiru mila euro inguru hitz egiten zen.

Arabako Arte Ederren Museotik lapurtutako Cigaren Emakume erretratua.

Koadroa 1914koa zen eta bertan adineko emakume baten erretratua agertzen zen. Emakumea, atsoa (ama izan ez den agurea), Kattalin zen “Elizondoko merkatua” koadroko irudi nagusia den emakume bera, eta baita ere Javier Cigak “la vieja de Montain” margolanan erretratatuko duna.

Cigak erretratatu zuen urte haietan, Kattalin elizondoko zarretxean (Miserikordian) bizi omen zen, eta Pello Fernández Oyaregui (Javier Ciga fundazioko presidenteak) dioen bezala (1); –Ciga bizitza zaila izan zuten herriko pertsona horiekin identifikatzen zen.
“Emakume” koadroa, koadro etnografiko bat da, non Kattalinen zimurrak eta orbainak ondo markatzen diren, eta, aldi berean, galdetzen duen begirada horretan katalinen arima islatzen da.

Hasiera batean, lapurretaren egileek merkatu beltzean jartzeko zailtasunak izango zituztela erran arren, lana behar bezala katalogatuta eta argazkiratua baizegon, urteak igaro dira lapurretatik eta ez oinik ez dakigu ezerrez!
2007an Javier Ciga Echandi Fundazioa sortu zenetik, Baztandarra” margolari handiaren lana zabaltzeko eta ikertzeko lan egiten du eta saiatzen da jakitea non dagoen lapurtutako obra hau eta baita ere pista galdu diren bertze lauena, Parisen salduak edo ahaztuak izatean edo gure Kattalinena bezalakoa, lapurtua!

Sarrera hau egiteko erabili den materiala

fundacionciga.com web gunea.

Se buscan los 5 Cigas perdidos . Laura Puy Muguiro. Diario de Navarra, 2016.

Se busca Ciga . Diario de Navarra, 2004.

FOTOTEKA

Elizondoko merkatua. Emakumezko irudi nagusia Kattalin da.

Read Full Post »

Javier Ziga Etxandi

Javier Ciga Etxandi jatorri baztandarra zuen pintore nafarra izan zen, bereziki erretratugilea eta kostunbrista eta Inocencio García Asarta, Andrés Larraga, Nicolás Esparza, Lorenzo Gortiri, Lorenzo Aguirre eta Jesús Basianokin batera Nafar margolari haundienetako eta preziatuetako bat da .

Iruñeko Navarreria kaleko 31. zenbakian jaio zen 1877ko azaroaren 25ean. Gurasoak Miguel Ziga Berasain, Lanzekoa, eta Marciala Etxandi Salaburu, Berroetakoa, zituen. Ama aldeko baztandar jatorri hori eta Eulalia Ariztia elizondarrarekin ezkondu ondoren, lotura pertsonal eta piktoriko sendoak sortuko dira artista honen eta Baztango haranaren artean.

Bere lehen ikasketak Iruñako Seminarioan egin zituen, eta bertan marrazketa eta pintura trebetasunak adierazi zituen goiz. Gero, Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zituen ikasketak, eta “cartelista” bezala ezagutua izan zen, San Fermin jaietako kartel lehiaketako saria 1908an, 1909an, 1910ean eta 1917irabazi baizuen.

Ondoren, Madrilera joan zen, San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan ikastera. Han, oso denbora gutxian, irakasle izan zen, eta aintzatespen ugari jaso zituen, urrezko bortz domina lortuz.

1911 eta 1914 artean atzerrira joan zen bere ezagutzak zabaltzera, eta bereziki Parisen, non inpresionismoarekin eta postinpresionismoarekin harremanetan jarri zen, eta bere lan bat, “Paysans BasquesMercado de Elizondo” (Elizondoko merkatua) 1914ko “udaberriko Aretoan” sartu zuten, “Areto Handi” horretako zenbaki-kide zelarik.

Garai horretakoakere dira; “Balda doktorearen erretratua” eta “Erruletaren konbinatzioa”. Baita ere Iruñeko Euskal Etxerako Navarro Villosladaren “Amaya y los vascos! eleberrian oinarrituta dauden tamaina handiko lau koadro margotuko ditu. Euskal sinbologia eta historia nahasten duten kuadro hauek “Nafarroko lehen Erregearen aldarrikapena“, “Jauregizarreko arbolapean“, “Sokadantza” eta “Metzatik ateratzea” dira (2010an laurak Baztango Museo Etnografikoan egonen dira).

1914an, Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Nafarroara itzuli zen, eta Nafarroako pintura klasikoaren irakaskuntzaren lehen ahalegin serioa izan zen akademia ireki zuen. Halaber, garai hartako nafar pertsonai ezagunenak erretratatu zituen, hala nola Estanislao de Aranzadi, Arturo Campion eta segituko du bere margolan kostunbristak, bereziki Baztango Haranekoak,

Javier Ziga E.A.J.-ko kidea izan zen eta bitan Iruñeko zinegotzi (1920-1923) eta (1930-1931) izendatu zuten. Bere ideia politikoek arazoak ekarri zizkioten gerra zibilean, eta 1938ko apirilean hainbat pertsonari muga ezkutuan pasatzen laguntzea leporatuta (tartean UGTko sindikalista bat) matxinatuek preso hartu, espetxeratu eta torturatuko diote. (Geroago errango zuen garai hartan gizakiaren ankerkeria eta gaiztakeria ikusi zituela).

Azkenean, gerra-kontseilua egin ondoren, libre geratu zen garai hartako 2.500 pezetako isuna ordainduta. Isuna ez zen sosakin ordaindu, baizik Iruñeko Eskolapioen Gurasoei koadro bat salduz. Koadroa, gaur egun “el cristo de la sancíon” bezala ezagutzen da.

Kartzelak eta torturek aunitz aldatuko diote, eta margotzen jarraituko balu ere, ez litzateke berdina izango; sormena alde batera utziko du, eta une horretatik aurrera margotuko duen gehiena kopiak izango dira, nahiz eta akademian irakasle segitzen duen.

Irakasle bezala ikasle bikainak izan zituen, hala nola, José María Ascunui, Julio Briñol, Miguel Ángel Etxauri, José Antonio Eslava, Karle Garmendia, Jesús Lasterra, Gerardo Lizarraga, Pedro Lozano de Sotés, Crispín Martínez, Eugenio Menaya, Fernando Beorlegui, Isabel Peralta, Miguel Javier Urmeneta eta José María Apezetxea Fagoaga Errazutarra. Akademia 1956. urtera arte egon ziren irekita.

Balda medikuaren erretratoa. Urte auniz Elizondoko osasun etxeko egon gelan zinzilikatua egon zen.

Iruñean hil zen 1960ko urtarrilaren 13an eta 384 lan utzi zituela uste da, baina aunitz gehiago egongo direla pensatzen da. 1986an, familiak 20 koadro doan eman zizkion Nafarroako Museoari, eta bertz 20, prezio sinboliko batekin. Sarrera hau idatzi zenean (2008an) kuadro hoietatik, bakarrik bederatzi ikusten ahal ziren (Baztango museo etnografikora ekarri  nahi zutenak), bertzeak museoaren biltegi batean zeuden, zulo batean sartuta.

P.D.Artikulu hau 2008ko urrian idatzi zen, Jabier Ziga margolariaren 9 margolan Baztango Museo Etnografikoan (Jorgue Oteiza) ikusgai egongo zirelako zurrumurruak zeudenean. Era berean, Udalak eta Ziga Fundazioak behin betiko lekua bilatzen zuten Baztanen Zigaren pinturentzat, Zigari buruzko museo bat sortzeko asmoarekin (Lekarozko Ikastetxeaz hitz egiten zen). 2010ean museoa berritu zen Jabier Zigaren bilduma hartu ahal izateko (60 bat obra). Zoritxarrez, Museoak 2018an itxi zituen ateak, eta margolari handiaren lanak Baztandik atera ziren.

Gaur egun obraren zati bat Nafarroako Museoan dago ikusgai.

P.D.1 Museoa Elizondoko Puriosenea etxean zegoen. Puriosenea Elizondoko XV. mende amaierako eta XVI. mende hasierako eraikinik zaharrenetako bat da.

FOTOTEKA

2008an ekarritako margolanak:

Madrilen ikasten egon zen garaikoak:

Artzaina (1910-11) Mohamed Ben El Peli Makurra (1910-11) Estudio (busto desnudo) 1912/14

Parisen egon zen garaikoak:

Batzarre bajo el árbol de Jaureizar (1914) – Proclamacíon del primer rey de Navarra (1914) – Sokadantza (1914) –Combinacíon de la ruleta (1912-14)

Paristik itzuli eta Iruñan egon zen garaikoak:

Hiletatik (1915) Musa jokatzen (1940-60).

Irudiak fundacionjavierciga.com

Read Full Post »