Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Izokiñak’

Apirile biribile zerria urdaindegian hile.. edo erran beharko genun Apirile biribile  hilabete hontan izokiña hile-

 Apirile 1an hasi omen da izokiña arrantzatzeko demboraldia (bigarren urte izanne da Baztan-Bidasoan amuarrainak ez direla arrantzatzen ahalko). Endarlatza eta Donoztebeko tartea hortan eta soilik 60 izokin arrantzatzen ahalko den denboraldia. Debnak prest “lehendabizikoa” esperoan! Arrantzatzen bada!  zeren  ibai hau ez da lehenago bezalakoa, amuarrainez eta izokiñez beteta zegona.

Mariano Izetak bere “baztango kontuek” komentatzen zun bezala, bazen garai bat (ez ain hurrunekoa) izokiñak Elizondo pastu eta Amaiurreraino igotzen omen  zirela . Orain berriz  igoera zallesten dieten presaz eta urjauziz beteta dago, nahiz eta toki batzutan , adibidez Elizondon, negu hotan konpondu duten  Txokotoko presa, albo batean dagoen arrainak goiko aldera pasatzeko urbidea ezarri duten. 


Endarlaza (www.riosconvida.es web horritik artuta dago)

Gaur egun, Izokiñaren presentzia bai kopuruan, batai tamainan ere eskasian dago. Azken urtean arrapatzen diren izokin kantitatea gutti gora behera 20 tik 40ra dira. Tamainuaren aldetik gehienbat  65zm ingurukoak dira eta 3,5 kilo pisukoak. Arras ttipiak omen dira konparatzen baldin badugu, adibidez 1906an dokumentatua dagoen arrantzatutako 19 kiloko izokiñarekin edo, goitiko argazki zaharrean agertzen den arrantzatutako izokiñarekin, behipin hiru negu itxatsoan pastu duen izokiña dela eta ez gaur egungoak bezelakoak, gehienak negu bat itxasoan bakarrik igarotzen dutenak

Kopuruaren eskasia 1982urtean nabaritu zela erten dute. Urte hortan ez omen zen izokin batere arrantzatu nahiz eta bitxikeri gise aipatu urte hortako ezkontza mediatiko batean konbiteko menuan Bidasoako izokiña nabarmentzen zela. Istorio hau Lander Santamaria Elizondar gazetariak (“Las cuatro estaciones del valle de Baztan” liburuko “el salmon ya no es el rey del rio” artikuluan kontatzen du. Ezkongaiak La Pantoja eta Pakirrin ziren eta menuan Bidasoako izokiña agertu arren, fijo bertze iba batekoa zen, zeren aipatu dugun bezala urte horretan ez zen batere arrantzatu.

Aspaldiko istorio bat dion bezela, bazen garai bat izokiña auserki bazela, Trenbidearen lanetan ari zirela, komentatzen da uholde baten ondorioz, ura bere ubidera bueltatu zenian ibarretako bazterrak izokinez beteta gelditu zirela eta egun hartatik aintzin Elizondo-Donosti trenaren trenbideko langileak…. egunero jatekoi izokiña izan zuten! Ez da erran behar langile gixajoak kokotaraino akitu zutela izokinez.

Baztan ibaiak ez da Baztanen baden (izan den), izokinak gora joan den ibai edo erreka bakarra , Urrizaten Izokin izeneko erreka dago eta bere izena erten dun bezalaxe (izena duna existitzen du) aspaldi aspaldi izokinak uneraño erruntzera igotzen ziren. Izokin erreka  Urrizaten sortzen da eta Urbakuran (mugan) Aritzakungo errekakin batu eta Bidarraiera joaten da (Baztan erreka deitzen diote) eta hortik Errobi ibaiera eta doike Baionatik itxasora.

Bazen garai bat, izokiñak Euskal Herri osoko ibaietatik; Bidasoa, Errobi, Urumea.. erruntzera igotzen zirela, baina gaur egun, bakarriki Baztan-Bidasoa ibaia dugu, izokin ibaia dena, beno… Bidasoa ibaiako Endarlatzako eremua!

Hontan dakitenek diote, izokiñaren eskaxia ez dela soilik uharken presenziagatik, bizik baita ere ibarretako zuhaitzen mozketetan, uraren kalitatean (hobetzen ari dena) kulpa ere dute. Horrekin batera arrantza kontrolatu bat beharrezkoa da Bidasoan izokiña Errobi ibaian gertatu zen bezel ez desagertzeko-

Ondo izan eta ondo jan eta garizuman, arrain. Izokiña? bai seguraski Norbegiakoa izanen dela.

P.D. Post hau egin zenetik urte batzuk ondoren, ainbertze presa (uharka) bota zituzten.

2016ko daten arabera (posta egin zenetik 7 urtetara) Bidasoan izokina berreskuratzeko joera positiboa zen. Azken zazpi urteotan, 400 izokin gora mantendu dela dirudi. 90eko hamarkadatik hona 250zen. Beraz, badirudi aurreko hamarkadetakoa baino ale gehiago daudela urtean, azken urtean igo diren izokinen kopurua jaitsi den arren..

Post hau egiteko erabili den materiala:

Las cuatro estaciones del valle de Baztan. (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006) Lander Santamaria.

Baztango kontuak. Mariano Izeta Elizalde. ( Bilbao Bizkaia Kutxa. 1999)

P.D 

Read Full Post »