Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘istripua’

Raid Latécoère-Aéropostale hegazkin-zale amorratuek urtero egiten dituzten aire-bidai bat da, Pierre-Georges Latécoèrek eta, ondoren, Compagnie générale aéropostale «l’Aéropostale» edo “Aeropostala” posta garraiatzeko sortutako lehen airelineen ibilbide historikoak zeharkatzen dituena.

Bidaia horiek helburu hauek dituzte:

Latécoère eta Aeropostalaren lineen memoria mantentzea eta aireko postaren aitzindariek zeharkatzen zituzten herrialdeetako kultur eta elkartasun-proiektuak babestea.

2010eko Raid Latecoere, aeropostalaren aitzindarien arrastoari jarraituz, Lézignan-Corbièresko (Languedoc-Rosellón) aerodromotik abiatuko zen eta 18 egun geroago Dakarrera (Senegal) iritsiko zen. Urriaren 10eko goizean, hamabortz aireontzi (hegazkin txikiak) abiatu ziren Lezignanetik Salamancara. Lehen estapa hori, erregaia hartzeko Hondarrabian eskala egiten zuen, baina hegazkin guztiak ez ziren iritsi Hondarrabira, hegazkinetako batek Alkurrutz mendiaren kontra jo baitzuen Baztanen.

Urriaren 10eko eguerdi aldera, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, hegazkinetako batek – DR400-180 modeloa, 1978an egina – taldearekin kontaktua galdu zuen, eta Alkurruntz mendiaren (934 metro) magalean, Otsondo gainetik oso gertu, haritz batzuen aurka jo zuen.

Istripuaren ondoren, hegazkin txikia erabat suntsituta geratu zen talkaren ondorioz, eta aparatuaren hondakinak mendi-hegalean sakabanatuta geratu ziren.

Argazkia Diario Vasco.

Betarteko tiro-eremutik bueltan zetorren ehiztari batek eman zion abisua SOS Nafarroari. Antza denez, 12:44 inguruan itzuli zenean, fuselajearen hondarrak eta hegazkinaren gurpilak aurkitu zituen, Atxelako Bideko pistaren bi aldeetan banatuta.

Zuhaitzen eta iratze artean hegazkinaren zatiak bilatu ondoren, hiru tripulatzaileen gorpuak agertu ziren. Hildakoak hiru gizonezko ziren, frantziar nazionalitatea zutenak.

Dirudienez, hegazkin txikiak ez zuen irratiz «arazo teknikorik» jakinarazi, eta, beraz, badirudi pilotua «galdu egin zela eta ikuspen gutxiko hodei-eremu batean sartu zela». Istripua gertatu zenean Baztangoizako inguru horretan eguerdia bazen ere, laino aunitz eta arras baxu zegoen, eta ia ez zen ezer ikusten. Azpilkuetako bizilagun batek (Fermin Barazabal) erran zuenez, hegazkina ordu erdi baino gehiagoz entzun zuen inguruan hegan, Azpilkueta, Amaiur eta Arizkun artean bueltaka, behe-lainoagatik hegazkina ezin izan zuen ikusi, baina bai bueltaka zebilela entzun zuen, nahiko baxu gainera!

Baina hori ez da Baztanen gertatutako hegazkin istripu bakarra. Hamaika urte lehenago, hau da, 1999ko uztailean, bertze hegazkin batek Baztango bertze mendi bat jo zuen, Saioa.

“Garraio Ministerioaren” txostenaren arabera, Aero Vodochody markako aireontziak (L-29 «Delfin» modeloa), istripuaren egunean, 1999ko uztailaren 14an, hegaldi bat egin behar zuen Limogesko aireportutik (Frantzia) Iruñera, Biarritzetik pastuz. Hegazkina Estoniatik Gambiara (Afrika) egiten ari zen hegaldiaren parte zen bidaia.

Hegazkinak 14:10 etan kontaktatu zuen Biarritzeko aireportuko kontrol-dorrearekin. Kontrol-dorre horrekiko azken komunikazioa sei minutu geroago izan zen, agur errateko, hegoalderantz (Iruñerantz) abiatuz.
Segurtasun-denbora albisterik gabe igaro ondoren, eta inguruko aireportuetan lurreratu ez zela egiaztatu ondoren, hiru alerta-faseak deklaratu ziren, eta haren bila hasi ziren. Hurrengo egunean, 09: 30ean, hegazkinaren zatiak aurkitu zituzten, Saioa menditik gertu, motorraren zarata entzun zuten lekukoen argibideei jarraituz, zeren batzuek aireontzia laino artean ikusi zuten, eta batzuen ustez hegazkinak oso baxu egiten zuen hegan.

Dirudienez, aireontziak zuhaitz batzuen adaburua ukitu zuen eta haietako batzuen enborrak moztuz, azkenik, lurraren kontra jo zuen, 6 bider 3 metroko kraterra sortuz. Aireontzia erabat suntsituta geratu zen, 300 metro karratu baino gehiagoko eremuan sakabanatutako hondakinak eta bi tripulatzailen gorpuak aurkitzen ziren. Bi kideei paraxutean (jausgailuan iparraldean) salto egiteko astia eman zien, baina ez zen nahikoa izan, jausgailuetatik zintzilik aurkitu baitzituzten, baina lurrean pausatuta. Paraxutak zuhaitzen adarretatik zintzilik zeuden. Piloto nagusia frantsa zen eta kopilotoa Estoniarra.

Azkenean, istripuaren arrazoi posibleena honako hau izan zen: hegaldiaren azken fasean, oso altuera baxuan, ikuspen gutxirekin, bere kokapen zehatza ezagutu gabe, erregai kopuru mugatuarekin eta mendien arteko hegaldia.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

Tres fallecidos tras estrellarse una avioneta en el Valle de Baztan. Alizia del Castillo. Diario Vasco. 2010

Informe técnico A-035/1999. Ministerio de trasporte.

Wikipedia.

Read Full Post »

1931ko apirilaren 14an, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen, eta Espainako erregea ihes egin zuen , errege hori Alfontso XIII zen. Diotenez, ihes egindako erregeak automobilismoaren zale amorratua omen zen eta, gaztea zela, Baztanen ibili zen bere automobilarekin eta Almandozen ezbehar bat izan zuen.

Iruñatik etorrita Almandoz Baztango lehen herria da. Gaur egun Belateko tunelak pasata, errepidearen ezker aldean ageri da. Baina ez da beti horrela izan, XX.mendearen hasieran errepidea herria zeharkatzen zuen ( 80 hamarkada artio sahiebidea egin zela), eta garai haietan  ibilgailuen trafikoa haundia ez izan arren, noiz behinka istripu, talka edo halako baten bat gertatzen omen zen. Hola zela ta 1905ko ekainaren 11an, Almandozen automobil istripu bat izan zen. Autoaren gidaria, garai haietako Espainako erregea zen, Alfonso XIII. Borboindarra!

Alfonso XIII erregea Hispano-Suizako auto bat gidatzen. La granja (Segovia) jauregian. Argazkia Alamy.com

1905ko udaberrien Alfonso erregeak, Albako dukea, Vianako markesa eta San Roman kondearekin batera (ze kuadrilla!)  “tour” bat autoz egiten ari ziren eta gaua Iruñan pastu ondoren Donostiako Miramar jauregia abiatu ziren. Belate jautsi eta Almandozera iristean, autoak talka egin zuen errepidearen erdian etzanda zegoen asto baten kontra, eta ibilgailua irauli egin zen.

Irstripua gertatu bezain pronto Almadoztar batzuk laguntzera eta kuxkuxatzera urbildu ziren, gero Benemeritako agente pare agertu ziren, hauei zauritu larri bat zegoela erran zioten. Baina dirudi ( hala zion ekainak 12ko ABC egunkariak) Abiadura txikian zigoaztela, bidaiari bakar bat ere ez zelako zauritu istripuan, nahiz eta autoak matxura izan. 

Garcilasok ere ekainaren 13a idatziko zuen, «Erregeak lan asko egin zuen autoa konpontzen, Almandozko zenbait bizilagunen eta postuko Guardia Zibilaren bikotekidearen laguntzarekin».

Dirudi erregeak autoa “konpontzen” aritu zen biztartean, Albako dukea eta San Romango kondea Mugairera joan ziren bertze ibilgailu baten bila eta Almandozen ikusita inork miñik hartu ez zutenik, herriko ostatura joan ziaren.

Ostatuan (bertze batzuk diote istripua gertatu zen lekuan) astoaren jabea agertu zen. Jabea Libus baserrikoa zen eta astoa hil ziotelakoz aserrea nabari zizaion. Apetza bitartekaria egin zuen eta bi alderdiek akordioa batera irritei ziren:

Erregeak animaliak zenbat balio zuen galdetu zion.

Hamabi duro (ogerleko), jauna», erantzun zuen almandoztarrak.

– «Beno» -erantzun zion erregeak eta ehun pezetatako billetea emenez erran zion»

 «hartu hogei duro, eta gustura berrogei emango nuen asto gehiago ez balego»

Madrilgo egunkariak dio erregeak bertze hogei “duro” eman zizkion lagundu zion jendeari, eta bertze hamar Almandozko apezmari i herriko behartsuentzat. Bidaiarekin jarraitu aurretik, ABCk dio  «alai eta umoretsua, asto hilaren belarria moztu zuela».

Baina Baztan utzi eta Beran bertze ezbehar bat izan zuen,  autoa gelditu behar izan zuen berriro, bidean zerri bat zeharkatu baizizaion. Beratik, Donostiako Miramar jauregira telegrafiatu zuten, berandu iristsiko zela eta atzerapenagatik ez dezatela larritu erranez.

P.D pasarte historiko hau Almandozko herriak 2005ko Baztandarren Biltzarrako ormen desfilean antzeztu zuten eta lehenego sariarekin egin ziren. 

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

El día que Alfonso XIII volcó con su coche en Navarra. Mónica Arrizabalaga. abc.es.

Read Full Post »