Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Irigoyrn’

Orain dela lau urte, blog honekin hasi nintzenean eta astero astero (ta batzutan “astiro”) baztani buruzko kontuak, gertakizunak, kondairak, folklorea eta gehienbat bitxikeri “histerikoak” (barkatu, historikoak idatzi nahi nun) biltzen eta haizegoaren bidez plazaratzen dudanatik, gehien “harrapatu” didan gaia, Karlistekin eta karlistadekin zerikusia duen guztia izan da. Lau urte haetan gai honen iguruan hainbat post idatzi dugu; gerrak lehena eta bigarna, Larremiarko bataila, Espoz y Mina eta Lekauzko afera, Baztango famili karlistak, Don Carlos VII sarrera eta harrera, Artxuriako bataila, Karlisten “eboluzioa” batzuk euskal nazionalismora ta bertziak reketetera…  Karlismoari buruz zerbait dakitenak diote, XIX. mendean sortutako mugimendu politiko legitimista honek Baztanen presentzia haundia izan zula eta izandako bi gerretan  (bederen hasieran), kalistak nagusiak izan zirela ia ia ibar osoan. Hau guztia egia izanez ez da ahazten ahal kontrako alderdia (liberalak) presentzia haundia izan zutela eta  dioten bezala Baztango herri gehienak Karlista baziren, herri batzutan liberalak nagusiak ziren, Erratzu, Irurita, Amaiur, Elizondo erdia…”bitxia” da, idei liberalak zituen famili batek (ezkontza bidez lotutak) Gaston-Irigoyen-Echevertz familia, herri “liberal” hoietan hainbat jabetzak izatea!!

Huntan, karlistak bazter batean utziz protagonistk liberalak izanen dira. Baztandar “liberal”  hauei buruz zerbait prestatzeko asmorekin, Baztango liburutegira hurbildu nintzen eta Nafarroako historioko apaleko liburuak kuxkuxeatzen ari nintzela ta, posit horiz betetako liburu batekin  topatu nintzen. Liburua “Diccionario  Biografico de los Diputados Forales de Navarra (1840-1931)” zen eta hainbat horri, aipatutako posi hoiekin markatuta zegoen eta zein izan zen nire sorpresa, konturatzean marka hori guzti horiek, izandako baztandar ahaldun guztiak (urte horietakoak) seinalatzen zutela! eta norbaitek kriston lana aurreatu zidan zeren diputado horietako gehienak liberalak ziren eta horietatik aunitz! aistion aipatutako Irigoyen, Gaston ta Echeverz abizenak zeukaten!!!

Normala da, liburuan agertzen diren hamar baztandar diputatuetatik hiru ezik liberalak izatea, hauek gerra (Lehen Karlistaldia) irabazi bai zuten eta egoera politikoa aldatu zuten. Gerra ondoren (1833-1840) dena aldatu zen. Gerra aintzin,  Nafarro garaia kateatua egon arren ( “Navarra tiene cadenas” abestia dion bezala) erresuma izaten segitzen zuen eta oraindik erakunde propioak mantentzen zun, hoien artean Nafarroako Erresumako Aldundia.

Nafarroako Erresumako Aldundia, Nafarroako erresuman 1501ean sortutako erakundea izan zen eta gure aberria konkistatu arren 1839 arte mantendu zun. Erakundeak Nafarroako Gorteak ordezkatzen zituen bilduta ez zeudenean bere aginduen betearazte kontrolatu zezan, 1501tik sei ahaldun izan zituen, eta 1678tik 1839ra zazpi, hauen helburua zergak kudeatzea eta foruak defenditzea zen. Aro modernoan zehar bere betebeharrak gehitu zituen: herri-lanak, mendien zaintzea eta udal kudeaketa.

Liberalismoa  Nafarroako Erresumako Aldundiarekin amaitu zuen, Nafarroako erresuma ezabatzen du (“Nafarroko erreinua” esaldia desagertzen da paperetik eta txanponetik)  eta zentralismoa inposatuko du, hasiera batean  Cadizko Konstituzioarekin, 1812an eta 1820an sahiatuko dira, baina ondarrian Gerra Karlista irabaztearen ondorioz (1833-1840)  inposatuko dute. 1841an Lege Hitzartua ( XIX. mendean Nafarroako izaera politikoa aldatu zuen legea izan zen) ezarri ondoren, Nafarroa garaia probintzi arrunt batean bihurtuko da eta Erresumaren bertze erakundeak bezala, Nafarroako Erresumako Aldundia indargabetu zuten eta Nafarroako Foru Aldundia sortuko dute (Hasieran Nafarroako Aldundia izena bazuen ere, 1867 eta gero Foru “abizena” hartu zuen). Gainera 13. artikuluak gobernadore zibil herrialdeko aginpide zibil nagusien bilakatu zuen, Espainiako probintzien moduan (guzti horretaz ,Angel García Sanz Marcoteguiren liburuaren izena ta data).

Lehendabiziko Aldundia zazpi ahaldun zituen: merindade bakoitzak bana, Iruñea eta Lizarra izan ezik, hauek bi bai zituzten. Erakunde berriak lehen Erresumako Aldundia eta Nafarroako Batzordea zituzten helburu eta eginbeharrak batu zituen. Aipatu dugun bezala,  Foru Aldundiako ia ia 100 urte hoietan Baztandik atra ziren edo izan ziren diputatu gehienak “liberalak” ziren. Osotara (liburuan agertzen denez)  10 ahaldun baztandar  Iruñan egon ziren eta hoietatik hiru ezik; Rafael Gaztelu Maritorena (Euskaroa), Antonio Iturria (karlista) eta Gerardo Plaza Arquia (Karlista), bertze zazpiak, idei liberalekoak izan ziren, batzuk monarkikoak, bertzeak fusionistak, baten bat errepublikanoa, baño guztiak liberalak!. Markoteguiren liburu astunan diputatuen biografia zehatza azaltzen denez, post honetan sakontasunan sartu gabe, beti bezala “bitxikeri” historiko (eta histerikoak) nabarmenenak ezagutaratzen sahiatuko gara.

1840ko irailako jazarraldiko Domina (1841)

Fermin Gamio Elizalde.

(Ziga, 1775ko Irailaren25/Irurita 1856ko azaroaren 3).

Zigaurreko Elizalde sortetxea zuen eta 1841ko urtarrilaren 1ahaldun kargoa hartu zun. Liberal aurrerakoia izan zen eta 1840ko irailaren jazarraldiagatik (Maria Cristina  erregiñari erbesteratzea beharzen duen altxamendua  eta Espartero liberalak Espainako Errejentzia emanen diona) kondekoratua izanen da.

Hiltzean 3.000 “reales de vellon” utziko ditu mezak kantatzeko eta bertzeak bertze, 80 Baztango “miserikordiarako”.

Tiburzio Irigoyen Hualde.

(Erratzu 1800ko apirilaren 15/Iruña 1871ko otsilren 15).

Tiburzio Nafarroako Foru Aldundiako 1840ko lehenengo hauteskundetan distrituko botu geienak lortu zuena izan zen, 1847 berriz hautatua atera zen eta 1848an aldundiak  naparrei karlisten aurkako (gerra berri bat izan behar zela dirudi bai zuen) bidaliko zirkularra siñatu ta sustatu zun. 1860an ere diputatua atera zen.

Bernardo Iñarra Ezcurra.

(Elizondo, 1812ko urriaren 21an/ 1888 ?

1871an diputatu forala atera zen eta 1874arte egon zen eta bitxikeri bezala aipatu, garaiko europar dirudun aunitz bezala (moda bai zegoen) “espiritista” ideiak zeukala.

Bere testamenduan aipatu zun bere hiletak xumeak izateko eta “pompa” haundirik gabe ospatzeko. Elizondon izaten baldin baziren Iruñako “bigarreneko” hileta bat bezala ospatzea azpimarratu zun. Baitere  Elizondon ohitura zen ogia eta argizariak eramatea ez egitea, argi utzi zun. Elizkizunaren gastua bere ustez “inutila” zenez  nahiago zuen diru horrekin 15 urtez bere omenez eta bere lehenengo emaztearen arimaren omenez meza bat urtero ospatzea!!!…ah!, baita ere erren, Baztango miserikoardiarako 500 real utzi zula.

Jose Maria Gastón Echeverz.

(Amaiur, 1819ko abuztuaren 3/Iruña, 1882ko urtarrilaren 20).

Aita  Erratzuko Iriartea etxekoa eta ama Amaiurtarra.  Zaragozan ta Valldaoliden ikasi zun eta 1848an Iruñan bere bizilekua ezarri zun. 1854an lehen aldiz diputatua atera en (kargua otsailan artu eta urte berberako abuztu artio egon zen). 1854ko biurteko aurrerakoia (bienio progresista) ekarriko zun erreboluzioan parte hartu zun Iruñako milizia militar baten kapitaina gise. Bienio horretan Kortetako diputatua izanen da . 1862 eta 1865 berriz hautatua izan zen Foru ahaldunbezala. Urte horretan eta 1866ko Uztaila artio Nafarroko gobernadore zibila izan zen. Polmika haundi batean barne (Arturo Campionek salatu zion emaitzetan iruzur egin zula), 1880an berriz hautatua atera zen. 1881a Bigarren aldiz Nafarroako gobernadore zibila izanen da eta postu hau (Campionek erranda) “euskaroei” erasotzeko eta borrokatzeko erabiliko du.

Baztandar honen bizitza politiko luzean, beti liberal mugimendu inguruan ibili zen, hasmentan liberal moderatua izan zen gero Union Liberalekoa, baitere liberal fusionista eta bere azken urteetan errepublikanismoaren alde agertu zen. Politika gizon peto petoa izan zen eta hainbertze aferetan lan egin zuen; Mendizabalko desamortizaziko legea aplikatzerakoan gogor eta gogoz ahalegindu zen Baztango lur ta mendi komunalak salbuetsik egotea, Orreaga-Luzaideko errepidearen promotorea izan zen, biurteko garaian partehartzea haundia izan zun1856ko Espainia eta Frantzia arteko mugen trataduan (Espainiaren eta Frantziaren arteko mugak ezartzen da tratado internazional horrekin), azken gerra karlista ondoren kalte-ordainetaz (indemnizazioaz) arduratu zen…

Miguel Maria Zozaya Irigoyen.

(Erratzu 1822ko uztailaren 8/1896ko irailaren 15).

Juan  Jose Zozaya Etxenike eta Manuela Irigoyen Dolarearen Erratzuko Etxenikea jauregiako nagusien semea zen . Idei liberaleko personaia , 1845tik Baztango alkatea hainbat alditan izana eta gerra karlistadetan Baztanen prestatutako zebitzuagatik (liberalei) “Isabel Katolikaren Real Ordearen” zalduna izendatu zuten.

1863 legebiltzarreko kide (Kortetako diputatua) liberal atera zen eta 1865an berrautatu izan zen. 1881an Iruñeko “El Navarro” egunkari liberaleko bultzatzaile bat izanez. 1882an Foru alduindeko diputatua atra zen.

Hil zenean familiaren ekonoia arras ona zenez 5.000 pzta utzi zun Baztango zaharretxerako, eta bere emaztea Mikaela Maritorenak 1913ko Erratzuko uholdeak sortutako kalteak arintzeko 10.000 pezeta eman zun.

Fermin Iñarra Etxenike.

(Elizondo, 1850ko apirilako 20/Donosti 1911ko urtarrilaren 12an)

Uste lieberala zen (1868 “cortes constituyentes-ko” hauteskundetan Liberal Fuerista Monarquico alderdirako botua eskatu zen) baña politikoki ibilbide independientea eraman zun, konserbadoren, liberalen eta euskaltzaleen (euskaroak) artean kulunkatu zen, hori bai!  beti garbi ta argi utzi zun bere antikarlismoa!!

1873an, karlistak ondasunak bahitu zizkioten. Gerra ondoren, berari egin zioten berbera Junta karlistako kidei egitea, aldi bat ta bertze sahiatu zen; 1875an,1878 bere erreklamazio kexakin segitu zu eta dirudienez ez zun ja lortu  zeren 1890ko abuztuan kexa, Nafarroako kapitan jeneralari azalduko du.

1877an sortutako Nafarroako Euskara Elkargoaren  (Asociación Euskara de Navarra) bazkide-fundatzailetako bat ian zen eta erakunde honek 1879an Anton Abbadiaren laguntzarekin antolatutako Hego Euskal Herriko lehenbiziko Euskal Lore Jokoak Elizondon izatea zerikusi haundia izan zun Fermin Iñarreak.

‘Foruen estatua’, Gamazadaren ostean egina. Argazkia Wikipediatik hartuta dago (creative commons).

1883 ahaldun atera zen eta Diputazioko sesioak publikoak izateko eskatu zutenen artean lehenegotakoa izan zen. 1893an Gamazoren aurkako Iruñan izan zen manifestazioaren batzorde antolatzailearen lehendakaria izan zen, baita ere “gamazada” ostean altxatu zen “Foruen estatua-ren” batzorde exekutiboaren lehendakaria izan zen.

Bere bizizaren bukaeran “egurra” toki guztietik ematen zioten. “El Pensamiento Navarra” aldizkaria (karlista joera zeukana) gaztetasunaren anti-karlismoa berrpiztu zizaiola baieztatzen zun, bertzealdetik alderdi liberaleko “El Democrata Navarro” egunkariak anti-liberal bat zela zion!, berriz Euzko Alderdi Jeltzalearen “Napartarra” bere “navarrismoa” eta euskal kulturaren konpromisoa nabarmen du zun.

Juaquín Maria Gaston Elizondo.

(Irurita, 1858ko irailaren 6/1937ko irailaren 14).

Jose Maria Gastón Echeverzen semea zen, abokatua eta Arizkunen, Erratzun, Iruritan Etxalarren etxeak, bordak, lurrak eta  idizelaiak(iratze tokiak) zitun, baitere Iruñeko bi etxen nagusia zen eta Los Arkosen ehunka lursailen jabetza zuen.

1881an Iruñeko alderdi Liberalaren batzordekidea zen. 1886an eta 1888an diputatu foral gise atera zen. 1992ko abenduan Arabako gobernatzailea izen datuko dute, eta 1893 eta 1894 urteetan zehar izandako “Gamazadan” bere kargutik dimitituko zuela erran arren ( Sagastaren gobernuaren Ogasun Ministroak, German Gamazo liberalak, ezarritako zerga-araubidearen kontra zegola aipatu zun) ez zun dimititu eta Gobernuak 1894an, Caceresko gobernatzailea izendatu zion.

1896an Iruñetik Espainako kortetako diputatua hautaua izan zen. Hauteskunde-kanpain horretan napartar aunitz “edecán de Sagasta” eta “Gamazoren esklabua” deitu zioten eta “gamazadan” bere kargua galtzeko beldurragatik atxikitu ez zenez, hautagai anti-fuerista ta gamazista zela erraten zen.

1904an “El Democrata Navarro” egunkaria liberalaren sustatzailea izan zen, 1906an “Director General de Penales” izendatu zuten, 1909an Zaragozako gobernatzailea izan zen eta 1911an “Director Gueneral de Prisiones”. 1917an Karlistekin aliatu zen eta “El pueblo Navarrotik” liberalismoaz ahaztu zela egoitzi zioten.

1920an Amaiurren zeukan lur batzuk uztea eskatu zioten, bi urte geroago 1922ko ekainaren 30ean lur hoietan (garai batean gaztelua zegoen lurretan)  monolito bat inauguratu zen. Monolitoa,  1521-22 Amaiurko gaztelua defendatu zuten nafarren omenez zen.

1930an diputatu forala eta ahaldun nagusiordea zen (Kargu nagusia Gobernadore Zibilak zuenez, barneko kargu nagusia ahaldun nagusiordearena izan zen).  1931ko apirilako 21 errepublika ezarrita bertze diputado guztiak bezala “zesatua” izan zen.

Errepublikano-socialista blokearen presioa zela eta, Gobernuak Batzorde kudeatatzaile aukeratu zuen apirilaren 25ean, epe hontan zazpi aldundietatik (merindade bakoitzeko bat) errepublikanoak gehienak ziren, sozialistak, jaimista eta monarkiko batekin batera. 1934ko Iraultza eta gero ( Asturian izandako sozialisten, komunisten eta anarkisten altxamendua), Nafarroako 32 ezkertiar udalak indargabetu zituzten eta kargu berriak aukeratu behar izan zituzten aldundirako. 1935ean sortutako Batzorde kudeatatzaileaan Comunion tradizionalistakoak sartuko dire eta hemendik aintzin gerra zibila bitarte eta ondoren foru alduindako “kutsua” erabat aldatuko da eta aldundi gehienak karlista tradicionlistak eta falanjistak izanen dira eta doike! baztandar eta baztandar jatorriko diputatuak izanen dira.

1979ko apirilaren 3an lehendabiziko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak izan ziren, Nafarroako Foru Aldundiak 1839 eta 1984 artean iraun zuten, urte hartan Nafarroako Gobernuak ordezkatu zuen. Demokrazia izenerekin zauztzen den garai hontan baitere Baztandar edo Baztanekin lotura izan duten ahaldunak izan dira;  Sotero Etxandi, Paula Kasares, Rakel Goñi…gaur egun Nafarroako Foru Aldundiaren ondoko honetan Baztandar bat bada Begoña Sanzberro Almazdoztarra da eta gainazaleko “hausnarketa” bat egiñez, foru aldundiaren historioan (1840-1984) nagusiak izan diren bi alderdien zerbait dauka. Alde batetik, bere alderdia konserbadorea, katolikoa, foralista… denez  “karlista kutsua” dauka eta bertzetik, U.P.N-tik Nafarroa soilik, espainako bertze probintzia dela defenditzen bai dutenez (ia ia, konkista izan zela ezeztatzen dute!! baizik anexio baketsu bat), liberalen ideia zentralistarekin parekatzen ahal zaie…beno, blog honekin katedra ezartzea gure helburu ez denez, hausnaketa arin hauekin ausartzen gera!!

Post hau iteko hurrengo materiala erabili dugu;

Diccionario  Biografico de los Diputados Forales de Navarra (1840-1931)” . Nafarroako Gobernua (1996) liburua. Angel García Sanz Marcotegui.

Euskomediak fundazioko Auñamendi enziklopedia webgunea.

eta Wikipedia aunitz aunitz aunitz!!!

Baitaere eskerrak eman nahi nion Sonia Lopezi (Baztango liburutegiko arduraduna), berak izan bai zen baztandar ahaldun guztiak liburuan markatu zuna.

 

Read Full Post »