Gaspar Castellano y de Gastón 1928ko maiatzaren 18an Ejea de los Caballeroseko (Zaragoza) La Berné herri hustuan jaio arren, Baztanekin eta bere histoiarekin lotura haundia izandako historatzailea dugu.
Gurasoak naparrak ziren, aitaren familiak Tuteran zuen bere jatorria eta bere ama Iruritakoa zen, Etxeberrikoa (Iriartenea edo Gastón de Iriarte palazioakoa) eta han bertan, Iruritan amaren etxean (palazioan) eman zuen haurtzaroa, eta bertako eskolan egin zituen lehen hezkuntzako ikasketak.
Zaragozako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen eta Doktoreago ikasketak burutu zituen. 1999tik aurrera doktorego-ikastaroak eman zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Geroago, Nafarroako Unibertsitatera joan zen, eta bere tesiari buruzko ikerketekin jarraitu zuen: Los Gastón de Iriarte.Trayectoria de una casa baztanesa, (Baztango Gaston de Iriarte familiari buruzko ikerketa) 2006ko irailean irakurri zuen, eta Nafarroako Unibertsitateko Historiako doktoretza zaharrena bihurtu zen.
“Los Gastón de Iriarte. Trayectoria de una casa baztanesa (siglos XVI-XIX), doktoreago tesiaz gain, ·”Entre el Valle de Baztán y América: El indiano Juan Bautista de Echeverría y la casa Gastón de Irurita“, Mujeres baztanesas en la corte (siglo XVIII), Baztaneses en America…..lanak idatzi zituen eta “Baztango Haizegoa” izeneko blog honetan aunitz erabili ditugunak.
Bere famili baztandarraren inguruko istorioak bilduz gain politikan ibili zen. Franco hil ondoren UCD alderdiaren militantea izan zen, Zaragozako Diputazioan Ahaldun Nagusia izan zen eta Aragoiko autonomian Diputazioaren eta Gobernuaren presidentea izan zen 1991tik 1992ra, lurralde horren Autonomia Estatutua eztabaidatzen zen garaian. 1995tik 1999ra Baztanen zinegotzia eta Nafarroako Parlamentuan parlamentaria izan zen, biak UPN alderdiaren eskutik.
Bere ibilbidean zehar kondekorazio ugari jaso zituen: Aragoiko domina, Meritu Militarraren Ordenaren Gurutze Handia, Nekazaritza Merituaren Ordenaren Zenbakiaren Gomendioa, Gurutze Gorriaren Urrezko Domina eta Konpromisoaren Hiriaren Zilarrezko Domina.
Zragozan bizi arren denboraldi haundiak pasatzen zituen Iruritan eta hainbat solasaldiak emaan zituen Baztanen. 91 urte bete behar zuenan (2019ko apirilaren 21) Zaragozan hil zen eta bere gorpuzkinak Baztanera eraman zituzten, familiaren hilobira.
Post hau egiteko erabili den materiala.
Wikipedia.eus. Gaspar Castellano y de Gastón wikia.
Gaspar Castellano de Gastón. Real Academia de la Historia webgunea. José Manuel Azcona Pastor y Matteo Re