Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Iº karlistada’

Zazpi urteko gerran,

karlisten denboran,

agindaria Mina

gobernu aldean;

Belate aldetik dator

zerbaiten billean:

 jarri tropa aundiarekin

Baztango ballean

 

 

Zazpi urteko gerran

karlisten agindari:

euskalduna Don Tomas

Zumalakarregi;

ordun Baztan osua

zen zapela gorri,

bañan egizkoena

Lekarotzko erri.

 

 

Bordazuri gañetik

tiroz zirikatzen,

karlisten soldaduek

kalte aundi egiten;

eta Mina Elizondon

bakerik ez artzen,

karlisten gibeletik”

bidia ornen du artzen.

 

 

Lekarotzko erria,

mirabe ta nausi,

Umarrizko aldera

laxterka igesi;

Mina mason gaiztua

erriko xaarrekin,

kañonak ia badiren

nai baitzuen jakin.

 

 

Txapela gorri dunak

bein naiago du ill

mundu guzien antziñet,

ta ez erran gezurrik;

ortaz lekaroztarrak

man zioten erriari

orduan sekulako

oore ta izen aundi.

 

 

Lekaroztarrak zuzten

armetan denetaz,

bolbora ta kañonak,

egi edo gezurraz,

aterazi zabezten 

onez edo bortxaz:

sutan jarri biar zuela

erria bertzenaz.

 

 

Ortiberroko ondoan

Minak egin zuena,

argi ta garbi erteko,

zen zarkeri aundiena:

 zaar gaixo tiroka

ilezi in zituena,

oi zer agindaria ori

agindu zuena!

 

 

 Sabaitako urrin goxo,

sagar ta soroena,

Lekarotzko etxetan

somatzen eztena;

ekearen usaiak

artu du erri dena,

non-nai bakardadea,

nigarra ta pena.

 

 

Orduan gertatu zena

nork adieziko du?

Ainbateko naigabe

ezta beñere aditu;

etxe xuri guzietan

sugarrak nausitu,

eliza ederra sutan,

erriarcn dolu!

 

 

 Etxe ta erri ederrak

benturaz erreko,

gorputzak armarekin

naiz illek kusiko;

bañan biotzak

erne euskal erriendako,

ta odola il arteraño

Jangoikoarendako.

 

 

Plazatik daramazte

iru gorputz illen,

elizain kontra daude

enterratuak antxen,

lekaroztarrak artian

gogora dezazten,

beren antziñekuak

leialak baitziren.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 02.33.46

Irudia Prinzipe de Viana 13. zenbk errebista.

 

Hamaika bertso hauek, Jose Ariztimuño Aitzol zenaren bilduman arkitu ziren. Poesías Populares, Certamen 1932 izeneko sortan, Jabier Lazkozek bialduta.”

Dirudi bertsoen egilea ezezaguna dela eta izenburua «La quema de Lecaroz por el general Mina» da..istorioa 1835ko martxoaren 14 gertatuakoaz kontatzen digu (gerra akitua sortutako bertsoak  izanen dira, zeren gerra zazpi urteko izango dela egilea ia daki).
Egun hoietan Elizondoko herria liberalen menpe zegon. Baiña karlistak, Sagastibeltza buru zutela, inguratuta zeukaten, barrengoak «tiroz zirikatzen» (kañonakadaz) zituztela eta “kalte aundi egiten», diela bertsolariak dio.
Espoz y Mina generalak, al zituan soldadu guziak bildu eta lruñetik Elizon­do aldera jo zuan. Zumalakarregi bidera atera zitzaion, eta gogorki burrukatu ziran Larremiarko parajian, 1835’ko Martxoaren 12’an. Espoz y Mina, nekez bada ere, Elizondora pasa zen, maltzurkeri baten bidez bidea libratuz: mezu bat idatzi omen zun, Zumalakarregiren izenez firmatuz eta orrela Elio jeneral karlista engañatuz Donamariako bidea libre izan zuen.
Lekarozkoa handik bi egunera izan zena. Elizondora lortu zuen iristea eta kañonaz ez zeuden, Sagastibeltza koronrlak gauan Lekauze inguruan ezkutatu izan zitun. Biarmunean (martxoak 14) gertatutakoa… Espoz y Minaren Antonio Ros Olano ofizial gazteak, (denboraren buruan jeneral famatua eta idazlea izango zena) bere liburu batean kontatuko du.

Larunbat hortan, eguna argitu baino lehen, Elizondotik soldadu frankoen (Isabel II tiradorek, Zarandajaren soldaduak) konpainia batzuk atera ziren. Lekarozko alkatearendako karta itxi bat zeramaten eta herria hartu zuten. Pixket beranduago tropa berriek gan ziren eta soldadou franko-ak (Isabel II.tiradoreak) herria inguratua zuten eta herritik  inor ez ateratzen utzi zuten. Ros Olanok dio herriko plazan bildu zituztela herritarrak,  hogeita-piko agure igandeko arroparekin jauntzita ziren (gazterik ez) Espoz y Mina generala agertu zenean. Agureek inguratu zuten bere mandoa ( bere gaixotasunagatik mando zuri baten gainean ibiltzen zen) eskuaraz agurtu zuten… orduan Minak baita ere euskaraz ea non zeuden kañonak galdegin zien. Lekauztarrak ez zekitela ja erran omen zioten, berriz jeneralak galdera bera egin zien eta ez bazun erantzunik  hilaraziko zien eta herria erreko zuen. Berriz erantzuna berbera, ez zekitela ja!..Horduen bosnaka kontatzea agindu zuen eta  bosgarna sokaz lotzen zuten. Zazpi herritar lotuak zeukaten. Leon IriarteZaradajaren” soldaduak  berezitakoak hilarazteko prest zeuden, baita ere, zingi piztuekin herria erretzeko. Apezak herritarrak konfesatzen ari zenean, hogei tiro aitu ziren,…hiru lekauztar odoletan zeuden, hilik…Lehenik, alkate jauna afusilatu zuten, Juan Bautista Barrenetxea, 29 urtetakoa eta Josefa Antonia de Anchorenarekin ezkondua zegona. Bertze bidak, Martin Meoki 57 urtekoa (Ana Mª de Alzugarairekin esposatua) eta 30 urteko Juan Martin Goñi Arraioztarra baina Juana Mª  Jaimerena lekauztarrarekin ezkondua zegona.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 03.38.43

Izenburua “Incendio de Lekaroz, el” Grabadua, egilea Sans, Francisco Zumalakarregi Museoa

Ros Olanok bere literatura erromantiko ezaugarriarekin (Edgar Allan Poerekin konparatzen zioten) Afusilamenduak  ondoren soldadu frankoak etxeak erretzen hasi zirela kontatzen digu eta agindu zutela jendeak herria utz zezala, andreak eta haurrak zutenekin atera ziren prisarik gabe, garrasirik egin gabe, ixilpean… ez zuten nigar egiten, mantxo,mantxo zigoazten … sua ikaragarria zen eta sugarren artean tiroak entzuten ziren. Sabaietan belar azpian ezkutatutako karlisten fusilak lehertzen ari zirena. Tropak hasi ziren desfilatzen.. nik  (Ros Olano) gaten nintzen Mr Saint Yon-ekin, honek soinean ukitu zidan eta besoarekin herritik urbil  erretzen ari zen gauz bat señalatzen zidan…andre bat zen, estatua bat bezala… Tradizioa dioenez herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen, eliza eta hiru etxe ezik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra hain zuzen.

 

Ondarrian bi mortero eta obus bat Orabideako bidean lurperatuta aurkituko zuten kristinianoak, eta ia afusilatzen hasia zela  (Minak) kontatzen da, artilleria pieza hoiek tiratu zuten idiak…ere afusilatuak izan zirela.

Martxoak 20 Mina Elizondo uzten du eta  21an karlistei kendutako kañonekin heroe bat bezala Iruñan sartzen da….baina Lekauzko afera negargarri honek zer erran haundiak izango zute eta alegin haundiak eginen du bere burua garbitzeko  eta “Memorias del general” liburuan aipatuko su ez zela hainbertzerako izan.

Post hau egiteko erabili den Materiala

KARLISTEN LEENENGO GERRATEKO BERTSOAK. Antonio Zavala. Auspoaren Sail.1992.

“Mina y Zumalacárregui en la Batalla de Larremiar” José María Iribarren Rodríguez. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 4.urtea, Zº 13, 1943, 457-491 orriak.

“Historia del Tradicionalismo Español“. Melchor Ferrer, Domingo Tejera y José F. Acedo (1941-1979). Tomo VI: Última campaña de Zumalacárregui. De enero de 1835 al sitio de Bilbao.(Ediciones Trajano, Sevilla, 1943).

 

Read Full Post »