Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘iñauteak’

Sare madarikatu hontan denbora dexente pasten dut, baña denbora galtzen ez dudala pentsatzea gustatzen zait zeren ondarrian gauz berriak eta interesgarriak irakurri, jakin, eta aurkitzen bait ditut. Sarritan bisitatzen dudan web gune bat Dantzan.com elkarteak kudeatzen duen Dantza.com ataria da eta urtarrilako ondarreko aste hunten, arras interesgarria iruditu zaidan artikuloa irakurri dut. Idatziak (Hartza, joaldunak eta kaskarotak), pasa den urtarrilaren 14an Donostiako San Telmo museon Thierry Truffaut ikertzaile baionarrak “Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak” eskeinitako hitzaldiaren kronika ekartzen digu. Ikertzale Baionatarrak  inauterien oinarrizko azalpenetatik abiatuta, Europan ohikoak diren hainbat ezaugarri eta Lapurdiko inauteriaren inguruko xehetasunak ezagutzera eman zien han urbildi zirenei.

Artikuloan aipatzen den bezala erran behar Thierry Truffaut-ek otsailan 4an, azken 33 urteotan, Lapurdiko inauteriaren inguruan egindako ikerketa eta bilketaren emaitzak argitalpen batean aurkeztuko dula (liburu bat eta hiru DVD-etan) eta egun hauetan iñauten usaina sumatzen denez (Otsaila 5an gizakunde da) arras aproposa iduritu zait Thierry Truffauten ikerketak ekartzea (hau da, dantzan.com-eko artikuloan agertzen dena). Inauteriak, neguko festen barruan ulertu behar direla argitu zuen Thierry Truffaut-ek hasieratik. Nekazarien antzinako mundu ikuskeran, mundua zikloen arabera pentsatzen zen, eta urte berriaren zikloa edo zotal egunak ziklo aldaketaren une gorena ziren. Hartza atera eta udaberria dator. Neguko soltizioan hasi eta martxoa edo bazko bitartean, urtearen aldaketa egiten den sasoia da […] Urte aldaketarekin, zaharreko txar guztiak kendu, eta berriko onak etorrarazi nahi izaten dira. Inauteriak ere neguko festak dira, urte aldaketako festak.

Trois Freres lezetako “aztia-ren” irudia. Irudia http://www.strangehistory.net web horritik hartuta dago

Baitere aipatu zun Grezia klasikoan, Dionisio jainkoaren omenezko bestetan neguko solstizioa ospatzen zela eta  jainkoetatik babesteko maskarak beharrezko zituztela baña ezagutzen den lehen maskara aunitz zaharragoa da, Trois Freres haitzuloko irudia bai da, orain 15.000 urtekoa hain zuzen eta irudia ikusita “gure hartzaren” antzetasuna dauka zeren zenbait  “hartzak,” hartzaren erabateko irudikapenak ez dira, adarrak baituzte ta! Hartzarekin eta iñauterietan  sakonduz erran beharerabat zabalduta dagoela hartzaren mozorroak. Thierry Truffaut-ek Europa osoan neguko pertsonaia nagusia dela aipatzen digu eta  neguko loaldia San Martin (azaroak 11) egunez hasita, otsailaren 2 arte egonen da lozorroan bere kobazuloan. Gizakia, hartzarengandik datorrela sinistu izan du,  eta Europako iparraldean zabalduago dago sinesmen hori baita ere Zuberoan eta Santa Grazin. Otsailaren 2an Kandelarian , hartza indarberrituta  iretzarriz besta hasten da eta besta horretan hartza hil eta berpiztu egiten da. Hainbat ele zahar ta kondaira daude Hartza eta emakumea lotzen dituena, neskazalea baita hartza. Neska batekin elkartu ondoren izandako kumea, Joan Hartza, Harzkumea edo Harxko (Garazin) da, erdi gizakia, erdi  hartza.

Argazki bidez, hartza mozorroarekin ospatzen diren hainbat neguko besta erakutsi zizkien museora urbildu zirenei Thierry Truffaut-ek: Gedre-ko hartzaren ehiza, Paubeko hartzaren ehiza, Arles sur Tech-eko Harzaren besta, edo Prats de Mollokokoa( komeini da jatorrizko artikuloa ikustea zeren esteken bidez “hartzen”  eta besta hauen irudik ikusten ahal dira). Honekin lotuta baitere aipatzekoa da, Europako inauteriak dokumentatzen ari den Carnival King of Europe (iñauteak Europako erregea) izeneko proiektua eta “hartzaren” atalean dildu duten argazkiak: Piamonteko Cortemiliakoa, Txekiako Bohemiakoa, Irlandako Pernik hiriko maskaraden festivalan… . Iparraldean zentratuz  Truffaut-ek bildutako datuen araberadio Lapurdin, ateratako azken hartza 1965ko iñautetakoa  (gero 1969an berreskuratua izan zen).  Baionan 1905an hartza kaskarotekin atera omen zen, eta 1927an kaskaroteekin margotua ageri zaigu Kanbon (Tillac margolariak pintetuta) . Baitere Kanboko iñautekoa da da hartzak ageri den argazki bakarra den  (1953).  Zuberoan eta Nafarroa Beherean ere, hartza jausten da herrire iñautetan Arberats-eko inauterietan bezalaxea.

Irudian Bulgariar hartzak Perniko (irlanda) Surva jokuen maskaraden festibal internazionalan. http://www.bulgariatravel.com ataritik hartuta.

Ikusten denez hainbat inauterietan agertzen zaizkigu hartzak, Europan zehar :Austrian, Bulgarian, Moldobian, Polonian, Alemania, Grezian, Italian… Pirineoko bi aldetan: Frantziako kataluinian (Arles sur Tech, Prats de Mollo, St. Laurent de Cerdans..), Aragoin (Bielsan)…Baita , Kantabrian (Silio), Galizian (Salcedo)… eta Doike, Euskal Herrian:  Iparraldekoak aipatutakoak aparte, Markinan, Zalduondon, Iturenen…eta Arizkunen!!!

Arizkungo hartza eroa eta arriskutsua da benetan, erne ibili beharra dago harekin eta kateaturik ,karrikak korritzen ditu kalegoran-kalebeheran. Bere zaindari edo hezitzailea (hartzazaina) kontrolatzen saiatzen da, baña basapiztiak anker eta amorru biziaz “hiltzilariatik” ihes egitea saiatzen da. Haunitzetan lortzen du eta edozein norabide hartuta jendearen kontra jotzen du. Garai batean ez zituen maite argazkilariak sobera (gaur egun gutti ere) eta argazki kamararik gabe geratzeko arriskua bazuten (edo badugu) eta erraten da Aranzadiko etnografo ezagun bati, bederen bi argazki-kamera hautsi dizkiola dagoeneko animali suntsitzaile ta bortiz honek. Hartzaren “besarkadak” ez dituzte soilik bisitariak jasatzen baita ere “hitzilariak” (ehiztaria) bereak hartzen ditu! nahiz eta honek ere hartzari epelak ematen dion.

Arras garrantzitsua da inork ez ezagutzea nor ezkutatzen den mozorroaren azpian, eta aurpegia estaltzeaz gain, larruen usainak gordinak horretan laguntzen du, hartzaren mozorroa  zortzi ardi latxa larruz osaturikoa da eta bitxikeri bezala aipatu eztakitenendako Arizkungo artzak Nikolas izena du eta diotenez Arizkungo artza berez Bozaten atra zen lehenbiziko aldiz (bertze batzuk diote Erratzutarra dela).  Orain dela hainbertze urte, iñautiak iten ziren Arizkunen eta Bozaten eta auzoa bere hartza zun, Nikolas izenekoa eta urteak pastu ahala bateratu in izein ziren eta Nikolas Bozatiar hartza, ibaia pastu eta Arizkungo bidea hartuz Arizkunera joan zen, gaur egun arte. Seguraski haunitzek etzuten jakinen Nikolas hartzaren istoria baina halaxe kontatu zidan aspaldi Agustin Zebrian lagune. Gaur egun Arizkunen bakarrik ospatzen dire iñautiak baño  Bozaten ere ibiltzen dira puske biltzen. Orain dela urte dexente batzuk puskebiltze horretan musikariekin hartza bat buelta eman zuen Bozaten barna. Barrideentzat arras berexia izan zen berriz hartza Bozaten barna kustia, Nikolas ez izan arren!. Buelta ondoren Arizkungo plazan elkartu ziren biek.

10457962_1081048058587600_2446188909562552503_n

2016ko iñautetan berriz ere bi Hartza atra ziren.

Gaur egun Baztanen ez da Arizkungoa hartza bakarra, ondarreko urte hauetan Elizondoko gaztiak bere puskabiltzean hartzaren laguntasuna dute eta gizakundean ere Erratzu barna ibiltzen da, ta noski,  honek ere kandelarioan esnatuko ote zen! zeren…iñaute usaña, arras nabaria bai  da!!! Arizkuneneako…ijtu dantza, mozorro dantza ta sagardantza ikastaroekin, asteburuko gizakundearekin, mozorro prestatzearekin eta abar …Inaute ederrak pasa ezazuela!!!

Post hau iteko Dantzan.com atariako DantzaIkasi-ren Hartza, joaldunak eta kaskarotak idazlana erabili dugu, baitere eskerrak eman nahi nitun Agustin Zebriani Nikolas hartzaren ingurukoak kontatzeagatik eta Dantza.com-eko Oier Araolazari Carnival King of Europe proiektua ezagutarazteagatik (haunitz gozatu bai dut webgune horretan murgilduz)

Read Full Post »

2010ko Otsaila

Iñaute garaian murgilduta gaude, mozorroen usaña nabaria da, eta  herri batzuk, Arraioz bezala iñauteak ospatu duten arren edo bertze batzuk, datorren Ortzilaran hasiko duten Elizondo bezalaxe, herri gehienetan, betiko datan, astelenan ta asteartian, mozorroak atrako dire. Herri hoietako bat Arizkun izanen da eta Arizkungo iñautea, Erratzukoarekin batera (baita ere Beartzungo, nahiz eta urte batzuk ez den izan, gazteriaz falta), iñaute herrikoiak, aintzinako tradizioak eta  bere nortasuna mantentzen dutenetako bat da, ta baita ere, akaso, Baztango ezagunena.

11052_1198815024662_1657123533_534144_3866879_n.jpgIñauteko personai ospetsuena hartza da eta antopologoak diotenez, personai hau ikertuz edo teoriak asmatuz, erraten dute sinbologikoki, negu gorri baten ondoren esnatzen den naturaren irudikapena dela. Egia errateko, Kantauri ixuri osan, Galiziatik hasi, Pirineo barna eta Europako bertze toki batzutan, Grezian, Serbian… Arizkungo hartza bezalako irudia aurkitzen ahal da. Bañan Arizkunen galdetzen baldin baduzu zein den bere esanahia, batzuk zingaro edo ijituekin lotzen dute eta gehienak beti egin den gauza dela eta aintzinako garaietan galduta dagola erranen dute. Hau bakarrik erran nahi digu (jatorria ez jakitea) zaharra dela eta beti egin dela (nahiz eta XX.mendeko urte batzutan ez zela atra, badirudi bakarrik Bozatarrak atratzen zutela) eta gizakia, azken mende hau kenduz, naturarekin pare parean bizi izan denez, zihuraski neguaren bukaerarekin lotuta egonen da. Baña hartza ez da Arizkungo personai nagusiena, zeren iñauteak ez dira bakarrik, hartza atratzen den astearte hori baizik bi egun lehenago hasten dira, Igandean edo akaso aste batzuk lehenago, gizakundearekin, galdutako emankundearekin edo egun ttunttunarekin (arizkunen orakunde eguna ezagutzen den izena).

Iñauteko personai nagusienak Damuinenausie edo dambolinausie (dambolinatik heldu dire , damuine bai da, tamborilen kontrakzioa bat ) dira , hain zuzen bi eta bere bi damuinenausie lagune. Damuinenausiek iñauteriez arduratzen dira, aspaldin, alkateak herriko bi dantzari trebenak aukeratzen zitun damuinenausi bezala eta hauek bi lagun, baita ere bi damuinenausi etxekoandre aukeratzen ziren. Damuinenausiek koloretako bandakin bereizten dira eta dantzak, bai mutildantzak, sokadantzak irikitzen eta ilera exten dute, baita astearteko sagardantza (bakarrik egun honetan dantzatzen den dantza) dantzatzen dutenak dira. Gaur egun gazteak dira aukeratzen dutenak damuinenausiek eta mixtoa izaten ahal dira bai mutila edo bai neskak.

Erran dugunez, Iñauteak, Igandean hasten dira “eskea ibiltzearekin“, gosari eder baten ondoren eta  Arizkun hainbertze auzoz osatuta dagoenez, gazteak hiru taldetan banatzen dira (aspaldian bakarrik daminausiek ta laguntzaileak ibiltzen ziren eske). Talde bat, Bergara-San Blas auzoak iten du, bertze bat, Aintzialde eta Erniegi, eta hirugarrena Pertalats-Otsanaiz. Eske ibiltzailea18 urte, beteak 9nautiak-zharra.jpgizan behar du eta ezkongabea izan (akats hau azken urtetan ez da hain zorrotz eramaten) eta blusas eta boneta jantzita, etxez etxez eske joaten dira, lehen puskak biltzen zen baina gaur egun dirua, bildutako dirua poltseroak eramaten du eta geheienetan poltseroa daminausiak izaten dira. Eske ibiltzea, musikaz edo asotsa atraz iten dute, hortarako bai akordeoia edo zanbonbak erabiltzen dute, zanbobak, hilabete batzuk lehenago indako hauntz larru kurtitu bazukin eta gaztainondo zepekin, egindako uztariakin, bonbo modukoak dira, bertze batzuk “nostaljikoakarpa bat atratzen dute eta tramankulo hau, makil, kable, txapazko ontzi batekin ta platillo batzukin egindako asots tresna da, (goitiko argazkian eskuineko personaia arpa bat darama).

Auzoetatik eske iritsi bezain laster, herri barna eskatzen ibilko dira eta iluntzerakoan mozorroak atrako dira, hauek haurren gibeletik doaz egurra emanez, bere “pizi tokikin”, mozorro hauek, puske-biltze horretara joan ezin direnak dira, hauxe da, 14-18 urte daukatenak.

Astelehena, Igandea bezalakoa da baina eskatzen diren auzoak desberdiñak dira, talde bat Ordoki ingo du ta bertze bi Bozate, ta herrira irristean kaletximido, larrain karrike… gero dantzatu, afaldu…  ta asteartearaño.

Asteaartea, Iñauteriko egun potoloena da eta hau ere gosari batekin hasten dena eta 11 aldera (hora baztan) sagardantza dantzatzen den eguna, (lehen arratsetan iten 9inaueak.jpgzen baiña gaur egun goizetan, txukunago egoteko). Sagardantza ondoren desfilea hasten da, karrozak, eta mozorroekin batera, hartza ta bertze personaiak agertuko dira. Arizkungo iñautean garrantzi haundia ematen zaio ez zautzea, horretaz personaiak eta mozorroak “itsusiak” dira, ta norden jakitea ez da errexa. Pertsonaien artean damak ditugu, xuriz jantzita eta haurren gibeletik doaztenak kandela ematen, baita daude ezkongaiak edo “novioak“, nahiz urtero ez atra, hauek urte aunitzetan Agerretarrak iten zuten eta ezkontza bat antzezten zen, apaiza ta guztikin eta mutila ezkongai andreaz mozorrozten zen ta berriz neska, mutilez.

Personai Ikusgarriena hartza eta bere hartzazaina dira, harzaren papera “antzeztea” oso gogorra ta zalla da, bere indartasuna ta basakeria nabarmenduz gain, zortzi hauntz larru hoiek ematen duen beroa jasan behar da, ta baita ere bi zulo tall ikusteko  gelditzen diren hoietatik, beitzea ez da lan errexa eta mozorro hau benetako “paliza” da. Badirudi badela “truko” bat hori ariñago eramateko zeren kontatzen da gehien aldiz hartza izan den Arizkundar batek (Maurizioren seme bat) mozorroa patu lehenago, “Martini” botil oso bat edaten omen zuen eta horrekin ez zen, ez hartzazain ezta hazatzainen makilik gelditzen ziona eta badirudi bertze batzuk ” tradizio” hori segitu nahi izan dutenak baña lan hau errexa, ezta ere, ez da.

Hau guztia kontatzea, akaso mozorroen paliza jasango dut, zeren ez da ahaztu behar, ez denboran urrun , argazkilariak ongi ikusiak ez zirela eta Arizkundarrak fama zutela bere iñauteak “gordetzea”, zeren beldurra zegoen Lantz bezalako iñauteri masifikatua biurtzea. Baita ere horretaz, gaur egun gazteak eztabaidatzen ari dira ea Xaloa Telebistari uzten dioten irudiak artzea, ba sobera zabaltzea eta kanpoko jende aunitz (bazen garai bat autobuse beteak etortzen zirela) betetzen zela ta iñauteak herritarrenak direnez, bisitaria egon dezala pres edozertarako edo korrika atratzeko. 8beheko argazkian bezalaxe)

                 9inauteak3.jpg

 Eskerrak eman nahi nitun Oiereri  argazkiagatik, bereak bai dira (hartzarenak) eta argazki sorta guztia www.dantzan.com ikusten ahal dira baita ere eskertu Xabier Durruty arizkundarrari, Ordokin izan genun solasaldiagatik, iñauteaz, tradizioaz, folkloreaz, dantzetan ta txistu inguruan haunitz ikasi bai nun, 

Eskermile Xabier!!!

Read Full Post »