Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘ijitu’

Pasaden asteburuan ( Otsailak 25-26) komunikabide gehienetan agertzen zen Palmako dukeak, Palmako (Herrialde Katalanak) Auzitegiko epailearen aurrean deklaratzen ari zela, Balear uharteetako Gobernuko diruaz modu ilegalean jabetu izana egozten bai diote. Nere amatxik errenen zuen, norbaiten “zerbait” modu ilegalean jabetzea, lapurtzea izanen zela eta orduen, eukaldun abizeneko duke honek, bederen orain arte, ustezko lapurre dela erraten ahal da.

Blog hunten, gaurkatasuna hartuz edo baliatuz bailarako kontu, historio zahar edo personai bat parekatzea sahiatzen gara, eta honetan ustezko duke euskaldun lapur bat dagonez, XVI. mende bukaerako konde euskaldun lapur (honek “ustezkoa” aintzinean patzea ez da beharrezkoa epaitua izan bai zen) baten istorioa plazaratzen dugu.

XVI. mende bukaeran Baztan-Bidasoako eskualdean hainbat arpilatze eta lapurretak eman ziren eta hauen medioz eskualdeko biztanleria izututa bizi omen zen. Laporreta hoien buru Ustarizko Juan Iturbide zen edo hobe errana, berari gustatzen zizaion bezala (deitzea), Baztango ijituen Kondea izan zen,!!! Kondea eta bere taldea, 12 menpeko leialez osatua, 6 urte zeramaten eskualdeko etxeak “asaltatzen”. Badirudi hegoaldean lapurtutakoa bertzealdean (Nafarro askean) saltzen zutela eta batzutan baitere, lapurtutakoa garrantzi haundikoa batzen (jauntxoei lapurtutako) erreskatea eskatzen zun. Erreskate hoietan jauntxoekin erlazionatzen zenez paentsatzekoa “konde” tituloa hartuko zula, Baztango ijituen kondea hain zuzen.

Florencio Idoate bere “Rincones de la Historia de Navarra, tomo I, (Nafarroko Gobernua)” libura, kontatzen du  1597ko maiatzaren 5eko gauan, nola hiru ijitu Sunbillako Juan Alzuetaren etxea erasotzen duten, baña lapurketa ez da bertzeak bezala atratzen eta lapurrak mendialdera ihes egiten sahaiatzen dira. Biaramunian Sunbillako inguruan, hiru ijitoetik zaharrena, harrapatzea lortuko zuten herritarrek (bi gazteenak ihes eginez) eta izugarrizko sorpresa hartuz, jakitean harrapatutakoa, Juan Iturbide “Baztandarren ijituen kondea” zela.

Kondea Iruñan epaitu zuten eta prozesoko kargu-orrietan bere deklaratzioa agertzen zaigu, euskaraz testifikatu zuen eta garaiko euskaraz idatziak izan ziren: “ Vay guc euce verce, nic badut Vaztaneh”, “¿Cerdioc hic uztariz?”, “Vay eguiada”, “Egiada orrelaco gauza baxuec guc ecarri guinducen”… bere defentsa argitasunarekin eraman arren ezin zun lortu errugabe bezala ateratzea eta berreun  zigorrada eman ondotik sei urtez galeretara kondenatu zioten.

Bitxikeri bezala erran, Juan Iturbide literaturako personaia bezala ere daukagula, Manu Ordoñanak bere ” Arbol de sinople” eleberrian, personai historikoa mugalari moduko bat bzala erabiltzen du eta bikote protagonistei bertze aldera pastzea laguntzen die. Egileak “lizentzia” txiki bat hartzen du eta agote  eta emakume ijitu baten semea bihurtzen dio. Erran behar bi giza talde baztertu hauen nahasketa auserki eman zirela (bederen iparraldean) eta haun nahasketen ondorioak ( baitere mairuekin erraten da) Kaskarotak izanen ziren. Gia talde baztertu hau ez zen nomada eta gehin bat Lapurdiko kostaldean bizi ziren, beren lege eta ohitura bereziak zituzten: ezkontza, salerosketa eta harremanetan arau zehatzak izanez, baitere eliza propioa, hitz eta erranairu bereziak ere. Beraien ezaugarrien artean dantzarako zaletasuna eta kolore biziko jantziak aipa daitezke.

Elbeteko Gurutze sainduaren eliza

Kaskarotak eta agotak alde batean utzita eta ijituekin segituz, aipa behar Baztandar ijituen konderen harrapaketarekin ijituen lapurretak ez zirela amaitu Baztanen. Baitere Florencio Idoate historiatzailea aistion aipatutako liburuan (baña II. tomoan) Iruritako eta Elbeteko elizetan izandako lapurretak kontatzen digu. Lapurretak. Juan Iturbide epaiketaren ia ia ehun urte ondoren izan arren bitxia da, ebasleak, iparraldeko ijitu talde bat izatea. 1691ko ekainaren 11ko ordu txikitetan, Iruritako elizan gordetzen zituzten baliozko erlijio objetu guztiak desagertu ziren, lapurretaz hurrengo goizean ohartu ziren eta berehala lapurrak harrapatzeko talde bat antolatu zen arren ez zen deus aurkitu. Ez zen soilik gau hartan izan zen lapurketa bakarra zeren lehen aipatu dugun bezala Elbeteko elizan ere baliozko apaingarriak eraman zuten. Uztaila aldera berri bat iritsi zen, erranez Iparraldeko Bastidan (Behe Nafarroan) ijitu talde bat harrapatuak izan zela eta hainbat objetu erlijiosoak zeukatela. Hararaño hurbildu zen Iruritako presbiteroa, egiaztatuz ijituak zeukaten objetuak, Baztango bi herrietako elizenak zirela!!

Badirudi ijituak eta lapurretak pareka joan direla historian zehar, baña lapurretak ez dute ez arrazik ez etniekin zerikusirik baizik gizakiarekin, ijitua, zuria, beltza, bertakoa, kanpotarra, erritarra edo jauntxoa, “kondeak”  ala “dukeak”….izaten ahal dira lapurrak, gauza da, garai batean “Iturriaren bidean asaltatzen ahal zizutela eta gaur egun, ustez, bertzen sosen jabetzatz urdeak eta arinak bereganatzen direla!!”

Post hau iteko hurrego liburu eta web-horriak erabili dira.

Iñaki Egañaren “quién es quién en la historia de los vascos”  (Txalaparta 2005) liburua.

Euskomedia fundazioko (www.euskomedia.org ) Auñamensi enziklopedia atala.

Wikipediako “Kaskarot” artikuloa.

Manu Ordoñanaren “Arbol de sinople” eleberria (2009).

Florencio Idoate bere “Rincones de la Historia de Navarra, tomo I, (Nafarroko Gobernua, 1956).

Florencio Idoate bere “Rincones de la Historia de Navarra, tomo III, (Nafarroko Gobernua, 1966).


Read Full Post »