Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘hilketa’

1990 hamarkadan eskualdean, inguru huntara turistak erakartzeko asmorekin, “los valles tranquilos/bailara lasaiak” leloa erabiltzen zen. Urte horietan lelo hori nagusi zela zenbait zorigaitzeko gertakizunak eman ziren “bailara lasai” hauetan; Urdazubin guardia zibil bat lehiotik bera bota zun emaztea, Malerrekan emakume bat eraso sexista bat pairatu zun, Gartzainen tiroz barride bat hil zuten…eta Alemanian baztandar bati, plutoniokin “trafikatzen” harrapatu zioten (guzti  hau Asiskok “napartheid” komiki aldizkarian arras ongi eta umorez biltzen du). Hala ikusita (komikian) ta hala errana, dirudi kronika beltza ta latza ugari dela ibar hauetan, baña erren behar gertakizun batetik bertze batera denbora dexente eman zirela (urteak ez errateagatik) eta tokiaren azalera haundia xamarra zela. Bi gauz hauek kontuen hartu arren ez du kentzen historian zehar halako aferak ez itzatea, zeren izan… izan dire! ta batzuk krudel ta odoltsuagoak gañera.

Legate Beltzuri ingurua (Argazkia Pello San Millan).

Hoietako bat, 1903ko irailako egun batetan Beltzuri inguruan dagon Lazkanberriko bordan gertatukaoa hain justu da. Egun hartan baserri barreneko ikuskizuna, ikaragarria ta beldugarria zen; Etxeko altzairu exkasak, botaiak eta sakabanatuak ageri ziren, paretak odolez zipriztinduak zeuden, bordako zoruan  suhatz (suarako tenaza) bat odoldua ta ileak itsasita aurkitu zen. Ondoan, etxekoandrea, burua kolpatuta eta zauri  haundi batekin hila etzanda. Lazkanberriko etxekoandrea, Mikaela Irigoien zen eta norbaitek, tenaza kolpez kaskezurra lehertu zion eta gero bakartasunan; 800 pezeta billetetan, 25 pezeta zilar txanponetan, gizoneko traje bat eta lau kamisa lapurtu zitun.

Ez zen proba pittin baterik aurkitu hiltzailea nor zen jakitera ematen ahal zuna, beldurra eta ikara zabaldu zen iguruko baserritan; Artolan, Aiernegin, Urrizkate, Sumilgela eta Larrazun…hiltzaile anker bat handik libre ibiltzen baitzen. Egunak pastu ziren notiziarik jakin gabe, soilik suposatzen zen hiltzailea Mikaela zautoko zua edo bederen familiako ohiturak, zeren emakumea bakarrik aurkitzen zen tenorean erasotu zun. Akaso familiako norbait izanen zen? Irailako 22an, Elizondoko epaileak, Mikaela Irigoienen Antonio Espolin senarra zena eta bere haizpa, Maria Irigoien atxilotzea aginduko zun. Jendea ez zuen siñisten hileta basatiaren egileak senarra eta ahizpa izatea. Antonio Igande hortan Arraiozera (Lazkanberrikoborda kontribuzioa Arraiozen ordaintzen zun) goiz joan zen meza enzutera eta Marria berriz, Elizondora jautsi zen arraultzak saltzera eta lekukoak bazirenez koinatuak erraten zutena egia zela baieztatzeko, ondarrian kargurik gabe libre geratu ziren…baña aske ere, benetako hiltzailea (edo hiltzaileak) ibiltzen zen!

1903ko Urriaren 10an norbaitek Guardia zibilei erran zien Juan Etxeberria izeneko bat, zerikutsia izango zeukala Lazkanberrikobordan gertatukoarekin. Ezezagunak erran zun, egun hortan Etxeberriari (fardel bat eramanez) presaka mugara joan nahian ikusi ziola. Juan Etxeberria hildakoaren familiarra zen, gañera Frantziako armadaren desertorea zen eta mugaren bi aldetan lapurketak iten, bizirauntzen zun. Gizon bakartia zen, lagunik gabeko, aberririk gabekoa, sentimendurik gabekoa…bizitzan siñisten ez duen hoietako bat. Gizon gogorra ta zakarra izan arren segidan Rafael Goñi guarda ruralak Baigorrin atzeman zion eta onartu zion bera izan zela Mikaela Irigoienen bizitza abakabatu zuna. Bayonara eraman zuten eta Iparraldeko juztitziarkin zeukan aferak konpondu ondoren hegoaldera extraditatu zioten…eta Iruñeko kartzelan emango zitun bere bizitzako azkengo urtiak.

Posta hau iteko erabili den materiala:

Caines Navarros, Intinerario del crimen. Ramon Lapeskera-ren (Pamiela 1993) liburua.

Advertisements

Read Full Post »