Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Gregorio Zabalza Olaso’

Duela gutxi (2023ko martxoan), Historiaren Errege Akademiak (Real Academia de Historia) dibulgazio-helburuak dituen mapa interaktibo bat duen webgune bat ireki du. 150.000 erreferentzia geografiko eta biografiko dituen informazio-iturri handi bat dela erran daiteke, historia “hispanikoaren” benetako Google Maps bihurtuz. Nahi den eskualdean, herrian… zooma egin daiteke, eta txintxeta batekin markatuta badago, sakatzean koadro bat irekitzen da, aerlaitz desberdinak aurkituz: jaiotzak, heriotzak eta gertaerak.


Bertzalde, mapa interaktibo hori bilaketa-sistema aurreratu batengatik nabarmentzen da. Bilatzaile batean ohikoa den bezala, hitz gakoak sar ditzakegu, hala nola pertsonaien izena, gogoratzen dugun borroka baten lekua, edo, bertzerik gabe, biografien, gertakarien, aldien edo lekuen arabera iragazi.

Zomma egiterakoan eta gure eskualdera hurbiltzean, txintxeta ugari ikusiko ditugu. Pixka bat kuxkuxeatzean, ikusiko dugu agertutako pertsonaia historiko guztiek ez dutela zertan herrikoak izan behar, ezta bertako pertsonaia hitorikoak eta guttiago, euskal kulturako personai ezagunak. Agertzen diren pertsonaia historikoak hispanismoarekin lotura dute.
Jar ditzagun adibideak;

Saran, Martín Alberto Palacio Elissagüe arkitektoa agertzen da, Saratar honek Madrilgo Atochako geltokiaren eta Bilboko Bizkaiko zubiaren (munduko lehen puentetransbordadorea) egilea izan zen. Baita ere Pedro de Aguerre Azpilicueta “Axular” ageri da. Askainen; Isabel Dato Barrenechea da personai historikoa, Madrilgo Datoko dukesa honek iparraldeko herrian zendu eta lurperatua izan zen. Beran; Caro-Barojatarrez gain, Vizente Gonzalez Moreno general Karlista agertzen zaigu (Moreno Urdazubi eta Bera artean hil zuten Nafarroako karlista batailoi menderakaitz batzuek). Lesakan, Fermín de Marichalar Arano jauntxoa eta Jorge Macazaga konsula dira mapa nabarmentzen dutenak. Etxalarren bertzeak bertze Miguel de Zubiría Merkatari tratularia eta Santo Domingoko alkatea (egungo Dominikar Errepublika), Manuel Aznar Zubigaray, Espainako Aznar presidente ohiaren aitetxia. Arantzan ageri zaigu Juan Bautista Irisarri Guatemalako independentziarekin zerikusia zaukan merkataria, Francisko Almandoz militarra…Ituren; Juan Vizarrón Aranibar Kadizen merkataria, Zubietan José Francisco Goyeneche Juanmartiñena, Doneztebe; Gerónimo de Uztariz, Tomás Echavarri Ostiz pianista eta Juan Antonio de Urriza konsula. Donamarian Juan Francisco Aguirre Uztáriz marinela eta exploratzailea, Narbartem hainbat Uztariz familiako kideak eta José María Lacoizqueta apaiz botanikoa, Zugarramurdin Juan Francisco Aguirre Uztáriz finanza gizona…eta Baztanen, antzekonparezido, doike!

Mapa honetan agertzen diren baztandarren artean, aunitz blog honetan landu izan dira jada, baina bertze batzuk aurkikuntza bitxiak izan dira, Gregorio Zabalza Olaso Arizkundarraren kasua bezala

Arizkunen jaio zen 1829an, eta zuzenbidea ikasi zuen Madrilen. Bere ideologia politikoa zeinu aurrerakoiko liberalismoarekin identifikatzen zen.
1869ko urtarrilaren 15eko hauteskundeetan, gizonezkoen sufragio unibertsaleko lehen hauteskundeetan, Iruñea eta Agoizko barrutietatik Gorte eratzaileetarako hautagai izan zen Komite Liberal-Foruzale-Monarkikoaren izenean, baina garaitua izan zen. Batzorde horrek bakearen eta foruen bandera, Nafarroako autonomia eta independentzia ekonomiko-administratiboa jaso zituen. Era berean, erlijio-tolerantziaren alde agertu zen, karlisten jarrera politiko eta ideologikoei aurre eginez.

1871ko martxoaren 8ko hauteskundeetan Baztango barrutian aurkeztu zen eta 5352 boto-emaileetatik 2635 lortu zituen. Ondorioz, Eusebio Múzquiz (Elizondo) hautagai karlistari irabazi zion. Hala ere, Muzkizek irregulartasunak salatu eta protesta egin zuen, boto-zenbaketaren prozesuko irregulartasunak azalduz. Zigan, Oronozen eta Almandozen hainbat protesta aurkeztu zituzten karlistek, mahaiaren eraketan irregulartasunak egon zirelako. Azkenik, Kongresuak Zabalzako diputatuaren akta onartzea erabaki zuen. Gregorio Zabalzak Savoiako dinastiaren zilegitasuna eta 1869ko Konstituzioan jasotako printzipio konstituzionalak aldarrikatzen zituen.

1879an Sagasta buru zuen alderdi liberal-fusionistarekin lotuta zegoen. 1881eko abuztuaren 21eko hauteskundeetan, Iruñeko barrutitik aurkeztu zen (Baztango barrutia desagertu zen eta Iruñekoaa sartua izan zen), eta diputatu hautatu zuten 2958 botorekin. 1881eko urriaren 20an, karguaren zina egin eta eserlekua hartu zuen. Bere kudeaketa parlamentarioa Tarazona-Tutera trenbidearen eta udalerrien banaketarekin lotutako gaietara mugatu zen.
1883ko azaroaren 3an, Bartzelonako gobernadore zibil izendatu zuten, eta kritikak jaso zituen prentsarekin eta joko-etxeekin toleranteki agertu zelako.

1886ko ekainaren 27an Cadizeko gobernadore zibilaren agintaldia hasi zuen. Han, prentsak ustelkeria eta hertsapena (coakzioa) leporatu zizkion. Ikerketak frogatu zuen zuhurtziagabekeria izan zela kudeaketan. 1887ko uztailaren 21ean kargua utzi zuen eta horrekin amaitu zuen bere karrera politiko-administratiboa. Historia Hispana webgunearen biografian ez daageri noiz eta non hil zen politikari arizkundarra

Sarrera hau egiteko erabili den materiala

Gregorio Zabalza Olaso. Historia Hispánica- Real Academia de la Historia.

Gregorio Zabalza Olaso. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Comportamientos Políticos en Navarra durante la Restauración:
Las Elecciones Generales
entre 1876 y1890
. Cesar LayanaIlundain-en Tesis doctorala. Universidad Publica de Navarra.

Read Full Post »