Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘gaztainak’

Udazkena (larrazkena) iritsi da, goizak freskoagoak dira eta arratsaldeak ere bai, zuhaitzen hostoak laster eroriko dira eta pixkanaka paisaia kolore marroiz eta okrez jantziko da, gau batzuetan  zerua oskorri egongo da eta haizegoa bueltatuko  da.

Haizegoarekin (hegoaizea) batera, garai honetan itzultzen direnak “turistak” dira. Itzuli diren seinale bat da, okindegietan ogia amaitzen dela ti-tau (gaur bezala). Usoak ere itzultzen dira garai hontan, eta haiekin batera izilariak (ehiztariak), horietako aunitzentzat hemen hasten dira oporrak. Hilabete hauetan, lana, familia, lagunak… albo batean utziko dituzte, eta haien burutik bakarrik igaroko dia: ehiza, ehiza, gosaria eta  ehiza.

Gizakia beti izan da ehiztaria eta uzta-biltzailea, eta estazio honetan neolitikoan bezala ikus gaiteke, garai honetan mendi hauek ehiztariz eta biltzailez betetzen baitira. Gure mendietan denetarik dago udazkenean biltzeko: hurrak, intxaurrak, gaztainak eta onddo preziatuak.

Baztan onddo toki on bat da, Aritzakunaldea, Orabidea, Bertiz eta Belate inguruak, Ultzamako mugan. Ultzaman, Udalak ziza eta onddo bilketa arautzeko beharra izan zuen, baliabide hori kontserbatzeko helburuarekin 2007an Ultzama Parke mikologikoa sortu zuten.

Printzipioz, pertsona guztiek modu seguru eta jasangarrian bildu, ikasi eta gozatu ahal izango dute. Eskainitako zerbitzuei esker, asmo hori bete da.

Bilketaren ostean, dastatzea dator eta Udazkenean Ehiza Jardunaldiak ospatzen dira Baztan-Bidasoan. Tokiko jatetxeek eskaintzen dituzten ehiza-menu bikainak dastatzeko jardunaldi gastronomikoak dira.

Baztan-Bidasoako Ehiza Jardunaldien eskaintza zaporetsua, bikaina, zabala eta askotarikoa da. Usoa estilo tradizionalean izateaz gain, dastatu ahal izango duzu, orein-basurdea Oporto eta melokotoi saltsarekin, oreina plantxan sagar eta patatekin, menu horietan ere ez dira faltako udazkeneko fruituak, hala nola onddoak, gaztainak, giltxaurrek… eta akitzeko etxeko postreak.

Gaztainei dagokienez, tradizioak dioenez, irailaren 29an, San Migel eguna dela eta, gaztainak heldu egiten dira eta lehen horiei Sanmigelak deitzen zaie) eta gaztainondoek fruitu hau eskainiko dute azaroaren amaierara arte, “Zimela” izenez ezagutzen diren azken hauek. Paleolitotik, gizakia gaztaina eta giltxaurrez elikatu zen, eta gaztainondoa “ogiaren zuhaitza” zen, Ameriketatik zetorren patata sartu zen arte. Gaztainak erreak, egosiak jaten dira eta gaztaina-irin egiten zen urte osoan izateko.

Giltxaurrondo baten bat Beti etxeetatik gertu zegoen eta giltxaurrak postre gehigarri bat ziren, horregatik, beharbada, Gabonetarako eta jaietarako gordetzen ziren.

Postre arras ohikoa zena ere, sagar errea zen. Sagarra udazken hasieran biltzen da eta sagar erreak egiteko barietate egokiena aukeratzea funtsezkoa da, azal gogorra eta ukitu garratza duen sagarra oberena da. Baztanen hainbat barietate zeuden; Burdintxe (sagardo sagar bezala erabiltzen da), Negu Sagarra (sagardorako ere), Anis sagarra, Ezti beltza, Apez sagarra….

Sagar bilketa beti izan da festa gure baserrietan. Antzina, baserritar nagusiek eta haurrek laguntzen zieten gazteei eta helduei sagarra biltzera. Eta bilketaren lanaren amaieran Sagar Dantza edo sagarren dantza dantzatzen zen.

Gaur egun, Baztango Arizkun herrian dantzaldi honetaz gozatzeko aukera dago urtero, astearteko inauterietan.

Udazkenean, halaber, “maria” landarearen bilketa-garaia izaten da, hotza hasi baino lehen, landarea moztu, hostoak kendu eta sabaian buruz behera dilindan lehortzeko jartzen da, baina hori beste istorio bat da.

P.D. Jatorrizko post-a 2008ko udazkenean idatzi zen. Urte horretan, Arraiozeko gazte bat atxilotu zuen Foruzaingoak, eta 14 landare atzeman zizkioten baratzean.

.

Read Full Post »