Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘gaulana’

2017ko irailaren 3an Otsondon foru-poliziak egindako kontrol batean Andoni René Iturrioz Lenglart-i makila familiarra konfiskatu zioten. Andoni Parisera itzultzen ari zen uda Amaiurren duen borda batean igaro ondoren. Han, bertzeak bertze, ehun urtetik gorako makila bat zeraman, aitetxi izandakoaren makila! Iturrioz familiaren oroigarri preziatuenetako bat.

Uda hortan Andonik, Irungo Alberdi artisauei makila eraman zien, larruzko helduleku berria balitz bezala utz zezaten. Otsondon Foruzaingoak ibilgailuari geldialdia eman zionean. Agentea, autoa miatzean, tresna eta ekipaje artean makilarekin topatu zen.

Arma bat da– erraan zion. – Ezin duzu gainean eraman. Debekatutako arma da, azpimarratu zuen foruzaingoak, eta tresna arriskutsutzat jo zuen, barruan ezten itxurako 17 zentimetroko estoke bat zuelako.

Geroztik, Iturriotarren makila Elizondoko Foruzaingoaren komisarian dago (bederen 2020ra arte), eta agintari eskudunak entzungor egiten die familiaren errekerimenduei, haiek sinbolotzat jotzen dutena itzul diezaieten.

Makila Elizondoko komisarian. Argazkia noticiasdegipuzkoa.eus.

Makilaren jatorrizko jabea Manuel Iturrioz zen, mugalarien Houdini bezala ezaguna. “Houddini” goitizena (ilusionista eta eskapista ezaguna) Iturriotzek irabazi zuen presondegitik ihes egiteko zuen abileziagatik, behin baino gehiagotan bisitatu baitzuen.

Manuel Iturrioz Gipuzkoako Orexa udalerrian jaio zen 1902an eta mutikoa zelarik Arizkunen morroi lanetan aritu zen. Arizkungo baserrirako, bertzeak bertze artzai gise ibili zen eta Baztango mendiak eta muga ezagutu zituen. Baztandik Orexara itzuli zen eta han artzain lanetan jarraitu zuen, baina ondoren ardiak saldu eta Tolosara abiatu zen lan bila, hortik Zumarragara eta hotel batean hasi zen lanean. Zumarragan Mikeleteak (Gipuzkuako foruzainak) biltzen ziren eta handik gutxira, lagun baten biz tartez, mikeletea egin zen. 22 urte zitueen eta bertan ikasi zuen gaztelaniaz. Mikelete bezala Oiartzungo mugan, Gipuzkoa eta Nafarroa artean lanetan hasi zen, mugazain gise… azkenean mugazaina mugalari bihurtuko zen!

Gerra Zibila hasi zenean, gerraren lehen egunetan Donostian atxilotu zuten. Bere lehen ihesaldian parte hartu zuen eta batailoi milizianoekin bat egin zuen, Intxortan borrokatu zen, Lemoan zaurituta erori zen, Asturiasera iritsi zen eta bi hilabete eman zituen preso Santoñako espetxean sartu zuten eta handik ere… eskapo egin zuen. Santoñatik Bilbora iritsi zen oinez, handik Donostiara trenez, gero Añorga, Astigarraga, Artikutza eta Lesakatik Sarara. Bartzelonan borrokan agertu zen berriro, hontakoan kapitaina zen.

Errepublikarren bandoak gerra galdu zuenean, Frantziara alde egin zuen, baina Argeles-Sur-Mer kontzentrazio-esparruan akitu zuen. Han este bat pasto ondoren baita ere handik ihes egingoi zuen. Perpignango Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Ipar Euskak Herriara etorriko da eta Bidarteko ospitalean zauriak konpondu ondoren, Tarbeseko arma-fabrika batean hasi zen lanean.

Bigarren Mundu gerra piztu zenean eta Alemaniarrak Franzia indarrez hartu zutenean  Gestapo ezarria zen, hainbat sarekada gauzatu zituzten, eta nazietatik ere ihes egin zuen. Donibane Lohizunen ezkutatu zen eta han, baserrietan laguntza bila zebilela Alejandro Elizalde Elizondarrarekin topo egin zuen. Baztandarrak, Comete sarearen arduraduna zen inguru honetan, eta mugalariak bilatzen zituen. Comete sarea alemaniarren eremu okupatuan erortzen ziren hegazkin pilotuei muga pasatzen laguntzen eta Manuel Iturrioz Comète sarean parte hartu zuen lehen pasatzailea izan zela uste dute ikertzaileek.

Manuel Iturrioz. Argazkia, mugalari.info

1942ko apirilean, Iruñeko Poliziak harrapatu zuen eta hauek Meliton Manzanas odolzaleaaren eskuetan utzi zioten. Manzanasek hiru egunez torturatu zuen Irungo komisaldegian baina berriz ere Iturriotzek ihes egin zuen eta, bi hilabete eta erdiz Artikutzako kobazulo batean ibili ondoren, inguruko baserri batean babestu zen. Han bere eamztea izando zena Asun Escudero ezagutu zuen (baserriko alaba) eta denborarekin hiru seme izango zuten; Ángel, Andoni (Andoni Reneren aita) eta Maite.

Bigarren gerra amaitu ondoren itzuli egin zen eta makiei Pirinioetako alde batetik bertzera pasatzen lagundu zien eta kontrabandoarekin dirua irabazten hasi zen. Familia hasiera batean Saran finkatu zen eta gero Parisen behin betiko.

1991n hil zenean, senide batek ohar autobiografikoen bilduma bat eman zion Andoni Iturrioz semeari, Manuelek bi koadernoetan idatzita utzi zuena. Aitaren bizitza erkatu zuen, lau urtez Eusko Jaurlaritzako artxiboetan, Salamancan, Madrilen, Londresen, Bruselan eta Washingtonera arte murgildu ondoren. Eta utzi zuen bezalakoa zen. Heroien iritzirik eta balentriarik gabe. Liburua Alberdania argitaletxeak argitaratu du: Manuel Iturrioz. Borrokalari baten bizipenak.

1991n hil zen, Manuelek bi koadernoetan bere bizitza idatzita utzi zue. Andoni semeak aitaren bizitza, lau urtez Eusko Jaurlaritzako artxiboetan, Salamancan, Madrilen, Londresen, Bruselan eta Washington artxibategietan murgildu ondoren eta Juan Carlos Jimenez de Aberasturi ikertzaileari galdetuz (Comete sarea ikertu zuen) Manuelen testuaren datak eta izenak erkatu zituzten. Informazio horrekin Joxe Mari Iturrioz (Manuelen iloa) 2011an “Manuel Iturrioz. Borrokalari baten bizipenak· idatzi zuen.

Sarrera hau egiteko erabili de materiala:

Manuel Iturrioz. Borrokalari baten bizipenak. Joxemari Iturrioz. Alberdania. 2011.

 Manuel Iturrioz, el Houdini de los mugalaris vascos. Iban Gorriti. Mugalari.info. 2017

Una makila de un siglo en la comisaría. Enrique Conde. Nabarralde. 2019.

Manuel Iturrioz: abeltzain, mikelete, gudari eta Comete sareko kidea. Peli Lekuona. Naiz.eus.2022

FOTOTEKA

Manuel Iturrioz eta Pedro Okamika mugalariak. Argazkiak, naiz.eus


.


Read Full Post »

Baztanen badire bazter ederrak, paraje politak ta toki kuttunak, batzuk magikoak ipuin ta kondariaz beteta; Xorroxin eta lamiak, infernuko erreka eta diablua, jentila ta harrikulunka bezalakoak. Bertze batzuk berriz, historioak eta garai bateko gertakizunak kontatzen digute,  eta azken hauen artean Beartzungo kuartel zaharra izan daiteke, edo obe errana eraikin zaharraren ondareak izaten ahal dira! ikusgarria bai da (bederen nerentzat) han menditartean, lañoetatik atratzen, eraikin “fantasma” bat bezala ikustean..

Beartzungo kuartela, izena dion bezala Elizondo eta Elbeteko mendi-auzo hontan dago, hain zuzen Burgaren magalean, Mutilaskoneko bide ertzean eta Gazteluko Bordaren inguruan. Beartzun Elizondoko auzo urrunena eta bakartuena da, baitere jende gehiena ez jakin arren zati bat, kuartela eta zenbait bordalde barne Elbetekoak dira. Beartzun auzoa mendiz inguratuta dago: Burga (810 m) eta Oiza (710 m)  iparraldetik; Argañetak (1003 m), Urruskak (990 m), Zarkindegik (860 m), Eihartzeko gainak (870 m) eta Hargibelek (990 m) hego-ekialdetik, eta Kola (830 m) mendiguneak hego-mendebaldetik. Mendi horien guztien erdian, auzoari eta inguruari izena ematen dion errekak zeharkatzen du: Beartzungo errekak! eta bere albotan, Beartzun auzoko baserriak daude barreiatuta. Beartzun mugaldea da, muga “fiktizio” baten bertze aldea da. Bi estatuen (Espainia eta Frantzia) artean ezarritako muga administratiboaren alde bat, bertzia Baigorriko ibarra da, Banka, Aldude, Urepel…

Espainia eta Frantzia arteko muga administratiboa baztandar haunitzi onura ekomomikoa ekarri zien. Baztandarrek, “alde huntan” behar ziren produktuak (ekaiak) “bertze aldetik”  ekartzen zituzten, ekai horiek ezkutuan mugatik pasarazten zituzten hegoaldean saltzeko. Beartzun Nafarroa eta Nafarroa Behereko mugatik gertu dagoenez, “gau lanaren” eremua bihurtu zen, ( kontrabandua Baztanen  gau-lana izenarekin zautzen zen, muga zeharkatze gehienak gauetan izaten bai ziren) . 40ko hamarkadan kontrabandoaren puntu gorene izan zen bailaran, eta hurrengo hiru hamarkadetan ere kontrabando ugari egon zen.  Elizondora iristen ziren “pakete” gehienak Beartzundik pasatzen ziren nahiz eta bertze batzuk Sara-Orabidea-Bagordi bidea zeukaten. Beartzungo muga babesteko eta mugalarien lana eteteko, kuartel bat jarri zuten, Beartzungo kuartela!!

Argazkia Pello San Millan.

Argazkia Pello San Millan.

Kuartela bai karabineroen edo Guardia Zibilen kauartela bezala zautzen da, gauza da bai karabineroak eta bai guardia zibilak ibili zirela bazter hoietan. Karabineroak  1829an sortutako gorputz armatua zen, bere ardura kostaldea eta mugak zaintzea eta iruzurra eta kontrabandoaren errepresioa zuen. Karabineroak ejerzitoaren organigramaren barruan zeuden eta 1913ko udal idatzietan agertzen den bezala Udalak garai haietako Defentsa Ministerioari Beartzungo lurrak utzi eginen dizkio (ez erabiltzekotan, lurrak bueltatzeko klausularekin) eta handik haintzin karabineroak bere postua izanen dute. Gorputz armatu honek, gerra zibilan errepublikako gobernuari leiala izanen da eta horren ondorioz gerra amaituta desagertuko da zeren 1940an  Guardi zibilan barne integratuko dute. Postgerrako lehenengo urte hoietan mugen babesa guardia zibilen esku egonen da  eta hauen antolakuntza Nafarroan, lau konpainiazkoa izanen da eta Iruñan, Auriz, Ezkarozen eta Elizondon kokatuko dira. Kompainia bakoitza hainbat postu eta destakamentutan banatuko dira, Endarlatzan hasita eta Luzaideko Gañekoletan bukatuz  20 guardia zibilen postu ezarriko dira, Baztanen hain justu; Aritzakunen (4), Errazun (9), Arizkunen (5), Beartunen (13) eta Urkiagan (12) . ( giltzatarteko zenbakiak, guardia zibil kopurua adierazten du, datak 1958koak dira eta “Fronteras y contrabando en el Pirineo Occidental” liburutik atraiak daude, 263 h). 1943an  Ministroen kontseiluak estatuaren hainbat eraikinak berritzeko, hobetzeko, haunditzeko eta egokitzeko  baimena emanen du eta hoien artean Beartzungo kuartela egonen da. Kuartela egokituko da, 80 hamarkadan zeukan itxura hartuz eta  hamabortz guardia inguru, kaboa, sargentua eta lotinanta barne, batzuk familia ta guztikin! edukitzeko   gaitasun  izanen du eraikin “berria”.

Argazkia Pello San Millan.

Kontrabandua borrokatzeko eta mugalariak arrapatzeko zeuden hemengo guardiak zibilak eta horretarako 72  orduko jardunaldietan  lan egiten zuten. Bikoteka kuarteletik atra eta ingurko bide, zoko eta antzekoak zelaztatzen zuten, hiru egun hoietarako (atseden hartzeko, bazkaltzeko…) bi postu zeukaten guardia zibilak, bat Urruxka inguruan Berdaizen ta bertzia Harrikulunka aldera. Pedro Mari Esartek bere “El contrabando en Baztan, contado por sus protagonistas” liburan kontatzen dun beala ( 144 h) Beartzundik bi zamalarien (paketeroen) ruta baziren, Aldudestik atratzen zena, kuartel gañetik pasatuz, Belaun, Ogueta eta Galartzako estalpean akitzen zena. Bertzia Urepelen edo Bankan hasiera, Bustenea, Urruxkako kaxkoa , Basabar eta Gusmeta zuen ibilbidea. Normalki  guardia zibil bikotea Iratze meta baten atzian ezkutatu itxarotzen zuten eta paketeroak ikusterakoa “altoa” emanez eta batzutan tiroak airera botaz ere, atratzen ziren. Erran behar guardia zibilen bizitza gogorra zela eta soldata gutxikoa,  gehienak “bustita” zeuden eta arazo gehienak guardia zibil berriak sortzen ahal zuten, ez bai zekiten ezta kontrabandistak ezta ere guardial  zibil zaharrak, nola “hartuko” zuten kontrabaduaren afera…baiña gehienetan deus erran gabe segidan konturatzen ziren ze funzionamendua batzen eta bere “partea” eskatzen akitzen zuten.

Guardia zibilen eta barriden arteko erlazioa erraten ahal da  hona izan zela edo bederen normala, Beartzundar neska batzuk guardia zibil batzuekin ezkondu ziren, Beartzungo eskolako haurrak orakundeko boletuak kuartelara saltzera joaten ziren, baitere auzotarrak kuartelera gerturatzen ziren telefonoz deitzera, hangoa baitzen inguru hartan bazegon telefono bakarra eta urte haunitz, Beartzundarren igande arratsaldeko topagunea edo bilgunea izan zen ere eta hitz hauek erranda “ikusiko gara kuarteleko soruan”  igande arratsalderako gelditzen ziren. Baina egun beltzak ere pastu ziren kuartelaren inguruan, normala zen paketero bat harrapatzean kuartelean sartzea eta ” andanada de hostia” batzuk eramanda atratzia, baina gertakizun txarrena edo tristena,  1924ko gau ilun batean gertatutakoa izanen da.

Urte hortan gertatutakoa,  Jose Antonio Perales Diazen  “Fronteras y contrabando en el Pirineo Occidental” liburan, Urruxkako Joxepi Mihuraren ama kontatzen du, nola Arizkungo gazte batek utsik joaten zela ( iparraldera paketeak hartzera) eta ustezko motiborik gabe tiro bat bota eta hil zuten. Aipatzen du sarjentuak “no tiene perdón ni de Dios  ni de los hombres” erran zula eta arizkundar mutikoak izenik gabe lurperatua izan zela. Iñork ez zuten zigortu hilketa horrengatik eta ezta ere ez zuten utzi familiari gaztearen gorpuari hurbiltzea.

Liburu berberan, Joxepi berberak aipatzen du, 80.hamarkada bukaeran kontabandua bukatuta (bederen kontrabandu herrikoia) dagoenez 1984an Guardia zibilak Kuartela uzten dute eta utsik gelditzen da. Hasiera batean kriston planak badire eraikin zahar hortarako eta  mugimenduak izanen dira eraikina hotela edo pisu erresidenzial, apartamentu eta halako zerbaitean bihurtzeko baña ladrilluaren boomaren garaian,  lurra eta eraikuntza negozioa zela, gauz arraroak eta beltzak atera ziren. 2004an Espainiako Defentsa MInisterioak bereak ez ziren kuartel zaharraren lurrak saldu omen zituen partikular bati, eta honek Serkoa SL merkataritza enpresari saldu zizkion ta enpresa honen nahia eraikin horretan astion aipatutako konplejua itea zen baña ezinezkoa zen itea, zeren saldutako hektare gehienak komunalak  omen ziren. Horren harira, Udalak lur horiek itzultzeko tramiteak hasi zitun eta apartamentuak egiteko ideia gelditu zen, baian berriki ezagutu da erreklamazio data pastu omen dela eta Baztango Udalak lur horiek betirako galdu ditula. Elizondo-Elbeteko Beartzun auzoan, dagoen kuartel zaharra erortzekotan dago orain, teilatu gabe, berroz, sasiz eta sastrakaz beteta eta gure istoriaren fantasma gise bezala…agertzen zaigu lañotartean!!!

Post hau iteko urrengo liburuak eta webguneak erabili dira.

El contrabando en Baztan contado por sus protagonistas”. Pedro Mari Esarte Munian. (Pamiela 2011 ).

Fronteras y contrabando en el Pirineo Occidental“. Jose Antonio Perales Diaz (Nafarroko Gobernua 2004).

Ttipi TTapako “beartzungo-kuartel-zaharraren-lurrekin-gorabeherak? “artikuloa.

Berriako Iker Friasen “Beartzun: duela ehun urteko xarma” artikuloa. (2007)

Gaur egungo Beartzungo kuartelaren argazki gehiago ikusteko  “Baztan argazkitan” argazki blogako post hontan http://baztanargazkitan.wordpress.com/2011/09/11/beartzungo-kuartel-zaharra/ ikus daiteke.

Read Full Post »