Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Garzain’

palacio_iturbidea_gartz_gf.jpg

Gartzaingo Ainzano auzoan, Baztanen baden lehenengoetako jauregi edo “etxe-noble” eta leinuetxe bat  badago, Iturbidea jauregia izenekoa. Nahaiz eta gaur egun baserri baten itxura izan eta jatorrizko eraikinatik bakarrik zutabe bat bere kapitelerekin  elditzearren, garai batean “Cabo de armeria” zen eta garrantzi haundikoa, gainera hortik hainbat baztandar seme bitxiak atera  dira, haien artean  enperadore bat ta guztiz.(argazkia baztan.es webgunetik artua dago).

XV.mendea  Martin Iturbidetar bat agertzen da (Baztango alkate “perpertuo” bezala, urte batzuk geroago naparren arteko “gerra zibilan” Agramontarrak  eta Bahamondarren artean, (agranondarrak Aragoiko Joanes II.aren alde patuz eta Behamontarrak Karlos, Bianako Printzearen alde) gerra ondoren, orduko   Nafarroko errege “usurpadorea” Aragoiko Joanes II.na ( usurpadorea, erregea bere seme Karlos, Bianako prinzipea  izan beha zuelako) Gartzaingo Iturbidetarrei eskerrak eta “graziak” ematen die, erregeari eskeinitako laguntzagatik. 1512ko Gaztelaniarren inbasioan, badirudi ados egin zutela hauekin eta hemendik aurrera Iturbideako semeak karrera militarra eginen dute gaztelaniako eta geroxago, spainako ejerzito barnan, baino bitxia da hoietako batzuk, independentziaren alde borrokatu eta hil  izan zirela historian zehar. iturbide.jpgHoietako bat Agustin Iturbide Aranburu (1783-1824)  izan zen, Mexikon jaioa baina arbasoa gartzaindarra izanez, hasieran Spainako erreinuaren generala zen baina segidan Mexikoko independentzia eskatzen zutenekin ados eginen du eta 1821an lortzen dute Mexikok Spainatik independizatzea eta  bera izango da Mexikoko lehenengo enperadorea (1822), hori bai bakarrik urte bat izan zen, zeren  1923 errepublika jartzen da eta 1824an fusilatuko diote.

Baina benetan interesgarria dena, independentzia aldetik, Miguel de Iturbide  Garzaindarra da. Familia gehiena bezala arma gizona izan zen eta XVI. mendean zehar Baztango aranako “capitan a guerra” kargua izan zun, baina Flandesera borrokatzera deitua izan zen eta han gerraren medioz (ospe haundia artu zun gerlari ausarta bezala) segidan karguz igo zioten, Nafarroan berriro zelarik espia bezala aritu zen Bearnen hori eta bertze guda batzuk ondorioz kapitaina izatea lortu zuen eta azkenik 1644 diputado bezala ateratzen da Iruñako hiria  eta Nafarroa, kortetan ordezkatzeko.

Garai hoiek gogorrak dira Spainako erresumarendako, Portugal askatasuna lortu du. Herrialde Katalanarretan independentzia lortzeko borrokatzen dute, gainera Frantziarekin gerra daude, gauz guzti hauek egiten dute, Madriletik gerrarako gizon eta diru gehiago eskatzea Nafarroari. Nafarroa 100urte anexionatua eraman arren, Nafarroa oraindik eskubide batzuk mantzentzen ditu, foruak… (estadu independiente bat izan bai zen) eta eskaera hoiek foruen kontra joaten zirelakoz, korteen aurkako Diputazioko protestak eta erresintenzioaren buru jartzen da Miguel de iturbide. Baita ere,  Nafarroako virreya “Oropesako kondearen”  aurka agertzen da, honek kataluniako gerran, Nafarroako desertorei ezaretzen dionean izugarrizko zigorra, bere protesten ondorioz lortuko du Oropesako kondea Nafarroako virreynatoa uztea  eta alde egitea.

Horrela gauzak joaten direla eta Madrilerako gizon gogoikarria (molestua) bat denez, 1646an Kortetara deituko diote eta han deus erran gabe urte batez atxilotua egonen da eta azkenian “conjura separatista” baten buru zelakoa, salatuko diote eta bapatean era arraro eta misterioso batean hila agertuko da Madrilgo kartzelian. Nafarroan berriz, Diputazio protesta formalak eginen du eta erregimentu batzuk altxatzeko sahiakerak eginen dute, baino ez gehiagorik.

Ez da historian zehar Madrildarrak edo gaztelaniarrak horrela jokatzen dutela zeren 100 urte  lehenago zerbait iduritsua getatu zen San Nikolaseko prisondegian, hilik agertu bai ziren “iñor jakin gabe nola”, egun batzuk lehenago preso hartu zuten Jaime Belaz eta bere seme Luis, Amaiurko gazteluko azken alkaide naparra.

Eta historioan atzera aunitz joan gabe 1989ko azaroaren 20an bertze euskal diputado bat (Miguel de Iturbide bezalaxe) eta independentzia askatasunaren defendazailea (Jaime Belaz bezala) hil zuten, tiro batez afaltzen zuen bitartea, Josu Muguruza eta bertze kasuen bezala ere, era arraroan eta misteriosoan zeren gaur egun ez da jakin nork edo nortzuk hil zuten.

Badirudi, batzuk ohiturak txarrak mantentzen dutela mendez mende.

 

Read Full Post »