Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘futbol’

C.D. Baztan.

jose-fernandez-001.jpgEguberri egunan (2010ko abenduak 25an) Irunen, Jose “Pepin” Fernández Arce zendu zen, 97 urte zeukala ta. Pepin-ek, C.D. Baztan-go zegoen jokalari ohi zaharrena zen. Hileta, Elizondo ospatu zen eta Irunen bizi arren eskualde honetaz maitasuna ta “zaletasuna” mantentzen zun. Bitxikeri bezala aipatu, Pepin-ek, Bidasoako trenaren (Elizondo-Irun) bizirik gelditzen zen azken langilea zela ere. 

Jose Fernandez, Baztandar taldearen, atezain historikoetako bat zen eta 30. hamarkadaren bukaeran eta 40.aren hasieran jokatu zun. Nahiz eta 70 urte gutti gorabehera pasa izan eta jokalari “veteranoena” izan, ez zen lehenegoetako jokalaria, zeren Baztango futbol taldea, edo obe errana, C.D. Baztan, urte dexenta batzuk lehenago sortua izan zen.

C.D. Baztan 1923an sortu zen, eta 87 urte luze hauetan garai harras desberdiñak pastu du, batzuk onak, 90. hamarkadan bezala, 3. mailan jokatzen aritu baizen urte batzuz, eta bertze garai batzuk, harras txarrak, 50. hamarkadaren erditik 60. hamarkadaren artekoak bezala, futbol ofizialak eta Club Deportivo Baztan ia ia erabat desagertu bai zen. Urte hoietan Giltxaurdiko futbol zelai bertan behera utzi zen, eta soilik  Gorramendiko baseko amerikar soldaduak  erabiltzen zuten ia ia arratsaldero beisbolera eta football amerikanerako jolasteko. Beraiek zelai, zaindu, belarra moztu eta txukuna mantentzen zuten. Baita ere zelai hesi eder batekin itxi zuten, erraten da hesi hori, ameriketako pelikuletan, agertzen den etxeetako lorategietako hesia bezala zela, egurrezko taula zuri eta lau-ekin egiña. Giltxaurdi, 1941 eta 1942 bitarte 0oogiltxaurdi.JPGegin zen, Jose Manuel Osacar eta garai hartan Baztan eta bere kargu zeuden espaniar militarrei esker. Zelaiaren eremua, pentsatzen da edo pensatzekoa da, izena erraten dun bezala, giltxaurrondoz betetako toki bat izanen zela, baña egia erran, eremu hori, Baztan ibaiaren zeharrune (meandroa) bat da eta harrikozkorrez betetako toki bat zen eta zelaia iteko, harri txikiagoz eta legarrekin bete zuten. Gero urtekin, 2008an “Giltxaudi” eraberrituko dute, belar naturala ordez artifizial patuz eta gaur egun daukan itxura artuz. (Argazkian Giltxaurdiko zeharrunea. argazkia Pello S.M.)

Baña aistion aipatutako garai txarrak pastu ziren eta 60.hamarkadako erdialdera eta eragin handie izan duen pertsona bati esker, Zacarias Zayas Latorre Sopuertarra-ri esker, juvenil talde bat atra zen eta urte gogor batzuk ondoren, taldeak horrek, Baztanen bai futbola eta bai Club Deportivo Baztan suspertzea lagundu zun eta urte batzuk geroago zaletasuna berreskuratu zen. gaur egun arte. Talde hori buruz hainbat bitxikeri kontatzen dira eta hoietako bat C.D. Baztan-go web gunean, irakurtzen ahal da eta han diotenez, jubenil talde hortan (argazkian) tamaiñuz jokalari txikienari, Kuki Gonzalezi, eta berea ez zen posizioan, atezain bezala patu zioten, baña harras ondo ibiltzen zen nahiz eta jautzika ez zen langara iristen. Argazkia  C.D. Baztan web historia_anos60.jpggunetik artuta dago eta 60.hamarkadako, lehenengo jubenil taldeko jokalariak ageri dira (ezkerretik eskuin ta goititik hasita): José Joaquín (Kuki) González, Alberto Alaña, Santi Esarte, Santi Yábar, Fermín (Pirrín) Fernández eta José Antonio Huarte (Tudelano). Belauniko: Pedro (Peito) Cebrián, Juan Mari Amiano, Josetxo Petrirena, Joaquín Jaén eta Juan José Erice dira.

Alakoak (bitxikeriek) hainbertze badire eta zorionez bai taldeko webean eta bai Jaime Viguriaren www.valledebaztan web horrian, hoietako batzuk bildu dituzte. Hoietako bat prensa ta guzti atra zen berri moduan,egunkaria Catalnyako La Vanguardia zen eta notizia “La indiferencia de un portero navarro…” titulua zeukan. Berria dionez, 1953ko Abenduaren 13an Altsasuko Sociedad Deportiva eta Club Deportivo Baztan artean jokatutako partiduan gertatu zen bitxikeria eta dirudi baztandarrak, arbitroren akats eta bidegabezko expulsio batzuk ondoren, partidutik “pasa” itea erabaki zutela, atezaina bereziki, zeren berak, notizia nabarmentzen dun bezala, lasai lasai egon zen langaren azpian zigarruak errezen partidua amaitu arte…Nahiz eta notizia dokumentatua egon, ta club-aren web horrian errekortea ageri, club barrutik diote oraindik ez dutela jakin nor izango ote zen, atezain erretzale hori. 

Nahiz eta ez agertu egunkarietan, badire bertze kontakizuna makalak ez direla ere. Kontatzen da (fikzioa eta errealitatea nahasten direla uste da) Pistone-k korner bat atera ondoren, pilotakada bombeatu baten bidez, haunitz altxatuz eta zehaztasun handiakin, denbora eman zaiola “area-ra” iristea eta berberak buruz errematatu zun gola ta guztiz sartuz!!!, jendearen pozarako. Edo, nola ta kanpoko partidutan La Baztanesan autobusetan joaten zirenez eta partidua jokatzeko tenorean, jende faltatzen zenez, haunitzetan “La Baztanesako” txoferra jokatu behar izan zuten, hamaika izateko…

Laurogehitabi urte hauetan aunitzetarako eman du, bitxikeriak, historioak, pozak, tirabirak…baño laurogeitabi urte hauetan, pila gazte pastu eta kamiseta gorria jantzi du eta futbolaz gozatu du bere izenean, eta hoietako batzuk, profesionaletara iritsi dira!! eta ez bakarrik hori, lehenengo mailan jokatzea ta internazional absolutoak izan direnak badirra, Juan Antonio Zaldua bezala F.C. Bartzelona jokatu zuena edo baita ere liga irabatzi dutenak , Juan Mari Amiano bezala, Errealarekin 1980-1981 denboraldian txapelduna izan zena.

baztanlb8.pngBaina C.D. Baztanen, ez bakarrik futbolan aritu dira, zeren hasiera batean bere besapetan  bertze kirolak jorratu izan ziren, txirrindularitza, mendi taldea, atletismoa, eskubaloia eta errugbia bezala. Gehienak 80. hamarkadan club-tik alde egin zuten, gehienbat bere independentzia ekonomikoa lortzeko eta erabakitzeko askatasun gehiago izateko (dirudi, jarrantzi eta diru kopuru haundiena,futbola izaten zuela ) eta urte haietan, Baztango bertze kirol taldeak sortu ziren, eskubaloiko Baztango Kirol Taldea ,Club Ciclista Baztandarra, Baztango Mendigotzaileak…Gaur egun C.D. Baztanen futbola batera rugbi taldea bada, Baztan R.T  eta orain dela gutti (bizpa-hiru urte) sortutako lasterketa talde bat ere, Baztan Lasterketa Taldea izena duna. Baita ere ez giñen ahaztu behar Baztanen bertze hainbat kirol talde badirel edo izan direla eta ez dutela zerikusirik izan C.D. Baztanekin, adibidez Amaiurko sokatira taldea edo Juanjo Atxaren Txaruta Pilota Elkarteak bezala. Gañera Baztango pilotariei zoriondu behar zaie zeren urte hasieran (Urtarrila 4an) hirugarren aldiz Nafarroako herriarteko txapelketa irabazi bai dute.

Post xume honekin bai Pepin Fernandezen ta bai Baztan osoan kirola sustatzeko lan in duten guztien omenen da eta post ez zen posible izango C.D. Baztan  ta valledebaztan web gunei gabe zeren web horri hoietatik informazio gehiena artu dugu.

Read Full Post »