Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘feriak’

Udazkeneko edo Urriko feriek, Elizondon izaten dira, San Lucas jaiaren hurrengo ortziral eta larunbatean. Ortzirala izaten da egun nagusie eta abereek, ganadue, edo azienda  Merkatuzelaiko Plaza biltzen dituzte. Ganadu kontuan, erran behar ondarreko bizpahiru urteetan inoiz baino itxura hobea hartu dula  Udazkeneko Feriek, azienda kopuruari dagokionez. Gan den urtean (2010), Altsasun feriarik ez zela ta  Burgete eta Jaka arrazako behor eta zaldiak etorri ziren plazara, hoiekin batera eskualdeko behiak, euskal zerri­ak, astoak, ardiak eta bertze zenbait azienda ere izan ziren. Aurten ere abereburu aunitz espero da, eta horirkin batera herriko kale nagusiak saltokiz gainezka beteko dira, eta noski! jatetxe gehienetan garbantzuak azarekin eta usoa saltsan aurkitzen ahalko da.

argazkia Pello San Millan

Ganado azokan, betidanik garrantzi haundi izan dun animali bat behia izan da, aranako ekonomian garrantzi haundiko izan bai da (ardiarekin batera) eta historian zehar azienda honen heriotz-tasa Baztango ekonomia, aldizka kaltetu du. Garrantzitsuena eta gogorrena akaso 1774ko abeltzaintza izurritea izan da.

Izurritea Frantziatik etorriz, Euskal herrian zabaldu zen, Baztanen kalte haundiak eragiñez. 1774ko  Uztailaren hasieran eman ziren behi gaixotasunaren lehenego kasuak eta izurritea azaro erdialdera arte iraun zuen. Gaitz hau “muermo acompañado de phitisis”  bezala identifikatu zuten, aberen ohiko gaitz infekziosoa eta batzutan gizakiari pasten dena ere. Gaitz  honek lau hilabete hoietan, Baztanen 6.304 abere-buru hil zitun, hauxe da behi-azienda guztiaren %95, soilik geratuz 300 animali bizirik. Elizondoren kasuan bakarrik  buru gelditu ziren gaixotu gabe eta 20 sendatu ziren, guzti hau in zun azienda honek betetzen zuen espazioa errekuperatzeko zalla eta bide luzekoa izatea. Hemendik aintzin ardi azienda haundituko da eta gero ta garrantzi haundiagoa izanen du.

Urte gogorrak izan ziren XVIII. mende horren bukaera, zeren aipatutako ganadu izurritea ez zen soilik bakarra izan Baztanen, 1794an Konvenzio gerra zela ta, elikagaien eskasiarekin batera, Tifus izurritea agertu zen  eta urte bakar batian 335baztandar, hilobira eraman omen zuen.

Izurritez eta gaitzez ari garenez, bitxia eta aipagarria da Baztanekin zerikusia duen  gaixotasun infekziosoa, kutsagarria, epidemikoa eta birikoa bat badela (bederen izenez) eta gaixotasun hori Baztanga izenarekin zauzen da, hauxe da, “baztandarren gaitza”. Egie´rteko (egia errateko) baztanga, Variolae vaccine (varicela gazteleraz) nafarreria izena ere du eta dirudienez Euskaldunok Naparren gaitza zela argizuten eta Naparrok bere zilborran behituz, baztandarren gaitza zela ere argi izan zuten, baña bitxiagoa da oraindik, Baztanen! gaitz horreri agoteria erraten zizaiola, agoten gaitza, hau da Bozateko biztaleen gaitza zela (gixagoak Bozatarrak  denetatik izan omen zuten).

Baztanga orain dela hiru mila urte sortutako  gaixotasun infekziosoa , mendeetan zehar ikaragarrizko izurriteak eragin ditu. Hain arriskutsua zenez ,garai batean haurrei, ez zizaien izenik jartzen nafarreriari aurre egin eta bizirik atera arte.

1776.urtean hasi zen Edward Jenner gaixotasun honen aurkako txertoa lortzeko lanean. Segidan konturatu zen behiekin lan egiten zutenek, nafarreria ez zutela pairatzen eta behiek gaixotasunarekiko erresistentzia zutenez,  bere zornea pertsona batzuei inokulatuz hauekez zirela infektatzen konturatu zen. Honela, 1798. urtean mediku inglesa txertoa (vacuna, latinezko “vaccinus-a-um”eta gaztelerako “vaca”) lortu zuen.

iriarte jauregia, Argazkia Pello San Millan

Urte batzuk geroxago, hain zuzen 1801an, Baztanen Baztangaren aurkako txertoa jartzen da lehen aldiz (Iruñan hilabete bat lehenago jarri zen). Txertoa Erratzuko Iriartea jauregia eman zen eta garai haietan Baztango alkatea eta etxeko nausia zena Joseph Juaquín Gastóni esker bultzatua izan zen. Dokumentua, Gaspar Castellanos de Gastón historiatzaileak aurkitu eta aireztatu zun eta ikusten denez garrantzi haundikoa dokumentua da zeren azaltzen digu garai haietan herriko edo baserri giroko medikuntza ia ia parean zehola hirietakoarekin, Baztanen bederen.

Agirian irakurtzen ahal da, txertoa ekartzeko eta ezartzeko Baztango alkatea, Donibane Garaziko Iribarren Ayzin medikuarekin kontaktuan patu zen. Iribarren jauna, Paristik ekarritako txertoarekin (zornetan) lan egiten zun eta inguruan arras ongi ari zela zabaltzen, aipatzen du. Baitaere, txertoa Baztanera ekartzeko lehenego saiakera bat  izan zela baina hau ez zula  funzionatu erraten digu. Badirudi  Jose Juakin Gastonen bi seme edo bi morroi (ez da argi gelditzen)  urriaren aldera Donibanera urbildu zirela txertoa bila (txertoa zornean mantentzen zen), baina Irribarren jaunak zornak ez zuenez, deus gabe bueltatu ziren Errazura. Bañan azaroaren 2an Iribarren Ayzin medikua Erratzun agertu zen 18 urteko neskatxa batekin, neska bere besotan  Baztangaren txertoa eramaten zun.

Neskatxaren besoko pikor zornetuetik Alkatearen  zazpi gizonezko semeak , iloba bat, Jauregiko hiru zerbizari , alkatearen lagun baten semea eta Errazuko herritarra zen Franco. Iriarteren sei semeak , Baztanga aurkako txertoa hartu zuten. Honen ondorioz, Iribarren medikua, aranako Josef  Mayora medikuak animatuta eta bertze medikuen laguntzarekin  Baztango bertze herrietako herritarrak (lehen hilabeteko haurrak eta 40 urtekoak bitarte) txertatzen ariko dira. Nafarroan ezagutzen den lehenego txertaketa kolektiboa izanen da.

Baztanga kutsatzeko, gaixoarekin kontaktu zuzena izan behar zen, gaixoak erabiltzen dituen arropa edo ta maindireen bidez kutsatu baitaiteke. Horregatik, gehienetan familiarrak eta inguruko pertsonak kutsatzen dira eta Baztango Alkatearen “txertaketa kolektiboak” antzekoak munduan zehar eman zirenez , Nafarrerie  desagertzeko edo erradikatzeko emandako lehenego pausuak  izan ziren.  Gaur egun Baztanga erradikatua dago naiz eta, Errusiak eta AEBek oraindik birus hau gordeta daukate laborategietan.

Post hau iteko hurrengo liburu ta webguneak erabili dira:

El sector agropecauario de la Euskal Herria  peninsular durante el Antiguo Regimen” Liburua (pdf). Alejandro Arizkun Cela (Euskal Herriko Uniberitatea)

http://www.elizondo-baztan gueb gunearen “epidemia ganadera de 1774” artikuloa.

Wikipedia enziklopedia askearen Baztanga” artikuloa.

La vacunacion antivariólicas en Navarra” artikuloa. J.J. Viñes Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko irakaslea

Eta doike! eskerrak eman Gaspar Castellano de Gastón baztandar-zaragozar historiatzaileri, berak aurkitu eta zabaldu baizuen  Joseph Juaquín Gastónen karta ta agiri hauek.  Gutun hauei buruz eta Erratzuko Iriartea jauregian gertatutakoaz sakontasunan murgiltzeko komeindagarria da “La cacunacion antivariólicas en Navarra” artikuloari begibsta bat ematia.

http://www.cfnavarra.es. Baztango alkatearen agiria, 1801ko azaroaren 2an Errazun izandako txertaketak akreditatzen duna.

 

Read Full Post »

2008ko feriak

Erdi Aroan ernaldi luze baten ondoren, Nafarroako azoka eta merkatuen mapa XVI. mendean zegoen erabat osatuta. XVIII. mendearen azken herenean eta XIX. mendearen lehen herenean, azoka eta merkatu berriak sortzeko eskaerak nahiko ugariak izan ziren. Urte horietan, hazkunde demografiko handia izateaz gain, trukeak areagotu egin dira. Nafarroako Gorteek, 1765 eta 1829 artean, honako pribilegio hauek eman zituzten: merkatukoa Tuterari (1766), Lodosari (1796), Azkoieni (1829) eta Agoitzi (1829); azokakoa Agoitzi (1795), Lodosari (1817), Ultzamako Haranari (1818), Lesakari (1829), Zaraitzuko Haranari (1829, Altsasagabian) eta Haranari (1829). Kasu batzuetan, erabilerarik gabe eroritako pribilegioak eguneratu ziren, Lesakan bezala; bertze batzuetan, praktika zaharrei lege-zorroztasuna eman zitzaien: Salazarren guise-

Datu horiek kontuan hartuta (Gran Enciclopedia de Navarra), Elizondoko feriak aspaldi ospatzen ari zirela suma dezakegu.

Elizondoko bi feriak, Pazko garizumako ondorengo ortzegunean ospatzen dira (Udaberriko feriak), eta San Lukas egunaren  ondorengo ortziral eta larunbatean (Urriko feriak).

Urriko ferieko ortzirala izaten da egun nagusia, abereek Merkatu Plaza hartzen baitute. Hala ere, gero eta abere gutxiago biltzen dira, eta horien lekua (luzeko frontoian), nekazaritzako lanabesak eta makinak tokie hartu dute. Herriko kale nagusiak saltokiz gainezka izaten dira, eta abere kopurua gero eta txikiagoa bada ere, saltokiak gero eta gehiago dira urtetik urtera. Arropa, eskulanak, osagarriak eta garaiko eta herrialdeko gastronomia produktuak saltzen dituzten saltokiak ugaritzen dira. Gehienetan 200 salmenta postu baino gehiago egoten dira, non neguari aurre egiteko behar den guztia aurkitzen da (antzina hala zen), mota guztietako janarietatik, neguko arropetatik, lanabesetatik edo berpizkundeko makineriatik; Ohikoak dira, baratxuri kordak, galtzerdiek, turroiak, euskal pastela…

Egun honetan,  feriako ohiko menua eskaintzen dute inguruko jatetxeek: garbantzuak azarekin eta usoa saltsan.

Larunbatari “atsoferie” erten zaio, emakumeen feria, alegia. Antzina, ortziraletan produktuak behitu eta konparatzen omen zituzten eta ondoren, larunbatean joaten ziren erostera. Egunotan, eskupilota partidak eta herrikirol erakustaldiak izaten dira.

Elizondoko ferietan behiak eta baserritarrak. 1990ko urriaren 8.  Irudi hau Wikimedia Commonsera igo da Tokikomek eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak egindako akordioa dela eta. Irudiaren jatorrizko egilea eta jabea Ttipi-Ttapa da.

P.D. Artikulu hau 2008an idatzi zen, eta aurrekoak bezala, ganadu azoka pobrea eta urria izan zen; Behi gorri bazuk , asto bat, ahari bat, behorr bat, hiru pony eta ikastolako pottoka! gehiagorik ez (zenbatu eta apuntatu nituen). Jende mordoxka zegoen, baina 80-90eko hamarkadetako kaleekin konparatzerik ez zegoen, kaleak jendez beteta baitzeuden eta kaleetan ezin baitziren ibili ere egin. 2008an, zegoen krisi ekonomikoagatik izan edo ez, postu dezente gutxiago egon ziren.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

Ferias y mercados. Gran Enciclopedia de Navarra.

FOTOTEKA

1952ko urriko Elizondoko ferietako fotogramak (Nodo).

Read Full Post »