Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Eulogio Zudaire’

1944KO Ekainaren 6an, E-Egunean  Normandiako Lehorreratze famatuan eman zen.  Itsasotikegindako historiako inbasiorik handiena izan zen eta helburua Alemania Naziari Mendebaldeko Frontea irekitzea izan zen.

Aliatuen tropak Normandiara iritsi zirenean 47 euskaldun baziren soldaduen artean, 17 infanterian eta 30 aviazioan. Baziren Ameriketako Estatu Batuetara bizizera joandako lehenego eta bigarren belaunaldiko gazteak: Frank Arregebere, Stephen Larrinaga, Santiago Mendieta… Britaniar jautsilari konpainian Aretxabaletako Luciano Sauquillo zegoen, Kieffer komandoan, Iparraldeko Joseph Villard Miarritztarra, Eskiulako Joseph Julian Hourcourigaray eta Laurent Casalonga Donostiarra. Abiazioan, RAFek, (Britainiar Aire Armadak ) eskuadretako bat iparraldeko euskal pilotuek osatzen zuten erabat. 342 Eskuadroia zen, “Lorraine” Eskuadroia ere deitua (bonbardero ikurriña margotuta zuten)…agian hoietako baten baten arbasoak Baztandarra izanen zen, baina dirudi 47 euskaldun hoietatik bailarakoa batere. Baina…Lurralde hoietan, hondartz, herri eta hiri haietan, mende batzuk lehenago, ejerzito lehorreratzeetan (portu hartze kasu hontan) , Baztandar dexente batzuk, Normandian ibili, borrokatu eta defenditu omen zuten.

XIV. mende erdialdean kokatzen gera. Nafarroan, 1349 tik Karlos II.a Nafarroakoa , Evreuxkoa eta Gaiztoa ezizenez ezaguna erregea da.  Nafarroako erregeaz gain   Evreuxeko kondea ere da; Evreux, Mortain, zein Vexinen eta Cotentinen zati batzuen jabe zen Karlos.

1337tik Frantzia eta Ingalaterra Ehun Urteko Gerran daude eta Karlosen Normandiako lurrak, kolokan. Horrela, eta Normandian zituen ondasunak mantentzeko (Cherbourg itsas portu garrantzitsua, Avranches, Évreux eta bertze zenbait hiriko gotorlekua) 2 espedizio militar bidali ziren itsasoz. Lehena 1355eko abuztuan, Erregea buru zegola, Baionatik 6 itsasontzitan 2.000 nafar, 100 zaldik eta erresumako gizon aberats eta zaldun nagusiekin Cherbourgen lehorreratu zen. Espedizio honen eginkizun nagusia nafarrek frantsesen aurrean galdu zituzten gaztelu eta gotorleku ugari berreskuratzea zen. Expedizio hortan Ursuako Miguel Santxez Baztandarra zegoen.

Ursuako Miguel, escudero gise irisi zen Normandiara eta urte hoietan arma gizon trebea bihurtuko omen zen. Zihur ez jakin arren pentsatzekoa da Miguel ezkutariak, Txerbugo, Avranchesko eta halako gotorlekuen babesten hariko zela eta 1358an jakerkeriaren errepresio basatian parte hartu zuela (Jaqueria, Franziar uhartea, Pikardia, Xanpaina, Artois eta Normandiako landa eremuetan izandako herri alxtamendua izan zen. Erten ahal da, herria, nekazariak… nobleziaren gerraz aspertuta zegola) eta ondoren Karlos II.aren komandantearekin (erregearen anaiarekin) Melun hiriaren konkistan. Konkista honen ondorioz eta prestatutako zerbizioagatik, erregea sarie gise, garai hartako zerbitzuengatik, Amaiurko errotaren eta herriko errolden diru-sarrerekin sarituko dio, baita ere Baztango hainbat larre (bustalizak, idiendako expresko belaiak) eta belaiekin.

1360ko Urrian Frantziarekin Bakea siñatzen da (Erregea, 1361ko Urrian Nafarrora bueltatuko da), baina bakea ez du aunitz iraungo Nafarroko erresuman, Karlos Gaiztoak Aragoiko Pedro IV.aren aurka azpijokoan dabiltza. Gerra hontan Ursutarra “ballesteroen nagusia” (maixua) tituloa du. Gerrako ministro antzekoa da eta bere kargu dago, hainbat gotorlekuen defentsa lanak egitea, zaldunak ordaintzea, ballestaz hornitzeaz….Lan onegatik, Oliteko kapitaneriakin eta gorteko ondasun batzuekin Erregeak sarituko dio.

Cocherelgo gudua. Toison d’or de Guillaume Fillastre miniatura. XV.mendekoa

1363ko eguberritan, Normandiatik etorritako mezulari bat iritsiko da, Mantes eta Meulán nafar plazen erorketaren berri txarrak ekarriko ditu. Urtarrila eta otsaila artean ejerzito berri bat prestatuko da eta Martín Enríquez Lakarr-en ajintean mila gizon Ondarrabitik aterako dira . 2. expedizioko armada ttiki hontan, Jauntxoen artean, bertzeak bertze, Baztango Ibainez eta Narbarteko Periz Jaunak agertzen dira, azken honek 18 soldadukin. 1364ko maiatzaren 16an Karlos V.a Frantziako erregearen eta Karlos II.a Nafarroako erregearen tropak Cocherelen, aurrez aurrez topo eginen dute. Guda horren ondorioa, frantziarren garaipena izanen da.

Cocherelengo porrotarekin eta 1365ean deitutako Avignoneko Itunaren siñadurarekin Karlos II.aren gainbehera etorriko da. Hemendik aintzin Normandia gelditzen zaion gotorlekoak mantentzen saiahatuko da. Garai hauetan Ursuako Miguel, Donibane Garaziko kapitaina da, urte pare geroxago Amaiurko gazteluko kapitaina edo alkaidea izanen da. Kargu hau betetzen hari zela, Karlos II.ak 1374an Normandiara bidaliko dio eta Avranscheko kapitaina izeanen da (hiri hontako kapitaina , denbora batez, Baztango Ibainez ere izan zen). Napar kapitan gise 1378 arte egonen da, gauzak gero eta zallago jartzen hari zaie Naparrei Normandian, Napar erregeak ez da garai batean bezala hango lurretako jauntxo haundi bat. Naparrei gero eta gehiago kanpotar talde militarra gise ikusten zaie lirralde hoietan, eta azkenik 1378ko urrian Miguel eta bere gizonak Avransch utzi eta Baztanera bueltatuko da eta Baztanen, 1384 arte Amaiurko gazteluko alkaide gise egonen da.

Post hau egiteko erabili den materiala.

El capitán Pedro de Ursúa, señor de Ursúa. EULOGIO ZUDAIRE HUARTE. Revista Principe de Viana. 158. zenbakia

Eco de la batalla de Cocherel en los documentos de Comptos reales de Navarra. MARTÍN LARRÁYOZ DE ZARRANZ. Revista Principe de Viana.

Nafar gudarosteak Europako gatazketan, lehen Evreuxtarren agintepean (XIV. mendea). Roberto CIGANDA ELIZONDO Universidad de Navarra / Nafarroako Unibersitatea. 2007

Fightingbasques.net bloga. Sancho de Beurko elkartearen ikerketa lanak. “47 soldadu euskaldun izan ziren Normandiako lehorreratzean” eta “Kieffer komandoa

Carlos II el Malo. Auñamendi Eusko enciclopedia.

URSUA, Miguel Sánchez de. Auñamendi Eusko enziklopedia.

El capitán Pedro de Ursúa, señor de Ursúa. Eulogio Zudaire Huarte.Revista Principe de Viana. 158. zenb.

Cocherelgo gudua. http://www.wikipwdia.org.

Eco de la batalla de Cocherel en los documentos de Comptos reales de Navarra. Martin Larraioz de Zarraz. Revista Principe de Viana. 96. zenb.

Nafarroako konpainia. http://www.wikipwdia.org.

Nafar gudarosteak Europako gatazketan, lehen Evreuxtarren agintepean (XIV. mendea). Roberto Ciganda Elizondo. Universidad de Navarra / Nafarroako Unibersitatea. 2007.

Read Full Post »

 

1561eko urtarrilaren 1ean, Mocomoco herrixkan, El Dorado bila zebilela, espedizioko talde batek, Lope de Agirre buru zuela, Pedro Urtsua eta haren maitalea (Inés de Atienza, Blas de Atienza konkistatzailearen alaba) hil zituen. 35 urte zitun gau hartan eta azken urteak lur berri horiek exploratzen eta konkistatzen aritu zen.

Pedro de Ursuan  fama haundiko konkistatzaile eta explorazaile bezala zauzen dugu, nahiz etagarai haietako bertze haunitz bezala, merzenario, lur ebasle ta espoliatzaile utsa izan. (Hori bai, Karlos V.na eta bere semea Felipe II.naren baimenarekin)

Argi ez dago, noiz eta zenbat urtekin Ameriketara iritxi  zen baztandarrak. Batzuk diote, Ursuako Pedro 18 urtekin Ameriketara iritsi zela (enbarkeko zelulan hori agertzen da). Bertze batzuk 15 urtekin diote, eta azkenik, Eulogio Zudaire dion bezala, 1545an eta 24 urtekin Sevillako portutik atra eta Amerikako Indiasko Kartajenan leorreratu zen. Nahiz eta ez jakin zihur noiz ailegatu zen, bai dakigu inoiz gehiago ez zela bueltatuko.

Pedro Ursuaren soinenborra. Pamplonako Unibessitatean (Kolonbia)

Han, bere osabak Migel Diez de Armendaritz-ek (Granadako Erresuma Berriko agintaria dena), gaur egungo Kolonbiara espedizio bat antolatu zuen eta Urtsuari espedizioburu eta Granadako Erresuma Berriko teniente nagusi izendatu zion. Magdalena ibaian gora egin zuen eta Vélez eta Tunja herrietatik igaro ondoren Santa Fe de Bogotara heldu zen. Bertako gobernadoreak (Montalvo de Lugo) ez zuen hiriko aginpidea Urtsuaren esku utzi nahi izan eta baztandarrak atxilotu zion eta gobernari izendatu zuen bere burua.

 Gero, Gonzalo Pizarrok Perun antolatu zuen matxinadari aurre egin behar izan zion. Handik gutxira Chanchón kazikearen matxinada ere zapuztu zuen, eta buruzagi nagusiak hilarazi zituen.

1549an, Andeetarako barneraldi batean zehar, Zulia haranean (Granada Berriko erresuman) Pamplona izeneko hiria sortu zuen, gaur egungo Kolonbian kokatua dagoena .

Santa Fera itzuli zenean Errege Audientziak muzo leinuaren aurkako espedizioan parte hartzeko agindu zion. 1551an, gerra honetan garaile irten izanak ospe handia eman zion Indietan, eta bere inguruan bertute eta merezimendu guztiez hornitutako kondaira sortu zen; hala ere, aurkaririk ez zitzaizkion falta izan. 1553an Tumunga haraneko lursailetan Nafarroako Tudela (gaur egungo Tudela de Muzos) sortu zuen.

Bere lehengusu Armendaritz postutik kendu zutenean, Urtsuak Santa Martako Justizia Nagusi postua onartu zuen, Tairona indioen aurka borrokatzeko aginduarekin. Horretan jardun zuen, 1553an, gaixorik eta zauriturik zegoela, epaile berriak, kargutik kenduko diote. Agintari berriekin dituen tirabiren ondorioz legez kanpo jartzen dute.

Legez kanpo utzi zutenean, Pamplonan eta Santa Fe-n ezkutatu behar izan zenn , baina bere burua arriskuan ikusten zuenez gero, Panamako Nombre de Dios portu-herrira ihes egin zuen. Han, Peruko erregeorde berria (Cañete Markesa) ezagutuko du eta haren zerbitzari jarri zen. Erregeordeak, ihes eta matxinatutakoio esklabo beltzen (zimarroiak) aurka borroka zezan aginduko dion. 1556. urtean hasi zuen esklabo ohien aurkako gerra eta, haiekin negoziatu ondoren, pozoitu egin zituen denak, Bayano buruzagia salbu. Buruzagia preso artuko du eta Limara bidaliko dio.

1558. urterako guztiz konkistatzaile ospetsua zen eta, urtebete geroago, Hurtado de Mendozak  (Cañeteko Markesa) El Dorado aurkitzeko espedizioa antola zezan agindu zion. Urtsuak Andeak eta Ozeano Atlantikoaren artean aurkitzen zituen lurralde guztietako gobernadore, jeneral goren eta epaile titulua jaso zuen. 1559an Ezpedizio antolatzen eta prestatzen ari zela, Trujillon Inés de Atienza, Blas de Atienza konkistatzailearen alaba, ezagutu zuen. Hartaz maitemindu zen eta espedizioan berarekin eramatea erabaki zuen.

Espedizioa 1560ko irailaren 26an abiatu zen, expeizioa zalla, gogorra ta zorigaiztekoa izan zen. Gañera beraekin zeuden haunitz, soilik justiziatik hies iteko expedizioan izenan eman zuten. Bertze batzuk, Lope de Aguirre bezala expedizioaren norberako ideiako zeukaten. Hiru hilabete ondoren Ursutarrari hilko zion eta expedizioko buru ta jabea bezana geldituko da.

Ursuako correa. Bozate, Arizkun.

Hil zen tenorean harras aberats zela erraten da, Panama zegoenean 2.040 urrezko peso igorri zituen Espainiako bankuetara, bahian zeuden Urtsuako dorrea eta etxaldea berreskuratzeko («para desempeynar la cassa y mayorazgo de Urssua»). 1545tik  Ursuako dorreko nagusia bere anai zaharra  Miguel zen. Pedrok hiltzerakoan utzitako dirutza, lur hauetan (Baztanen) ez ziren iñoiz ikusi, nahiz eta bere anaiaren bilobak, Ana ta Maria (Bozatekoak) ia 1571an kobratzea sahiatu izan.

Ofizialki Pedro Ursua konkistatzaile ospetsua, Arizkungo Ursutarren dorretxean sortu zela agertu arren, badire, hainbertze “frogak” hori horrela ez dela kezkatzen gaitunak. Kezka hoiek Pedro Esarte Elizondar historiatzaileak, bere “Navegantes del interior, emigracion de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV” liburuan arras ongi azaltzen ditu.

Azalpen hoietako bat, Pedrori, ameriketan “el Frances” izenakin aipatzen diotela da. Behipin bi dokumentotan ala ageri da;

Batan “...En el año cincuenta y nueve dio El Marques de Cañete la jornada del rio Amazonas a Pedro de Ursúa, navarro y por decir verdad francés…” Eta bertzia, Lope de Agirrek Felipe II.ri bidaltzen dion gutun batetan (erahil ondoren) idazten dioenean Ursua gobernatzaile maltzurra, biziosoa…dela ta gañera,  naparra baño fransa!.

Badakigu Agirrek eta Ursuak bere artean euskaraz iten zutela (lagunak izan ziren) eta euskaldun bati errexa izanen zela euskalkiarengatik jatorria paratzea baino akaso lehenik aipatu beharko genun garai haietan, Bearne, Zuberoa (Nafarroako erregen lurrak izan zirenak) Frantziaren eskutan zeudela eta Pedroren gurasoak ta familia, Zuberokin lotura haundia zutela. Amaren partetik, nahiz eta ama Leonor de Armendariz Tuterakoa izan, familia Zuberotarra zen eta gañera agramondarrak ziren, zubero aldean lurrak ta jauregiak zituzten, hoien artean Genthaiñeko dorre-gotorlekua. Bertze Aldetik, Pedroren aita Ursuako Tristan zen, baztanarra ta behamondarra, eta honen ama (Pedroren amatxia) Juana Lakarra zen ta hauek baita ere zuberotarrak ziren.

Esartek Liburuan, 1535 ta 1538 urte tartean Arizkunen izandako “prozetsu” bat azaldu ondoren, Pedrok Arizkungo dorretxean sortu ta hazi zela, dudetan jartzen du.

Prozesu ireki hortan, ikusten da urte batzuz (behinpin 30 urtez) Ursutarrak Arizkunen bizi izan ez zirela. Pleitoa, Ikazateako Joaneta alargunak, bere semea Joanot ta honen emaztea Maria Periz  batera, Ursuako Tristraneri patutako “demanda-kin” hasten da. Hirukote honek Pedro Ursuaren aitari salatuko dute. Salaketa, Ursuako dorretxeko elizako hilobitik (etxe bakoitzk zeukan herriko elizan, hilobitarako tokia) haur baten gorpua atratzeagatik izanen da. Haurraren gorpua Joanot eta Maria Perizen alaba zen eta Ikazatarrek erraten zuten bezala, bere familiakoak aspalditik hilobi hoietan (Ursuako dorretxeko hilobiak) lurperatzen zituzte (hilobi hoietan lurperatzeko, Ursuako dorretxea bizi behar zen).

Prozesua hiru urte irekia egon omen zen eta urte hoietan hilobian zeuden gorpuak atra zituzten. Atratako gorpuetatik ez ziren aurkitu Ursutarrik, eta bai Ikazatarrak: haur bat 1506an aldera zendua, Mariso ikazate (1516), bertze ikazatar alaba bat (1517), Joanetaren senarra ( 1523),  Martin Ikazateko bertze seme bat, Catalina de Ikazate eta bere senarra Garzia. Bertze gorpu batzuk agertu ziren eta ezta ere Ursundarrenak izan: Bozateko Beltran (ursuako morroi bat) 1520aldera hila, gipuzkoar soldadu bat (1523) Maria PolitPedro Sanz Ursuaren ohaide edo amorantea zena, Maria Politaren haurtxoa (1527), eta azkenik, Petri Nas, Ursua dorretxeko bertze morroi bat.

Hau jakinda, argi dago Ursutarrak garai batez dorretxe hortan bizi izan ez zirela, (behipin Tristanen familia) eta akaso, (hau hipotesis bat da), konkistaren garaian, Pedro eta Miguelen ama, agramontarra zela,Zuberoko Genthaineko jauregira joanen ahal zen? eta han, bi anaiak sortu eta haziko ziren?. Gero urtekin, eta Karlos V.ren (edo I) agramondarrein eskeinitako “bakea-rekin” bueltatuko zen? Bitxia da, Pedrok Ameriketara joateko, bere aita Ursuako Tristan zela eta gurasoak beti juntu bizi izan zirela egiaztatu beahar izan zuen.Bi gauza horiek zihurtazteko lekukoak bildu izan behar zitun… eta hala garbi ez bazegon, zertako lekukoak (testiguak) bildu?

Post hau iteko, erabii diren liburuak hauek dira:

Pedro Esarteren “Navegantes del interior, emigracion de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV” (Nabarralde 2009).I

«Pedro de Ursúa Díez de Armendariz». Idoia Estornés Zubizarreta. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org

 «El capitán Pedro de Ursúa, señor de Ursúa» Eulogio Zudaire Huarte. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 41 urtea, Zº 158-159, 1980 , 141-160 hor. Dialnet.unirioja.es

Santiago Sesma Zabalegui-ren “Navarra un Reino de historias” (egn) 

Pedro Urtsua wikipediako wikia.

Read Full Post »