Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘etxabe taberna’

Barkatuko didazue, baina oraingoan nire familiari buruz arituko naiz, nire amaren aldeko familiari buruz, nire aitetxixar (birraitona) Juan Antonio Etxabe Guesalaga eta nire amatxixar (birramona) Juana Magirena Igoa buruz, hain zuzen ere.

Gogoan dut, haurra nintzenean, Pirrintenea etxean dagoen gaur egungo Txokoto Taberna, Etxabe taberna bezala ezagutzen zela eta Etxabe-Maguirena familiak taberna hainbat hamarkadatan gobernatu izanak tabernari izena ematen zion.

Aiako Goienetxea etxea, Argfazkia Etxabe familia.

Jose Antonio Etxabe Guesalaga, 1895eko azaroaren 9an Aiako Goienetxea etxean jaio zen, hamar anaiaren zazpigarrena da (horietatik bortz, hiru urteak bete baino lehen hilko dira).1 905ean, bizi ziren bortz anaiek Egia auzoko Gorriaran Berri baserria jaso zuten aitetxiren (aitaren aldetik) jaraunspen gisa. Lau urte geroago aita hil omen zen eta lurrak jaso zituzten Aian. 1914 inguruan, bi anai zaharrenek 12.000 pezeta jaso zituzten ( jaraunspenaren beraien zatia) eta Arjentinara emigratu zuten. 1918ko irailean ama hil zen eta lau egunera Candido anaia txikia, dirudienez, karrotilluez jota hil ziren (gripe española).

Beraz, familiaren jaraunspena Juan Atonio eta bere arreba Martina Josefa Etxaberena jasoko dute (Donostiako Loiola auzoko Irigoien baserriko Domingo Astiazaranekin ezkondu zen Beraz, familiaren jaraunspena Juan Atonio eta bere arreba Martina Josefa Etxaberena jkasoko dute (Martina Josefa Donostiako Loiola auzoko Irigoien baserriko Domingo Astiazaranekin ezkondu zen). Argentinara emigratu zuten anaiek herentziaren herena jasotzen dute. Oinordetza hainbat baserrik (Jonsaunsoro, Gorriaran, Gorriaran berri, Irureta Haundia, Goienetxe eta Olasoro) eta Aian inguruko zenbait lurrek osatzen dute.

Emigratutako anai-arrebei beren zatiak erosi ondoren, herentzia oparoa Juan Antoniorengan eta Martina Josefa ahizpa zaharrenarengan (bi urte zaharragoa) kontzentratuko da.

1923an Juan Antoniok, bere koinatu den Domingo Astiazarani oinordetzan hartutako ondasun guztiak harekin hartutako 25.000 pezetako zorra kitatzeko, salduko dizkio. Zorra ekendu ondoren, 1924an negozioak egitera Baztanera etorri zen (dirudienez, Arraiozen bizi den osaba baten biez), eta urte horretan bertan Iruña-Mugairi-Elizondo arteko posta zerbitzua enkante bidez eskuratu zuen .

Urte horretan bertan Juana Magirena Igoa zigatarrarekin ezkondu zen eta hurrengo urteetan lau seme-alaba izanen dituzten (horien artean nire amatxi Martina).

Juana Magirena Igoa eta Juan Antonio Etxabe Guesalaga breen ezkontza egunean. Argazkia, Etxabe familia.

Juana Magirena Igoa eta Juan Antonio Etxabe Guesalaga beren ezkontza egunean. Argazkia, Etxabe familia.

1993ko uztailaren 10ean, Nafarroako garraio-batzordeak Iruñea eta Elizondo arteko bidaiari eta merkantzien garraioaren emakida eman zion, eta geroago, Baiona-Elizondo linearen emakida izan zuen. Famili sosadun bat zen, uda Donostian igarotzen zuena, eta inoiz ez zen haragia falta mahaian (sosa autobusen negozioa eta kontrabandua ematen zien), baina… denbora gutxian dena aldatuko da.

1935eko abenduaren 30ean, bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko emakida (kontzesioa) eta bidaiarientzako hiru ibilgailu saldu zizkion Baztanesari 42.500 pezetaren truke, baita posta arruntaren kontzesioa (emakida) ere. Salmenta hau baino egun batzuk lehenago, Chevrolet markako bidaiari-auto berri bat matrikulatzen du (NA-4673), eta berarentzat gordeko du. Ibilgailu hori, militarren altxamenduan 1936ko uztailaren 3l konfiskatuko zioten, eta ez zen autobus hortaz gehiago ja jakinen (1938an erreklamatuko erranez bere lanerako behar zuela).

Behin faxistak eta karlistak bailarako jaun eta jabe zirela, bertze Baztandar batzuekin batera Juan Antonio atxilotu zuten (fusilatuak izateko hogei bat izen zituen zerrenda bat bazen) Ibaina Elizondoko Andres Belzunegi apaizaren bitartekaritzari esker, gertakaria gauzatzea ekidin ahal izan zen. Familian erraten da (Maria Dolores Ladera. Juan Antonioren errainak kontatua) apaizari esker on gisa, Juan Antoniok urrezko kopon bat eman zuela Elizondoko elizarako.

Gerrako urteetan, negoziorik gabe, bidaiari-ibilgailurik gabe (Elizondo Baiona ibilbiderako) eta, ondorioz, kontrabandotik aldenduta, familiaren ekonomiak okerrera egin zuen, eta Etxabe izeneko taberna bat gobernatzea bertzerik ez zuten izan. Taberna horrek ostatua zuen ere eta Txokoto auzoan zegoen, Pirrintenea etxean hain zuzen. Alokatutako lokal bat zen, maisterrak bihurtu ziren eta gainera tabernak arazo larri baten bat emanen zien. Behin baino gehiagotan, Juana Magiarena ohartarazia izan zen, Baztanen zeuden preso errepublikanoei (batzuei) janaria emateagatik eta haientzat gordetzeagatik.

Horrez gain, tabernako lanak eta familiko atsekabe baten bat, Juan Antonioren edariarekiko zaletasuna haunditzen zaio eta 50eko hamarkadan tabernako erregeordetza utzi beharko dute alkoholarekin arazo larriak zituelako.

Hamarkada horretan Elizondo utzi eta Zigan (Juanaren sortetxea), Lekarozen biziko dira, denborarekin Elizondora itzultzeko Antzanborda auzora eta han bizi izanen dira bere azken egunak artio.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala

“Historia de la familia Echave”. Patricia Perochena Echave.

Read Full Post »