Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘eta’

“Bersio ofiziala” bezala ezagutzen dugu komunikazio bide ofizialak edo instituzionalak jarraitu dituen gertaera edo gertakari baten bertsioa, hau da komunikatu formal edo oficial baten bidez. Baina…ez du erran nahi benetan gertatu deparen egia kontatzea.

1967ko azaroaren 7tik 8rako goizaldean, Laputsegarai parajetik gertu non Guardia Zibilek gazte bat hil zuen gertatkitzunean, bertsio ofiziala zion, Guardia Zibilaren patruilak hildako gaztea, ETAko kide bat zela eta haiek gelditzeko agindua eman ziotenean, honek tiro eginez erantzun ziela agenteei eta hauek beren burua defendatzeko hil egin zuten gaztea.

Bertsio ofizial horrek guardien testigantzaz gain, hildakoaren eskuin eskuan agertu zen pistolak berresten zuen, pistola belgikar bat zen eta tiro egin zuela nabarmentzen zen (beroa, bolbora, usaina…). Datu bitxi bat; garai hartan, ETA-k oraindik ez zuen ekintza armaturik egin.

Hildako gaztea Miguel María Iturbide Elizalde zen, Jangoneko Borda baserrikoa, eta 16 urte bertzerik ez zituen (1951ko abuztuaren 9an jaio zen). Herrian, inork ez zuen bertsio ofiziala sinetsi!.

Miguel María Iturbide Elizalde. Argazkia “Miguel María Iturbide, crimen sin castigo” liburutik hartura dago

Laster jakin zuen herriak gertaeren egia, eta ez zuen ja zerikusirik bertsio ofizialak kontatzen zuenarekin.

Bertsio ofiziala kolokan jartzen zuten lekukoak baziren, Miguel Mari Iturbidek ez baitzuen goizalde hartan bakarrik egon. Berarekin Iruingobordako Jesus eta Juan Pedro anaiak zeuden, eta hiru zugarramurdiarrek “gau-lanean” (kontrabandoa) ari ziren.

Iparraldera aratze batzuk pasatzeko asmoz ari zirela, goizaldeko 03: 00ak aldera Guardia Zibilaren patruila batek gazteak ustekabean “altoa” eman zienean hasi omen zen dena. “Para, o te quemo” entzun bezain pronto Zugarramurditarrek ihes egin zuten, eta agenteak tiroka hasi ziren. Eutiquio Chamorro Chamorro kaboa, Barrentxea etxean ostatua hartzen zuena, tiro egin zion Migeli eta bizkarretik bala sartu zizaion (ihetsan zegoenean) eta hor betan hila erori ziren. Bi anaiek ihes egitea lortu zuten.

Bertze lekuko batek azaldu zuenez, goizalde hortan Chamorro kaboak, Barrentxeaan sartzen eta Iturbide hil zuten lekura itzultzen ikusi zuen, pentsatzekoa da pistola belgikarraren bila joan zela gorpuaren ondoan paratzeko intentzioarekin. Kontatzen zenez, gaztearen eskuan arma parta baino lehen agenteek pistola tirokatu zuten, Miguel Mariak lehenik tiro egin ziola errateko, eta haiek defendatu egin zirela. Ah porzierto! Migel Mari ezkerra zen.

Baina herritarrek eta Zugarramurdiko Jose Otamendi parrokoak justizia egiteko ahal zuten guztia egin zuten arren, bertsio ofizialak aurrera jarraitu zuen eta kasua artxibatu egin zen Burgosko Kapitaintza Nagusiaren egoitzara, iritsi ondoren.

Urteak eta hamarkadak pastu ziren, norbaitek gurutze bat jarriko du Laputsegaraia baserritik ez urrun, herrian eta inguruetan ia denek gaiari buruz zerbait entzun duten arren, bersion ofiziala finkatu egin zen, baina Xabier Susperregi idazleari esker, gertaera horren berri izan baitzuen eta ikertu ondoren Miguel María Iturbide-Crimen sin castigo liburu datzi zuela, argh eta garbinos gelditu da bertsio ofiziala, bertze aunitzetan bezala, gezurra zela, egia estaltzeko mozorro bat, gertaera anker eta ilegal baten benetako kontakizuna ez ezaguteko asmatua!

2022ko azoraren 6an Miguel Mari Iturbide Elizalde, Zugarramurdiko Jangoneko Bordako 16 urteko semea oroitzeko ekitaldia egin zuten Horrekin batera, Xabier Susperregi idazleak idatzitako Miguel Maria Iturbide. Crimen sin castigo liburua  aurkeztu zuten. Hainbat atal ditu liburuak: 50 eta 60ko hamarkadetako Zugarramurdiko kontuak, senitartekoen, lagunen eta herritarren lekukotasunak, Zugarramurdiko gazteari omenaldia egiten zaio munduko hainbat lekutatik iristen diren olerki eta artelanak Miguel Mari eta bere ingurukoen argazkiak… eta doike! ikerketa lanaren emaitza.

Xabier Susperregitren “Miguel María Iturbide, crimen sin castigo” liburuaren azala.Azalaren egilea Angelica Zubiran

Bertze bertsio ofizial batzuen arabera, gure eskualdean ere halako bertze kasuak eman dira. 1972ko irailaren 20an Juan Antonio Aranguren Mugica ‘Iharra’ muga Urdazubitik igarotzen saiatzen ari zela Guardia Zibilak hil zuten. Bertsio ofizialaren arabera, heriotza ETAko kidea e Guardia Zibilekin izandako liskarraren ondorioa izan zen. Hala ere, haren familiak aldarrikatzen du Iharraren heriotza bertze egoeretan gertatu zela, eta ez zela liskarrik izan, bizkarretik tirokatuta agertu baitzen. Familiak zailtasun handiak izan zituen gorpua ikusteko. Juan Antoniok 21 urte zituen Urdazubiko postuko guardia zibilek harrapatu zutenean eta dioitenez ez zeraman armarik.

Edo…Jon Ugutz Goikoetxea Elorriagaren kasua, Guardia Zibilaren balen azpian erori zena 1972ko martxoaren 15ean Elizondon. Jon eta bertze bi ETAkide, Zigan Espainiako institutu armatuko agenteek jarritako kontrol batekin topo egin zuten. Tiroketa eta kontralatik deriotarrak eta bertze bi lagunek ihes egitea lortu zuten. Handik ordu batzuetara, guardia zibilek Beartzunen aurkitu egin zuten, muga menditik zeharkatzera zihoala. Bizkarretik tiro egin eta hil egin zuten, doike bertsio od¡fizialak bizkarreko tiroaz ez du ja aipatzen.

P.D. Sarrera hau Pako Aristik BERRIA aldizkarirako idatzitako “bertsio ofiziala” artikuluan inspiratua dago.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Miguel María Iturbide, crimen sin castigo. Xabier Susperregi. BIBLIOTECA DE LAS GRANDES NACIONES. 2001

Bertsio ofiziala. Pako Aristik. BERRIA. 2022-04-07.

La verdad sobre la muerte de Miguel María Iturbide Elizalde. Fernando Anbustegi. Diario de Noticias 2021.11·07

 

.

Read Full Post »

2008ko urriaren 30eko goiza, hotz, goibel eta grisa zen, Iruñeko udazkeneko egun tipikoa!. Goiz hartan, Iruñeko Unibertsitate Klinikako 7. solairuan nengoen, birikako-proba batzuk egiteko hitzorduaren zain, goizeko 11: 00ak aldera burrunba handi batek, niri eta han zeuden guztiei arreta piztu zigunean.

Egun goibeltsua zela ikusita, erabat sinetsi nuen zarata hura trumoi handi bat izan zela. Baina ez zen horrela izanen, zeren zapore zahar eta ozpindutako klinika hortako 7. solairuko pasiloan alde batetik bertzera zebilen gizon trajedun batek, tinko jarri eta, aurpegi serioz, bertze gizonari begiratu zion (hura ere trajez jantzia) eta honek, pasiloan zegoen adin ertaineko emakume batengana hurbildu zen. Biztartean, pasilloaren alde batetik bertzera zihoanak mugikorra atra eta dei bat egin zuen. Gertu nengoenez, deia entzun eta harrituta  geratu ninzen!

Pasilloaren alde batetik bertzera zihoanak; -Carlos ¿cual es tu posición?

Ustezko Carlos; – Pio XII, 

Pasilloaren alde batetik bertzera zihoanak; -Me puedes confirmar si ha habido una explosíon?

Ustezko Carlos; -Si, muy cerca de vuestra ubicación, proceder a salir.

Deia moztu eta buruaz keinu egiten dio emakumearengandik hurbil dagoen gizon trajedunari. Honek besotik altxatzen du andrea eta berehala alde egiten dute. Aldi berean, pasiloaren alde batetik bertzera zihoanak, bertze dei bat egiten du.

Pasilloaren alde batetik bertzera zihoanak; – Pasame con el despacho (?) que es urgente.

Telefono-linearen bertze aldean dagoenak galdetzen dio, ea nolako presakoa den!

-” tan urjente como que es un atentado“. Erantzungo dio.

Nik eta telefono-elkarrizketak entzun zituzten agure bikote batek harrituta begiratu genion elkarri. Ustezko trumoi hotsetik minutu bat bertzerik ez da igaro, hirurok elkarri begiratu diogu harridura aurpegiarekin! Gure aurrean bonba-auto bat lehertu da (gero jakingo dugu) eta ez gara enteratu!

argazkia IGNAZIO PEREZ

Bikoteko agureak begiratzen dit eta erten nau: “Hori Mariano Rajoyren emaztea zen, presidenteordearen emaztea!” (Badirudi goizean odola atera diotela emakume horri eta agureak erizainei entzun diela haien artean Rajoyren emaztea zela erten). Nik Inozo eta tente aurpegiarekin jarraitzen nuen ( egitan, trumoi hutsa izan zela uste izan buen)

Minutu batzuk geroago, anabasa! kontsulta guztietatik erizainak eta medikuak urduri samar atratzen hasi ziren, batzuk eskuak burutan, bertze batzuk mandarretan eta mantaletan telefonoen bil eta guztiak! Nafarroako Unibertsitateko aparkalekuan bonba-auto bat lehertu dela erranez eta aipatuz.
Urduritasunak bere logika zuen, klinika honetako mediku eta erizain gehienek unibertsitate horretan ikasi dute eta
gainera batzuk, seme-alabak dituzte han ikasten.
Horretaz gain, leherketak “frecuencia de honda” ezabatu izana eta mugikorrak senideekin kontaktuan jartzea ezinezkoa izatea, urduritasuana eta nolabaiteko anabasa nabarmendu zuen.

-ez nau hartzen, ez nau hartzen!

-Orain dela 10 minutu berarekin hitz egin dut , zergatik orain ez nau hartzen!, Halakoa entzuten dira.

Minutu parez larritasuna haundituz doa, urduria eta beldurra nahasten dira…baina zorionez, bapatean telefonoak seinalea ematen dute, eta deiak hartzen dira, segidan hildakorik ezta zauriturik ez direla izan zabaltzen da, pixkanaka pixkanaka dena lasaitzen doa eta normaltasunera bueltatzen da.

Nik eta agure bikoteak inozo aurpegiarekin eserita jarraitzen genuen, eta horrela jarraitu nun erizain bat hurbildu eta etxera joateko erran d+zidan arte, egun horretan ez baitzen kontsultarik gehiago izango.

Baztanen horrelako ekintzarik izan ez den arren, egia da gure inguruan E.T.A.k eragindako bonba-auto pare bat lehertu direla. 2005eko abenduaren 21ean, bonba-auto batek kalte material handiak eragin zituenDonoztebeko Bordatxod diskotekan, eta hilabete batzuk geroago, 2006ko otsailaren 15ean, Dantxarineako (Urdazubi) Nuba diskotekaren ondoan, furgoneta-bonba bat lehertu zen.

Urdazubin ere, E.T.A.k herriko kuartel-etxea granadekin eraso egin zuen 2002ko urriaren 12an, eta sei urte lehenago (1996) bertze atentatu bat egin zuten, antzeko prozedura baten bidez, instalazio horien aurka ere.

Baztanen halakorik ez izan arren, Erakunde armatuaren lehenengo ekintza Baztanen, 1969ko azaroaren 22an Elizondoko Banco Vasconiaren sukurtsaleko atrakoa izan zen, atrakoan 1.211.000 pezeta eskuratu zituzten.

Atentatu horiek kalte materialak eragin bazituzten ere, zorionez ekintzak ez zituzten biktima hilgarririk izan, pozten gaituna. Baina bai hildakoa izan dira Bailara honetan, 1972ko martxoaren 15ean Guardia Zibilak Jon Ugutz Goikoetxea Elorriaga “txapela” Beartzunen (Elizondo) muga zeharkatzen ari zela hil zuten. Jon Ugutz, 22 urte zituen, 1950ean jaio zen Derion, familia abertzale batean eta gaztea zela, erakunde armatuan sartu zen.
Urte horretan bertan (irailaren 20an), muga zeharkatzen saiatzen ari zela Guardia Zibilarekin izandako liskar baten ondoren, Juan Antonio Aranguren Mugica “Iharra” hil zuten.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala;

Estalla una furgoneta-bomba junto a una discoteca en Navarra, sin causar heridos A.T- Diario Montañes. 2006

ETA ataca con granadas una casa cuartel en Navarra en la que doce agentes viven con sus mujeres e hijos. Begoña Lopez. ABC. 2001.

Read Full Post »