Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘esarte’

1938ko urte bukaerako abenduan, gerra zibila aurrera zijoan, faszisten Nafarroako ejerzitoa (nafar brigadak, errekete terzioak, bandera falanjeak eta erregularrak) Ebro ibaia  gurutzatuko dute, Frankok Catalunyako erasoa hasiko da.

Tenore berberan, 1938ko abenduan  Baztanen, faszistak jauan ta gabe ziren bailarako zoko guztietan. Lekarozko kolejio General Mola hospitala da eta eta egun haietan Ebroko batallako nazional zauritutaz betea dagoa (Azaroan 185 zaurituta iritsi ziren) Ebron baztandar haunizt badire uda  aldera azken “erreklutamientoa” egin bai zuten. Soldaduak, Guardia zibilak , Erreketeak,  Falajistak  nagusi dira. Falanjista eta errekete karlistak (1937tik Falange Española Tradicionalista alderdian batauak izan dira,) guardizibilekin batera, muga babestu, inguruak arakatu, trenaren trenbideak zaindu eta herrietan patrullatzen dute.  

Patrulla hoietako bat, abenduaren 15an (erribera aldeko hiru falanjistaz osatua) Elizondoko Opoka zubia zeharkatzen duen persona bat, Lekueder etxearen inguruan atzemanen dute. Gizonak gasnategi aldera korrikaz ihes eginen du eta falanje tradicinalistakoen patrulla tiroka hasiko da. Pueyo herrikoa zen falanjistak, bizkarran emanen dio tiro bat, gizonearen bizitza hor bertan akabatuz.

724-eskelaangel_tokikom_200x200

Angel Mikelarena Ayoroa “Labaki”

Hildakoa Angel Mikelarena Ayoroa “Labaki” zen, jaiotzetz Elgorriagakoa baiana Arizkungo Mejikokobordan bizi zena, 30 urte zituen (1908-10-1/1938-12-15) eta emaztea haurdun eta bortz ume uzten zituen. Bere gorpua Elizondoko hilerrian lurperatua izan zen.

Pasarte hau, Pedro Esarteren “El contrabando en Baztan. Contado por sus protagonistas” agertzen da eta kontatzen digu  hilketaren biharamunean Juan Miguel Opoca bere etxe ondoan, presaaren urbidean 300 sedazko medien paketea ageri zela aipatu zuen. Bera ez zekiela paketeaz ja dekaratu zuen eta modu beren baita ere egun hartan inguruan zebilen testigu bat, Jose Resino ohial saltzailea.

Esartek aipatzen duenez dirudi Angel zamalaria zela, baina duda da; zama utzi zuen utzi beher zun tokian edo zubitik bota zuen patrulla “altoa” eman zionenean….edo auskalo! ez bat ez bertzea, again ez zuwn zerikusirik paketearekin (Falange tradicionalek “gatillo errex” zirenez edozein gauz). Angeleren hileta ez zen urte horretan bakarra izan patrullero faszista hauen eskuz, hilabete batzuk lenago Manex Cicambre (hiritar frantsa) Lauretx benta inguruan patrulla batek hil omen zen. Apirilan,  sabelan tiro bat emanda Maria Franziska Iturralde neska gaztea hil zuten Berroetan, Uztailan, Oronozen Miguel Catalan Areyano gizona. Urrengo urtean Amaiurren,  Nikasio Zalakain eta Lino Mitxelena gazteak, patrulla batek hil zituzten. Tiroketa hortan eta sabelan zaurituta geratu zen Tomas Sanchez arotza, argiz gelditu patrulla horiek “gatillo errexekoak” zirela.

Post hau egiteko erabili den materiala;

El contrabando en Baztan. Contado por sus protagonistas. Pedro Esarte Muniain. Pamiela 2011.

TTIPI-TTAPAN familias argituratutako estela

Read Full Post »

Zutarri berrie.

029283_131161883576227_100000472481696_305261_5144280_n.jpgNabarraldearen bidez aste hontan iritsi zait nire eskutara, Pedro Esarte Baztandar historiazaile eta idazlearen azken liburua, “la batalla de San Marcial“. Lan hontan, azaltzen digu alarde izeneko festa horren jatorria eta ospakizun horren atzian dagona eta nola garaileak historia idazten duten eta “betirako” gelditu da, guda hoi frantsen aurka zela eta ez, egian den bezala, “etsaia” naparrak zirela eta Enrike II. zangotzarraren aginpean zeudela. Liburua, harras interesgarria izan eta gure historiaz zerbai gehigo jakitekoz gain,  festa hori ospatzen dutenek, zer ospatzen duten jakiteko, harras aproposa da.

Liburua nabarraldek argitaratu du (haria sailan) eta bitxikeriz bezala aipatu, lehenengo horrian irakurtzen ahal dela, liburua “Pro libertate patria gens libera state” elkarteak babestu edo patrozinatu dula.

Erran behar, elkarte honen izena Nafarroko infanzonak erabiltzen zuten lelotik atraia edo hartua daglao eta lelo berber hau, ta gañera euskaratua “Aberri askearen alde, jende librea jeiki” Baztango herri batian aurkitzen ahal dugu. Herri hori Amaiur da eta orain dela 3 urte, gazteluko bidean elkarte honen eskutik patu zen zutaharrian agertzen zaigu.

Zutharri honen historioa jakiteko, obekio izanen da hasieratik astea eta txukun-txukun dena argitzea. Dena asten da Pedro Esartek, “Los infanzones Navarros, siglo XIII y XIV” liburua idatzi zun tenorean, eta aistion aipatutako lelokin (infanzonak erabiltzen zutena) eta bertze batzuekin batera (hoietako batzuk 0infa310521011.jpgbaztandarrak ere ) nafar kultura, hau da, euskal kultura, bulzatzeko elkarte bat sortzea, pentsatzen dutenean. Elkarte honen lehenengo pausoak harras zallak izan ziren, zeren elkartea erregistratzerakoan, Nafarroko gobernuak agertu zen erranez lelo hori Obanosko Herriari edo Obanosko infanzonei bakarrik zegokiela, eta Nafarroko Auzitegi Nagusiaren laguntzarekin, lortu zuten elkartea ez legalizatzea. Baña sasi zikin hoietatik atratzea errexa izan zen, zertaz azkenian arazorik gabe, elkartea erregistratu izan ahal zuten, hori bai, “en la Nabarra maritima” hau da, Gipuzkun . (goiko argazkian Nafarroako infanzonen zigiluak)

Legalizatu bazain laster elkartearen lehenengo ekintza publikoa, Amaiurko zutharri-menhir hau eraikitzea izan zen, Inagurazioa 2007ko Uztailaren 21an izan zen eta Pello Iraizok argiñak zintzelatuako harrizko menhir “moderno” hontan Nafarroko erreinu zaharreko ikurren artean; karbunkoa, ilargi erdia, lis lorea “planta genesta” gaur egungo armarria, baño kate-begiak izan beharrean hasierako barrekin…Aberri askearen alde, jende librea jeiki leloa ta baita ere latinez idatzita aurkitzen dira. Lelo hau eta tokia, (Gaztekuko bidearen hasieran, Pilarreko baselizaren ondoan) kasualitatea nahi izan du zerikusi haundia izatea, zertaz harrizko oroigarria  ihardutzaile ezezagunaren omenz altxatua izan zen eta jakiña da metro batzuk goraxago Gaztelu beltzan, hoietako ihardutzaile ezezagun haunitz gogor eutsi zioten Gaztelaniatik etorritako erasotzailei. Baita ere iruditzen ahal du, zutharri honek, euskal soldadu ezezagunaren oroigarri gisa izatea, baño 0nfanzon-eguna07-15.JPGPedro Esarte erraten dun bezala ,hori eziñezkoa da, zeren euskaldunak bere herria bere ideiengatik babestu dute eta ez “soldata”  batengatik.

Bertzaldetik argi utzi infantzonak ez zirela Obanoskoak baizik Nafar osoko gizon askez osatutako “junta” izan zela eta hondarrian izen horrekin ezagutuak izan bai ziren, Obanosko herrian gehienetan biltzen zirelako izan zen, Obanos ia ia, Nafarroko zilborran (erdigunean) dagonez, leku aproposa izanen zen biltzeko.

Infanzonak 100 urte pasata iraun zuten, beraien eta herriaren interesak zaizen, ta babesten, baita ere Franziatik etorritako errege berrien zenzugabekeriak borrokatzen; Adibidez Teobaldotarrak I eta II.na (Txanpandarrak) junta desegin nahi izan zuten “iraultzaileak” zirelako… Urte mordo geroxago Luis Hutin (tematiak) Kapetoen dinatiakoa, infanzonak eraso eta persegituko du, ta badaikgu eraso hoietan 1314an hainbertze infanzonak zigortuak izan zirela eta nabarmentzekoa da, zigortu hoietako 70 Iruñarrak zirela, 53 Tagallakoak, 103 Lunbierrekoak eta 188 baztandarrak. Ez da arraroa infanzon kopuru haundiena Baztandarrenena izatea zeren aistion aipatu den bezala infanzona izateko gizon askea izan behar ziren eta baztandarrak, aspalditik ziren, zeren, kondaira dion bezala, Baztandarrak “hidalgia” Navas de tolosako batallan lortu omen zuten…nahiz eta hau, gezurra borobila izan (Navasekoa).

Read Full Post »

24f402db91d7c9a9617f092d0357d3e1.jpgElizondoko Pedro Esarte historiatzaile  baztandarra liburu berri bat atera du eta kasu honetan ere Baztan eta baztandarren buruz  doa. Lan interesgarria eta bitxia aurkezten diguna  “Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV” izeneko  eta nabarralde argitaratutako liburu hontan.

Artxibategietan egindako ikerketen ondorioz atera den lana da eta  barruko jendea bai Baztandarrak eta Baxenabarrek ultamarrera (itxaso haratago), Ameriketara, Napolesera, Tunezera.. egindako bidaiak, biografiak eta historioak kontatzen ditu aurkitutako dokumentuekin. Dokumentuak, gehienak herentziak jasotzeko dokumentuak dira, zeren garai haietako emigrante  hoietako aunitz, hil ziren, bai  bidaian,gerretan… adibide bezala, aipatu, nola 1555ko neguan, Baztandar talde bat, infanteriako soldau bezala alistatuak zeudela eta bueltatzerakoan nola bere itxasontzia urperatu eta hil ziren, kasua bada.  Kasu hontan gertakizun hontaz jakiten ahal da, baztandar horien familiak eskatutako  azken soldata  kobratzeko dokumentua badagolakoz eta Esartek aurkitu eta bildu duelako. Hau bezalako hainbertze bitxikeriak aurkitzen ahal dugu mende haieko baztandarren buruz eta San Pedro bezperan gaudenez ( Erratzuko bestak), liburuan agertzen diren erratzutar bazuen historioa nabarmenduko dugu aste hontan, blogan.  

Bitxikeri edo gertakizun hoietako bat, Pedro de Gorostapolo eta Pedro Mendibil Erratzutarren historioa da. Bi Errazutar hauek, Gorostapolokoak biak, Baztango lehenengo “intsumisoak” edo spainako (garai hartan Gaztela) armadako, lehenengo baztandar desertoreak direla erraten ahal da, behinpin dokumentatuta.

Nafarroa konkistatu zutenetik, napar aunitz, erregearen armadan behartuak eta indarrez alistatuak izan ziren, hoien artean bertze aunitz batzuk bezala bi baztandar hauek behartuak joatea deituak izan ziren, Portugal aurka guduratzeko. Baino bi lagun hauek, seguraski ez zekitelako ze hostia ai ziren bere herritik hain urrun eta beren gerra ez den batean borrokatzen, ihes egin zuten, Portugal utzi eta Erratzura bueltatu ziren.

Beren aurka dagoen dokumentuan irakurtzen ahal denez, 1587ko Ekainaren 30an (San Pedro ondoren) Baztango alkateak Sancho Iturbidek , Luis Carrillo “virreyaren tenentearen ” aginduz Pedro Gorostapolo hargiña, atxilotu zuen, erranez, su majestadeko armada bertan utzi zuelako lizenziri gabe ezta bere generalaren baimenik gabe. Horregatik 500 dukadosko ixuna patzen diote eta ez duenez diru hori etxea, lurrak eta bere gauz guztiek enbargatzen diote. Bertze egun batzuk geroxago bertze agindu bat iristen da, kasu hontan Pedro Mendibilen aurka, baino kasu hontan Mendibil ez da agertzen, akaso Izpegi pastu eta iparraldera alde egin zuen?  lehenego intsimisoa eta baita ere lehenego hieslaria izanen da, gure Pedrok?

Hau bezalako bitxikeriak eta  bertze historioak irakurtzen ahal da liburu berri hontan eta eskertzekoa da Pedro Mari Esarteri gure historia artxibategitik ateratzean eta denon eskura zabaltzea.

Read Full Post »