Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Elizondo’

Mauricio Berekoetxea.

2011kako Urtarrila.

Jakin berri izan dut,  Lander Santa Matiaren bidez (diario de noticiaseko artikuloan) Elizondoko kabalgatak aurten 80 urte betetzen zitula (2011), eta kabalgataren sortzailea Elizondoko apeza, Mauricio Berekoetxea izan zela, bere anaia Juan organistarekin batera. 

import_10192714_1

Argazkia J.M. Ondicol, http://www.diariodenoticias.com

 

Maurizio Berekoetxea Oscoz Elizondarrak, Elizondon apez moduan  XIX.mendearen bukaerako azken urtetatik eta ia ia XX.mendearen 30. hamarkada artio aritu zen, hain justu 22 urtez  (lenago Lesakako parrokoa izan zen) eta Landerrek aipatzen duen bezala apaiz arras “aktiboa” izan zen. Ez zuen bakarrik kabalgata sortu baizik baita ere Elizondoko eliza berria iteko (gaur egun dagoen tokian) gogo haundiak patu eta zerikusi haundia izan zun.

Baña, gogo haundiena patu zuen gaian, musikan, kantan eta  Kaperaren abesbatzan izan zen. Elizgizona, organista paregabea zen eta lan ikaragarria in zun arlo hontan Elizondon. Bere lana herrian, musika konzientzia izatea edo piztea izan zen. Bizitasun haundiko gizona izan zen eta ahots bilatzaile nekaezina ere, kalean, kaperako abesbatzan sartzeko asmoz bere ahotsa probatzeko, jendea”erasotzen” zituen . Erraten da, Elizondo erdiari solfeoa erakatsi ziola, hau da gizonei, zeren bertze erdiak, neskak, Sagrario Lazarori esker ikasi zuten.  Baita ere, aipatzen da, solfeoa eta kanta irakaste horren nahi edo gogoen atzetik, Berekoetxeak bere interesak eta irabazkiak bazituelka, zeren hileta bat abeslariekin zelebratzia, primerako hileta zen eta honek diru gehiago kostatuko zun,eta bera zeukan kantariak horretarako!, oroitu behar gara, garai haietan  primerazko, bigarrenezko eta hirugarrenezko hiletak bazirela .

Bañan zurrumurruak alde batera utziz, erran  behar da ia 1895 urtean, lehenego Kapillako ahotsei batuta astinduko dula. Kapilla barruan, bi abesbatz baziren, bata ahots mistoekin osatua eta bertze bat soilik larunbatetan abesten zuena eta ahots “tipleak” zituena. Gazte hoiek, Berekoetxeak zeukaten  musika frantsazko artxiboarekin eta ia ia profesional disziplinarekin, abestea ikasi zuten. Kapillaren lehenengo garrantzi haundiko emanaldia 1925an izan zen, Elizondoko eliza berria inaguratu zen egunan. Meza horren buru, Vatikanoko nunzioa (Vatikanoko diplomaziaren ordezkaria) zegoen, Federico Tedeschini monsignorea eta Kaperari kategoria pixket gehiago emateko, Iruñetik bortz abeslari etorri ziren.

Urte batzuk geroxago, gauzak aldatu ziren eta, 1930 aldera Baztandarrak ziren joanten zirenak “El Orfeon Pamplones” indartzera, abeslari hoiek Eraso anai-arrebak, Juan, Pablo ta Pakita eta Angel eta Tomas Garayotarrak ziren. 30. hamarkadan aldera, Berekoetxearen batutatik bi Baztandar kantari beaunaldi pasatu ziren eta bere hiltzearen ondoren, hiletan, Santio egunan ta eguberritan abesten, Kapilla segitu zun (urte batzuz). Gero, erten ahal da Berkoetxearen ahotsak, hirugarren eta laugarren belaunaldiak segitu zutela Baztanen abestuz, hori bai,kasu hontan, 1942an Erasok sortutako ” Orfeon de Elizondo” abesbatzan eta denborarekin “Agrupacion Coral de Elizondo” izena zuen eta duen abesbatzan.

Kapillaren inguruko bitxikeria bat aipatuz erran 1950an Kapillak Etxalarren izandako hileta “de primera” batean abestu zun, eta hileta horren defuntua, garai hoietako ABC eta El Sol egunkariako zuzendaria zen, hau da Manuel Aznar, Spainako presidente ohiaren aitexia.

Mauricio Berekoetxea, Baztango Parroko arzipestea zen, organista eta ahots irakaslea eta Elizondno musika inguruan garrantzi haundiko pertsonai izan zen, kultur inguruan mila salsetan sartue eta dirudienez bere garaian preziatutako gizona ere. Elizondoko parrokoa gaixotasun luze eta mingarri baten ondorioz 1933ko abuztuaren 24an gaueko 23:00 zendu zen. Urte erdi bat geroxah¡go (1934ko urtarrilan)

Maurizio Berekoetxea 20. hamarkada aldera. Utzitako argazkia.

Maurizio Berekoetxea 20. hamarkada aldera. Utzitako argazkia.

 Elizondoko herria, Maurizio Berekoetxeaz ez ahazteko eta Elizondarren memorian beti egoteko, herriko kale bati bere izena emanen diote, eta eliza ondoko kalea eta betidanik Alduides bidea izenarekin zautzen zena, txaflan  agertzen den gise, Monseñor Berecoechea etorbidea izanen da.

Post hau iteko urrengo materiala erabili da.

Diario de Noticiasko N.P. -en “La cabalgata de los magos cumple 80 años en elizondo” artikuloa.

Baztan solasian, ahozko tradizioaren bilduma” liburua. Maite Lakar Iraizoz eta Ana Telletxea Koxkolin. Nafarroako Gobernua-Baztango Udala (2006)

El silencio electrico. Cincuenta añaos de la Coral de Elizondo” liburua. Carmen G. Romero (1992)

El contrabando en Baztan contado por sus protagonistas”. Pedro Mari Esarte Munian. (Pamiela 2011 ).

Eta doike! gure amatxiren oroizapen lausotuak (goian bego)

Read Full Post »

Eklektizismoa.

Orain dela aste bat blog hontan inkesta bat plazaratu genun, inkesta Elizondoko plazari buruz doa eta ea zer irudizen zaizu plaza berrie galdera hairean botaz, karrikan entzuten diren erantzunak, sarean eta idatzitak, bildu nahi genun.

Hamar egun ondoren eta erantzunak aztertzeko garai dela, konturatzen gara ziberbaztandarrak (karrikan bezala) bi iritzi nagusi daukatela eta biak kontrakoak gañera, hau da; edo haunitz gustatzen du edo harras itsusia dela iduritzen zaie. Orain arte inkestan 181 botu eman dire eta portzentaiak ta emaizak ikusteko hemen klikeatuz aukera bada.

Kaka zaharra” aukera bozkatu dutenen artean edo kalean, plaza itxusie edo “vanguardista” edo sobera modernua dela erraten duten edo dugun artean, herriarekin edo inguruarekin “hausten” dula argudio bezala erabiltzen da, aipatuz herriarekin ez dula zerikusirik, herriak ere nortasuna galdu dula, eta abar, eta abar eta abar,…  Batzuei sobera pergola badirela, bertze batzuei kioskoaren desagerpena pena emanten die, erranez kioskoa “betikoa” zela. Jakinez gauzak horrela ez zirela zeren argazki zaharretan ikusten ahal denez, kioskoa ez da egon, beti toki beherberan eta ezta ere, ez da izan beti kiosko berbera.  Kioskoren aipamen hau, Iruñeko Gazteluko plazaren afera burura ekartzen nau. Parkiña iten hari zirela eta plaza hankaz gora zegola, erdiaroko hondareak agertu ondoren (harrizko etsiak), “musulmandar” hilerria aurkitu ondoren, erromatar termak argira atera ondoren…jendearia axola zitzaiena, enparantzako kasketea (kioskoa) zen. 60 urte zituen kioskoa, bakarrik kontuan hartzen zuten… “betiko” gauza zela erranez.

elizplaz1.jpeg

Bertzealdetik, plaza izan duen aldaketa hau, ez da lehendabizikoa izan ezta ere haundiena, zeren 1916tik 1925era eliza lekuz aldatu zen, 1913ko uholden ondorioz. (Argazkian Santio eliza bere jatorrizko lekuan eta plaza bestetarako apindua, egurrezko kiosko desmontagarri batekin). Baña zoko horren aldaketa edo herriaren berritzea elementu “aintzindariekin” lehenagotik hasi zen, hain zuzen XIX. mendearen bukaeran eta XX.mendearen hasieran.

Urte haietan Baztan guzia diruz betetzen da. Ameriketara joandako batzuk, han egindako negoziokin poltsikoak diruz beteta bueltatzen dira. Bueltatutako hoiek Amerikanoak (indianoak) bezala zautoko dira.

“Amerikanoak”, bere egoera berri erakutsi nahian, gehienak bere herriarako obenkuntzak sustatu edo egiteko dirua emenen dute, adibidez; 1883an Martin Plaza Lekauzera  ur publikoa eramateko lanak finantziatzen du, 1887 berdin eginen du Jaime Urrutiak Elizondon eta 1908an zerbait berdin in zuten Aldakoetxeako Irigoyen anaiak Erratzuko Iñarbil auzoan, Iturri eta lixutoki bat  eraikiz…Bertze batzuk dirua mango dute frontoiak iteko, Braulio Iriarte bezala Elizondon 1921-an aldera edo bi urte geroago Erratzukoa, Juan Martin Irigoyen ordaidutakoa, eskolak, Elbetekoak bezalaxe Franzisko Goienetxeren bidez, Oronozkoak Martin Urrutia eskuz), Lekauko kolegioa kanposantuak (Erratzukoa)…eta nola ez elizak, herriko eliza haunitz berritu edo haunditu ziren; Oronozkoa (nave bat gehitu), Lekauzkoa (kanpaindorrea), Elizondokoa, Erratzukoa (uholdearen ondorioz biak)…eta denetan, bitxia izanez arkitektu berbera parte artu zun, Lino Plaza Lekauztarra.

p1017871.JPGBaña indiano guzti guztiak egin zuten lehen gauza, bere jatorizko etxea, konpontzea, haunditzea edo berri bat itea izan zen. Eta, naizeta Indianoak dirua aparte, idei berriekin etortzen diren, mundua zautu dutelako eta “modernismoa” ekarriko duten zulo hontara, etxe berri hoietako gehienak,zonaldeko estiloarekin bat eginten dute, nahiz eta desberdintasun txiki batzuk izan; Elizondoko Martindenea, (Braulio Iriarte), Leku Eder (Migel Perochena), Erratzuko Aldekoetxea, Arizkungo Latadia 1938 erre ondoren, berritu zena Meliton eta Mateo Etxenike anaien bidez, baita ere Arizkungo Iriartenea...

Baino bertze batzuk. “modermismo” hori aurrerara eramango dute eta eraikin ekletikoak ereikiko dute. Eklektizismoa garai hoietan ematen zen estilo arkitektoniko bat zen, eta eklektizismoa kasuan proposatzen dena da, eraikinan ematen ahal direla edozein motako konbinazioak,  eta jatorri desberdiñako elementuak, bai erdiarokoak, klasikoekin  nahastua, tokiko eta geografian sakabanatuko edozen lekuko elementuak batzea, harrizkio eta forjazko etsi haundiak… eta guzti honen emaitza eraikin originala eta erabat desberdinak ziren. Estilo hau garai haietan errex  zabaldu zen Europan zehar (Frantzian nagusi izanez) dekorazio eta arkitektura errevista esker eta baita ere aberatz-berri hauen bidez zeren estilo honek ongi adierzten zitun hauetako dirudun berrie; garai berriak, bera bakarrik egindako gizona, haunditasuna, arte eta kultura zauzen dun gizona, aurrera begiratzen deuen persona…hori guztia azaldu nahi zuten estilo honetan eraikitako etxeekin.

p1017917.JPGBaztanen eklektizismo estiloan oinarritutako etxe guztiak Elizondon daude eta hoien adibide argiena Santiago kalean 39, zenbakia duen Manuelenea etxea da (gaur egungo Erasoenea). Eraikina 1904an  eraiki zen Urrutuia-Maguirena familarendako, etxeko nausia Jaime Urrutia izanez. Materialak aldetik, nahaste haundia bada, harria, ladrilloak eta pizarra eta marmola erabiltzen bai dira. Estiloaren bertze ezaugarria, etsia da eta etxeaurreko begiratoki poligonala, bertze elementu batzuekin batera, teilatua, kornisa…Bitxikeria bezala aipatu Etxearen izena Jaime Urrutiaren emaztearetik dator, Manuela Maguirena  bai zen eta gero denborarekin etxea saldu zela eta jaun berriak izena aldatu eta Erasoenea patu zioten.

Bertze etxe “eklektikoa” plaza aurrean dagoen Paularena da eta bitxia baita ere bere izenaren historioa, haue ere aldatua bai dauka, zeren hasieran, Plazarena deitzen bai zen. Etxea, Martin Plazak eraikin zun (baita ere Elizondon Datuzelay jauregia erosi berria zun), estilo aldetik Franziako eklektizismotik urruntzen da (teilatua) baña bere etxeaurrean estilo desberdiñak nahasten dira, neobarrokoa, klasikoa …1917an Donostiako Josefa Paula Fernandez, baztandar baten alarguna zena etxea erosiko du eta izena aldatuko du, gaur egungo Paularena-ra. Egia errateko ez zuen erosi baizik Donostiko San Martin kalean zeukan jauregitxo batekin trukatu zun. Dirudienez Plazarenaren nagusia Martin Plaza Iribarren Arjentinan ezkonduko da Faustina Olcerekin eta lau alaba izanen dute. Martin hiltzerakoan, hoietako bat Elvira, Ayciñenako marquesa izanen dena, Plazarena-ren jabe bezala geldituko da. Donostiara bizitzera joanen da bere senarrarekin eta han dagola alargunaren jauregitxoaz maitemintzen da eta nola Josefa Paula bere senar izandako herrira bultatu nahi duenez, bien artean eraikinak trukatzen dira. 

Bi eraikin hauek ez dira bakarrak, baita ere aipatu beharko zen kale berberan dagoen Justo-enea, 1902an Jose Ziaurriz argiñak eraikia, Justo Zozaya aginduta. Justok Cuban in zun dirua eta astion aipatu dugun bezala bere egoera berria etxearekin azaldu nahi izan zun.

Pentsatzekoa da etxe berezi hauek eraiki zirenean, herriko foroetan denetatik entzungo zela. Batzuentzat itxusiak, ulertueziñak, aintzindariak… izanen ziren, bertze batzuendako, akaso, ederrak ta dotoreak!! irudituko zizaien. Hau da, gaur egun bezalaxe, “demonioko” plaza horrekin bezala!!!.

img001.jpg

Modernismoaren garai hoiek, ez zuten bakarrik estilo berriko etxebizitzak ekarri, baizik baita ere indianoen gustu berri horien ondorioz, garai haietan aintzindaria zen arte edo “teknolgi” berri bat ere etorri zen, argazkilaritza. Zeren jakinez aberats berri horriek bere lana preziatu, erabil eta konsumituko zutela, 1898an Felix menak bere “studioa” Elizondon erekiko du. Studio honekin Elizondo, Iruña, Donosti eta Baionarekin parekatuko da, zeren halakorik ez zegoen berzerik inguru hauetan!…baina hau bertze historio bat da eta bertze post bat izanen da. (goitiko argazkia Felix Menaren argazki bat da Elizondoko studioan atraia  1904an aldera. argazkia viejas-fotos.blogspot.com blogetik artuta dago.)

Post hau iteko Jose Javier Azanza Lopez-en “Aproximacion a la arquitectura de los americanos en Navarra” liburua erabili da, liburu interesgarria eta gure inguruko hainbertze eraikinen kontuak aipatzen duna.

Read Full Post »

Izan dira historian zehar, bizitza izugarria, bitxia eta haunitzetan gogorra, izan duten baztandar batzuk eta gañera bere gertakizunak, historiako hune zehatz batean izan zirelako, haietaz gutti edo ezer jakin dugu. Hoietako bat Alejandro Elizalde Iribarren  izanen da.


redcomet8Alejandro Elizalde
 Elizondon jaio zen 1894ko urtean. Ikasketak Zaragozan in zitun eta hoiek bukatuta Donostiako Ford-an sartu zen lan itera komerziala bezala. 1923an Carmen Colau Marrodan Bilbotarrarekin ezkondu zen eta familiarekin Baztanera buetatu zen. Alejandro E.A.J.ko kidea zenez Spainako gerra zibila hasi zenean gudari bezala joan zen frontera eta Eusko gudarostean harituz eta guda hondorioztatu zenean Iparralden erbesteratu zen. Donibane Lohizunen finkatuko da eta II. guda mundiala leher egin zuenean Franzia askearen “deauximieme bureau-arekin” (Franziako inteligenzia agentzia) lanean haritu zen espioi naziak bilatuz iparralde guzian. Horretan zegola 1941an Baztandarrak
 Arnold DepeeComete sareko sortzaileetako batekin, elakarrizketatzen da eta handik aurrera Comete belgiar-fraziar sareari lagunduko die.

Comete sarea Bruselasen jaio zen 1940ko urtean 24 urteko Andreè de Jongh eta aistion aipatutako Arnold Depeèn-n eskutik. Hasieran, Dunkerkeko batallaren hondoren erreskatatu gabe gelditu ziren Britaniar ta Franziar soldaduei lagunduko diete, gordetuz, elikatuz eta handik aterataz. Gero benborarekin baita ere eroritako R.A.F-eko (Royal. Air. Force) Britaniar pilotuak eta USAF-kon Amerikar pilotuak, Alemaniarrek okupatutako lurretik ateratzen harituko dira. Horretarako Comete sareaz baliatuko dira eta etxez etxe, herriz herriz eta tokiko laguntzailekin, Bruselastik hasiz, Frantzia osoa zeharkatuz, Euskal herriaraño iritxiz, Bidasoa ibaia guruzatuz, Donostiara abiatuz, Bilbora eramanen dute. etBilbom Britania haundiko konsuladoan uzte zuten pilotuak eta soldaduak eta hortik, britaniako enbajadako langile edo “agregado” bezala, Gilbraltarrera joaten ziren.

phoca_thumb_l_itinerario-red-comete
Alejandro Elizalde, Euskal Herrian, mugalariak eta pilotuentzako aterpe eta babesa lortzen saiatzen ziren arduratzailea izan zen, berarekin taldea osatzen zutenak Ambrosio San Vicente arabarra,Martin Hurtado de Sarachobizkaitarra, Gipuzkuako Florentino Goikoetxea eta Maritxu Anatol Aristegui (Irungoa) izan ziren.

Aipatu dugunez hasieran Irun-Behobia aldetik pastzen zuten pilotuak, Paristik trenez Bayonara eramaten zieten, Baionan gaua pastu ta biramunian, Bidasoa zeharkatu. Bertze batzutan, Parisen autobusan sartzen zuten pilotuak eta Donibane Lohizun-erartio… pixkanak pixkana sarea haunditzen joanen da, gaua pasteko ta gordetzeko gero ta toki gehiago behar badira, Ziburun, Saran, Irun… Baña gero ta gehiago zailatasunak agertuko dira, 1942an aliatuak Normandian “desenbarkatuko” dute, hau, ondorioak izanen du zeren Alemaniarrek mugak indartuko ditu. Bruselastik Jean Francois Nothomb etorriko da eta mugalari bezala arituz eta bidasoako pasabidea zalla denez, berak eta Pierre Elhorga mugalariarekin batera bertze bide batetik saiatuko dira, Baigorri-Bidarray-Elizondo, gaua Elizondoko etxe batzutan loa itea lortuko da Alejandro Elizalderen esker. Gehien bat Bidarraitik Baztan aldera, Aritzakunera eta Gorramakil gainetik Erratzuko Mortaleneko Bordaraino ( Hango nagusia Ameriketan egona izan bai zene eta ingelesa baitzekien), Baigorritik ez ziren aunitz saiatu etortzen, kontrol sobera bazelakoz. Bide hauek ez dira izango bakarrak Baztanetik pastuko direnak zeren 1943an alemaniarren presioagatik Dantxarinea-Elizondo irekitzen dute. Baino Urte hortan, Alejandro Elizalderen taldea eroriko da, naziak talde guztia harrapatuko zun (Maritxu ezik). Alejandrok Alemaniara deportatua izan zen eta Mauthausen-eko, Kol de Melk-o eta Ebensee-nko konzentrazioko kamputik pastuko zen. Gerrra akituta Amerikanoak askatu ziotenean 45kilo pesatzen zitun eta harras gaixorik zegoenez, 1946an Kanbon hil zen.

0000197

Argazkian, Alejandro Elizalderen taldea ikus daiteke, Ezkerrian, Alejandro, Maritxu, Ambrosio San Vicente, Martín Hurtado de Saracho  eta Florentino Goikoetxea. (argazkia euskomedia web gunetik artuta dago)

Akitzeko aipatu, inportantzi gabeko blog hontatik gure omenaldi txiki hau egin nahi izan dugula Alejandro Elizalde Elizondarrarentzat bere bizitza aztuen putzutik atra naiez eta erran Elizondon, Ahaztuak plaza bat baldin badute Elizondar ahaztu honek ere, plaza horren zati bat izan beharko zula eta zertaz ez! bere plaza propioa edo kale bat bere izenakin…

 

Read Full Post »

Azken egun huetan, urtero bezala baztango mugen berrikustea izan da, ala bai dio baztango ordenantzetan eta dirudienez  1856tik, Spainia eta Francia artean “tratado  de los limites” ituna siñatu zenetik egiten dena.

183_5.jpgBaztango dermioak haundiak dira eta mugaz 115 km ingurunea dauka. Muga haoietako 52 km, Lapurdi eta Baxenabarrakin ditu, 56. mugarritik 140. mugarriraño, Saratik Urepeleraño. Atxurian, Sarakin 56ti 67raño muh¡garriak daude, Senperekin 68,69 ta 70. Ainhoa eta Urdazubik, 71 eta 72 mugarriak daude, Ainhoa Baztanekin 73,74,75. Ezpeletarekim mugarri bakarra 76a eta zihurhaunitz zaharrena dena zeren Gorospilgo lepoan entzanda dagoen zutaharri batean zinzelatuta dago.

Aitzinago, Itsatsoko lurrekin mugatzen du eta han 77tik 81. mugarriak aurkitzen dira, 79a Iguzkimendiko kaskoan hain zuzen. 82 tik 91.eraiño Bidarraiko lurrekin mugatzen du Baztanek, 91. mugarria Izpegin ikus daiteke. 91tik 102eraño Baigorrikin mugatzen du eta hemendik aintzin Bankakin 103.tik 114arañoeta muga lerro guzti hau Auza mendiaen azpitik doa. Aldude lurraldetan 115atik 137.rañokoak daude. 115a eta 116a Urrizka mendian daude, 126a Argibelen etainguruan Harrikulunka dago…137a Kinto Realan, Errokin eta azkenik 138a, 139a eta 140a Urepelkin eta hemendik aizin Urepelek Errokin mugatzen du.  (Argazkia, 115. mugarria da eta Urruxka kaxkoan dago, argazkia www.pirineos3000 web gunetik artuta dago).

Mugen berrikuste hau administraziotik iten da eta kargodun batzuk, udaletxeko mendi teknikaria iten dute bertze dermiokoekin batera, berrikuste hau barridekin anaitasuna mantentzeko eta sendotzeko balio du.  Baina barridearteko anaitasun hau sendotzeko, zorte onez, ez da bakarrik instituzioen aldetik ematen, baizik  baita ere badira baztandar talde batzuen bidez urtean zehar anaitasun ta laguntasun hau ematen dena Ipartraldeko bertze elkarte eta taldekin, adibidez, Jo a la jo taldekoak eta Baigorriko eta Baxenabarreko Txalapartariekin antolatutako txalaparta topaketak, Baztandarren Biltzarra Elkarte eta Basaize elkarteen arteko arremanak, gaztetxen arremanak edo baztandar ta Ipartar emakume margolarien “iparraldetik hegoaldera” margo erakusketa eta garai batean bi aldeko Rugby taldeen arremanak…

Anahi-arreba arremanak sendoak ditugu bi aldekoa, baño bazen garai bat, arreman hoiek aise normalagoak eta naturalagoak zirela, herritar guztiak zeukaten eta herri barride hoekiko jendekin, Urepel,Banka, Baigorri, Bidarrai, Aldudes… arreman hoiek egunekoak ziren.

Arreman hoien adibide bat, Mariano Izetaren “Baztango Kontuak” liburuan agertzen den “Lasterketa apustua” izeneko kontakizunan argi nabaria da. 

Kontakizuna hasten da erranez, Baztandarrok apostuzale amorrotuak ez izan arren, (Malerrekako eta Bortziriko barridekin konparatuz, zeren hauek  odol beroagokoak dira baztandarrak baño, hemendik dator ttukuttukuen afera) badira apostu batzuk gure oroimenan gelditu direla eta hoietako bat,  lehenagoko zaharren agotik entzunakoa eta aspaldion eginiko lasterketa apustua da eta ala ziona: (kursiban, liburutik, hitz hitzez kopiatua)

aldudes2008_11_04.JPGHemen bai omen zen gazte bat lasterkari ona, mendietan kurri zabillena eta ongi ezagutzen zituena Aldude eta muga guzietako bide ta bidexkak, basahuntza baten pare mendietan aise ibiltzen zena … Gazte honen iguruan apostu bat sortu zen, gazte horrek baietz eginen zuela Elizondotik Aldudes-era ordu batean. Jenden artean baziren batzuk baiez ingo zula ta bertze bazuk ezetz eta eztabaidatu ondoren apostua finkatu zen… Elizondo eta Aldudeko elizdorren orduak behar zuten lehenik zuzendu biek berdin egon zaitzin, gisa hontan zuzentasun ososz apostua egiteko. Goizeko hamekak Elizdorreko erlejuak yotzen zuenean, lasterkaria abiatuko zen Balleko Etxeko harrizko botarriatik, eta behar zuen Aldudeko plazako botarria ukitu, herriko erlejua hamabiak yo baño lehen …

Eguna iritsi zen eta dena pres zegoenean…Elizondoko elizdorreko erlojuak hameka yo zituenean, abiatu zen gaztea zauli-zauli eta eginahal guzian. Ongi zoaien gure mutilla eta bidexenda eta lasterbidez guztietaz baliatuz. Aldudeko atetan zagolarik gertatu zen iñork uste ez zuena: kakilea atakatu. Zoko batean egin zun bere egin beharrak, eta bereala lotu lasterrari eta Alduden zen. Baina! O zori txarra…! Herriko plazan sartu orduko dorreko erlojuak hamabiak yoka, eta lasterkariak ez zuen posible izan botarria ukitzea hamabiak yo baño lehen, eta holaxe apostua galdu. (goitiko argazkia, Aldudesko plaza ta eliza eta www.quintoreal.com webgunetik artuta dagona)

Gertakizunaren idatzia amaitzen du erranez, gertakizun honek (kaka egiten gelditu zelakoz galdu zula) solasaldi dexente sortu zula garai hoietan eta orduko gertakari hau atzendua dagola (“baztango kontuak” liburua 1999an editatua dago, baño idatzia aspaldikoa da) eta lekukoak zirenak denak zenduak direla. Haundie Mariano, haundie!! halako historioak biltzeagatik, gaur egun iñor ez dakienak eta bera garaian garrantzi pixket bat izan zutenak, eta halakoak gehiago irakurtzeko ta gozatzeko “Baztango Kontuak” liburuan aurki daiteke.

Read Full Post »

Txokoto, Elizondoko auzo bat da, hobe errana, Elizondonko zati bat da, ibaiaren bertze bazterra. Mende hasieran Elizondoko hirigunea, bi kale ziren, ibaiaren bi ertzak. Bata, kale Nagusia eta denboraekin Jaime Urrutia izendatuko zutena ta bertzea Eguzki kalea bezala ezagutzen zena. Kale hau Txokoto zena eta dena zeharkatzen du eta baita ere kale hau, denborarekin izena aldatuko zioten, honi ere bertze herritar ongileren (benefaktorea) izenarekin izendatua izango da, hain zuzen, Braulio Iriarte Goienetxe homenez.

p1017035.JPGBraulio Iriarte Goienetxe, 1860an sortu zen Txokotoko Martindenea etxean eta Baztandar haunitz bezala 17 urtekin eta inolako ikasketarik, ofiziorik eta dirurik gabe, Me­xi­kora emigratuko zun. Han, iritsi bezain pronto, Santa Catalina okindegiko langile gisara hasi zen. Etxez etxez ogia saltzen, hasiera horretatik, denborarekin XX. mende hasierarako okin sektoreko enpresari haundi batean bihurtuko da, laurogei okindegiren jabe, izanez. Okindegiko diru-irabatziekin bere lehenego errota, La Blanca martxan jarriko du, iringintza industrian sartuz. Denborarekin Eus­karo errotaren jabea izanen da eta baita Vera­cruz­eko Beti-Ona errotaren ja­bea, bere ilobak Agus­tin Jauregi Iriar­te (Elizondo, 1890) eta Jose Larregi Iriar­tekin (Elbete, 1899)  batera. 1913an Levadura Comprimida Leviatán, S.A., Mexikon ogiarendako legamia egin zuen lehen enpresa sortuko du.

Baina Braulioren negozio ezagunena edo gaur egun bitxiena iruditzen zaiguna eta zertaz ez! mundu guztian famatua dena!… irina ta ogiarekin zerikusi gutxi daukan garagardogintza da. 1920an Tacuban lur eremu bat erosi zun eta han braucorona-6pack.JPGgaragardo lantegi bat ereikiz, 1922an, Modelo garagardotegia sortuko du eta honekin batera, 1925an aldera, Corona edo Coronita garragardoa (argazkia wikipediatik
hartua dago).

Modelo sortu aitzinetik, 1920. hamarkadan garagardotegi ttiki aunitz zeuden Mexikon, batez ere iparraldean. Herri eta eskualdeko merkatuak hornitzeko aski ziren lantegi hauek, baina Modelok herrialde osorako produkzioa egin nahi zuen. Elkartea osatzeko, 1922ko martxoaren 8an, Braulio Iriar­tek Mexikon zeuden bertze negozio-gizon haundien laguntza bilatu zuen, batez ere kantabriarrak eta asturiarrak. Ho­nela osatu zen lehen Admi­nistrazio Kontseilua bera izanenez lehendakaria 1932ko Ekainako 25artio, zendu zen egun artio.

Braulio Iriartek 72 urteki hil zen, bizitza gehiena Mexikon egiñez, baita ere Mexikar neska batekin, Angela Moreno Herrera, ezkondu zen. ( argazkia vascosmexico.com webgunetik hartua izan da) Baña Elizondoz ta Baztanez ez zen iñoiz ahaztu, ez soilik bere enpresak baztandarrez beteta zegoelako, bai administrazio donbraulio.jpgkonseiluetan bai langile gisa bezala, baizik baita ere Elizondoko ongilea izan zen. Onegintza hoietako batzuk izanez, 1916ko uholden ondorioz, Elizondoko  elizaren konponketa eta leku aldatzea(1916-1925), bera bakarrik jasanez lan hoien %13a, hau da 909.246 pezetatik 120.000 eman zun. Baita ere bertze baztadar dirudun batzuek bezala diru mordoxka bidali zun zaharretxea aurrera segui dezala eta baita ere harri gorrizko frontoi bat ereiki zuen Elizondon.

Frontoia, Braulio Iriarte frontoia da, laxoa edo frontoi luzearen ondoan eta gaur egun grafitiz margotuta dagoen frontaia da eta albo batean jartzen eta irakurtzen ahal den bezala, fontoia 1921an ereikia izan zen Braulio Iriarte Goienetxe jaunari esker, Francisco Goienetxe alkatea izanez.

Bitxikeriz bezala, aipatu Braulio Iriarte Goienetxe akaso ez zela iñoiz exititu, edo behinpin izen horrekin ez zela haurrik sortu. Zeren Agustin Otondo y Dufurrenaren “Diccionario Historico Biografico del valle de Baztan” liburuan agertzen den bezala, 1850 eta 1870 urteen arteko Elizondoko elizako bataio erregistrotan ez da ageri, Braulio Iriate Goienetxe izeneko bataiatutako haurrik, baño bai Tomas Pedro Iriarte Goienetxe izeneko bat, 1860ko Martxoaren 20an sortutakoa (5. liburua-272 V horrialdean) eta gurasoak izanez Elizondoko Juan Pedro Iriarte Etxeberria eta Arizkungo Maria Catalina Goienetxe Landa.

Pentsatzekoa da haur horrek, Braulio bezala ezaguna izango zela edo ala deituko ziola edo bertzenaz denborarekin izena aldatuko zuela, baian hori…nork daki!!! 

Read Full Post »

Elizondoko  bestak akitu berriak daude, bestak hoiek Santio omenez dira edo behipin Santiago egunean ospatzen dira. Sant-iago honek Elizondon, garrantzi haundiko ikurra da, eta ez bakarrik herriko eliza bere omenez altxatuta dagolako, baizik baita ere, adibidez, herriko kale naugusia, bere izena darama, eta bitxia dirudi arren Santiago kalea ez da Santaigo edo Donejakue bidea, baizik, Baztan osoa zeharkatzen duen donejakue bidea, Elizondon!!, Jaime Urrutia kalea da, hau da beheko karrika.

Gure Santioa edo Santiago, sant-iago da, hau da Iago, Yago, Iagoba… latinezko Iagubus-tik datozenak eta honek aldi beranYakov  hebrearratik datorrena, hortaz euskaraz, bide hori Donejakue biedea izenarekin zautzen da.

09sant1.JPGTradizioa erreten duenez, 813 urte aldera Konpostelan, Santio edo Yakov apostoloaren hilobia aurkitu zen, errekonkista garaian zela, eliza ta erreinu kristandarrak (kristautasuna indartzeko) harat joateko erromesaldi bezala bultzatuko dute.  Europa guztiatik erromesak joaten dira eta hauek bide berberak erabiltzen dutenez, pixkanaka pixkanaka bide hoiek ibilbide batean bihurtuko dira eta Donejakue bidea izenarekin zautoko da. (Argazkian Elizondoko Jaime Urrutia kalea, zoruan dauden oskola adierazteko Donejakue bidea dela).

XI. mende aldera, Nafarroko Antso Nagusiak, orduan peninsulako erreinu kristauen nagusia zela, izan zen bideari bultzada haundiena eman ziona, gehienbat bere lurretatik pasten zenari eta denborarekin “bide fransa” bezala zautoko zena. Europa iparraldetik torritakoak eta Nafarroko Donibane Garazitik hasten zena, Luzaidetik pastuz, Iruña, Gares, Lizarra…Logroño, Burgos…eta ondarrian Konpostela. Nahiz eta bidea hau ezagunena izan, bertze adar zeukan eta ez zen bakarra  Pirineoak zeharkatzen zuna. Bertze pasabide bat Somportik (Aragoi) pasatzen zena zen eta hirugarren bat ere batzen eta bidean aurkitzen ahal ziren (edo diren) aterpe, hospital eta monasteriongatik, bide garranzitsuan zela baieztatzen ahal da. Bide hori, Baionan hasten zen eta Baztan osoa zeharkatuz, Iruña, bide “nagusiarekin” lotzen dena, da.

Ibilbide hau garranzisua izatea aparte, bere garaian harras erabilia izan zen, gehien bat neguetan, zeren negu luze, elurtu hoietan klima aldetik goxoagoa zen eta Baiona-Urdax eta Otsondoko portua errexago zen pastzeko, Pirineoko bertze pasabideak baño.

baztangohaizegoarenargazkiak-20090909222614.jpgDonejakue bidea, hiru zatitan edo “etapetan” banatzen da, lehenegoa Baiona-Urdax, bigarna Urdax-Belate ta ondarrekoa Belate-Iruña.

Bigarren etapa 45 km-koa, Baztan osoa zeharkatzen du, Otsondotik hasiz eta Belaten amaituz. Otsaondoko portua igota, handik malda bera Amaiurko herrira iristen da. Herria bide horren iguruan hazi da eta oinik donjakue bidea dela nabaria da, adibidez harri gorriz zinzelattako Donejakue iturria dago, bere edalontziarekin, erromesak ura edan dezaten eta urte batzuk hona erromesendako albergea era, herriko etxeko sabaian . Amaiurtik, bidea bi iten zaigu, bata eskuinaldera eta lehenagotik “bide erreala” (camino real) zena. Bidea, Azpilkuetako Urrasun auzotik pasten da eta  autzo hortan, Santiago omenez eraikitako XVIII. mendekoa eta urte gutti batzuk zaharberritu izan den baseliza, ikusten ahal da (argazkian).Bertze ibilbidea ezkerrekoa da, Arizkungo Ursua eta Lamerritatik pasten dena eta albo batean Bozate auzoa uzten duena. Auzo garranzisua Donejakueko bide osoan, zeren kontatzen denez, Agote haunitz argin ta zurgin fiñak zirenez, bide osoan ereikitzen ziren baseliza, hospital, eta bertze eraikinetan, lanian aritu bai ziren.

Berdin da ze bidea hartzen zen zeren biak Arizkungo Ordoki auzoan amaitzen dira. Ordokin, Berroko zubia pasatuz eta Berrobidetik erromesak Arizkunera iritxten dira eta handik Aintzialdeko bidea artuz Bergarako dorreraño. Bergaratik (zati bat errepide nazionalatik) Elbetera, Elbetetik Gurutze Saindua kaletik Elizondora. Zati hontan, 1288tik aintzin, solasten da bazirela bi hospitale, Bata Elbeten Askozko Gurutze Sainduko hospitala, erromes beharsuentzat zena eta Elizondoko kale nagusian (gaur egungo Jaime Urrutian) bertze bat erromes dirudunentzat. Oiniken, Elizondon badago Hospitalenea izeneko etxea eta nahiz  eta ez izan erdiaroko hospitala , erainkin hau karlistadak artio, segitu zun hospital bezala funtzionatzen. Hospitalenea ondoan altxatzen zen 1920 urte artio Santiago bideko eraikin garrantzisuenetako bat, Elizondoko Santiago eliza, eta erromesendako beharrezko geldialdia zena, otoiza iteko eta biderako zorte ona eskatzeko. Gaur egun punto hortan gelditzen segitzen dute baño ur goxoa edateko eta txoko berria indutenetik baita ere Santiagoko eliza “berrie”  ikusteko aukera bada. Elizondo utzitz “pietzatik” Lekarozko Uharte auzora, Irurita, Egozkueko jauregia, Anizko trinitae baseliza, Berrueta (eskola zaharran kokatua santa-maria-de-belate-3_1.jpgdago erromesendako aterpea), Almandoz eta ondarrian Belate. Portu hasieran oinik dago garai batean San Blasko aterpe zaharra zena eta aspalditii benta dena eta ia goian, harrizko galtzadan ibiliz, Baztango Donejakueko azken eraikin edo ondareak aurkitzen ahal dugu. Eraikina Santiagoko basilika da eta Almandozko Ermitako lepoa izenarekin zauzen den inguruan dago, basilika-ermita gelditzen diren ondareak 60 zm-ko oinarriak dira. Hemendik urbil (ondoan) Belateko Santa Maria monastegia dago, (argazkian monastegia ta bere gibelian basilikaren ondariak daude. Argazkia www.noticiasdenavarra.com web gunetik hartuta dago) baño hau ia, Ultzama da eta hain justu gune hau XVII.mende artio Baiona eta Iruñeko elizbarrutien muga izan zen. 

Donejakue bidea izan zun erromes gorakada haundiena XI. eta XVI. menden artean izan zen, gero pixkanaka pixkana bidea eta erromesaldia indarra galduz joan zen eta horren ondorioz bide batzuk ahaztu eta sasi ta berroz estaliz ziren.  XX. mendearen erdialdera erromesaldiaren interes berria pizten da eta honekin “bideak” berriro berreskuratuko dira.  1987an Europako konseilua Donejakue bidea “Europako Kultur ibilbidea” izendatzen du eta hau erromesen kopurua haunditzen du, batzuk bere erlijiotasunagatik bidea iten dute baño gehienak abentura, ibilbidea eta paisai kulturalagatik egingo du.

Hainbertze erromesendako bide zahar hoiek, txukundu, señalizatu…egin behar ziren eta Baztanen lan hori iteko “Santiago Bideko Lagunak” elkartea sortu zen oraindela urte batzuk, eta ez bakarrik bidea berreskuratu dute, baizik baita ere aterpeak ireki dute; Amaiurkoa, Berroetakoa eta eraikinak zaharberritu dituzte. Hauetako azkena Belateko Santiago basilika izanen da eta erromesendako atseden artzeko gune batean birziklatuko dena.

Read Full Post »

Biltzar nausie.

Hori bai da, gure baztandar biltzarra, gure bazarra, gure besta, ederra, polita ta guztion eguna dena. Igande hontan 18an, 47 urte beteko du baztandarran biltzarra eta urte urtez, arazoak gaindituz, bere mende erdira bideranz doa. Aurten ere arazoak izan dira eta “ez ospatzeko” mamua inguruan ibili da. Arazo hoiek, plaza berrizen ari den enpresa ezin bai zun ziurtatu, plaza akituta egongo zela Igandeko zen, ta horren ondorioz  Larunbatean ja antolatzea, bultzatzen zun, ta deus izatea, ba txozna edo karpa, gau hontan ez irekitzea eramaten du, eta ez irekitzea, gastuak ordaintzeko diru kutxa 10.jpgmurrizten du eta diru sobrantia ez dagoenez, zeren ia ia ez zegon kartelarako ezta kartel lehiaketako saria ordaintzeko, eskerrak!,  The Graficant Committee diseinu enpresako Juan Angel Perotxenak elizondarrak eskuzabalez ta muxutruk egin duen. Baño akenian, berriz ere oztopoak gaindituz aurrera eginen du.

 Orain dela urte pare batzuk, antolatzaileak  dei bat egin behar izan zuten laguntza eskatuz, baztandarrak ez baziren inplikatzen festa desagertuko zen!!, baztandarren eranzuna harras ona izan zen, herri guztietako gazteak eta kuadrillak,  barrako orduak betetzeko antolatu ziren, bai ikastolako ta ikastetxe publikoko guraso elkarteak laguntza eskainiz, goizian mahiak patzen…Hau da, nahiz eta elkarte bat egon, baztandar guztiek edo behinpin haunitz parte artuz, bai bestan ta bai lanian.

Festa hau ateratzea lan errexa ez da, ezta gaur egun ezta 1963ko lehenengo biltzarra ere. Baztandar guztiok egun batean biltzearen ideia,  udako egun goxo batean atra zen, Aralar mendira eskursio bateko bazkalondoan, parren eta txistuaren soñuaren tartean, han zeuden baztandarrei idei ederra bururatu zizaien, baztandar guztiek batzen duen besta bat ospatzea ta egitea. Baztandar haien artean Pakita Oteiza,  Maria Luisa Arginenea, Maria Pilar Garmendia… zeuden. Ideia, bertze haunitz bezala ez zen bazkari hortan “hil” eta bueltatu bezain laster lan talde bat osatu zen eta komentatzen da lan talde hori Kortea etxean bilduta zegola eta festari ze izena patzen zioten pentsatzen ari zirenean, Juanito Erasok, bere genialitate horrekin, eranzun zula:- ba errexa! nola deitu behar da!, ba, baztandarren biltzarra! noski! (bertze tokitan irakurri dut Mª Pilar Garmendiari bururatu zizaiola.)

Lehenbiziko horretan, festa Herri mezakin hasi ta orga apainduen ibilaldiakin segi zun. Garaiko kronikak diotenez, gazterie eta haurrak pileka, ohiture zaharreko yauntziz apainduez eta dantza, soñu ta irrintziek ibilbidean zehar aitu ziren… (orgen desfilea Lekaroz irabazi zun). Gero mutildantzak, bazkarie, bere Lekauzko kolegioko tortillerekin ta bortzeun  bazkalkide bilduz. Bazkalondoko jaialdian, egun hartarako Juanito Erasok sortutako kanta abestu zen, ta kanta hori, ala zion;

Baztandarrak hemen gaude

bihotzak zabalik

deneri errateko

ongi ongi etorri

Bigarrenian, udaletxeak parte artzea erabakitzen du eta antolakuntzaren kargu Ana Mari Marinek artzen du. 1965 bazkaltzeko 600 baztandar biltzen dira eta arazo politikoengatik 1966an ez da bb2.jpgbestarik ospatuko. 1967koan aipatzekoa da Arizkungo orga, kristonezko txistu ta danbolinakin eta bazkariako prezioa 100 pztakoa zela. 1968an bakarrik zazpi orga parte artzen dute eta bazkariako lagunek 1.000tik pastuko dira. 1969an Amaiur Baztangoa izatea bueltatzen da eta lehenego aldiz parte artzen du urte hortan.

Lehenego urte hauetan erraten ahal da festan baztandarrak bakarrik zirela baina pixkana pixkanaka ospea haundituz joango da eta jende haunitz kanpotik etorrko da.. Erran dezakegu 70. hamarkadan baztandarren biltzarraren izena Euskal Herrira guzira edatu zela. Fiesta vasca izenarekin izenpetzen dute baztandarren besta, eta “fiesta” folklore eta “kostumbrista” horretan euskal kultura bermatzen denez Euskal Herriaren ikurra biurtzen da ta gañera, garai haietan, lehendabiziko tokieetako bat izango da  ikurriña berriro aske eta libre haizetan astintzen dela eta Euskal Herritik jende pile etorriko da hori ikustea. Adibidez 1970an 20.000 lagun biltzen dira Elizondon, bazkariarako 1.500 izanez (orga desfilea Amaiur irabaziko du). 1971an Diario de Navarra egunkarian irakurtzen ahalda “Elizondo se convertio en la capital del pais vasco, miles de Guipuzcuanos, Alaveses, Bizcainos y del otro lado del Bidasoa se reunieron en sus calles“. 72an ez da ospatuko, 73an 74an milaka pilaka jende berriz elkartuko da, jende kopuruagatik desfilea austen da, jendea karrikan ez bai da kabitzen eta 75tan berriz, ez da ospatuko.

Hemendik aintzin aldaketa haundia izanen da, Udaletxeak antolakuntza uzten du eta lana bailarako gazteak artzen dute. 1976ko “baztandarrean” lehenengo aldiz izango da guardazibilak agertzen direla eta egunkarietan irrakurriko da; “baztandarren politizado” “pintadas en las casonas” “banderas del P.N.V. y otras en las calles“, “comida popular con ikurriña!”… eta alakoak. Bitxikeri bezala aipatu Biarrizko Oldarra balet dantza taldeko abanderatuak, bandererekin in zula bandereren dantz, bandera hori ikurriña zen, bitxikeria da urte batzuk lehenago dantza berber hori soilik makilarekin (ikurriña gabe) iten zutela, iparraldean debekatua bai zegoen.1977an lortzen da festa ospatzea ta baita Baztandarren Biltzarra Elkartea legalizatzea, Ikastolak bere 50mko barra mitikoa jarriko du beheko arkupe guztiak okupatuz..

86.jpgLan ta lan homenaldiak emanez, Bittori Etxeberriari, Maurizio Elizalderi, Mariano Izetari..., bazkaria 2.000 personak gaindituz urteak pastuko dira…1978, 79, 80, 82, 83…88an, 90. hamakadan, arazoak gaidituz, inplikazio faltagatik garai batean bi urteka in zen…XXI.mendea…2003an bere 40.urtemugarekin, lehenengoko urtean bezala abesti berri batekin ospatu zen, kasu hontan Jon Barberena Elizondarraren hitzekin… 04, 05, 06, 07, 08 ,09, 2010 eta horrela zihurauniz mende erdira eta haratago!!!

Baztandarren biltzar hau ez da soilik biltzeko egun bat, zeren arestian aipatu den bezala “Baztandar biltzarra” elkarte bat da, Elkartearen eginkizuna ez da besta bakarrik antolatzea, baitzik, Mariano Izetak harras ongi aipatu zun bezala bestaren 25. urteurrena ospatzen zuen liburutxoko artikulo batian, (nahiz eta urte hauniz izan idatzi hori, kriston gaurkotasuna du)…Elkarteari dagokiona euskal kultura zuzpertzea da, batez ere Baztanen, Hortarako laguntza gehiago behar luke, gehien bat jendearen aldetik, […] Baztan, Baztandar guziena da eta denen artean behar dugu zaindu, gure lurraldea, gure ohiturak eta denen gañetik gure euskara, hau baita nortasuna ematen diguna eta baztandarren egiazko hizkuntza. (Mariano Izeta).

Ze jakintsua zen gure Mariano!! ta hau aprobetxatu erran, Baztandarren Biltzarra elkarteak desfilean musikari eta dantzataldeei edariak eramateko gendea behar dutela adierazi dute.
Parte hartu nahi duena, urbildu dezala baztandarreneko barrakoira.

Animetu, bero eta izerdi hauek errexago pasten laguntzeko!!!

Read Full Post »

Istori tail bat.

Maiatzako lehenengo hauetan, hain zuzen 6an, baño 1963an, Parisen Xabier Landaburu hil zen. Xabier Landaburuk bere bizitza guztian Baztan maitatu ta barruan eraman zun ta baita, baztandar haunitz bazuei ere, hain zuzen famili bateri, Garmendiatarrak, ta hori  Landaburuk, Baztan ez zuela ia ia zautu eta apenas egun bat, egon arren.

xabier-landaburu1.jpegFrancisco Javier de Landaburu Fernandez, “Xabier Landaburu” 1907an Gasteizen sortutako politikari abertzale eta kazetaria zen, errepublikan garaian diputadoa Madrileko kortean, Arabatik atraia eta  zendu zen garai haietan, erbestean zegoen  Euzkadiko lehendakari ordea zen. 1936 Euskal Buru Batzarko kidea zen eta Nazionalen altzamenduarekin, abertzale haunitz bezala espetxea zautu zun, bere kasuan bi alditan, ta bada-ezpada hirugarren bat baliz, bere etxean ezkutatuta egon zen 1937ko Irailartio, gure “historio ttiki hau”, hasten den egun artio.

Altxatutako errebeldeak bere atzetik zeuden eta bere bizitza larri zegoenez, Gasteiztik ta hego Euskal Herritik alde egin behar zun, muga gainditu eta Iparraldean babestu. Lander Santa Maria “las cuatro estaciones en el valle de Baztan” liburuan kontatzen dun arabera, Xabierreri, Gasteizen kotxe batean sartu, manta latz batzukin estali ta bi aulkien tartean makurtuta ta mugitu gabe ezkutatuta, gelditu gabeko bidai luze baten ondorioz, Elizondoraño ekarri zuten, Burjes kalean zegoen auto taller batera eta Ignacio Garmendia nagusia zena. Kotxetik atera ziotenean, gixajoa ezin mugiturik zegoen, makurtua bidaiako postura gatik, ttaller bertan igurzidurak ezarri zioten. Gau hori, Jaime Urrutiako emakume baten etxean (Bittori Etxeberriaren ingurukoa) lo eta atseden artu zun. Biharamunean, goiz goiz ta kotxe tailer berberatik, Ignacio Garmendia ta bere familia eskerrak emanez, beren bizizak arriskuan jartzeagatik, kotxean sartu, baña kasu hontan maleteroan ezkutatuta, Donibane Lohitzunera eramanen zuten, eta han hasiko zuen politikari bezala epealdi garranzitsu ta berri bat .

Jeltzaleen ordezkaria izan zen Parisen, naziak Franzia okupatzerakoan euskal erresistenzian (aliatuen alde) sartu zen eta 1944n Paris askatu zutenean bertze euskaldun batzuekin batera, Marceu etorbideko Euzkadik gobernuaren Parisko delegazioaren eraikina berreskurau zuten eta handik aurrera erbestean zegoen gobernuko kidea izanen zen, bizelehendakaritzara irisiz, hil zen egun artio.

xabier-landaburu2.jpegPasabide honen ondorioz Landaburuk ez zuen bere bizitza bakarrik salbatu, baitzik jende gehiagona ere, zeren hilabete batzuk geroxago (Abenduan) Elizondar emakume batek, Bittori Etxeberriak (ekintza hontan parte hartu zuna) eta bertze Baztandar batzuen laguntzakin (Timoteo Plaza, Felizitas Ariztia…) gerra garaian eta  gerra ondoren izan den espio eta mugalari sare garrantzisuena sortuko du eta nazionalak persegitutako hainbat jendei muga pasatzia lagunduko dute…horrekin, haien bizitza salbatuz.

Read Full Post »

Eliz ondotik…

Apiriliko azken hiru asteburu hauetan e.t.b.ek Elizondoko elizako meza grabatu eta igandetan telebistan bota izan du (azkena, Igandea 25). Nahiz eta eliza bi urte daraman zaharberritu zutenetik (2007ko Abenduan, ireki zen 13 hilabete itxita egon ondoren) oraindik badira batzuk sorpresa hartu dutela ikustean, gaur daukan itxura, baztangohaizegoarenargazkiak-20100424223024.jpghagitz desberdiña haurrak giñen garaietik, kolore bizikin margotue, urdiña, pilareak, burdeos kolorez, kapitelak berdez ta urre-antzekoa, retabloa disdiratsue, gurutze gangako kermenak nabarmenduak, bidrierak garbituek eta lurreko zorue ta guztia aldatuta, tarima zaharraren ordez, zeramika beroa (berogailua azpitik bai doa).

Kampoalde ere orain dela gutti akitu zuten, harria garbitu, rosetona margotu, dorreko utsunetan muralak patu eta bidriera zahar ordez, margotutako arlauxak. Irudia ederra edukiz, zihur izanen dela Elizondo gehin argakiratzen den gauza, eta normala da kanpotarrei entzutea argazki atratzen duten bitartean;- Ze haundie (herri batendako), est jolie et grande, une merveille, ze ederra, que preciosidad, es monumental…halako gauzak. Egia errateko haundie edo monumentala bai da, Elizondokoa izanez, “la city”, bere “haunditasuna” edo “haunditasunkerie” nabari behar da eta ze hobe Elizan irudikatu, gañera herriak, hortik badirudi artzen dula bere izena. Bertzealdetik kanpoaldea, Polita?- Ba, zer erran, simetrikoa bai, ekilibratua ere bai, bi dorre hoiekin (bat gezurrezkoa), baña polita?. Arkitektura aldetik Neo-klasiko antzerako eliza izanen da edo definitu gabeko estilo batekoa, XX. mende hasierako eliza bai da, hain zuzen 90 urteko eliza “berri” bat da, zeren 1920an inaguratu zen, nahiz eta urte batzuk gehiago obrak iraun zuten (1918-1925). Elizondoko Santiagoko eliza berriaren arkitektua Lino Plaza Lekauztarra izan zen eta aintzineko eliza zaharraren elementuak berreskuratuko du, erlojuaren dorrea adibidez (eskuineko dorrea) eta hori elizondoeliza.jpegbezalakoa, bertze bat proietatuko du.

Gaur egungo eliza 1913ko uholde famatuen ondorioa da, zeren aintzinako eliza, gaur egungo Jaime Urrutia kalean zegon, Arizkunenea aurrian ta udaletxearen ondoan, gurutzeko plazan (eskuineko argazkia) eta urte hortan ura barrura sartu eta kaltetua suartatu zen, hori berriro ez pasteko ideiarekin,  ibaitik haratxago  eta gibeleko larretara eramatea erabaki zen, beno edo behipin hori erran zen. Gauza da, eliza zutik iraun zula uholdearen ondotik, hain justu 1918artio eta urte hoietan garaiko apeza, Berekoetxea aita, denetatik in zun Elizondok (edo berak), eliza berri bat izateko.

Elizondoko eliza “gaztia” izan arren, bada bat honek baño berriagoarikdena Baztanen. Almandozko San Pedro eliza da eta 1956an eraikia izan zen. Bere ondoan, eliza zaharraren ondarrak daude eta ondarrak, zaharrak dira, zeren pentsatzen da 1200 urte ingurukoak direla nahiz eta eliz zahar hori XVI mendean zerbait berritu zen eta garai haietako portikoa eta retabloak eliz berriari eraman ziren.

Nahiz eta dokumentuen arabera, argiñen kontaratuak, bere garain lanak akitu ez direlako pleitoengatik,materialen zerrendengatik…badakigu elizi gehienak 1500-1600 urte hoietan, egin zirela, adibidez; Elizondokoa, Berruetakoa, Lekauzkoa, Arraiozkoa, Arizkungoa, Oronozkoa, Elbetekoa, nahizta gaur egun daukan itxura XVIII. mendekoa izan. Zerbait iduritsua  gertatzen da Iruritakoarekin eta kasu apartekoa Erratzukoa izanen zen, zeren dokumentuen arabera 1594an akituta zegon, 1729an haunditua eta gaurko itxura, sakristia etabar, 1913ko uholde ondorioz izango zen, zeren ur-jasa, eliza bitan zatitu zuen eta konponketa sakon batera behartua izan zen. Honek, koindaira bat sortu zun, erraten da ikusi zela elizako kristo-gurutzaduna ibaian ura zeramala eta zubia pasatzerakoan mirari bat bezala bapatian ura bere egoera normalara  bueltatu zirela, baita ere erraten dat kristo hori Oieregiko Erreparazean zubiti pasatzen ikusi zela!!!… Gartzaingo ere mende hauetakoa de eta bitxikeri bezala aipatu eliza haunitz bezala, aterpean herritarrak lurperatzen zutela eta horren ondorioz ikusten dira hainbat harlauzak abizenekin zinzelatuak, baña San Martin eliz hontan, harlauza hoiez gain, arkupeko xoko batean, harrizko “sarkofagu” zigilatu bat bada, izenarik gabe, baina hiru “bandetako” harmarri xume bat zinzelatua, Gartzaingo Iturbidetar tradizio militarrezko familiaren harmarria dena (famili hontatik, enperadore bat ta guzti atra da),eta ere ezin ahaztu Zigakoa, 1593-1603 iña eta Baztango katedrala goitizenarekin zautzen dena ta “misterioz” beteta dagona.

aniz0.JPGBertzealdetik bertze eliz baztandar baztuk mende hoietan, berritu, konpondu edo haunditu egin ziren eta hoiek  jatorriz erdi arokoak ziren. Hoien artean Amaiurkoa izanen zen eta 1582an Amaiurko gazteluko harrikin eliza berritu eta haunditzen da, edo Azpilkuetako San Andres eliza, komentatzen dena eliza baño lehen gotorlekua izanen zela ( gaur egun itxura hori mantentzen segitzen du, harrizko kuboa, olio beroa botatzeko zirrikituak…) eliza 1597an berreikitzen da eta XVIII. mendean Durango ta Michoacanko Apezpikua eta herriko semea zena Marti de Elizakoetxea 6000 peso emanen ditu herriko eliza berritzeko edo Anizko elize xumea bezala, toki defensibo batian dagona, kasko batian eta jatorriaz erdia aroko dorrea zena.

Baztanen, elizen inguruko bitxikeri haunitz baldin badira, eliz haunitz badirelako izanen da , hain zuzen 16, herri bakoitzeko eliza gei bertze bat, Lekauzko kolegiorena, nahiz eta kolegioa ez egon (fisikoki). eliza, oraindik zutik irauten du!, elizaz gain bada basilika bat Zozaian, hainbertze kapera, hainbertze komentutan, Oharrizen, Arizkungo klarisetan, El Pilarren, zaharetxean…eta hamaika baseliz, baztago zokotan sakabanaturik.

Read Full Post »

Udaberriko ferian haziendari begibista bota ondoren, bertze haunitz bezala, han urbildu nintzen nire plastikozko platerrarekin, ordu hoietako sabeleko asotsak baretzeko asmorekin eta ardi-salda hori ta ogi zaharrean bustitako jangarri xume hori, dastatzeko pres eta horrela nengoela, burura etorri zitzaidan bailara hontako gastronomia berezia.

Gastronomiari begiratuz, produktu eta elikagai haunitz nabarmentzen dira Baztanen, erraterako, gaztak, txistorrak, onddoen kontserbak, pateak, hurrekin egindako txokolatea, taloak, konfiturak, likoreak, sagardoa… . Bertako sukaldaritza oso oparoa denez. Baña guzti hoien artean, bailara ordezkatzen duna eta Baztango baztangohaizegoarenargazkiak-20090725001912.jpgplater ofiziala”  izanen dena, Baztan zopak dira edo nere lagun batek erraten dun bezala Baztan-pozak!, Pozarena, poza ematen diolako jatea eta ez da ezta bat galtzen, ezta halako ospakizunetan ezta herriko bestetako bezperako baztan-zopak jatea ere!  zeren hau tradizioa da eta gaur egun ez dira falta edozein feria, besta edo  herriko jaien bezperatan, txupinazoa edo altxaferoaren ondoren, “busti” hauek.

Uste denez, plater zahar hau artzainen bidez datorkigu aspalditik eta garai batean ahariaren buruarekin, gizenarekin eta barrukoarekin iten zen, baña gaur egun normalki, ardi zaharrak erabiltzen dira. Hori guzti, barazki batzuekin batera egosten da eta salda horretan ogi zahar xerrak bustitzen dira auserki, jakituak  erraten omen dute ogie hobe dela hiru egunetakoa baldin bada, ta ondarrian “azafranatzen” da. Baztanen edozein tokitan harront onak iten dute, udaberriko feriakoak Zigako Etxezuriakoak ziren baina baita ere aipatzen ahal dira Elbeteko Posadakoak, Galarzako bustiak, Amaiurko jaien bezperakoak, 400 persona inguru biltzen dira dastatzeko eta ez bakarrik baztan-zopak baizik baita ere barnekopuskak, eta izena erraten dun bezala hori dira, barnekoak (hesteak eta hoiek) erregosiak…eta nola ez, Remigio Lizasoain Elizondarrarenak  urte aunitzetan egindakoak, santiagoetan, txokoto jaietan eta halakotan eta bitxikeri bezala aipatu, erraten dela “maixu” bakoitzak bere sekretua daukala eta Remigiorena, salda iteko wisskia erabiltzen dula da eta “bixiagoak” egoteko piper pikante bote osoa botatzen diola…egia izan edo ez, harront goxoak daude bertze guztiak bezalaxe.

Baztan zopak, artean eta kulturan ere agertzen zaigu, musikan adibidez (Iperra, erantzuneta aipatzen dun bezala) Txuma Murugarren “Izaskun” abestian “…Eta zein urrun dagoen ama, eta beraren baztan-zopa,
eta zaplada haiek, aitak emandako belarrondoko goxoak
…” . Liteaturan berriz, Julio Caro Barojaren  “De la vida rural vasca” liburuan (1974) aipatzen dira eta  plater honi buruz, dio; ” ...jatorri zaharrako platerra eta zihur aunitz garai batean inguru (Baztan-Bidasoa) osoan jana izanen zena eta gaur egun mespretxu haundia sortzen duna Berako herritarrenartean…” eztakit oraindik horrela pentsatzen segituko duten, baina azken hamarkada hauetan baztan-zopak ia ia kategorizko elikagai bihurtu da eta badira batzuk “xardeskaz jaten diren zopak” deitzen dietela.

dsc01448.JPGBaiana busti hauek aperitfa edo lehen plater bezala artzen badugu ez gara ahaztu behar bigarren plateraz eta hau Baztango bertze janari tipiko eta ohitura haundikoa da, txuritabeltxa!

Honek ere izena erraten dun bezala bi zati ditu: txuri, hestebete biribil bat da, odolkiaren antzekoa, baina zuria; beltz, berriz, odolaz eta tipulaz osaturiko osagarria da. “Txurik“, patatatxoak eta bildots tripakiak, perrexila, baratxuria, gatza eta irina ditu. Tripakiak eta hesteak bildots-gatzagiarekin egosi, txikitu eta baratxuria, perrexila, irina eta gatzarekin nahasi behar dira. Ore hori heste lodi batean  sartu behar da ondoren (gaur egun tripa artifizialak erabiltzen dira). Azkenik, betegarria egosiz, gogor-gogor geratu arte. “Beltz” eta “Txuri”,  tomate-saltsa baten laguntzakin jaten da. (goitiko argazkia mariaxevi-ren picasawebetik artua dago)

gaztanbera.jpgTriada gastronomikoa hau ongi eta bapo-bapo bukatzeko ezin falta postrea eta horretarako ze hobe gaztabera frexku ta hotz batekin amaitu, kizkilurrin zaporearekin, zurezko kaikuan iña ta errekako harriak labean berotu ondoren esnean kontu haundikin utziak…gero esnea zurezko koilara batez irabiatu, eta buztinezko kaikuetara bota, ondoren hoztutzen utzia. Uhmm! hori bai, berdintzait, azukrekin eztikin ala giltxaurekin! baina ardo beltz naparraz lagunduta, zeren Baztango erranairu bat dion bezala;- Gaztanbera ardoari ongi etorri! erran zion.

Read Full Post »

« Newer Posts - Older Posts »