Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘elbetea’

2012ko Urriak

Nafarroako “Gran enciclopedia” dioenez Elizondok 1801an bi feria zeukan eta biak hiru egunetakoak, bata Pazko astelenan hasita (Udaberriko feriak) ta bertzia udazkenekoak, San Lukasetan (urriak 19). 1847an bi feriak jendetsuak ziren eta daten egune aldatu zen, udaberrikoa Pazko ondorengo ortzegunera pastu zen eta udazkenekoa, San Simonaren hurbileko ortzegunera eta hiru egunekoak izatensegitzen ziren, Ortzegun bertan hasten omen bai ziren.

San Simon eta San Juda bikotearen santorala Urriak 29 da eta Xabier Lete haundiaren kanta ezaguna dion bezala:..

San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak…

Uda bukaerako kanta hau zehatzago irakurtzean burura etorri zait, Simon bat! zaldirik izan arren ez zena “zalduna” baizik “eskribanoa”, aberatsa zena jauntxoa baizen eta Elbetekoa zenez eskuara ere izango zuena!! Simon hori Askoako jauregiko jauna izan zen XVII. mendearen erdialdera ( 1651 Askoa  jauregiko nagusia bezala ageri da) eta aipatu dugun bezala “escribano real-a” zen.

Askoako jauregia. Argazkia Rakel Goñi utzitakoa.

Elbeteko Askoako jauregia Leinu etxea da eta dirudienez 1925an berriztatu edo eraberritua izan arren bere arkitektura nagusia XVIII. mendeko barroko estilokoa da edo bederen kutsu hori ematen diote sarrerako lorategie, ataria zutarri klasikoekin, balkoia eta armarri ederra.

Jauregia eta bere Lurrak, garrantzi haundia izan du Elbeteko historian eta Elbetarrentzat.  Erraten da erdi aroan Elbete Asko-ko Gurtze Sainduaren (Santa Cruz de Ascó) izena zula, geroxago 1427an aldera, herria ” Santa Cruz de Luat” izena izanen zun eta denborarekin dokumentutan ikusten den bezalaxe “Luat” hori “Elvet” (1603k0 ageri batean) bihurtuko da eta ondarrian (1727) Elvetea izena agertuko da lehen aldiz, nahiz eta Eusebio Etxalar kaputxino eta euskaltzalearen arabera izen zuzena Eloeta o Eloe izanen zen. Gaur egun Elbete bezala zautzen da.

Leinu etxearen ingurutan edo lurretan, hain zuzen Askoko zubian, Baztani zegozkion aferak aztertzeko Batzar Nagusia elkartzen zen eta 1437ko dokumentu baten arabera, Asko zubian biltzen omen ziren, toki zabala zelako eta han biltzea edo bazartzea ohitura bazelako.

Askotarren artean “eskribano realak” izatea “normala”, tradizioa edo familiaren “oficioa” zela dirudi, zeren Simon aparte bertze batzuk ere izan ziren, hoien artean Jeronimo de Asco (1665) , Miguel de Asco(1700) edo Juan Tomas de Asco (1740) nabarmaentzen ahal dire.

2012ko Baztandarren Biltzarrako Elbeteko orga, Simon Askoko ezkontzan ezkilen ebastea antzezten. Argazkia Pello San Millan.

Ofizioaz aparte, badirudi ere Askotarren artean Simon izena arrunta zela eta lehen aipatutako “Simon eskribanoaz” gain bertze Simon Askotar baten “bitxikeria” daukagu. Kontatzen dutenez 1889an Elbeteko Askoa jauregiko nagusia, Don Simon de Asco y Erret Baigorriko Maria Antoniette Lussarry neska gaztearekin ezkondu zen 40 urte zituela. Egun handia izan omen zen Elbeten eta Baztanen eta inguruko jauntxo gehienak etorri ziren Gurutze Sainduko elizan ezkontza ospatzera, denak elegantiak eta luxuz inguratuak. Baina ezkongaiak elizara hurbildu zirenean, ezusteko handia aurkitu zuten: lapurrak elizako ezkila ebasten ari ziren! eta ia ezkila dorretik jaisten ari zirela antzeman zuten. Gauza ez da argitu ezta garbi ere gelditu, baina diotenez uste da lapurren atzean Elbeteko Jarolako nausia zebilela, herriko bertze jauregiko nagusiaren egun iportantea izorratzeko nahian!.

Pasaje “historiko-bitxi” hau, aurtengo Baztandarren Biltzarra Elbetearrak antzeztu zuten, ezkil ebastea eta ezkontzako konbidatuak agertuz eta hain ederki errepresentatu zuten (ezkil ebatea, atrezzoa, ohialak…), orgen desfileko lehen saria merezita irabazi zutela ta!.

Post hau iteko erabili den materiala.

http://www.noticiasdenavarra.com/2012/10/26/vecinos/baztan-bidasoa/hoy-toca-39nekazari-egune39-de-las-ferias-de-otono-en-elizondo

http://www.valledebaztan.com/index.php/es/pueblos/elbete

http://gara.naiz.info/paperezkoa/20120723/353578/eu/Belaunaldiz-belaunaldi-aberri-askearen-alde-libreki-jaikiz

www.enciclopedianavarra. Elbete atala.

http://azai.host22.com/2011/2011-09-07_02_Elbete_acceso_al_palacio_de_Askoa.jpg

Read Full Post »