Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘eguberriak’

Abenduan hasten da Gabonetako zikloa, tradizio txikiz jositako urte sasoi bat da; eskeak, kantak, bazkariak eta bertzelako ospakizunak protagonistak dira. Zalantzarik gabe, gizartea kohesionatzen lagundu duten ohiturak dira, parte hartzera eta elkartasunera bultzatzen dutenak. Ohitura zaharrak, bertze batzuk berriagoak (ta modernoak), batzuk tokikoak, profanoak, bertzeak kristauak, nahasiak denak eguberri kristau sinkretiko batean (Sinkretismoa dotrina, teoria edo kultura ezberdiñak bateratzen saiatzen den sistema da. Bi erlijioek bat egitea edo elkar kutsatzea ). 

Ohietako tradizio edo ohiture arras sinkretitatua dena, garea (joarea, zinzarria) jotzearena (zinzarots) da. Garai batean Urtarrilaren 5ean Errege egunaren bezperan Baztango herrietan, haurrek eskez zebilen biztartean gareak joka herria zeharkatzen zuten. Sinkretismoan barne eta festa honeri erranahi oso simple bat bilatuz, erten da, joaren hotsak itsasargi akustiko gisa, Ekialdeko Magoei laguntzen diela, mendi, baso, laino, elur eta bideetan ez daitezen galdu eta herri horretara irits daitezen eta opariak etxe guztietan utz detzaten. Baina zihur ohituraren jatorria kristautasun sinkretiko hontako bertze besta aunitz bezala aintzinekoa den.

Zintzarreak, Joareak, (gareak), pulumpak, txintxarriak, ezkiltxoak…dena balio dute. Argazkia Argia.com

Nolanahi ere, festaren oinarria hauxe da: goizean edo urtarrilaren 5eko arratsaldean, haurrak kalera ateratzen ziren (dira) garekin (zintzarriekin) edo ezkiltxoekin (txintxarriekin) eta herria zeharkatuz inguruko mendietara doazen bideetatik lasterka egiten zuten. Garien hotsa tokiko seinale lokalizatzailea gise edinen zuen.

Gabriel Imbuluqueta bere “Las cencerradas del día de la víspera de Reyes” (1991) idazlanan, aipatzen du Baztanen Arizkunen, Iruritan, Lekauzen eta Elizondon ezik, galdu zirela, bertze herri guztietan mantendu ziren.

Herri gehienetan (Aniz, Almandoz, Azpilkueta, Berroeta, Elbeten, Oronozen), haurrak korrika ibiltzen dira garea eskuetan daramatela edo saihetsean zizilikatuta edo gerrian lotue.

Arráioz, Garzain eta Amiurren bertze tradizio bat gehitzen diote eta gare jokarekin batera Urte Berriaren egunean bezala zorion kanta eskeintzen zuten eta zoriontzearen truke, gabonsari bat (urtetxa) lortzen dute. Gatai batean intxaurrak, hurrak, mandarinak, gaztaina erreak, etab. ziren, Gaur egun (Amaiurren ospatzen segitzen dute) txutxeak eta halakoak izanem dira.

Erratzun, berezitasuna zen haurrak ez zirela herritik ateratzen, ezta mendira eramaten dituzten bideetara joaten, baizik eta gariak leihoetatik jotzen zituztela, eta mezua etxe batzuetatik bertzetara transmititzen zutela. Gauza bera egiten zen Beartzunen. Eta horixe da, hain zuzen ere, Erdialdeko Europan irauten duen tradizioa.

Zigaren kasuan ezberdiña zen. Han “kozkorrak” baserrietan zehar kantatzen zuten biztartean, txikienek herriko kaleetan zehar korritzen zuten beren geraak joka, kopla hau Kantaten zuten biztartean:

Iru Erregekin, gozokin 

laudatzen zaitugu eta Herodesekin 

gerra bat ai nahi dugu.  

Izar bat zen argirik, 

 argirik,  zerutik agertu 

 eta Erregeak bertatik  beregana abiatu. 

Biba iru Erregek:  Meltxor, Gaspar eta Baltasar

Hurrengo egunean, gabon-kanta gisa haurrek kopla berberak abesten zituzten Meza Nagusian. Emakumeek laranjak, intxaurrak, mandarinak, sagarrak eta abar eskaintza moduan eramaten zuten, eta zaku batean uzten zituzten. Elizatik ateratzean, atarian, parrokoak gabonsaria balitz bezala botatzen zitun fruitu horiek guztiak.

Arizkunen gare joka abuztuaren 10rta, Santa Klararen bezperara pastu zela aipaatzen du Gabriel Imbuluzquetak eta baita Elizondon, ia ia 60.hamarkadan ikustea zalla zela.

Zubietan errege egune goizean joareak joka herrian Barna. Argazkia I. Zubialde. Diario Vasco.

Erran Behar halako tradizioak Nafar osoan (Herri bakoitzan bere berezitasuna eta ezaugarriarekin) ospatzen zirela eta doike! Ituren, Aurtizen eta Zubietan! Gaur egun haurrak, errege eguneko goizan, joareak gerrietan daramatela heri barna eskebiltzean ibiltzen direla eta kalean gora eta behera arituz Malerrekako joaldun gazteak, erritmoa eta joare jotzea ikasten dute (inauterietan ateratzeko prest).

Gainera, joaldunak Erregen eguna urtean lehen aldiz ateratzen ziren eguna zen. Iturengo joaldunak Agerkunde (Epifanian) egunean Doneztebera joaten ziren eta Elgorriagara iristean beren joaren soinu erritmiko eta zaratatsua bertan behera uzten zuten, eta alkateari galdetzen zioten –ixilik? edo joka?.

Alkateak ikusi ondoren herritarik ez zeudela karriketan, joare baten bidez: Joka, joka! baimena ematen zien herria zeharkatzeko.

.

Así es por cierto, tradición que perdura en Centroeuropa, desde Francia a los países nórdicos.

Las cencerradas del día de la víspera de Reyes. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, Gabriel Imbuluzqueta. ISSN 0590-1871, Urtea 1991 zº 23, Zº 58, 1991, 265-274 orriak.

Campanadas y cencerradas, Lander Santamaria. Noticias de Navarra.

Usos y costumbres de Navidad en la Navarra tradicional.  Fco Javier Zubiaur Carreño

Read Full Post »