Baztango liburutegian, gibelekoaldeko gela beiratuan, apal luze batean…altxor eder bat aurkitzen da. Kristalezko gela horretan sartzen naizen bakoitzan, J.R.R. Tolkienk idatzitako “Eraztunen Jauna” (The Lord of the Rings) eleberriko “Gollun” zorigaizteko izakia sentitzen naiz. Han nagon bakoitzan sentimen hori edo sensazio hori agertzen zait, kriston gogoak izaten dut, liburu pare batzuk hartzeko eta bazter batean, liburuak laztantzen dudan bitartean, “mi tessssoro” marmartzea. “Tesssoro” hori, liburu andanak dira, hamahiru ,hamalau, hambortz, hogei…liburu izanen dira, “altxor” hori Baztan buruzko fondo lokala da, eta fondo hortan Baztani buruz 1905tik gaur egun artio Nafarroako prensan agertu diren berri guztiak, bilduta daude eta berri hoietako aunitz bitxikeriak direnez, normala da, blog honetarako altxor eder bat izatea! bitxikeri historikoaz (eta histerikoaz) elikatzen bai da.
Uztailan oporretan nengoenez urtekari zahar hoietan “exploratzen” aritu nintzen eta erran behar dut galtzak motzak eraman arren exploratzaile edo scout (exploratu ingleses) itxura ez neukala (pañoleta ta zapela falta zizaidan)…baña haiekin “topatu” nintzen, ez liburutegian baizik liburutan, hain justu, 1918ko urtekarian!!!
“Abuztuko 3an ailegatui ziren Iruñako exploradoreak Elizondora, gogo haundikin eta ” exploradoren” himnoa abesten iritsi ziren…” ala hasten da 1918ko abuztuak 5an, Diario de Navarran “Jose Ramon-ek” siñatutako “Exploradores” izeneko artikulo bitxia. Artikuloa dioenez Explorador edo scout taldearen heltzea harrera ona izan zun eta Elizondar guztiak plazan esperoan zeuden, txaloka, “bitoreak” ohiukatzen eta koheteak botatzen. Egie da esperatzen zitzaiela, egun hortako goizeko 07:00etatik Belate inguruan ibilitakoak ziren, 10:00 aldera Almandoztik pastu ziren eta 12:00tan Zigan zeuden. Zigan ongi etorria emanez gain bazkaltzekoa eman zieten ere eta asetu ondoren hirutan Elizondoko bidea hartu zuten, Zigaurren sagardoa eskeini zieten ta Iruritan txorizoa eta ogia oparitu zieten, beno hori exploratzaile xumei (gaztetxoei) zeren kronika dion bezala, Nafarroako eploratzailen lehendkariari, Pedro Urangari eta bertze buruzagiei ogia ta txorizoa aparte garagardoa eta gaseosa eman zieten Iruritarrek. Eguna euritsua ta grixa zela ta, merendatu ondoren zerbait atertu zela aprobetxatuz Elizondoko bidea hartu zuten eta 6:30ak aldera, kantari, adoretusu ta kementsua, txalo zaparrada, kohete ta “bibak” artean, iritsi ziren exploratzaileak Elizondora.

Auriense-tar exploratzaileak (Ourensekoak). 1910an sortutako Scouts taldea. Elizondora iritsi ziren antzekoak. Aragazkia laregion.com webgunetik hartuta dago.
Iritsi bezain pronto Nafar exploratzailen bandera udaletxean uzten dute eta plazan Zaragozako, Barbastro eta Madrilen exploratzailei itxarotzen diete, arratsaldean zehar scout talde hauek pixkana pixkanaka iritsiko dira eta baitere pixkanaka pixkanaka Elizondo galtza motzeko uniformezko gaztez beteteko da. Exploratzaileak, abuztuko gau euritsuan pasatzeko kanpamendua altxatu arren, kronika dio aunitz batzuk Elizondoko neskatil ta andreak eskatuta etxe partikularretan hartuak izan zirela. Elizondoko “señoriten” harrera hontaz egun batzuk geroxago eta egunkari berberan eskerrak emanez ,artikulo bat idatziko zun Francisco Altadil exploratzailea. Idatzian, Elizondon izan zuten harrera ona aipatu ondoren, eskerrak emanen ditu Elizondoko neskatikoei; “A las señoritas de Elizodondo decirles, que los exploradores siempre tendremos grabados en nuestros corazones su amabilidad con nosotros...” eskerrak jasantzen duten nesakatilak izen propioa izanez; señorita Marin, Etxeberria, Iturralde, Martinez, Arburua, Iñarrea…
Biharamunian Igande 4n, egun haundia izan zen “gure scout-entzat”, meza ondotik herriko plazan Elizondoko “Sociedad musical Recreo” taldea bere ohorean kontzertua eskeini zien. Atsaldean exploratzilen kanpalekua kokatuta zegon tokian explorazaileak erakustaldi moduan hainbat bizkortasun, zalutasun eta trebeziako ariketak burutu zituzten. Kronika dio ikusmen haundia izan zula “salto con bordon” proba eta makil batez lagundutako jautzi horietan, Zaragozako Burges exploratzailea 8;83 m salto egin zula “letra haundiz” aipatzen du Jose Ramon gazetariak.
Exploratzailen trebezia erakustaldi amaituta, merendu-afaria izan zuten merkatutako plazan. Denetara 55o bazkaltiar juntatu ziren exploratzile eta herritarren artean. Antonio Truchante espainiarren exploratzailen idazkari nagusiak solastu zun eskerrak emanez Elizondoko herriari exploratzaileei erakutsitako hain begikotasun haundiko adierazpenagatik. Trunchante jauna ondoren Berekoetxea apeza hartu zun hitza erranez harront konten zegola Elizondo “hospitalitatea” eskaintzeko aukera izana.
Tripa ondo beteta izanda, “bailableak” izan ziren foruen plazan, musika Elizondoko “Recreo-a”, exploratzailen banda propioa eta ohikoa zen ttunttuna patu zuten eta pentsatzekoa da dantza hauetan Altadil exploratzailea Elizondoko “señoritekin” txundituta geldituko zela gero, lehen aipatu dugun idatzian ikusiko zen bezala, liluratuta gelditu bai zen neskatiko Elizondotarraz.
Astelena goizean, 7ak aldera Elizondo utzi zuten eta Donozteben bazkaltzeko intentzioarekin Donostiako bidea hartu zuten XX.mende hasierako esploratzaile talde horiek.
Escauten ikurra, lis lorea hirusta baten gañean, jatorrizko Lord Baden-Powell-ek aukeratutako koloretan.
Exploratzaile horiek “scout-ak” ziren (scout ingeleraz exploratzea bai da), Eskautismoa Robert Baden-Powell britainiar armadako lotinant jeneralak mende hasmentan sortutako mugimendua zen, 1907an Ingalaterrako Brownsea Island delakoan lehen kanpalekua egin zutenean hasi zen. Segidan zabaldu zen haur eta gazte mugimendu hau eta doike ikusi dugunez Nafarroan ere. Guda zibilaren ondoren scout mugimendua desagertzen da Euskal herriko hegoalden bain 60. hamarkada aldera elizaren inguruan Euskal Herrian berreskuratzen da indar haundiarekin, astialdiko eskaut heziketa lantzen duen mugimendua.
Baztanen baitere iritsi zen mugimendu hau elizgizonen bidez, 1959an Lekauzko kolegioko Luquín aita kolegioko taldea sortuko du, baña bertze elizgizon bat izanen da 70. hamarkadan denentzat zabalduko duna, zeren Don Julian apez karismatikoak “lobato” (mutikoak) eta “lis” (neskak) izeneko taldeak sortu zituen eta scout hitza ez erabali arren, antzeko-parezido “exploratzaileak” izan giñen (nik “lila” naiz, kolore horrekin izeneko taldean, lobato juramendua egin bai nun). Igandetan meza ondoren puntuak lortzen saiatzen giñen (saria pastek goxoak ziren), tarteka mendi-ateraldiak egiten ginun, Auza, Abartan ,Mendaur, Saioa…eta oporretan “de campamento” joaten giñen eta 1918an Elizondon ibilitako exploratzaile bezala, kamisa grixa, pañoleta eta bonetaz (kolorezko otso baten aurpegia josita) uniformatuta, laguntasuna ikasten, natura ezagutzen, kubilak egiten, kirola praktikatzen eta oberena! arras ondo pasten, pasatzen genuen uztailako lehenengoko hamabotz egunak.
Ondo izan On Julian ta ondo izan Lobato ta lis guziak!!!
Post hau iteko erabili den materiala.
Baztango liburutegiko, Baztan buruko fondo lokalatik atrataiko hurrengo artikuloak-
Diario de Navarrako Jose Ramonen. “Exploradores” artikuloa (1918-8-5).
Diario de Navarrako Francissco Altadilen artikuloa (1918-8-6).
Wikipedia