Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘dantza’

Ilunpeko mutildantza.

Ondarrian ez zen ezer txarrik ta burugabekeririk gertatu Lekauzko, larunbata gaueko mutildantzetan eta eskerrik batzuen meatxuak, (hostiaka eta zartaka hariko zirela) ezerretan gelditu zirela neska batzuk lerroan sartu zirenean (Hauek aipatu bai zuten sartuko zirela). Zenzutasuna gainditu zen, txistularia ez zun jotzea utzi, ez zen hostirik izan, eta ez zen mundua akitu. Hori bai, neskak sartzekoaren aurka daudenak (iritzea errespetagarria da, baina ez meatxuak) bere aurkotasuna, herriko argi guztiak izaltzearekin adieratzi zuten. Mutildantzak ilunpean segitu ziren, argirik gabe, soilik ilargi ta izarren argipean ta neska mutildantzari Lekauztar bat erran zuen bezala, arras polite gelditu zen, poetikoa eta zerbait magikoa ere.

Poetikoa, magikoa…eta zertaz ez, arbasoengandikoa! (anzestrala). Han, biribil magikoan dantzan, ilunpean ia ia hasierako garaietara, gogora ekartzen zun.  Nahiz eta adituak erran, mutildantzen soñuak ziurhaunitz XVII. mendeko aurrekoak ez izan, mutildatzen batzuen izenak, bai hasierako garaietako gauetara, (gizakia ta natura lotura hestuagoa genuenean) eramaten gaitu. Mutildantza hoiek Biligarroaine (biligarroarena), Biligarroaine zaharra, Mando zaharraine (mando zaharrarena), Xerri begi, Xerribegi zaharra, Xoxuaine (zozuarena), Xoriaine (txoriarena)… animalien izena daukatenak dira, eta honek adituei bitxikeria aparte, harras interesgarria iruditzen zai honek sortzen duen “arazoa”, zeren ez dute ulertzen zertaz izen hauek.

Batzuentzat, animali hauen antza imitatzen zuten, aintzinako dantzak izaten ahal ziren eta “sinbologia” hori, eboluzionatuz joan da gaur egungo dantzen itxura artuz. Baña arras korapilatsua eta konplikatua iten zaie hau, mutildantzen urritasuna (sobriedad) eta uniformetasuna ikusita. Bertze batzuek erraten dute, dantza hauek zihurahunitz dantza abestuak izanen zirela eta izena, zerikusia izango zula abestien hitzarekin (animali hoiei buruz) eta ez dantzatzen zenarekin. Bata izan edo bertizia izan, biak suposatzea da.

003111.gifDantza hauek garaiekin eboluzionatuz joan dira eta gaur egun hemeretzi mutildantza badire( beno, batzuenaldaerak badire eta hauek, kontatzean gehigo dire), animalien izena daukatenak aparte, bertziak, Hiru puntukoa, Billantzikoa, Billantziko zaharra, Zahar dantza, Muxiko, Ardoaine, Añar haundi, Añar xume, Tellarin, Zazpi jautzi, Zazpi jautzi zaharra…. Badirudi lehen dantza desberdiñak bazirela bailaran zehar ta herri bakoitza bere dantzaren bersioa edo propioa zeukan eta nahiz eta izen berdiña izan ez zen derrigorrezkoa herri batean eta bertzean berdiña izatea, baña denborarekin nortasun herrikoi hori galdu eta batuak izan ziren. (goiko argazkia Ardoarena mutildantzaren partitura, argazkia euskomedia webgunetik artua dago, ta webgune horretan abestia entzuten ahal da)

Mutildantzen lehenengo batasun hori 1918an egin zen. Urte hortan Oñatin Lehenego Eusko ikaskuntza kongresua in zen eta baztandarrak bere mutildantzak eraman zuten. Baña arazo bat batzen, garai haietako bi txistulari haundienak, Antonio Elizalde (Maurizioren aita) ta Joxe Telletxea, biligarroarena, txoriarena ta zozoarena mutildantzak, bersio desberdiñak zeukaten edo jotzen zuten. Mutildantzarien maixuak (edo nausiak) ta txistulariak bildu ondoren, Antonio Elizalderen bertsioak aukeratu zuten Baztango mutildantzak bezala eramateko Oñatira. Hamaika urte geroxago, 1928an berriro errepasatu ziren (zehaztuz mutildantza bakoitza nolakoa zen) Bartzelonako erakusketa internazionalera eramateko.

maurizio-gaztea.jpgHemeretzi mutildantza hauek izatea, eskerrak eman behar dira, aistion aipatutako Antonio Elizalde ta Jose Telletxea txistularikin batera, Maurizio Elizalderi ere eta nola ez Aita Donostiari.. Aipatzen da, Aita Donostiak Antonio Elizalderi erran ziola paperan idatzi nahi zula soñu hoiek eta ea lagunduko ziola, honek erantzun zion, bere semeak egiña zeukala eta orduan apaitzak eta Maurizio gazte bat Lekauzko kolegioan sartu eta egun batzuen ondoren gaur egungo hemeretzi mutildantzen partitura idatzi zuten (hori arte txistulari bakoitzak buruan zeukan eta entzunez ikasten zuten bertziak). Argazkian, Aita Donostia eta bere ezkerrian atabalarekin, Maurizio. (argazkia Jaime Viguriaren flickr-erko galeriatik artue dago)

Ikus daitekena dantza zahar hauek, aldatuz eta eboluzionatuz joan dira, pixkanaka, pixkanaka, akaso, konturatu gabe eta dirudi eboluzionatzearen urrengo urratsarako, oraindik pres ez gaudela (batzuk, jo nahi zuten eta), baiana urrats hori emanen da eta akaso Lekauzko larunbateko ilunpeko gau hortan, lehenengo pausoa eman zen!!!.

Post hau egiteko Mikel Aranbururen Dantzas y bailes de Navarra liburua erabili dugu. Liburuaren informazio gehigo, Dantzan.com-en.

Read Full Post »

2010ko uztaila.

Elizondoko bestak ia ia usaitzen direnez eta zihurhauniz, ondarreko urtetan izan den bezala mutildantzen inguruko polemika ergela hori kalera atrako denez, aste hontako posta horren inguruan biratuko du.

000bnmutil.jpgJoan den urtean garbi utzi nun nire irizia afera honi buruz (joanden urteko posta) hau da, baikotzak nahi duena in dezala, neska danzatzea nahi badu danzatzea ta txistulariek hori gertatzea jozea utzi nahi badu, ba uztea. Baño hau, kriston arazoa sortzen du! ondarrian, ez dantzik ezta ja!. Hortaz ados nago Elizondoko alkatea, Xabier Torresek, Elizondoko bestetako egitaraguen liburuxkan herriari idatzitako gutunan edo agurran adieratzitakoarekin. Idatzian, hitz gutxitan azalduz, halako zerbait erraten du; Bizi garen garaietan ezin dela  iñori debekatzen ahal dantza itea eta ezta ere obligazioa nahi ez duenari joz dezala, baño bai bere eskutan daola  mutildantzak bermatzea. Penstzekoa da, hortarako aurten egonen diren txistulariak emakume bat sartzea axola ez zaiela eta jotzen segituko dutela. Inportazi gabeko blog hontatik alkate eta kargodunen erabakia txalotzen dugu eta behinpin neretzat, jarranzitsuena dena mutildantzak ikustea, entzutea, danzatzea, eta izatea da eta ez txistulariak Elizondokoak diren edo ez, (urte haunitzetan Elizondoko bestetan. Maurizio eta Feliz egon dira eta hauek Elizondokoak, ez ziren). Hau da, berdin zait herrikoak diren edo zakurrenpurdikoak diren, dantza bermatzen baldin badute, emakumea sartuz edo ez sartuz, niri bortz axola!!!

Afera hau ez da berria zoko berde hontan, aspalditik dator, ia  XX.mendeko 30, hamarkadan bizi-bizi zegoen eta honegatik ez balitz, zihurhaunitz gaur egun, gure Baztango mutildantza, akaso Eusko-dantza deituko zen eta Euskal Herriko dantza nazionala izanen zen.

Histori bitxi hau, dantzan.com-eko, “ttun-ttunaz” blogan zautu nun. Blogan aipatzen den gertakizuna,  Karlos Sanchez Ekiza-ren,Txuntxuneroak: Narrativas, identidades e ideologías en la historia de los txistularis liburutik atrai dago.

Badirudi euskal dantza nazional bat izatea, gogoak, urrundik eta aspalditik datozela, zeren hala, ia azaltzen zuen Sabino Aranek eta Durango aldian dantzatzen zen ezpatadantza, Euskal dantza nazionala bezala proposatuko zun, erranez dantza izaltsua eta “viril” zela. Baño ezpata dantzak, ordea, arazo 001bnmutil.jpghaundia zeukan dantza nazional bilakatzeko, prestakuntza fisiko izugarria eskatzen zuen, eta horrek, herri osaren parte-hartzea mugatuz. Urte batzuk geroxago 1932 errepublika zela, La voz de Navarra egunkari abertzaleak  Nafar dantzen aniztasunaz jabetuz (mutil-dantzak, jauziak, sagar-dantza, jauziak, Leitzako Ingurutxoa…) hausnarketa galdera kaleratzen du bere horrietan ezpatadantzi buruz, euskal dantza nazionala bezala: “Gizonezkoen gerlari  dantza da hain zuzen ere benetako arkaikoa eta bere edertasun ikusgarria, baño euskal folklorea, dantza honekin akitzen da?”

Azalpen gutxi emanda,beraz, Baztango Mutil dantzak proposatu ziren dantza nazional bezala, Euskal eskoletan irakatsi behar zirela azpimarratuz eta aipatuz : Mutil-dantza  Euskal dantza kolektiboa izan liteke, gure Sardana izan daiteke, ( eta hemen dator koxka) emakume elementu antzekotasun batera parte hartu ahal izango du, behinpin, bere aldaera batzuetan.

Emakumeen aipamen hori, berria zen oso Mutil-dantzetan, eta Baztanen zegoen ikuspegiari guztiz kontrajarria  zen, noski! alegia, mutilak edo gizonak dantzatzen bai zuten soilik. Gatazka “ideologiko” hura oso nabaria suertatu zen hilabete gutxitara eta 1934an Gazteizen ospatu zen III. Aberri egunean, musika eta dantza ikuskizunean nabarmendu zen. Baztango mutildantzariak gonbidatuak izan ziren ikuskizunerako, baina , Mendizorrotza zelaian bertan konturatu egin ziren Donostiako haur dantza talde misto batekin dantzatu behar zutela. Eztabaida luze eta gogor baten ondotik zelaira ateratzea onartu zuten baña ez gustoz ta gogo haundik, ta atraze horren kronika harras ongi aislatu zun txistulri aldizkariak. (ez dut euskaratu zeren harras adierazgarria da eta zenbait nabardurak galtzen ahal dira, ta izuzen “ttun ttunaaz” blogatik kopiatu ta itsatsi in dut):   “Accedieron los del Baztan de mala gana, porque en el campo se les esperaba ya. Y allí salieron refunfuñando al campo, seguidos de aquella 0001637.jpglarga hilera de niños y niñas, con los que juzgaban desdoro bailar juntos, porque aquella claudicación suponía para ellos romper con una tradición, que en aquel momento quedaba deshecha. El baile Baztanes salía entonces con todos los honores del valle donde hasta aquel momento alló cobijo y respeto e irrumpía con todos los honores ante los hijos de toda Euzkadi. El “Mutil-dantza” dejaba de ser en aquel momento, ciertamente, “Mutil-dantza”; pero aquella tarde, aquel baile señorial venía a ser algo así como “Eusko-dantza”. […] Y esto era lo que los muchachos del Baztan no comprendían. Parecíales profanacíon que aquellos niños y niñas tomaran parte con ellos en la danza que hasta entonces les había sido privativa. Y no comprendían que el padre de los poxpoliñas donostiarras quería […] enseñar y demostrar al gentío congregado en Mendizorrotza que existe en relidad una danza colectiva vasca, limpia, honesta, digna de ser expandida por todos los lugares de Euzkadi, digna de ser bailada, lo mismo por el jovencito, que por el niño, que por la joven, que por el hombre maduro; danza que sea vasca legítimamente y sana expansión de un pueblo y sea también, al mismo tiempo, reacción contra un exotismo harto inoculado ya, y que va siendo, desgraciadamente para nuestra juventud, la más acabada escuela de decadencia”.

Gure “aitetxi” hoiek, egun hartan sentitu zuten berbera, traditzioa haustea, dantzaren profanazioa…gaur egun, baztandar mutildantzari batzuk, berdin sentitzen dute (hoietako batzuk lagunak ditut) eta nere errespetu guztia daukate eta baita, barruan dute min hori edo emakume bat sartzerakoan egiten dien “min” hori, komprenditu eta ulertzen diet.

Baña historiara bultzatuz, Gasteizko gertakizuna ez zen izan Baztango mutil-dantza, dantza nazionala bilakatzeko azken ahalegina izan, zeren (ttun ttunaz…blogeko postako erantzunetan Oier Araolaza utzitako erantzunan, irakurtzen ahal den bezala) 60ko hamarkadan, baztango mutil-dantzetan oinarritutako dantza bat sortu zen, Jon Oñatibiak doinua jarriz eta dantza nazional bihurtzeko ahalegina egin zen. Herri-dantza zuen izena eta bertzeak bertze Ez Dok Hamairu-ren kantaldien hasieran dantzatzen zuten.
70eko hamarkadan, Larrain-dantzari begira jarri ziren dantza nazional baten bila zebiltzanak, baina orain urte gutxi, 2002an, Bizkaiko elkarte batek hauxe adierazi zuen: “Dantza-jauziak eta Mutil-dantzak, Euskal Dantza Nazional bihurtu nahi ditugu” eta horretako zenbait ekimen iragartzen zituen.

Read Full Post »