Historian, istorio bitxiak daude, horietako bat Maria Josefa Lastiri Lozanoren bizitza da, historiara pasa dena, hainbat estatutako “lehen dama” izatea bezala, zehazki 3 estatutakoa.
Josefa balentria emantzipatzaileen arrakastarako ezinbestekoak izan ziren emakume horietakoa izan zen, baina ikusezinak, minimizatuak, ahaztuak izan ziren, sistema kolonialaren oinarriak astindu zituzten arren.
Haiek independentzia- eta eskualde-integrazioko prozesu osoan parte hartu zuten, gerretan, armadei erantsita, atzeguardian, logistikan (soldaduak) eta baita borrokalari gisa ere, baina ahaztuak izan dira.
Josefa Lastiri Lozano (Maria Josefa Ursula Francisca de la Santísima Trinidad izenarekin bataiatua), gaur egun Hondurasko Errepublikako hiriburua den Herediako San Migel de Tegucigalpan jaio zen 1792ko urriaren 20an. Juan Miguel Lastiri merkatari espainiarraren eta Margarita Lozano y Borjasen (Comayagua-koa) alaba izan zen.
Familia aberatsekoa izanik, amerikarren independentzia garaia bizi eta jasan zuen. Nahiz eta familia monarkikoa izan (aita penintsulakoa zuen), berak independentistekin bat egin zuen. 1811n San Salvadorreko kreoleak Espainiako agintarien aurka altxatu ziren, eta handik hilabete batzuetara Nikaraguan… 1812an, Josefak 20 urte zituenean, kreoleak matxinatu ziren Tegucigalpan, eta Lastiri gazteak laguntza eskaini zien. Matxinadak ez zuen garaipenik lortu, baina kreoleek pribilegio batzuk lortu zituzten ( Kreole; Europan ez bertze edozein tokitan europar gurasoengandik jaio den pertsonari nahiz haren ondorengoari erreferentzia egiten dion terminoa)
1813an, Jose Bonaparte Espainian errege zela, matxinada berriak sortu ziren bata bertzearen atzetik. 1814ko urtarrilaren 24an bertze altxamendu bat gertatu zen San Salvadorren eta esperientzia honek gazteen kontzientziak berotu zituen eta 1821eko Hondurasko independentziaren hasiera izan zen.
1818an, bere adin bereko gazte aberats batekin ezkondu zen, Don Esteban Travieso y Riverarekin, 1792ko irailaren 2an jaioa. Ezkontzaren ondoren, Travieso Lastiritarrek Comayagua hirian ezarri zuten beren bizilekua.
Lau seme-alaba izan zituzten: Ramona, Tomasa, Paulina eta Esteban Travieso eta Lastiri. Baina Esteban (senarra) Tegucigalpan hil zen 1825eko otsailaren 27an, Josefak 32 urte zituen. Esteban Travieso hil eta hilabete batzuetara, Josefa José Francisco Morazán Quesadarekin harremanetan hasi zen. 1821ean ezagutu zuen, arrazoi politikoengatik ( altxamenduetan ibikitakoa) preso hartu eta Comayaguan espetxeratu zutenean, Esteban Travieso adiskidearen eginbideen ondoren askatu egin baitzuten. Orduan, Traviesok Jupuarako bere etxaldera gonbidatu zuen, eta han ezagutu zuen Josefa lehen aldiz. 1825eko abenduaren 30ean ezkondu ziren, biek hogeita hamar eta hiru urte zituztenean.
Urte haietan, Erdialdeko Amerikako eskualdea zeharkatzen zuen egoera historikoa ez zen batere lasai. Guatemalako Erresumak independentzia lortu ondoren (Guatemala, Belice, El Salvador, Honduras, Nikaragua eta Costa Rica lurraldeek gehi Mexikoko Chiapas estatua eta egungo Panamako probintzia batzuek osatzen zuten ), 1821ean, Agustin Iturbide jeneralak iradoki zuen Guatemalako Erresumak eta Mexikoko Virreinerriak inperio handia osatzea, Mexikoko inperioa. Hondurasen, Mexikorekiko anexioak banaketak eragin zituen probintzia bakoitzean, hiri batzuk inperioaren alde baitzeuden eta bertze batzuk kontra. Tegucigalpa non zegoen, Francisco de Mozaran liberala, ideiaren aurka agertu zen, eta bera ere militar gisa, Hondurasen askatasunaren alde borrokatu zuen. Baina Tegucigalpak, ordea, ezin izan zion aurkakotasunari eutsi, eta 1822ko abuztuaren 22an Mexikorekiko anexioa onartu behar izan zuen. Agustin Iturbideren Mexikoko Inperioarekiko anexioak gutxi iraun zuen, honek 1823ko martxoaren 19an abdikatu baitzuen, eta urte bereko uztailaren 1ean, Erdialdeko Amerikak bere behin betiko independentzia aldarrikatu zuen, eta Amerikako Erdialdeko Probintzia Batuak bihurtu zen.
1824ko azaroaren 22an, « Jainkoa, Batasuna eta Askatasuna » goiburupean, Konstituzioa onartua izan zen eta nazioa Erdialdeko Amerikako Errepublika Federala (República Federal de Centroamérica) deitzera pasa zen eta Alderdi Liberaleko Manuel José Arce hautatu zuten presidente. Baina gobernu berri honek ez luke bakea ekarriko, eta liberalak (federalistak) zein
Kontserbadoreak (zentralistak) beren idealen alde borrokatuko dira
Morazan eta Josefa Lastiri ezkondu zirenean Erdialdeko Amerikako eskualdea honetan desadostasun ideologiko hau ematen zen eta seguidas gerra hasi zen. Frantziskori, bere emazte Josefaren sosak, etxaldeak eta deiturak bere borrokarako balio diote. Morazango militar ausart eta kementsuare irudi historikoa urte zehatz hauetan landu zen. Bertzalde, gerrako urte horietan, Josefak, etxean geratzeko emaztea ez zenak, senarra kanpoan borrokatzen zuela, Teguzigalpa hiria kontserbadoreengandik defendatuko zuen eta hiriko milizia sortu eta mobilizatuko zituen. 1927an senarraren porrota ondoren, honek Teguzigualpara erretiratzea lortu zuen, eta han armada hornitu eta berrosatu zuen.
Morazan jeneralaren jarduera politiko eta militarra emazteak finantzatuko du, eta pixkanaka bere aberastasuna galduko du. Baina, azkenean, 1827an, Morazan garaile atera zen ” La Trinidad-ek” batailan, eta horrek “El Libertador” izena eman zion, eta doike! Josefa Lastiri emazteak “La Libertadora” ezizena jaso zuen. Garaipen horren ondoren, Morazan Comayaguara joan zen eta azaroaren 26an sartu zen garaile. Hurrengo egunean Hondurasko estatuburu izendatu zuten (behin-behinean).
Josefa Listari Hondurasko Estatuko Lehen Dama izan zen 1827tik 1830era eta Erdialdeko Amerikako Errepublika Federalekoa 1830etik 1834ra eta 1835etik 1839ra; izan ere, Francisco Morazanek 1830eko eta 1835eko hauteskundeak irabazi zituen.
Bigarren agintaldi honek gaizki akituko zuen eta Erdialdeko Amerikako Errepublika Federalari amaiera eman zion.

1837ko otsailean, Erdialdeko Amerikan hainbat gertakari dramatiko gertatu ziren, eta iraultza bat piztu zuten, Federazioaren amaierarekin amaitu zena. Kolera izurrite batek Guatemalako estauaren egoera astindu zuen, mila hildako inguru eta bakterioarekin kutsatutako hiru mila inguru utziz. Izurriteak bereziki pobreak eta indigenak kolpatu zituen. Kolera agertu zenean, indigenak, apaizen eraginez, haserre zeuden Guatemalako gobernuarekin. Eliza honek hau guztia Galvezen gobernu liberalari kolpe bat emateko aukera bezala ikusi zuen, bertako apaizek zurrumurrua zabaldu baitzuten gobernuak ibaiak eta errekak pozoitu zituela indigenak suntsitzeko asmoz.
Amorrua hedatzen ari zela, armak hartu zituzten, arraza zuriko jendea eta liberalak hil zituzten, haien etxeak erre zituzten, eta prestatu ziren Galvezen (Guatemalako preidentea) gobernuari aurre egiteko, honek armada bat bidali baitzuen matxinada geldiarazteko. Baina armadaren neurriak hain ziren errepresiboak, gauzak okertu egin zirela. Ekainean Rafael Carrera y Turcios izeneko buruzagi berria sortu zen. Karrera gaztea analfabetoa zen, baina maltzurra eta karismatikoa.
Apaizek iragarri zieten bertakoei Carrera zela beren aingeru babeslea, zerutik jautsia zela heretikoen, liberalen eta atzerritarren aurkako mendekua hartzera eta beren antzinako nagusitasuna berrezartzera.
« Gora erlijioa! » eta « hil atzerritarrak! » oihukatuz, Carrerak eta bere indarrek gobernuaren aurkako gerra hasi zuten, eta kontserbadoreek matxinadarekin bat egin zuten. Bien bitartean, Mariano Galvezen gobernuak laguntza militarra eskatu zion Francisco Morazán Federazioko presidenteari.
Guatemalako guerraz gain Federazioa osatzen duten bertze estatuetan arazoak sortzen dira eta 1938an Hondurasek, Nikaraguak eta Costa Ricak Erdialdeko Amerikako Errepublika Federala utzi zuten eta 1839an Federazioa behin betiko desegin zen. Federazioko bortz estatuak bortz errepublika independente bihurtu ziren. 1839ko otsailaren 1ean, Maria Josefa Lasteri Erdialdeko Amerikako Errepublika Federaleko lehen dama izateari utzi zion.
Federazioa desegin ondoren, Morazan botere politiko edo militarrik gabe geratu zen. Baina 1839ko uztailaren 13an El Salvadorko estatuburu hautatu zuten, eta Josefa Lastiri El Salvadorreko Estatuko Lehen Dama bihurtu zen 1839tik 1840ra.
Monzaran-Lastiritarrek ez zuten aunitz iraun estatuburu gisa, Rafael Carrerak eta Guatemalako kontserbadoreek Monzarán jeneralak betetzen zuen rol berriaz ohartu zirenean, El Salvadorri gerra deklaratzea erabaki baitzuten.
Etsaiek ez zuten nahi nazio horren edo Erdialdeko Amerikako bertze edozein estaturen buru izatea, eta hura garaitzeko konpromisoa hartu zuten. 1839ko uztailaren 24an, Nikaraguak eta Guatemalak aliantza-itun bat egin zuten El Salvadorreko Morazango gobernuaren aurka.
Josefak une oro babestu zuen Morazan jenerala bere jarduera politiko eta militarretan, eta horretan ia galdu zuen bere familiarengandik eta bere lehen senarrarengandik jasotako ondare guztia. Garai hartan El Salvadorren etengabeko borrokak izan zirenez, eta senarrak Nicargua-Guatemaltar koalizioaren erasoatik muga defendatzen zuen biztartean, hiriburua matxinatzen da eta Josefa eta bere alaba jaio berria Adela Monzarán Lastiri, bahituko dituzte.
Azkenean, ama-alabek herrialdetik irtetea lortu zuten 1840. urtearen hasieran, eta Costa Rican eskatu zuten asiloa. Bertzalde, hainbat hilabetetako borrokaren ondoren, 1840ko apirilaren 4an, Morazanek uko egin zion estatuburua izateaz eta El Salvador utziko du Perun errefuxiatruz.
Maria Josefak uko egin zion Costa Rican eskaini zioten baldintzari, eta Chiriquíra (Panama) joan zen, eta handik gutxira senarra batu zitzaion. Hemen sortu zen Costa Rica inbaditzeko ideia, eta honek Costa Rican boterea hartu zuenean Costa Ricako Lehen Dama bihurtu zen, bere senarra Costa Ricako Estatuko buruzagi goren izendatu baitzen.
1842ko uztailean, Morazanek costarricarrei jakinarazi zien Erdialdeko Amerikako Batasuna armen indarrez berregiteko asmoa zuela, baina irailean Morazanen gobernuaren aurkako herri-mugimendu bat lehertu zen eta haren erorketa arindu lortu zen. 1842ko irailean Monzarán generala epaitu eta fusilatuko dute. Senarra hil ondoren Maria Josefa Costa Rican geratzea eskatu zuen, baina gobernu berriak bota egin zuen eta bere familiarekin El Salvadorrera itzuli zen. Lau urte geroago (1846) San Salvador hirian Erdialdeko Amerikako dama izandakoa eta 52 urte zituelarik, hil zen miserian murgilduta.
Maria Josefaren Lastiri abizena, nahiko izen arrunta da Baztanen. Toponimia aldetik Arizkundik Erratzura doan bide bat dugu Lastiriko Bidea izenekoa, Lastiriko Borda bat dago Azpilkuetan eta baita Arizkunen ere, Lastiriko erreka (Arizkunaldea) eta Lastirizarrea baserria, eta Lastiri deitutako etxeak Arizkun eta Erratzun.
Erran bezala, Maria Josefaren aita, Juan Miguel Lastiri, “Merkatari espainiarra” bezala agertzen da. Juan Miguel Lastiri Madrilen jaio zen eta Juan Francisco de Lastiri eta Gaston Iriateren parientea zen eta Pedro Lastiri kapitainaren lehengusua. Santiago ordenako kapitain eta zaldun hau Miguel Lastiri Irigoien Erratzutarraren biloba zen.
Beraz, munduan izan den lau herrialdetako (hiru estatu eta federazio bat) “lehen Dama” bakarrak Erratzuko baztandar herrian du jatorria.
Post hau egiteko erabili den material
apellidolastiri.wordpress.com…..Latiri abizenaren bloga,
La libertadora María Josefa Lastiri Lozano.Anarella Vélez. 2011KO URRIA
Francisco Morazán, Wikipediako wikia.