Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Corsos terrestres’

Baztango toponimian, bi bide badira “Napoleonen bidea” izen dutenak. Bata Gorramendi-Antsestegi  aldean Ezpeletatik Amaiurreraino gaten dena (Frantsek erabilia zuten bidea Konbentzioko Gerran Baztanen sartzeko) eta bertzia Beartzunen, Urruxka inguruan. Baita ere  Urdazubitik  Amaiurrera, Otsondoko lepotik barna doan bidea Napolen bidea izenarekin ezagutzen da. Ahozko tradizioa dioenez bide hauetatik Napoleon ibili edo pastu omen zen. Napoleon bera pastu ez bazen arren, Fratzestadan barne pastu eta bazter hauetan ibili eta egon zena, bere armada (Grande Armée) izan zen.

“Armada Handia” edo Frantziar Armada Inperiala Napoleon Bonapartek zuen armada izan zen eta Frantzestada edo Frantzestea (1),  españolak “Independentzia gerla” izenarekin ezagutzen duten 1808 eta 1814 biztarteko  gerra da.

Beartzun inguruko Napoleon bidea. Argazkia Andasto19 Wikiloc.

Frantzestadaren jatorria 1807. urteko azaroan da, Frantziar eta espainiar armada aliatuek Portugal inbaditzen dutenean. Lehen tropa frantsesak, Frantziaren eta Espainiaren arteko muga Irunen gurutzatu zuten eta Espainiaren barrurantz abiatu ziren Portugalerako bidean, eta, beraz, Nafarroan zeharkatzea ez zuen biztanleen bizitza aldatu. Nafarroan Frantziarren presentzia 1808ko otsailean nabarmendu zen, D´Armagnac jenerala  2.500 gizon ingururekin Orreagatik sartu eta hilaren 9an Iruñera iritsi zenean. Prinzipioz, benetako aliatu gisa iritsi zen, baina gotorlekua (ziudadela) okupatzeko helburu ezkutuarekin (edozein armadarentzako funtsezko den defentsa-postua) etorri ziren eta hilaren 15ean, elurra zela eta elurrezko bolak medio, tiro bat bota gabe, soldadu talde txiki bat, ziudadelako zaintza-taldea harrapatu eta gotorlekua bereganatu zuten berehala. Iruñeko eta Donostiako gotorlekuen atzetik, Bartzelona, Montjuich eta Figuerasenak etorri ziren.

Apirilean Baionako abdikazioak gertatu ziren: Karlos IV.a eta Fernando VII.a erregetza uztera behartu ondoren, Napoleonek bere anaia Josef jarri zuen errege. 1808ko maiatzaren 2an frantsesen aurkako matxinada izan zen Madrilen (25 frantses eta 25.000 madrildar inguru hil ziren). Egun berean Móstolesko alkateek Napoleonen kontrako gerra deklaratu zuten eta horrela hasi zen Fratzestada. Maiatzaren amaieran, armada frantsesaren gehiegikeriak zirela-eta Nafarroako herri auntiz Diputazioari kezatuko dira. Ekainaren 1ean Lizarra franzesen aurka altxatuko da, eta ondoren, bertze altxamendu batzuk etorriko dira; Tafalla, Gares, Biana, Kasedan, Lodosan, Mañerun, Villafranca eta Tutera. Diputazio abuztuaren 30an Iruñatik alde eginen du eta Agredan, Tarazonan kokatu ondoren, azkenik  Tuteran finkatu da urriaren hasieran.

1808ko azken hilabeteetan, Iparraldean eta erdialdean frantsesak  jaun ta jabe dira, hegoaldean Espainiako armada erregularra oinik dago ( nafarroko ejerzito erregular bat sortzeko aleginak porrot egin dute), baina Tuterako guda (1808ko azaroaren 27) ondoren Nafarroa osoa frantsen eskuetan geldituko da. 1809ko lehen hilabeteetan, Nafarroan gerrillari taldeak sortuko dira baina ez zen izanen uda artio, Javier Minak, “el Estudiante”, bere partida sortu eta frantsesei gogor aurre egiteko , bertze gerrilla talde bilduko dituela eta “Corso Terrestre” izeneko boluntario-talde bat osatuko zela. Talde honek bere agindupean estruktura finko, organizatua, disziplinatua eta a uniformatua izanen du eta gerrilleroak “boluntarioak” bezala ezagutuak izanen dira (Voluntarios de Nabarra).

Nafarroako “Corso terrestre-ko” gerrilaria edo boluntariaren miniatura. Irudia Total War Wiki.

Nahiz eta Baztanen data haietan boluntario talde baten bat agertu (gehienbat aprobisionatzekko, jateko…) Boluntarioak Nafarro erdialdean aritzen ziren. 1811ko otsailako bortzan  boluntarioen 2., 3. eta 4. konpaniak (300 inguru) diru biltzen Baztanen ditugu. (Ramon Zugarramurdi arizkundarra buruzagi dela) aldi berean egun batzuk lenago Braun koronela frantsa sosa bildu zuen.

Frantsak Elizondon bere kaxerna Miserikordian (gaur egungo Kuartelekozelaia) dute (dirudi hasieran Sumusua etxean jarri zutela) (2). Gero eta gehigo tropa fratsak dator eta Elbeteko Jarola jauregia ere tropak gordetzeko erabiliko dute. Baita ere, Berroetan eta Amaiurren kaxernak dute eta Urdazubin ere. Elizondon  Louis Antoine Vaste Vite Goguet jeneralak (Brigadeko jenerala) ezarriko da

1812an  Napoleonek  Errusia konkistatzera abiuatuko da, hortarako Armada haundiko 50,000 soldadu aterako ditu Penintsula Iberiarretik eta mugimendu honek arnasa eman die aliatuei.  Wellingtonek eraso eginen du eta ti tau batean Espainako bi heren libratu ditu, frantsak Espainiako iparraldera bulkatuz.  Nafarroan Espoz y Mina jaun ta jabe da, (bere hiloba Xavier Mina  harrapatu zutenetik gerrilleroen buru da),  bortz batallón ditu eta “corsarion” ordez ia ia ejerzitu erregular baten generala da, hain zuzen “Division de Voluntarios de Navarra-ko” jenerala (1813an Mariscal de campo izendatuko dute). Franzetsen aurka ia ia Nafarroako zoko guzietan borrokatzen hari da! beno Baztanen ez, baino laster lehenbiziko tiroak eta hilak  hasiko dira. Frantsak zaurituendako Elbeteko Asko jauregia hospital gise erabiliko dute.

Uda aldera  frantsak Nafarroako kontrola galtzen ari dira eta Minaren gizonak; Sarasa eta Matias Ilzarbe kapitainak, Martin Saldias sargentua (gero kapitaina izanen da)… hemendik aintzin Baztango tropa frantsei maiz erasotuko dute; Irailan 20an Berruetako kaxernako 32 soldadu preso (bertze aunitz hila) hartuko dute, Abenduan gabonetan,  Otsondon,  Matias Ilzarberen konpainia (200 inguru)  11 preso (bertzeak hilak) hartuko dute.

1813an Frantsak beren kasernetatik atera gabe bizi ziren. Martxoaren 16an, Martin Saldias kapitainak, Irurita eta Ziga herrien artean pasatzen ari zen Frantsez posta militar eta haren eskolta erasotu zuten eta ekintza horretan  37 soldadu frantsa hil eta 35 preso hartu zuten. Apirilan Elizondon akuartelatuta zegoen  118. konpaniakoa “voltigeur” bat (elitezko soldadua) Elbete inguruan tiro batez hil eta komandantearen zaldia paseatzen hari zela ebatsi zuten… (3).

  Ekainako 2Ian Gasteizen Wellingtongo markesak zuzendutako armada aliatua frantsei garaitzen die eta José Bonaparte erregeak  Gasteitik Iruñera alde eginen du. Nafarroko hiriburuan, Frantzia aldera, alde egin behar dutela erabakitzen dute, baña Iberiar peninsula osoan sakabanatuta dagoen eta Iparralderantz joaten, sahiatzen hari den ejerzito frantsa, Iruñan biltzea espefro duted, horretarako hiriko gotorlekuan, 3.500ko guarnitzioa uzten dute. Lan horretarako, gero Baztanekin zerikusi haundia izango duen d’Erlon Kondea gomendatuko dute. Ekainaren 25-eko gauan  Espainiako Erregea, Jose I Bonaparte Iruña utzi eta , Almandozen barna 10.000 soldadue eta bere kortearekin hiruak aldera Elizondora iritsiko da.  Baztango hiriburuan 26ko gau pastu ondoren, goizaldean, Berara abiatuko da ta hortik (Bera aldean baita ere bada Napoleon izeneko bide bat) Irunera eta gero Donibane Lohitzunera.

Biztartean fransen bertze bi ejerzitoen hondarrak  Iruñara iritsiko dira. Hoietako bat, Portugaletik datorrena eta Reille agintepean dagona, Baztango bidea hartuko du. Bailara zeharkatu ondoren, Amaiurtik Urdaxera abiatuko dira otsondo barna (Napoleon bioetik). Hauek Urdaxen egon ondoren Irunera joanen dira Bidasoa ibaia defenditzera. Bertzealdetik bigarren ejerzitoa “Hegoaldekoa” (Andaluzia aldean zegona) Iruña Utzi eta Orreagatik “etxera” bueltatuko dira ( Inguru hontan ere “Napoleon bidea” izeneko bide bada) eta Donibane Garazin ezarriko dira. Iparraldeko herri honetan Uztailaren 12an, Soult generalak, gelditzen zen Portugal, Hego eta Penintsula Erdialdeko ejerzitoen agintea hartuko du eta bere unitatearenkin batera “Spainako Napoleondar” Armada berrie antolatuko du. Armada hori lau zatitan banatuko du; Eskuinean Reille (Bidasoan), erdian d’Erlon buru egonez (Baztan) eta ezkerrean (Orreaga) Claussel generala eta Soult berberaren unitatea. Guztiak pres izanen dute, Iruñan sitiatutako frantsei laguntza emateko.

Behe Nafarroan, Frantsak armada berrantolatzen hari ziren bitartean, Arthur Wellesley, Wellingtongo Marquésak, denbora izango du bere tropak Euskal Herrian barna zabaltzeko, Nafarroko Iparran ta Bidasoa-Donosti aldean, soldadu batzuk utziko ditu Iruñan ta Donosti asediatzen, hiri hoietako gotorlekuetan frantsak, oraindik gogor mantentzen direlako.

Soult bezala, Welingtonek bere soldaduak mugako pasabidetan kokatuko ditu. Ekialdean, Orreagan Morilloren espaniar “dibisioia”.. Ipar mendebaldean, Santa Barbaran, Beran, Dalhausenen 7º dibisioa eta erdian Baztan eta Alduides ibarretan, Hill-en 2º. dibisioa, Amaranteren portugaldarrak eta Campbell-en 2º. dibisioak egonen dira. Hill-ek bere “kuartel jenerala” Elizondon ezarriko du eta William Stewart generalaren ardurapenean Baztango sarrera  edo gerra liburutan zauzen den bezala “el paso de Mayas” (Alkurrunz eta Antsentegi mendiarteko pasabidea) zainduko du.

Uztailaren 25an Frantsak Hegoaldean sartuko dira. Goizeko 9:00tan d’Erlon-en gizonak Antsetegira urbilduko dira eta Pringle ingles
Brigadarekin topo eginen dute. Egun guztia lur eremu horretan borrokatzen egon ondore, ilunabar aldera Inglesak, atzera iten dute Elizondora abiatuz, ta han, dena bilduz, Iruritan babesten dira. Amaiurreko batallan, 6 mila inglesetik 1.484en “baja” izanen dute ( hilak eta zaurituak) ta d’Erlon-en 20.000 frantsetatik, uste da 2.100 “bajak” izan zuela Baztango inguru hortan. Antsategi eta Alkurruz biztarte, paso luze hortan Hill-en soldaduak zeuden eta “el paso de Mayas” izeneko batallaren tokia izan zen.

Artilleriakomunoa harrespila. Izena dion bezala toki hontan “Paso de Mayas” kontrolatzeko zihurhauniz inglesak artilleria pieza bat ezarriko zuten
Lekua MEATZETAKO kaskoa izena du. Argazkia Pello San Millan.

Biharamunian napoleondarrak Otsondotik jautsi, gaur egungo Napoleon bidea izena duen bidetik Iruritara iritxiko dira eta utsik dagola ikusita harrituta geldituko dira. Hill-en gizonak Belateko bidea hartua izan zuten eta Iruñera alde egin zuten. Wellingtonek, (frantsak sitiatzen Donostian zegola) hillen eskapoz berri izan zunean, aserre bizian patuko zen eta zahartzaroan bere biografian idazterakoan, hori izan zela Independentziako gerran izan zuen huts bakarra! aipatuko du.

D’Erlon-ek, Hill-i arrapatuko zion Lizason eta berriz, bi indarrak neurtu ziren eta baita ere berriz, frantsak garaile ateraz. Guda hontan hilen aldetik, 1000 izan ziren inglesak eta 800, Napoleoneko soldaduak. Baino Lizasokoa ez zun haunitzetarako balio zeren Soulten ejercitoa (Orreagatik sartu zirenak) Sorauren topo eginen du Inglesekin (Pirineoko bataila izeneki zauzen dena) eta honetan bai inglesak aterako dira garaile. Hori Ikusita, Soult porrota galanta izan dula Soraure-nen, D’Erlon-ek etorri den bidetik atzera inen du eta Baztanera bueltatuta, batzuk Amaiurtik alde egin duten “Frantziara” eta bertze batzuk, Beartzundik Alduidesera! Napoleon bideetatik, doike!…

Mila zortzi ehun da hamahirur urte,

Bonapart Frantzian enperadore;

española ere luzatu gabe


Pariseko giltzekin juan laiteke

Bertsoa Francisque Michel’en Le Pays Basque liburukoa (Paris, 1857) eta Antonio Zavala bildutakoa “Frantzesteko Bertsoak” bildumarako (1991)

P.D (1) “Frantzestada izena da Antonio Zavalak hegoaldeko euskaldunetan, herri-kantutegietan, jaso duen izena, gaztelaniaz eta beste hizkuntzetan izen desberdinekin ezagutzen dena Independentziako Gerla, Penintsulako Gerla, Espainiako Gerla eta baita ere Gerla Nazionala eta Gerla Herritarra izendatu dutena (…)”. LARREA MUXIKA, Jose Maria: Euskaldungoa erroizturik. Iruñea: Pamiela, 1994. (Wikipedia).

P.D (2) ..Elizondon finkatu direla eta bere kaserna han jarri, lehenik Sumusuan eta gero Miserikordian…Erratzuko kontuak bloga.

P.D (3) Erratzuko kontuak bloga.

Post hau iteko erabili dira urrengo material

Frantzesteko Bertsoak. Antonio Zavala. Auspoa. 1991

 Guerra de la Independencia . Gran Enciclopedia de Navarra

Carlos Canalesen “breve historia de la guerra de la independencia” liburua, Nowtilus S.L. 2006.

Baztan eta Frantzestea. Erratzuko kontuak bloga.

www.peninsularwar.org web horria. (Amaiurko batailaren deskribapena, inglesez dago)

http://remilitari.com web horria.

Navarra en la Guerra de la Independencia. H. de Oloriz. 1910. Google books.

Read Full Post »