Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Ciga’

2012ko iraila

Duela gutti (abuztuan) Javier Ziga margolariari buruzko “Javier Ciga. Pintor de esencias y verdades” (Nafarroako Gobernua 2012) liburua kaleratu da, liburuaren egilea, Ziga Fundazioko kidea den Pello Fernandez Oyaregi da eta Ortzegunean  (irailak 20) Elizondoko Jorge Oteiza Museoa Etnografikoan liburua aurkeztu du.

Pello Fernandezen “Javier Ciga. Pintor de esencias y verdades” (Nafarroako Gobernua 2012) liburuaren azala. Argazkia http://www.navarra.es webgubetik hartuta dago.

Liburua ederra da, argazki ugari ditu eta pintorearen bizitzan, obran eta eraginean sakontzen duenez, blog hunten ikaragarri gustatzen zaigun “bitxikeriaz” beteta dago. Liburua pintorearen alderdi biografikoarekin hasten da; Noiz sortua, aita Lantzeko Migel Ciga Beasain zela eta ofizioz zurgiña. Ama aldetik baztandarra zen, amatxia Juana Mª Salaburu elizondarra eta ama Marciala ta Juan Bautista Etxandi aitetxia Berroetakoak ziren (egileak propio indako Ciga-Ariztia familiako”zuhaitz genealogiko” adierazgarri bat ageri da)…Bere ezkontza Eulalia Ariztia elizondar gaztearekin, Parisko eztai bidaia…

Gero, artistaren giza profila eskainitzen digu; Euskararen eta euskal kulturaren aldeko hainbat erakundetan langile nekaezina zela, bere zintzotasuna, hardura eta lanerako gogok ez zeukatela mugik, idealista bat zela, aunitzetan inuzente, inozoa, negoziante txarra eta arras eskuzabal edo bihotz-zabala zela, bai diruarekin ta baitere bere pinturarekin. Egilea dio adibide gise, Parisko denboraldiatik soilik “Elizondoko merkatua” margolanarekin etorri zela eta Ezkondu zenean bizi zen aintzinako etxean hainbat kuadru utzi zitula.

Javierrek bere bizizako arlo aunitzetan gizon despistatua, axolagabea, baldarra a zen, ta baita ere margotzerakoan baña arras txukuna zen koloreak ematerakoan. Gauz horiek aparte bete-beteko gizona izan zen, gizon zintzoa. 

Hirugarren “atalan” artistaren testuinguru artistikoan eta bere estiloa azaltzen gaitu (Perfekzio errealistatik errealismo metafisikora

“Gillermo Balda doktorearen erretratua” (1914).

pasatzen den estiloa, barroko espainiarraren eta pintura frantziarraren eraginekin). Erraten ahal da Ziga-ren obraren ardatz nausienetako bat Baztan dela,  (oraindik gizaki-motak eta ohiturak erabateko purutasunean kontserbatzen bai ziren) Baztanen; erretratuak (Gillermo Balda doktoraren erretratua, El Panadero de Elizondo…),  paisaiak (Baztango paisak izeneko hainbat oleo, herrietako paisaiak…, pintura alegorikoak eta historikoak, natura ilera eta pintura erlijiosoa (Un viatico en el Baztan, Elizondoko elizako erretabloko hainbat irudi…) margotuko du. Baztanen margotutako kuadroetaz, erran daiteke Baztan ta baztandarren kultura, ohiturak ta historia margotu zula.

Ondorengo atala, Artistaren konpromiso politikoa, kartzela eta auzitaratzea explikau ta argitzen du. Javier Ziga EAJko kide eta Iruñeko Udaleko  zinegotzi izan zen, baita ere bere emaztearen familia Elizondoko Ariztiak, alderdiarekin arras konprometituak zeuden ere eta Baztanen zegoen “red Alava-ko” mugalari zintzoak ziren (bitu, blog huntako “Bittori Etxeberria” posta). Guzti hau ondarrian ondori txarrak ekarriko dio eta nazionalak Iruñan nagusi zirela ,1938ko apirilaren 13an atxilotu zioten. Haunitz izan ziren erran ziotenak hobe zeukala  muga pasatzia “por siaka” baña guztietan erantzuten zien “Ez dut ja gauz txarri egin , ez dut alde egingo”, eta hala izan zen.  1936 geroztik gauzak zallak patu zizaien aberzaletasun ta euskaltasunaren inguruan ibilitakoei Iruña beltz horretan. Zelatatuak zeuden eta Zigaren etxean “bertzea aldera” (iparraldera) pasatzea nahi zuten pertsonez “betetzen” zen eta ondarrian, hortaz salatu zioten. U.G.T.eko Jose Abasolo komandantea Frantziara pasastzeko laguntza eskeintzea leporatu zioten.Atxilotu zioten egunan Eulaliaren urtebetzea zen, Zigak pastel batzuk erosteaz etxera bueltatu zenean, poliziak etxebizitza miatzen ari zen.Eulalia bizkor aritu zen eta pianoan gordetzen ziren paper “konprometiru” batzuk atratzea eta labean, bildotsa erretzen ari zela gordetzea lortu zuen  zun ( eta ez ziren erre)…baña paper horiekin edo horiek gabe, poliziak Javier Ziga behin-behineko komisaldegira (zezen plazaren gibeekoaldian patu zuten komisaldegi “probisionalera” eraman zuten.

Komisaldegian SIPM-eko agenteak (Servicio de Informacion de la Policia Militar) galdeketan torturatu zioten, berak ta bertze lau auzipetuak salaketa patuko zuten, salatzen jipoinduak, makilez kolpatuak (metalezkoa bat), lurrean ostikatuak eta irainduak izan zirela. Lehenego galdeketa ta torturak atxilotutako eguneko 15:00 aldera gertatu ziren berria goizeko 2:00etan errepikatu ziren. Hiru egun inkomunikatua egon ondoren kartzelara bidalia izanen da. 61 urte zitun eta urte eta erdi kartzelan egongo da, zeren bere “sumario ordinaioa” 1.212-38  sumario ordinarioa gehitu zen, “consejo de guerra” atalean.

“Consejo de Gerra-ko” auzian, Javier Ziga atxilotu zuten egun berberan Catachu tabernan izan ziren 11 atxilotuak (gehienak fraideak), Javier Ziga eta honekin U.G.T.eko komandatea mugaz pasatzea akuastuak zeuden baztandarrak; Fernando Viguria Cuadrieillo, Felix Arizmendi Eneterreaga “Elizondoko okiña” auziperatuak izanen ziren. Zigari leporatzen zioten bera izan zela Jose Abasolo komandatea Feliz Arizmendikin, kontaktoan patzea eta honek “Elizondoko panaderoa”, (hala agertzen bai da) izan zena muga pasatzia lagundu ziona.

Arizmendik uxatzen du bere parte hartzea ta baita ere Zigarena, epailearen aurrean deklaratuko du komandantearen ihesa Lekauzko Kortaria baserriko Tiburzio Gortari Mendiburu eraman zula, hori bai,  kasualitatez lekauztarra Arizmendiren okindegian zegon eta dirudienez ,289 pzta gei propina, jasan zun muga pasatzearen ekintzagatik.

Delitua “auxilio a la rebelion” tipifikatu zuten eta fiskalak aipatuko du (sumarioan agertuz), Zigak hiriko “separatista” tematuenetako bat dela, Iruñeko zinegotze abertzalea zela eta bere etxean separatistak biltzen direla, “Glorioso Movimiento Nacional” aurka konspiratzeko nahian. Akusatuei  hainabat delitu ezberdiñak auziperatzen diete, Zigari “delito de rebelion militar” gaizkide (konplize) izatea. Auzian Zigaren alde hainbat personak arituko dira erranez; nahiz eta nacionalista izan gizon zintzoa, langile eta erreligiosoa zela, bere alde testifikatu zuten artean Juaquin Baleztena (Napar Karlisten buru), Jose Martinez Nafarroako junta karlistaren kidea, Tomas Mata Iruñeko alkatea…ondarrian “auxilio a la rebelion” delitotik absolbitua atera zen (Jose Mª Iturralde eta Victoriano Anasagatirekin batera) baña 50 pezetako ixuna ordaindu beharko zun Jose de Abasolo-ren ihesaldia ez denuntzatzeagatik. 1939ko irailaren 23an kartzelatik atrako da eta gertakari gogor hau betirako markatuko dio eta margolari bezala haunitz aldatuko dio, margotzen segituko zuen  baina hemendik aintzin margotuko  duen gehiena, kopiak izango dira, alde batera uzten, sormena eta gauz berriak.

Autorretratua (1951).

Erran behar Zigak kartzelatik atera zen arren, barruan betze enkausatu batzuk gelditu zire, horien artan nabarmenena Felix Arimendiz “Elizondoko okiña”,  hiru urte terdiko zigorra betetzen geldituko zena (1941ko urrian askatua izan zen).

Arazo juizialak ez ziren tenore honetan akituko Javier Zigarentzat, zeren ia libre zegonean kondenatu zioten 2.500 pezetaz ixuna ordaintzeara, kasu honetan akusatzen zioten altxamenduan abertzal alderdi bateko kidea izatea, “el goloso alzamiento” ez besarkatzeagatik…ixuna ez zuen diruz ordainduz baizik kuadro batekin, gaur egun “el cristo de la sancíon”izenarekin ezagutzen den kuadrorekin

Liburuarekin amaituz, erran azkeneko ataletan irakaspen piktorikoa lantzen duela egileak, bai irakaslanaren ikuspegitik nahiz “euskal

pinturari” egin dion ekarpenaren ikuspegitik, baitere , bere garaiko arimaren eta gizartearen interpretazioa, konklusioak, hausnaketak eta bere obren ezagutzen den ekoizpen piktorikoaren katalogo grafikoa, jasotzen du.

Bukatzeko erran nahi nuke liburu ederra, argia ta zoragarria dela ta daukan prezioarekin, (20 €) benetan erostea merezi duen liburu koxkor horietakoa dela!!

Post hai iteko hurrengo materiala erabili da.

Javier Ciga. Pintor de esencias y verdades” (Nafarroako Gobernua 2012). Pello Fernandez Oyaregi.

www.navarra.es-ko “Nafarroako Gobernuak Pello Fernandez idazlearen ‘Javier Ciga, pintor de esencias y  verdades’ izeneko liburua argitaratu du” prensa agiriria (.pdf artxiboa).
2012-08-15ko Berria aldizkariko Edurne Elizondoren artikuoa.

Read Full Post »

Zurrumurruak badire Elizondoko Jorge Oteizan museoan, Javier Zigaren bederatzi margo lan ikusteko aukera izanen dela. Baita ere, Udalak eta Ziga fundazioak elkarlanea Zigaren margoei behin betiko lekua bat Baztanen bilatzen ari direla,  Zigari buruzko museoa sortzeko asmoarekin ( badirudi akaso Lekauzko kolegioan pentsatu dutela). .

Jatorriz, baztandar margolari  honek, Nafar margolari haundientako eta preziatuetako bat da , Basiano, Asarta, Lasterra, Muñoz Sola,  eta Zubirikin batera


Seguraski nago  (zaharrak eta heldu baztuk kenduta) gehienak gauz gutxi jakingo dugula Zigari buruz. Gehienei izena  familiarra egingo zaio (belaunaldi berriei) Elizondoko plaza bat ,berari eskainita eta bere oroimenez bere izena daramalako. Bertze batzuei (adiñetan sartuta) Ziga izenarekin lotzen dugu, osasun etxean, itxarotzeko gelan, zegoen mediku baten (Balda medikua) ikaragarrizko erretratu kuadro batekin.

Javier Ziga Iruñean sortu zen (1877-1960) Aitatxi eta amatxik baztandarrak zituen eta baita bere emaztea ere. Baztango lotura es zen bakarrik sentimentala izan, baitzik ere profesionala, Baztan eta baztani buruz juniz margotu bai zuen . XIX. mendearen amaieran, errealismo eta post erromantzismoaren artean mugitzen zen eta pintura etnografikoa egin zuen, margo etnografikoekin (jendearen izaera islatu zuen) eta erretratoekin lortu zuen osperik haundiena. Margo hoietako bat “Elizondoko  merkatua” da (gaur egun Iruñako udaletxean dago), Parisen margotu zuen 1914an eta  benetan arrakasta itzela lortuz. Urte hortan Parisko Udaberriko saloia famatua eta elitistan, sartua izan zena.

Elizondoko merkatua

Munduko lehenengo gerratearen hasierarekin, Nafarrora bueltatzen da, garai hontan nafarroko pertsonai ezagunen erretratoak egingo ditu, Estanislao de Aranzadi, Arturo Campion…eta baita ere bere margo etnografikoekin, espezialiki baztango bailarakoak margotzen segituko du.

Javier Zigak E.A.J. alderdiko kidea izan zen eta bi alditan Iruñako zinegotzia  atera zen autatuta  (1920-1923) eta (1930-1931). Bere idei politikoak, gerra zibilan ondoren arazoak ekarri zioten, 1938ko Apirilan sublebatuak preso artu zioten, espetxeratu eta tortura ezagutu zuen (geroxago errango zuen garai hoietan gizakiaren ankertasuna eta gaiztakeria ikusi zuela).

Azkenian libre geratu zen garaiko 2.500 pezetaz ordainduz, ixuna ez zuen diruz ordainduz baizik kuadro batekin. Kuadroa gaur egun “el cristo de la sancíon” izenarekin ezagutzen da. Espetxea eta torturak aunitz markatu eta aldatu zioten eta margotzen segituko arren ez zen berdina izanen eta hemendik aurrera margotuko  duen gehiena, kopiak izango dira, alde batera utziko du uzten sormena eta gauz berriak.

Balda medikuaren erretratoa. Urte auniz Elizondoko osasun etxeko egon gelan zinzilikatua egon zen.

1960 hil zen eta uste da 384 lan utzi zituela baina ziur aunitzi gehiago izango direla pensatzen da. 1986an, familiak 20 kuadro doain eta bertze 20 prezio simboliko eman zituen Nafarroko museoari, gaur egun kuadro hoietatik, bakarrik bederatzi ikusten ahal dira (Baztango museo etnografikora ekarri  nahi dutenak), bertzeak museoaren biltegi batean daude, zulo batean sartuta.

Erraten ahal da, bere  euskaltasuna  ez zuela bakarrik gerra zibilan ordaindu, baizik bere bizitza guztian eta gaurko Nafarro errejionalistan oraindik ordaintzen ari dela.

Hau erran  ondoren….horrela izan, eta ez bazan, sar dadila kalabazan.

Ah! ahazten zizaidan, Elizondoko Jorge Oteiza museoan ikusiko ahal diren kuadroak edo ekarriko duten hoietako batzuk hauek izanen dira;

Madrilen ikasten egon zen garaikoak:

Artzaina (1910-11) – Mohamed Ben El Peli Makurra (1910-11) – Estudio (1912-13).

Parisen egon zen garaikoak:

Combinacíon de la ruleta (1912-14) – Batzarre bajo el árbol de Jaureizar (1914) – Proclamacíon del primer rey de Navarra (1914) – Sokadantza (1914).

Paristik itzuli eta Iruñan egon zen garaikoak:

Mezatik (1914) – Musa jokatzen (1940-60).

Read Full Post »